Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 1996ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
3176

662/1996 ERABAKIA, ekainaren 4koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Erakunde Autonomiaduneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 526/1996 Erabakiaren errebokazio ez-osoa ofizioz bideratzen duena.

<FONT SIZE=2><P>Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 17ko 45/1996 Erabakiaren bidez, Erakunde Autonomiaduneko Espezialitate desberdinetako Arloko Fakultatibo Espezialisten lanpostu hutsak betetzeko aukeraketa saioetarako deia egin zen. Erabaki hori, 1996ko urtarrilaren 22ko EHAAn, 15 zenbakian, argitaratu da.

Aipatutako deialdiaren 6.2 eta 7.2 oinarri-arauetan ezarritakoa betez, 1996ko maiatzaren 20ko EHAAn, 95 zenbakian, Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 526/1996 Erabakia argitaratzen da; erabaki horrek zerrenda hauxe onartzen du: Erakunde Autonomiaduneko Espezialitate desberdinetako Arloko Fakultatibo Espezialisten lanpostu hutsak betetzeko deitutako aukeraketa saioetan onartu eta baztertu diren izangaien behin-betiko zerrenda.

Erabaki horren hirugarren puntuan, espezialitate desberdinei buruzko aukeraketa saioetarako epaimahai kalifikatzailea osatzen dutenak agertzen dira.

Hori dela eta, indarrean dauden legeek langileen alorrean ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Zera errebokatzea: batetik, Urbano de Nicolás Martín jaunaren izendapena, hots, Erakunde Autonomiaduneko Espezialitate desberdinetako Arloko Fakultatibo Espezialistentzat (bai Onkologia Medikoko, bai Angiologiako eta kirurgia baskularreko Espezialistentzat) lanpostu hutsak betetzeko aukeraketa saioetarako epaimahai kalifikatzaileen idazkari ordezko gisako izendapena eta idazkari titular gisako izendapena, hurrenez hurren; eta, bestetik, modu ez-osoz errebokatzea haren izendapena argitaratzen duen Erabakaia.

Hirugarrena.- Erabaki hau EHAAn argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.- Deialdiko 9. atalean ezarritakoaren babesean, Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, EHAAn argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko ekainaren 4a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

FERNANDO ASTORQUI ZABALA.


Azterketa dokumentala