Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 1996ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
3174

657/1996 ERABAKIA, ekainaren 4koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Erakunde Autonomiaduneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 547/1996 Erabakiaren errebokazio ez-osoa ofizioz bideratzen duena.

<FONT SIZE=2><P>Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 1580/1995 Erabakiaren bidez, Erakunde Autonomiaduneko Osasun Erakundeetan Asistentzia Obstetriko-Ginekologikoan Diplomatutako OLT/EDU (emagin) kategorian dauden lanpostu hutsak betetzeko leku-aldatze lehiaketarako deia egin zen. Erabaki hori, 1996ko urtarrilaren 15eko EHAAn, 10 zenbakian, argitaratu da.

Aipatutako deialdiaren 4.2 oinarri-arauan ezarritakoa betez, 1996ko maiatzaren 30ko EHAAn, Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 547/1996 Erabakia argitaratzen da; erabaki horrek zerrenda hauxe onartzen du: Erakunde Autonomiaduneko Osasun Erakundeetan Asistentzia Obstetriko-Ginekologikoan Diplomatutako OLT/EDU (emagin) kategorian dauden lanpostu hutsak betetzeko deitutako leku-aldatze lehiaketarako onartutako eta kanporatutako izangaien behin-betiko zerrenda.

Erabaki horren hirugarren puntuan, leku-aldatze lehiaketarako epaimahai kalifikatzailea osatzen dutenak agertzen dira; beren artean, lehenengo bokal ordezkoari abstentzioa gertatu zaio, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzkoak, bere 28 atalean agintzen duenaren arabera.

Hori dela eta, indarrean dauden legeek langileen alorrean ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau

Lehenengoa.- Aipatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legeak bere 28 eta 105.1 ataletan agintzen duenaz baliatuz, zera errebokatzea: batetik, Rosario Fernández Fontanillo anderearen izendapena, hots, Erakunde Autonomiaduneko Osasun Erakundeetan Asistentzia Obstetriko-Ginekologikoan Diplomatutako OLT/EDU (emagin) kategorian dauden lanpostu hutsak betetzeko leku-aldatze lehiaketarako epaimahai kalifikatzailearen lehenengo bokal ordezko gisako izendapena; eta, bestetik, modu ez-osoz errebokatzea, haien izendapena argitaratzen duen Erabakaia.

Bigarrena.- Arantza Araukua Goierena anderea lehenengo bokal ordezko lez izendatzea, errebokatzen den pertsonaren ordez.

Hirugarrena.- Erabaki hau EHAAn argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.- Deialdiko 7. atalean ezarritakoaren babesean, Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, EHAAn argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko ekainaren 4a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

FERNANDO ASTORQUI ZABALA.


Azterketa dokumentala