Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 1996ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
3171

646/1996 ERABAKIA, maiatzaren 30ekoa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Erakunde Autonomiaduneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 526/1996 Erabakiaren errebokazio ez-osoa ofizioz bideratzen duena.

<FONT SIZE=2><P>Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 17ko 45/1996 Erabakiaren bidez, Erakunde Autonomiaduneko Espezialitate desberdinetako Arloko Fakultatibo Espezialisten lanpostu hutsak betetzeko aukeraketa saioetarako deia egin zen. Erabaki hori, 1996ko urtarrilaren 22ko EHAAn, 15 zenbakian, argitaratu da.

Aipatutako deialdiaren 6.2 eta 7.2 oinarri-arauetan ezarritakoa betez, 1996ko maiatzaren 20ko EHAAn, 95 zenbakian, Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 526/1996 Erabakia argitaratzen da; erabaki horrek zerrenda hauxe onartzen du: Erakunde Autonomiaduneko Espezialitate desberdinetako Arloko Fakultatibo Espezialisten lanpostu hutsak betetzeko deitutako aukeraketa saioetan onartu eta baztertu diren izangaien behin-betiko zerrenda.

Erabaki horren hirugarren puntuan, Obstetrizia eta Ginekologia espezialitateari buruzko aukeraketa saioetarako epaimahai kalifikatzailea osatzen dutenak agertzen dira; beren artean, hirugarren bokal bai titularrari bai ordezkoari abstentzioa gertatu zaie, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzkoak, bere 28 atalean agintzen duenaren arabera.

Hori dela eta, indarrean dauden legeek langileen alorrean ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau

Lehenengoa.- Aipatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legeak bere 28 eta 105.1 ataletan agintzen duenaz baliatuz, zera errebokatzea: batetik, Ignacio Cortabarria Iturralde jaunaren eta M.ª Olga Ramón Martinez anderearen izendapenak, hots, Erakunde Autonomiadunean Obstetrizia eta Ginekologia espezialitateko Arloko Fakultatibo Espezialistentzat dauden lanpostu hutsak betetzeko aukeraketa saioetarako epaimahai kalifikatzailearen hirugarren bokal titular eta ordezko gisako izendapenak, hurrenez hurren; eta, bestetik, modu ez-osoz errebokatzea haien izendapenak argitaratzen dituen Erabakaiak.

Bigarren.- Salvador Luján Alcalde eta Francisco José Belausteguigoitia Abando jaunak hirugarren bokal titular eta ordezko lez izendatzea, hurrenez hurren, errebokatzen diren pertsonen ordez.

Hirugarrena.- Erabaki hau EHAAn argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.- Deialdiko 9. atalean ezarritakoaren babesean, Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, EHAAn argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko maiatzaren 30a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

FERNANDO ASTORQUI ZABALA.


Azterketa dokumentala