Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 1996ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
3170

663/1996 ERABAKIA, maiatzaren 27koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Erakunde Autonomiaduneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 526/1996 Erabakiaren errebokazio ez-osoa ofizioz bideratzen duena.

<FONT SIZE=2><P>Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 17ko 45/1996 Erabakiaren bidez, Erakunde Autonomiaduneko Espezialitate desberdinetako Arloko Fakultatibo Espezialisten lanpostu hutsak betetzeko aukeraketa saioetarako deia egin zen. Erabaki hori, 1996ko urtarrilaren 22ko EHAAn, 15 zenbakian, argitaratu da.

Aipatutako deialdiaren 6.2 eta 7.2 oinarri-arauetan ezarritakoa betez, 1996ko maiatzaren 20ko EHAAn, 95 zenbakian, Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 526/1996 Erabakia argitaratzen da; erabaki horrek zerrenda hauxe onartzen du: Erakunde Autonomiaduneko Espezialitate desberdinetako Arloko Fakultatibo Espezialisten lanpostu hutsak betetzeko deitutako aukeraketa saioetan onartu eta baztertu diren izangaien behin-betiko zerrenda.

Erabaki horren hirugarren puntuan, espezialitate desberdinei buruzko aukeraketa saioetarako epaimahai kalifikatzailea osatzen dutenak agertzen dira.

Hori dela eta, indarrean dauden legeek langileen alorrean ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Zera errebokatzea: batetik, eta erakunde proposatzaileak eskatuta, Máximo Fernández Garcia jaunaren izendapena, hots, Erakunde Autonomiadunean Alergologia espezialitateko Arloko Fakultatibo Espezialistentzat dauden lanpostu hutsak betetzeko aukeraketa saioetarako epaimahai kalifikatzailearen laugarren bokal titular gisako izendapena; eta, bestetik, modu ez-osoz errebokatzea haren izendapena argitaratzen duen Erabakaia.

Hirugarrena.- Zera errebokatzea: batetik, eta erakunde proposatzaileak eskatuta, Fernando Diez Caballero Las Heras jaunaren izendapena, hots, Erakunde Autonomiadunean Kirurgia Orokorreko eta Liseri Aparatuko espezialitateetako Arloko Fakultatibo Espezialistentzat dauden lanpostu hutsak betetzeko aukeraketa saioetarako epaimahai kalifikatzailearen laugarren bokal ordezko gisako izendapena; eta, bestetik, modu ez-osoz errebokatzea haren izendapena argitaratzen duen Erabakaia.

Laugarrena.- Cándido Martínez Blazquez jauna laugarren bokal ordezko lez izendatzea, errebokatzen den pertsonaren ordez.

Bosgarrena.- Zera errebokatzea: batetik, eta erakunde proposatzaileak eskatuta, Mariano Alvarez Coca jaunaren izendapena, hots, Erakunde Autonomiadunean Endokrinologia eta Nutrizio espezialitateko Arloko Fakultatibo Espezialistentzat dauden lanpostu hutsak betetzeko aukeraketa saioetarako epaimahai kalifikatzailearen laugarren bokal ordezko gisako izendapena; eta, bestetik, modu ez-osoz errebokatzea haren izendapena argitaratzen duen Erabakaia.

Seigarrena.- Ramón Seisdedos Cubero jauna laugarren bokal ordezko lez izendatzea, errebokatzen den pertsonaren ordez.

Zazpigarrena.- Zera errebokatzea: batetik, eta erakunde proposatzaileak eskatuta, Gudelia Suárez Plasencia anderearen eta Ramón Rubio Aramendi jaunaren izendapenak, hots, Erakunde Autonomiadunean Neurofisiologia Klinikoko espezialitateko Arloko Fakultatibo Espezialistentzat dauden lanpostu hutsak betetzeko aukeraketa saioetarako epaimahai kalifikatzailearen laugarren bokal titular eta ordezko gisako izendapenak, hurrenez hurren; eta, bestetik, modu ez-osoz errebokatzea haien izendapenak argitaratzen dituen Erabakaia.

Zortzigarrena.- Teresa Ferrer Gila eta Cristina Franco Carcedo andereak laugarren bokal titular eta ordezko lez izendatzea, hurrenez hurren, errebokatzen diren pertsonen ordez.

Bederatzigarrena.- Carlos Lazpita Muguerza jauna zera izendatzea: Erakunde Autonomiadunean Angiologia eta Kirurgia Baskularreko espezialitateko Arloko Fakultatibo Espezialistentzat dauden lanpostu hutsak betetzeko aukeraketa saioetarako epaimahai kalifikatzailearen laugarren bokal ordezko gisa izendatzea.

Hamaikagarrena.- Zera errebokatzea: batetik, eta erakunde proposatzaileak eskatuta, Alfonso Diaz de Atauri Aguirrezabal jaunaren izendapena, hots, Erakunde Autonomiadunean Traumatologia eta Kirurgia Ortopedikoko espezialitateko Arloko Fakultatibo Espezialistentzat dauden lanpostu hutsak betetzeko aukeraketa saioetarako epaimahai kalifikatzailearen laugarren bokal ordezko gisako izendapena; eta, bestetik, modu ez-osoz errebokatzea haren izendapena argitaratzen duen Erabakaia.

Hamabigarrena.- Ricardo Tobalina Ortiz jauna laugarren bokal ordezko lez izendatzea, errebokatzen den pertsonaren ordez.

Hamahirugarrena.- Zera errebokatzea: batetik, eta erakunde proposatzaileak eskatuta, Pedro Ensunza Lamiquiz jaunaren izendapena, hots, Erakunde Autonomiadunean Onkologia Medikoko espezialitateko Arloko Fakultatibo Espezialistentzat dauden lanpostu hutsak betetzeko aukeraketa saioetarako epaimahai kalifikatzailearen laugarren bokal titular gisako izendapena; eta, bestetik, modu ez-osoz errebokatzea haren izendapena argitaratzen duen Erabakaia.

Hamalaugarrena.- Juan Carlos Martín Urreta jauna laugarren bokal titular lez izendatzea, errebokatzen den pertsonaren ordez.

Hamabosgarrena.- Erabaki hau EHAAn argitaratzeko agindua ematea.

Hamaseigarrena.- Deialdiko 9. atalean ezarritakoaren babesean, Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, EHAAn argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko maiatzaren 27a

Osakidetzako zuzendari nagusia,

FERNANDO ASTORQUI ZABALA.


Azterketa dokumentala