Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 1996ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
3169

610/1996 ERABAKIA, maiatzaren 22koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Erakunde Autonomiaduneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 523/1996 Erabakiaren errebokazio ez-osoa ofizioz bideratzen duena.

<FONT SIZE=2><P>Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 17ko 28/1996 Erabakiaren bidez, Erakunde Autonomiaduneko Osasun Erakundeetako Teknikari espezialisten lanpostu hutsak betetzeko aukeraketa saioetarako deia egiten da. Erabaki hori, 1996ko urtarrilaren 22ko EHAAn, 15 zenbakian, argitaratu da.

Aipatutako deialdiaren 6.2 eta 7.2 oinarri-arauetan ezarritakoa betez, 1996ko maiatzaren 20ko EHAAn, 95 zenbakian, Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 523/1996 Erabakia argitaratzen da; erabaki horrek zerrenda hauxe onartzen du: Erakunde Autonomiaduneko Osasun Erakundeetako Teknikari espezialisten lanpostu hutsak betetzeko deitutako aukeraketa saioetan onartu eta baztertu diren izangaien behin-betiko zerrenda.

Erabaki horren hirugarren puntuan, Erradiodiagnostikoko espezialitateari buruzko aukeraketa saioetarako epaimahai kalifikatzailea osatzen dutenak agertzen dira; beren artean, bosgarren bokal ordezkoari abstentzioa gertatu zaio, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzkoak, bere 28 atalean agintzen duenaren arabera.

Hori dela eta, indarrean dauden legeek langileen alorrean ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Aipatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legeak bere 28 eta 105.1 ataletan agintzen duenaz baliatuz, zera errebokatzea: batetik, M.ª Begoña Alvarez Udaeta anderearen izendapena, hots, Erakunde Autonomiaduneko Osasun Erakundeetako Erradiodiagnostiko-espezialitateko Teknikari espezialisten lanpostu hutsak betetzeko aukeraketa saioetarako epaimahai kalifikatzailearen bosgarren bokal ordezko gisako izendapena; eta, bestetik, modu ez-osoz errebokatzea, haien izendapena argitaratzen duen Erabakaia.

Hirugarrena.- Erabaki hau EHAAn argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.- Deialdiko 9. atalean ezarritakoaren babesean, Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, EHAAn argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko maiatzaren 22a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

FERNANDO ASTORQUI ZABALA.


Azterketa dokumentala