Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 1996ko maiatzaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
2193

ERABAKIA, 1996ko apirilaren 17koa, Ingurugiro Baliabideen zuzendariarena, "Ingurugiro eraginak igarri eta irizpide ekologikoak sartzeko xedez, E.A.E.ko Udal Planeamenduaren berrazterketa eta diagnosia"-ri dagozkion lanak burutzeko lehiaketarako deia egiten duena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailak, gaur hartutako erabakiz, lan horiek esleitzeko espedienteari hasiera ematea onartu du. Horretarako prozedura irekia izango da eta esleitzeko modua lehiaketa. Honako hauek izango dira

OINARRI-ARAUAK

Xedea.- Aipatutako lanak egitea.

Orotariko aurrekontua.- sei milioi (6.000.000) pezeta gehienez ere.

Behin-behineko fidantza.- ehun eta hogei mila (120.000) pezeta.

Behin-betiko fidantza.- berrehun eta berrogei mila (240.000) pezeta.

Kontratuaren iraupena.- 12 hilabeteko epean amaitu beharko dira lanak.

Lehiatzaileentzat interesgarri diren agiriak.- oinarri-arauen plegua eta gainontzeko agiriak agerian egongo dira eskaintzak aurkezteko epeak dirauen artean, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Ingurugiro Baliabideen Zuzendaritzan (Samaniego kalea, 2, 6. solairua, Vitoria-Gasteiz).

Lehiatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.- administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan adierazten dira.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea.- Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Erregistro Nagusian (Samaniego kalea, 2, beheko solairua, Vitoria-Gasteiz), 1996ko maiatzaren 30eko 11:00k arte.

Eskaintzarako eredua.- pleguaren eraskinean agertzen dena.

Eskaintzak agertarazteko tokia eta eguna.- Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko bulegoetan (Samaniego kalea, 2, Vitoria-Gasteiz), 1996ko maiatzaren 31ko 12:30ean.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko apirilaren 17a.

Ingurugiro Baliabideen zuzendaria,

ANTÓN ARANBURU ALBIZURI.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala