Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 1996ko maiatzaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
2188

LEHIAKETA PUBLIKOA, prozedura irekiaren bidezkoa, Gorlizeko ospitaleko eraikineko fatxadak (nagusia, albokoa eta atzekoa) pintatzeko kontratazioarena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Espediente zenbakia: 030/20/1/00214/3972/0496.

Kontratuaren xedea: Gorlizeko ospitaleko eraikineko fatxadak pintatzea.

Aurrekontua: 5.435.742 PTA.

Lanak burutzeko epea: hilabetekoa.

Bulegoak: administrazio alorreko berariazko klausulen plegua, betekizun teknikoena eta lizitatzaileentzat interesgarri izan daitezkeen gainerako agiriak Gorlizeko ospitaleko Administrazioan daude eskuragarri 09:00etatik 13:00era. Helbidea: Hondartzako errepidea, z/g, 48630 Gorliz (Bizkaia).

Behin-behineko fidantza: lizitatzeko beharrezkoa izango da administrazio alorreko berariazko klausulen pleguko 17. puntuaren araberako fidantza jartzea.

Eskaintza eredua: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan I. eraskin gisa agertzen dena.

Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua: Gorlizeko ospitaleko Administrazioan aurkeztu beharko dira eskaintzak, administrazio alorreko berariazko klausulen pleguko 7.2 klausulan ezarritako eran, 1996ko maiatzaren 29ko 13:00a baino lehen.

Jendaurreko agertarazpena: 1996ko maiatzaren 31ko 10:00etan irekiko dira eskaintzak Osakidetzaren Barruti Zuzendaritzan (Gran Vía, 81, 1. Bilbao). Kontratuetarako Arautegi Orokorraren 100. atalean adierazitako jardunbidearen araberako eskaintzarik jasotzen bada, 1996ko ekainaren 7an egingo da agertarazpena.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan zehaztutako agiriak aurkeztu beharko dituzte lizitatzaileek.

Bilbao, 1996ko apirilaren 17.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

M.ª JOSÉ ARRIEN LUZARRAGA.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala