Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 1996ko maiatzaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
2184

LEHIAKETA PUBLIKOA. 1995/96 ikasturtean eskolumeak garraiatzeko zerbitzuari dagozkion ibilbideak esleitzeko dena. (KBN C06/1/1996 esp.).

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Xedea.- Iragarpenaren idazpuruan azaltzen dena, betekizun teknikoen pleguan jasotzen diren ibilbideen arabera.

Loteak.- Ibilbideak hainbat lotetan banatzen da lizitazioa. Ondorioz, loteka esleituko da edo emateke utziko da kontratua.

Aurrekontua.- Zerbitzu horrek dirauen epealdi guztirako erabateko zenbatekoa bederatzi milioi ehun eta hirurogeita hamazortzi mila seiehun eta berrogeita hamahiru (9.178.653) pezetakoa izango da. Aurrekontua, eguneko eta ibilbideko, betekizun teknikoen pleguan azaltzen da.

Burutze epea.- Esleipenaren berri izaten den egunaren biharamunetik 1995/96 ikastaroaren amaierara arte, beti ere, 1996ko ekainaren 30a baino lehen.

Behin-behineko fidantza.- Lizitatzaileak eskaintza aurkezten dueneko lotearen edo loteen aurrekontuaren %2a.

Bulegoak.- Betekizun teknikoen plegua, administrazio alorreko beraraizko klausulen plegua eta kontratua ondo ulertzeko ezagutu behar diren gainerako elementuak lizitatzaileen eskuragarri daude Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Ordezkaritzan.

Helbidea: Gran Vía kalea 85, Bibao.

Eskaintzak aurkezteko epea eta tokia.- Administrazio alorreko berariazko klausulen pleguko eraskinean eskaintzen den ereduaren arabera bete eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Ordezkaritzan aurkeztuko dira eskaintzak, 1996ko maiatzaren 17ko 10:00ak baino lehen.

Eskaintzak jendaurrean irekiko dira Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako bilera gelan, 1996ko maiatzaren 20ko 12:00etan.

Presakotzat deklaratzea.- Kontratazio Organoak 1996ko otsailaren 28an emandako Erabakiaren arabera, espediente hau presaz izapidetu beharrekotzat jo da.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko apirilaren 22a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala