Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 1995eko abenduaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraioak eta Herrilanak
5070

ERABAKIA, 1995eko azaroaren 28koa, Uren zuzendariarena, "Deba eta Itziarko saneamendu obren zuzendaritzarako laguntza teknikoa" burutzeko lehiaketarako deia egiten duena.

Uren zuzendariak, gaurko erabakiaren bidez, aipatu laguntza teknikoa, deialdi irekia egin eta lehiaketa bidez kontratatzeko espedientea onartu du eta honakookizango ditu

OINARRI-ARAUAK

Xedea.- «Deba eta Itziarko saneamendu obren zuzendaritzarako laguntza teknikoa» burutzea.

Eskaintzen aldaerak.- Ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.

Kontrataren aurrekontua.- Gehienez ere, hogeita hamar milioi zazpiehun eta berrogei mila (30.740.000) pezetakoa izango da eta honela banatuko da:

1995ean: 4.000.000 PTA

1996an: 22.000.000 PTA

1997an: 4.740.000 PTA

Lanak burutzeko epea.- Hamasei (16) hilabete.

Sailkapena.- II taldea, 3 azpitaldea, a) maila.

Behin-behingo fidantza.- Ez dago behin-behingo fidantzarik jarri beharrik.

Behin-betiko fidantza.- Behin-betiko fidantza kontratuaren aurrekontuaren %4koa izango da.

Lehiatzaileentzako agiri interesgarriak.- Oinarri-arauen plegua eta gainontzeko agiriak eskaintzak aurkezteko epean agerian egongo dira Uren Zuzendaritzaren Gipuzkoako Zerbitzuan, Donostiako Foruen pasealekuko 1-1.an.

Lehiatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.- Espediente honi dagozkion administrazio eta berariazko klausulen pleguan eskatutako agiriak aurkeztu beharko dituzte lehiatzaileek, agiri orokorrak hartzen dituen kartazalean.

Eskaintzen eredua.- Aipatutako pleguaren eraskin gisa agertzen den ereduaren araberakoa.

Eskaintzak aurkeztea.- Eskaintza ekonomikoak eskuan eraman beharko dira Garraio eta Herrilan Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Olagibel kaleko 38ra, 1995eko abenduaren 14ko 12:00ak baino lehen. Postaz ere bidali ahal izango dira, eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatuta. Bi baldintza horiek betetzen ez badira edo eskaintza igorri dela jakinarazteko agiria halakoak hartzeko epea amaitu ondoren jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Dena den, eskaintza postaz bidali eta hamar eguneko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

Eskaintzen kartazalak irekitzeko egun eta tokia.Eskaintzenkartazalak jendaurrean irekiko dira, Garraio eta Herrilan Sailak Vitoria-Gasteizko Olagibel kaleko 38an duen bilkura gelan 1995eko abenduaren 15eko 12:00etan.

Eskaintzaren bat postaz jasoz gero, 1995eko abenduaren 26an leku eta ordu berdinean irekitzeko utziko dira kartazalak.

Presazkotzat deklaratzea.- Erabaki honen bidez espedientea lehenbailehen izapidatu beharrekotzat jo da.

C kartazaleko agiri osagarriak.- Egin beharreko lanen azalpen memoria, lan taldearen zerrenda eta lehiaketarako aurrekontu xehea.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko azaroak 28.

Uren zuzendaria,

PEDRO JAVIER JÁUREGUI FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala