Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 1995eko abenduaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingoa
5063

LEHIAKETA, zoladurak instalatzeko eta eskuratzeko dena.

Expedientea: S-018/1996 zka.

Herrizaingo sailburuak aginduta, iragarpen hau jakinarazten da:

Kontratuaren xedea: iragarpen honen izenburuan agertzen den kontratzazioa.

Presakotzat deklaratzea: ez dago.

Aurrekontua: lizitazio aurrekontua sei miloi (6.000.000) pezetakoa da.

Entregatzeko epea: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren karatulan zehaztutakoa.

Bulegoak: administrazio alorreko berariazko klausulen plegua, betekizun teknikoena eta lehiatzaileentzat interesgarri izan daitezkeen gainontzeko agiriak Ertzaintzari Laguntzeko Atal Teknikoko Kontratazio Alorrean daude eskuragarri. (Algorta hiribidea, 16, Neguri-Getxo, Bizkaia)

Behin-behineko fidantza: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguen karatulan zehaztutakoa, arauzko den edozein eratan.

Behin-betiko fidantza: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguen karatulan zehaztutakoa, arauzko den edozein eratan.

Aurkezteko epea eta lekua: Herrizaingoko Ertzaintzari Laguntzeko Atal Teknikoko egoitza nagusian, Kontratzio Alorrean, aurkeztu behar dira eskaintzak, 1995eko abenduaren 27ko 10:00ak baino lehen (Algortako hiribidea, 16, Neguri-Getxo, Bizkaia). Aurkezteko erari dagokionez, azaroaren 28ko 2528/1986 E.D.ren bitartez aldatutako Kontratuetarako Arautegi Orokorraren 100. atalean ezarritako eran egingo da.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan adierazitako agiriak aurkeztu beharko dituzte lehiatzaileek.

Eskaintzak irekitzeko tokia eta eguna: Ertzaintzari Laguntzeko Atal Teknikoko egoitza nagusian, Kontratazio Alorrean, irekiko dira eskaintzak (Algorta hiribidea, 16, Neguri-Getxo, Bizkaia).

Eskaintzak aurkezteko epearen barruan postaz bidalitakorik badagoela jakinarazten duen agirik jaso ez bada, 1995eko abenduaren 29ko 11:00etan izango da irekitzea.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko azaroak 21.

Herrizaingo sailburua,

JUAN M. ATUTXA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala