Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 1995eko urtarrilaren 4a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
62

EDIKTUA, 1994ko azaroaren 24koa, Lan zuzendariarena, "Tapicerías Martínez, S.A." enpresari 92.0255.20.01.01.03 zenbakiko espedientean hartutako erabakia jakinarazteko dena.

Nik, Carlos Zapatero Berdoncesek, Lan zuzendari naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: 92.0255.20.01.01.03 zenbakiko espedienteari amaiera eman zaio eta «Tapicerías Martínez,

S.A.» enpresari «bostehun mila eta bat (500.001) pezetako» isuna ezartzea erabaki dela martxoaren 10eko

8/1980 Legearen 4.2.f) atalean agindutakoa hausteagatik.

Arau-hauste hori Gizarte-Ordenako Arauhauste eta Zigorrei buruzko apirilaren 7ko 8/1988 Legeko 8.1. atalean tipifikatuta dago eta lege horren 36.atalean aipatzen diren zer-nolakoak kontutan hartuta, gutxieneko gradua ezarri zaio. Enpresari ezin izan zaio postaz horren berri eman ezaguna zen helbidea utzi egin duelako -Hondarribia kalea, 15 Donostia-San Sebastián.

Horiek horrela, Administrazioaren Ihardunbideari buruzko 1958ko uztailaren 17ko Legearen 80.3. atalean agindutakoa ezartzen da. Interesdunari jakinarazi egiten zaio gorajotze errekurtsoa aurkez diezaiokeela

Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuordeari, Lan eta Gizarte

Segurantza Sailak Gipuzkoan duen Lurralde Ordezkaritzaren bidez. Errekurtsoa aurkezteko epea 15 astegunekoa izango da, erabakia jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Epe horretan espedientea ikusgai egongo da.

Interesdunak gorajotze errekurtsoa aurkezteko duen eskubidea erabiltzen ez badu, errekurtsoa jartzeko epean zigorraren zenbatekoa sartu beharko du Lan eta

Gizarte Segurantza Sailak Gipuzkoan duen Lurralde

Ordezkaritzaren baimendutako sarrera-kontuan (Kutxa,

278.651/5-001 kontua), uztailaren 10eko

1860/1975 Dekretuko 15.3. atalean eta abenduaren

19ko 2373/1984 Errege Dekretuko 1. atalean xedatutakoarekin bat etorriz. Dirua sartzerakoan espedientearen zenbakia adierazi beharko da.

Interesdunak bi aukera horietako bat ere gauzatzen ez badu, uztailaren 10eko 1860/1975 Dekretuko 5. atalean agindutako premiamendu-bideari ekingo zaio isunaren zenbatekoa jasotzeko, Eusko Jaurlaritzaren apirilaren

19ko 99/1982 Dekretuan ezarritako prozedurari jarraituz.

Interesdunari jakinarazteko bide izan dadin, aipatu den 80. atalean agindutako moduan argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko azaroak 24.

Lan zuzendaria,

CARLOS ZAPATERO BERDONCES.


Azterketa dokumentala