Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 1995eko urtarrilaren 4a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
61

LEHIAKETA PUBLIKOA, "Zumarragako Antiguako Ama ospitaleko laborategirako erreaktiboak eta material andeagarria" erostea kontratatzeko dena.

Espediente zenbakia: 110/20/1/00153/2602/1194

T.A.

Kontratuaren xedea: «Zumarragako Antiguako Ama ospitalerako erreaktiboak eta material andeagarria erostea».

Lizitaziorako aurrekontua: 18.294.032 PTA.

Bulegoak: administrazio alorreko berariazko baldintzen pleguaren karatula, oinarri-arau teknikoena eta lehiatzaileentzat interesgarri izan daitezkeen gainerako agiriak Zumarragako Antiguako Ama ospitaleko Horniketetarako

Zerbitzuan daude eskuragarri. Administrazio unitate horren ordutegia 9:00etatik 13:00etarakoa da, astelehenetik ostiralera.

Behin-behineko bermea: lehiaketan parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da fidantza bat jartzea, administrazio alorreko berariazko baldintzen pleguan adierazitako moduan eta plegu horren karatularen 17. puntuan zehaztutako zenbatekoz.

Eskaintza eredua: administrazio alorreko berariazko baldintzen pleguaren karatulako eraskin legez ageri dena.

Aurkezteko epea eta lekua: Zumarragako Antiguako

Ama ospitaleko Horniketetarako Zerbitzuan aurkeztu beharko dira eskaintzak, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta 20 asteguneko epean.

Jendaurreko agertarazpena: Kontratuetarako Arautegi

Orokorraren 100. atalean ohartemandako jardunbide berriaren araberako eskaintzarik jasotzen ez bada, agiri juridikoak eta teknikoak 1995eko otsailaren 3an,

9:00etan, agertaraziko dira eta agiri ekonomikoak

1995eko otsailaren 3an, 10:00etan, Zumarragako Antiguako

Ama ospitaleko bilkura gelan. Helbidea: Argixao auzoa, z/g, Zumarraga.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko baldintzen pleguan adierazitako agiriak aurkeztu beharko dituzte lehiatzaileek.

Zumarraga, 1994ko abenduak 15.

Erosketa Batzordeko lehendakaria,

ASIER ESNAL ALBIZU.


Azterketa dokumentala