Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 1995eko urtarrilaren 4a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingoa
59

IRAGARPENA, telefono-monitorizazio sistema bat eskuratu eta jartzeko C-259/1994 espedientearen esleipenaren berri ematen duena.

Euskal Autonomi Elkarteko 1984rako Aurrekontu

Orokorrak ezarri zituen abenduaren 20ko 30/1983

Legeaz aldatutako Estatuaren Kontratuetarako Legearen

38 atalak dioenez, EHAAn eman beharko da kontratuaren esleipenaren berri, esleipen prozedura edozein dela ere, eta 25.000.000 pezetatik beherako esleipenak salbu.

Honetaz, Herrizaingo sailburuak 1994ko abenduaren

2an honako hau erabaki zuen:

Espediente honen xedea den telefonomonitorizazio sistema bat eskuratu eta jartze-lana, SIEMENS S.A enpresari ematea (Oinarrizko eskaintza), hogeita hamairu milioi, zortziehun eta berrogeita zortzi mila, bostehun eta hogeita sei (33.848.526) pezetatan.

Lehiaketa publiko bidezko lizitazioa 1994ko urriaren21ean argitaratutako iragarpenaren bidez egin zen.

Administrazio bidea agortzen ez duen Agindu horren aurka, interesatuek Administrazioarekiko auzi errekurtsoaren aurretiko berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango dute, eman zuen organoaren aurrean, iragarpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Berraztertze errekurtsoan berariazko ebazpenik jasotzen ez bada, aipaturiko Administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, berraztertze errekurtsoa jarri eta hurrengo egunetik kontatzen hasi eta urtebeteko epearen barruan.

Administrazioarekiko auzi errekurtsoa Euskal Herriko

Justizi Auzitegi Nagusiko administrazio-arekiko

Auzietarako Sailean jarri behario da.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko abenduak 7.

Herrizaingo sailburua,

JUAN M. ATUTXA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala