Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 1995eko urtarrilaren 4a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
55

ERABAKIA, 1994ko azaroaren 29koa, Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 1994. urteko Emakunde sariak ematen dituena.

Martxoaren 29ko 147/1994 Dekretuaren bidez egin zen 1994. urteko Emakunde sarirako deia (1994ko apirilaren

19ko 73. zenbakidun EHAA): Kazetaritza, Irratigintza eta Ikusentzunezko Medioetarako, komunikazio orokor eta kirol komunikazio arloetako modalitateetan.

Eta Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren

1994ko irailaren 28ko Erabakiaren bidez (1994ko urriaren 13ko 195. zenbakidun EHAA) izendatutako epaimahaiak egindako proposamena jaso ondoren, hauxe

ERABAKI DUT:

Horretarako izendatutako epaimahaiaren proposamenaren arabera, honako lagun eta erakundeei eman zaizkie Emakunde izeneko sariak:

Kazetaritzako espezialitatea. Informazio orokorra:

Lehenengo saria, 500.000 PTA eta plaka, Beatriz

Itza Werner eta Lorena Tablado Marrón andreentzat izan da, bientzat batera. Lehenengo kazetari horri, Deia egunkarian argitaratu izan dituen artikuluak, batera hartuta, kalitatezkoak izan direlako; artikuluek, bidenabar, sakon adierazi dute emakumeek gizarteko hainbat eremutan egindako lana. Bigarrenari, bestalde, El

Correo egunkarian argitaratutako «En serio, con narices» artikuluagatik, Virginia Imaz aktoresaren ibilbidea jaso baitu bertan, kontuan izanik emakume horrek, pailazo arituz, estereotipo sexisten aurka diharduela bere antzerki lanetan.

Ohorezko aipamena eta plaka, Arrasate Komunikabideak elkarteari, Arantzazu Loidi kazetariak egindako artikuluagatik. Arrasate Press aldizkarian argitaratu zen «Emakumeen lana: etxean eta kanpoan» titulua zeramala; eta dokumentuetan oinarrituta, herri horretako emakumeen benetako egoera azaldu zuen.

Kazetaritzako espezialitatea. Kirol informazioa:

Lehenengo saria, 500.000 PTA eta plaka, Euskaldunon

Egunkariari. Emakundek berak aurkeztu zuen kandidatura hori eta epaimahaiak bere egin zuen. Egunkari horrek orokorrean egindako lanagatik eman zaio saria, sistematikoki jaso baitu emakumeei buruzko informazioa:

bai emakumeek kiroletan izandako partaidetza, bai emakume kirolariei egindako elkarrizketak, bai kirol mota zenbaitetan izandako emaitzak jasotzen izan dituelako.

Irratiko espezialitatea. Informazio orokorra:

Lehenengo saria, 500.000 PTA eta plaka, Euskadi

Irratiari. Dani Arizala jaunaren «Orduxikietan» programagan emakumeei egindako elkarrizketengatik, horrela, andre horien lekukoa zuzena izanik, beraiek bizi dutena kontatzen dutelako eta, gainera, familia mota diferenteak agertzen dituztelako. Epaimahaiaren iritziz, halaber, azpimarratzekoa da kazetariak gai horiek erabiltzerakoan adierazi dituen tonua eta sentsibilitate aparta.

Irratiko espezialitatea. Kirol informazioa:

Lehenengo saria, 500.000 PTA eta plaka, SER Kateko

Gipuzkoako Kirol Erredakzioari. Leandro Irazusta

Adarraga jaunak zuzentzen du hori. Lurralde horretan emakume kirolariek egindako lana jaso izan du etenik gabe bere informazioetan; horrez gain, aipatzekoa da profesional talde horrek elkarrizketak egiterakoan erabilitako tono modernoa ere.

Ikusentzunezkoen espezialitatea. Informazio orokorra:

Lehenengo saria, 1.000.000 PTA eta plaka, Euskal

Telebistari. «Palabra de Ley» programagatik. Emakumeengan eragin zuzena duten alderdiak jaso ditu lege arloko informaziotik, tratu egokia emanez.

Ohorezko bi aipamen eta plakak, Helena Taberna

Ayerra andreari eta Euskal Telebistari. Lehenengoari, berak egindako «Emiliana de Zumeldia» bideoagatik, lan horrek kalitate artistikoa duelako; horrez gain, musika konposatzeko lanean emakume independente eta sortzaile horren ekarpenak ezagutarazi ditu eta pertsonaia historiko bat berreskuratu du. Bigarrenari, izan ere, «El País de los vascos» emanaldien artean «Mujeres en tiempos difíciles» izeneko programagatik; hala, batetik, ikusentzunezkoen ikuspuntutik programak duen kalitatea, eta bestetik, gerratean zenbait emakumek egindako ekarpenak zabaltzeko, profesional talde horrek egindako dokumentazio lana hartu baitira kontuan.

Ikusentzunezkoen espezialitatea. Kirol informazioa:

Lehenengo saria, 1.000.000 PTA eta plaka, Victoria

Cid Gibaja andreari. «Apostando por ellas. Historia de las Raquetistas» izeneko bideoagatik. Zoritxarrez desagertuta dagoen kirol espezialitate horretan, erraketisten ibilbidea eta bizimodua kontatuz, historia berreskuratzeko egindako lanagatik.

Erabaki honek amaitu egiten du administrazio bidea; eta bere aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio gai horretaz aritzen den Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Salari; Euskal

Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik bi hilabeteko epean aurkeztu ere, Administrazioarekiko Auzi Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 58. atalean ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko azaroak 29.

Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

M. ROSARIO ARTEAGA ANSA.


Azterketa dokumentala