Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 1995eko urtarrilaren 4a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
40

4/1995 DEKRETUA, urtarrilaren 3koa, Jaurlaritzaren lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua izendatzen dituena.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuko 33.2 atalak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen

8.b), 17., 19. eta 25. atalek egozten dizkidaten ahalmenen arabera, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.- Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburu izendatzea Juan José

Ibarretxe Markuartu jauna, berak egindako merezimenduak eta dituen tasunak kontutan hartuz.

2. atala.- Jaurlaritzaren iharduera orokorrean, nahiz arloka koordinatzeko, lehendakariak agintzen dizkion koordinazio lanak egingo ditu Jaurlaritzaren lehendakariordeak.

3. atala.- Jaurlaritzaren lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua Jaurlaritzaren idazkari izendatzen da.

4. atala.- Bere egitekoak burutzeko, Jaurlaritzaren lehendakariordeak laguntza egitura organiko bat edukiko du, Lehendakaritzaren dekretu baten bidez zehaztuko dena.

GEHIGARRIZKO XEDAPENA

Legeetan xedatutakoaren arabera dagozkion eginkizunez baliatzerakoan horrek eman ditzan aginduak bete ditzatela agintzen diet agintari eta herritar guztiei, berari eta duen aginteari zor zaien begirunea erakutsiz.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1995eko urtarrilak 3.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.


Azterketa dokumentala