Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 1995eko urtarrilaren 4a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Garraioak eta Herrilanak
37

AGINDUA, 1994ko abenduaren 23koa, Garraio eta Herrilan sailburuarena, Euskal Autonomi Elkartearen portuetako jabetza publikopeko portuguneak norberarentzat erabiltzeagatiko edo haren probetxamendu bereziarengatiko prezio publikoen zenbatekoa ezartzeko dena.

Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren ariel eta prezio publikoei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990

Legearen 145. atalak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta prezio publikoen bidez ordain daitezkeen ondasun, zerbitzu eta ekintzak ezartzen dituen abenduaren

28ko 337/1990 Dekretuarekin bat, Ekonomi eta Ogasun

Sailak espedientearen gaineko aldeko txostena eman eta 1994ko abenduaren 7an Ekonomi Batzordeak izandako bilkuran Akordioa hartuta, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.- Euskal Autonomi Elkartearen portuetako jabetza publikopeko portuguneak norberarentzat erabiltzeagatiko edo haien probetxamendu bereziarengatiko prezio publikoak, BEZ kanpo, honakoak izango dira:

Nolanahi ere, Administrazioak jabetza publikopeko portuguneak norberarentzat erabiltzeko edo probetxamendu berezia egiteko emakida eta baimenak emateko lehiaketetarako deia egiten badu, Agindu honetan ezarritako zenbatekoak hobetu egin ahal izango dira lehiatzaileek aurkeztutako eta Euskal Autonomi Elkarteko

Administrazioaren ariel eta prezio publikoei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen 145 atalean ezarritako ihardunbideari jarraikiz Administrazioak onarturikoetan.

2. atala.- Prezio publiko horiek Administrazioak jabetza publikopeko portuguneak norberarentzat erabili edo haien probetxamendu berezia egiteko gaiturikoek ordaindu beharko dituzte eta kasuan kasu egoki den zenbatekoa eskatu ahal izango zaie, ordainketaldi bakarrean nahiz zatika, emakidan edo baimenean jasotako baldintzen arabera.

Portua Pta/m.

2 /urte azalera eraiki gabea azalera eraikia - Hondarribia - Donostia - Getaria 1.500 3.000 - Ondarroa - Bermeo - Orio - Zumaia - Deba - Mutriku - Lekeitio 1.125 2.250 - Ea - Elantxobe - Mundaka - Armintza - Plentzia

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko abenduak 23.

Garraio eta Herrilan sailburua,

JOSU BERGARA ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala