Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 1995eko urtarrilaren 4a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
36

1/1995 DEKRETUA, urtarrilaren 3koa, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8 c) atalean aitortzen zaizkidan ahalmenez baliatuz, hauxe

XEDATU DUT:

/p>

1. atala.- Xedea. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren egitura osatzen duten sailak eta beren egiteko eta ihardunarloak finkatzea da dekretu honen xedea.

2. atala.- Administrazioaren egitura. Honako sail hauek izango ditu Euskal

Autonomi Elkarteko Administrazioak:

a) Ogasun eta Herri Administrazio Saila

b) Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

c) Herrizaingo Saila

d) Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saila

e) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

f) Osasun Saila

g) Kultura Saila

h) Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila

i) Garraio eta Herrilan Saila

j) Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saila

3. atala.- Sailen lehentasun hurrenkera. Sailen lehentasun hurrenkera aurreko atalean ezarritakoaren araberakoa izango da:

/p>

4. atala.- Jaurlaritzaren Lehendakaritza.

1. Autonomi Estatutuak, Jaurlaritzaren Legeak eta legezko beste xedapen batzuk lehendakariari ematen dizkioten egitekoak bete ahal izateko, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako organoen laguntza izango du lehendakariak. Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura eta egitekoak dekretu-bidez zehaztuko dira. Jaurlaritzaren Lehendakaritzak honako eginkizun hauek izango ditu:

a) Jaurlaritzaren bozeramailetza.

b) Gizarte eta erakunde harremanak.

c) Analisi eta komunikazioa.

d) Emakumea.

e) Kanpo harremanak.

2. Emakumearen Euskal Erakundea / Instituto Vasco de la Mujer administrazio mailako erakunde autonomoa eta Interbask, S.A. baltzu publikoa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikita daude.

3. Jaurlaritzaren Lehendakaritza Sailtzat joko da aurrekontu ondorioetarako.

Administrazioaren koordinaziorako eta arrazoizkotasunerako eginkizunak eta antzeko beste batzuk garatzeko ezarri diren sailarteko organo kolegiatuetan ordezkaritza izango du.

5. atala.- Jaurlaritzaren Lehendakariordetza.

Lehendakariordeari aitor dakizkion eskuduntzak direnak direla, ondoren zehazten diren egiteko eta ihardunarloakdagozkio Jaurlaritzaren

Lehendakariordetzari:

a) Jaurlaritzaren Idazkaritza.

b) Legebiltzarrarekiko, Arartekoarekiko eta beste instituzioekiko harremanak eta komunikazioak.

c) Autonomi garapenerako politika eta, xede horretarako, sailen iharduerak koordinatzea.

d) Autonomi Estatutuaren defentsa juridikoa.

e) Legezkotasunaren barne kontrol eta aholkularitza juridiko orokorreko egitekoak gauzatzea.

f) Eusko Jaurlaritza eta bere organoak auzietan ordezkatu eta defenditzea.

g) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.

6. atala.- Egitekoak eta ihardun-arloak banatzea.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 8. eta 16. ataletan lehendakariari eta Jaurlaritzari egozten zaizkien eskuduntzen eta lehendakariordeari gaineratzen zaizkion eskuduntzen kaltetan gabe, 2. atalean aipatzen diren sailek, hurrengo ataletan zehazten diren egitekoak burutuko dituzte euren titularren ardurapean eta dagozkien ihardunarloetan.

7. atala.- Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

1. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Ogasun eta Herri

Administrazio Sailari:

a) Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorrak zuzendu, landu, kudeaketa orokorra egin, eta bai jarraipena eta arta eramatea ere; eta bai aurrrekontuei buruzko programazioa ere.

b) Barneko ekonomi kontrola, kontabilitatea eta erantzukizun kontableak.

c) Finantza politika eta finantza erakundeekiko harremanak.

d) Diruzaintza, zorrak egitea eta bermeak ematea.

e) Ondarea eta kontratazioa.

f) Ekonomi Ituna, Estatuarentzako kupoak eta lurralde historikoen ekarpenak.

g) Eskualdaketaren gai diren eskuduntza eta/edo zerbitzuen baloraketa; eta

Estatuarekiko finantzafluxuak finkatzea, Gizarte Segurantzaren finantzaketari dagokionez.

h) Zergen administrazioa eta ekonomiadministrazio mailako murtziloak.

i) Funtzio publikoa, administrazio antolamendua eta informaziorako, araubide juridikorako eta langileen ordainketarako sistema.

j) Toki Administrazioaren arloan legeek eta araudiek Jaurlaritzari egozten dizkioten egitekoak burutzea.

k) Argitalpenak.

l) Hainbat sailetarako diren zerbitzuak.

m) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

n) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

2. Sail honen esku gelditzen da Administrazioa eraberritzeko eta erreformatzeko ihardunbidea bultzatzea, gidatzea eta koordinatzea. Horrexetarako sortuko da, hain zuzen, Administrazioa Eraberritzeko Bulegoa, honako eginkizun hauek izango dituela: a) Behar diren legeen erreforma gertatu

Administrazioa arrazoizkotzeko eta hobetzeko. Lege horien arautegi mailako garapena bultzatu. b) Antolamendu, zerbitzuaren kalitate, giza baliabide, ekonomi kudeaketa, merkatuko indarrak sartze eta bidezkotzat jotzen diren gainerako arloetan arrazoizkotzeko eta hobetzeko sailarteko planak gertatzea, koordinatzea eta suspertzea. c) Barne egituraketari, erakunde mailako enteak sortzeari edo baliabideen plangintzari buruz sailek gauza ditzaten ihardueren berri ematea.

3. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea / Institutuo Vasco de Administración

Pública (HAEE/IVAP) administrazio mailako erakunde autonomoa eta Eusko

Jaurlaritzaren Informatika Elkartea, S.A. / Sociedad Informática del Gobierno

Vasco (EJIE) baltzu publikoa sail honi atxikitzen zaizkio.

8. atala.- Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

1. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Justizi, Ekonomi, Lan eta

Gizarte Segurantza Sailari:

a) Aginte Judizialarekiko harremanak zaintzea.

b) Balibideak jartzea, Justizi Administrazioak ihardun dezan.

c) Zigor establezimenduak eta, bereziki, horien antolaera, iharduera eta zigorrei buruzko legeak betetzea, Zigor Administrazioko organo nagusiei legeek ematen dizkieten eskuduntzak erabiltzea bereganatuz.

d) Notariak eta jabego erregistratzaileak izendatzea. e) Elkarte, iraskunde eta elkargo profesionalei buruzko erregimen orokorra, sailek, beren eremu barruan, horiekiko izan ditzaten harremanen kaltetan gabe. f) Giza Eskubideen sustapena. g) Euskararen erabilpena arauzkotzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legeak herritarrei ematen dizkien eskubideak erabili ahal izatea bermatzea Justizi

Administrazioan. h) Ekonomi plangintza. i) Azterlan eta metodo ekonomikoak.

Ekonomiaren koiuntura eta aurrikuspena. j) Estatistika. k) Lan arloari buruzko legeek, lan harremanei buruz ezartzen dutena burutzea. l) Enplegu politika eta enplagurako gaitzea. m) Gizarte ekonomia: kooperatibak eta akziokako lan baltzuak. n) Gizarte ongizatea. o) Drogamenpekotasunak. p)

Giarte prebisiorako erakundeak. q) Gizarte Segurantza zerbitzuen zuzendaritza, antolaketa eta administrazioa egitea eta horren araubide ekonomikoa kudeatzea. r) Segurtasuna eta higienea lanean. s) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. t) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

2. Honako erakunde autonomo hauek Sail honi atxikita geldituko dira: Euskal

Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística (EEE/IVE), Lanerako

Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea (OSALAN), Trebaketa eta enplegua sustatzeko baltzu publikoa (EGAILAN).

9. atala.- Herrizaingo Saila.

1. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Herrizaingo Sailari:

a) Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintza.

b) Hauteskunde administrazioa.

c) Herri babesa.

d) Euskal Autonomi Elkarteko errepideetatiko gurpildunen trafikoko polizia.

e) Jokoa, posturak eta ikuskizunak.

f) Transmisioak eta komunikazioak.

g) Ibilgailuak.

h) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

i) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

2. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomoa sail honi atxikitzen zaio.

10. atala.- Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saila.

1. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Industri, Nekazaritza eta

Arrantza Sailari: a) Industri politika. b) Teknologi berrikuntza. c)

Meategiak. d) Energia. e) Artesautza sustatzea eta indartzea. f)

Telekomunikazioak. g) Kanpo merkataritzaren arloko iharduerak finkatzea, gidatzea eta koordinatzea. h) Nekazaritza eta landa ingurunearen sustapena eta antolamendua. i) Baliabide naturalak antolatzea, baso eta izadi zaintzako zerbitzua. j) Abeltzaintza eta mendiak. k) Kontinenteko ehiza eta arrain aberastasuna ustiatzeko araubidea. l) Arrantza. m) Nekazaritza, arrantza eta elikagaien industriak eta komertzializazioa. n) Nekazaritzako elikagai politika: nekazaritzaelikagaiak sustatzea, tipifikatzea, horiei jatorri izena ematea eta kalitatea zaintzea. Mahastizaintza eta enologia.

o) Nekazaritza, itsaso eta arrantzarako gaitzea. p) Nekazaritza eta ozeano ikerketa, dekretu honetako 11 b) atalean ezartzen denaren kaltetan gabe. q)

Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. r) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak. 2.- Sail honi atxikitako erakunde eta baltzuak: Energiaren

Euskal Erakundea / Ente Vasco de la Energía (EEE/EVE) Zuzenbide Pribatupeko ente publikoa, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua / Sociedad de Promoción y Reconversión Industrial, S.A. (ISEB/SPRI), EUSKALNET,

Industri Lurraren Sustapen eta Gestiorako Elkartea, A.B. / Promoción y

Gestión de Suelo Industrial, S.A. (PROGESINSA) eta Arrantzuarekiko Zientzia eta Teknika Iraskundea, A.B. / Instituto para la Ciencia y la Tecnología

Pesquera, S.A. (AZTI) baltzu publikoak.

11. atala.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari: a) Autonomi

Estatutuan ezartzen diren eskuduntzak, bai erregimen orokorpekoak eta bai erregimen berezipekoakere, etapak eta mailak barne sartuz; eta goi mailako hezkuntza. b) Zientzi alorreko politika; teoria eta aplikazio mailako ikerketak sustatzea eta koordinatzea. c) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. d) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

12. atala.- Osasun Saila.

1. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Osasun Sailari: a)

Osasunketaren plangintza eta antolamendua. b) Osasun publikoa eta elikadurahigienea. c) Zainketa epidemiologikoa. d) Farmazien eraketa. e)

Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. f) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

2. Servicio Vasco de Salud - Osakidetza administrazio mailako erakunde autonomoa eta Goi Mailako OsasunTeknologia,S.A. baltzua publikoa sail honi atxikita egongo dira.

13. atala.- Kultura Saila.

1. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Kultura Sailari:

a) Kirolak.

b) Gazteria eta gizarte garapena.

c) Historia- eta arte-ondarearen kudeaketa eta zainketa; museo, liburutegi eta artxibategiak.

d) Hizkuntza politika.

e) Euskararen sustapena.

f) Arte eta kultura mailako ihardunak eta horien hedapena.

g) Gizarte komunikabideak; irrati kontzesioak eta frekuentzien esleipena.

h) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

i) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

2. Helduen Alfabetatze Berreuskalduntze Erakundea / Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de adultos (HABE) eta Euskal Kirol Institutua / Instituto

Vasco de Educación Física (EKI/IVEF) administrazio mailako erakunde autonomoak, eta Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca (EITB) Zuzenbide

Pribatupeko ente publikoa, eta Euskadiko Orkestra, A.B. / Orquesta de Euskadi,

S.A. eta Euskal Media, S.A. baltzu publikoak Sail honi atxikita egongo dira.

14. atala.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila.

1. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Hirigintza, Etxebizitza eta

Ingurugiro Sailari:

a) Lurraldea eta itsasertzak antolatzea.

b) Hirigintza.

c) Etxebizitza.

d) Arkitektura.

e) Ingurugiroa.

f) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

g) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

2.- Euskadiko Etxebizitza eta Lurra Elkartea / Sociedad de Vivienda y Suelo de

Euskadi, S.A. (VISESA) eta Industria Hondakinentzako Bateango Enularaztegia,

A.B. / Sociedad Promotora para la Instalación de un Tratamiento Centralizado de

Residuos Industriales, S.A. (IHOBE) baltzu publikoak sail honi atxikita egongo dira.

15. atala.- Garraio eta Herrilan Saila.

1. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Garraio eta Herrilan Sailari:

a) Urak.

b) Trenbideak.

c) Bide sarea.

d) Lurretikako, itsasotikako, ibaietikako eta kabletikako garraioak.

e) Heliportuak eta aireportuak.

f) Portuak eta itsas arazoak.

g) Kanalak eta ureztaketak.

h) Metereologia.

i) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

j) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

2. Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A. (ET / FF.VV.) eta Bilboko

Metrorako Ingeniaritza, A.B. / Ingeniería para el Metro de Bilbao, S.A. (IMEBISA) baltzu publikoak sail honi atxikita egongo dira.

16. atala.- Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saila.

1. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Merkataritza, Kontsumo eta

Turismo Sailari:

a) Merkataritza, 10,g) atalean jasotakoaren arabera.

b) Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkundeak.

c) Prezioen politika.

d) Turismoa.

e) Kontsumoa.

f) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

g) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

GEHIGARRIZKO XEDAPENETATIK LEHENENGOA

1. Lehendakaritzaren Idazkaritzak atxikirik zituen idazkaritza nagusiek,

Idazkaritza Nagusi Teknikoak, zuzendaritzek eta administrazio arloko gainerako organoek eta unitateek osatuko dute Jaurlaritzaren Lehendakaritza. Dekretu honen bidez, 2. atalean jasotako sailei izendatzen zaizkienak salbuetsi egingo dira.

2. Jaurlaritzaren Lehendakaritzako egitura organikoa onartuko duen Dekretuak ezarriko duenaren kaltetan gabe, Jaurlaritzaren lehendakariordeak,

Lehendakaritzaren Idazkaritzaren egitura eta iharduna finkatzeari buruzko apirilaren 23ko 258/1991 Dekretuko 2. atalak Lehendakaritzaren idazkariari egozten dizkion egitekoak bereganatuko ditu.

GEHIGARRIZKO XEDAPENETATIK BIGARRENA

1. Araubide Juridikorako eta Autonomi Garapenerako Sailordetza, bere zuzendaritzekin batera, eta Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta

Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza, biak ere ezabatu egiten den

Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren egituran zeudenak, eta bai horien menpe egon diren administrazio mailako unitateak ere,

Jaularitzaren Lehendakariordetzan sartuko dira.

2. Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako organoen egitura eta egitekoei buruzko erabakia hartu artean, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu

Zuzendaritzak beteko ditu, organo horiei dagokienez, orain arte Lehendakaritza,

Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak betetzen zituen egitekoak.

GEHIGARRIZKO XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

1. Orain arte Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari eta Ekonomi eta Ogasun Sailari atxikita egon diren sailordetzek, zuzendaritzek eta administrazio mailako unitateek osatuko dute Ogasun eta Herri Administrazio

Saila. Dekretu honen bidez Jaurlaritzaren Lehendakaritzari,

Lehendakariordetzari eta beste sail batzuei atxikitzen zaizkienak salbuetsi egingo dira.

2. Administrazioa Eraberritzeko Bulegoa, arauz finka dadinaren kaltetan gabe, lagun gutxik osatuko du. Proiektukako kudeaketa izango da lanerako erabiliko duen metodoa.

GEHIGARRIZKO XEDAPENETATIK LAUGARRENA.

Orain arte Zuzentza Sailaren eta Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren menpe egon diren sailordetzek, zuzendaritzek eta administrazio mailako untitateek osatuko dute Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saila. Horietaz gain, honako hauek: Droga Gaietarako Idazkaritza Nagusiak, eta horren menpeko administrazio mailako unitateek, orain arte LehendakaritzarenIdazkaritzaren menpe egon direnak hain zuzen; Kupo eta Finantza Ekarpenen Zuzendaritzako Herrialde

Politikarako Zerbitzuak eta Ekonomi eta Plangintza Zuzendaritzak, biak ere orain arte Ekonomi eta Ogasun Sailaren menpe egon direnak. Zuzendaritza honetako Programazio Zerbitzuak Ogasun eta Herri Administrazio Sailean jarraituko du.

GEHIGARRIZKO XEDAPENETATIK BOSGARRENA

Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saila, orain arte Industri eta Energi

Sailaren eta Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpe egon diren sailordetza, zuzendaritza eta administrazio mailako unitateez osatuko da.

GEHIGARRIZKO XEDAPENETATIK SEIGARRENA

Kulturak Sailak, gaurregun dituen organoez gain, orain arte Lehendakaritzaren

Idazkaritzaren pean egon den Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusia, bere zuzendaritzekin, bereganatuko du.

INDARGABETZE XEDAPENA

Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzeari buruzko urriaren 2ko

525/1991 Dekretua eta Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Saila desagertarazi eta bere egitekoak eta ekintza-eremua banatzeari buruzko otsailaren 23ko

30/1993 Dekretua indargabetu egiten dira.

ALDIBATERAKO XEDAPENA

Dekretu honetako azken xedapenetatik lehenengoan jasotakoa bete dadinerarte eutsi egingo zaie Herrizaingo Sailaren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

Sailaren, Osasun Sailaren, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren,

Garraio eta Herrilan Sailaren eta Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren egiturak eta egitekoak ezartzen dituzten arau organikoei. Gauza bere gertatuko da ezabatu egiten den Lehendakaritzaren Idazkaritzako idazkaritza nagusien,

Idazkaritza Nagusi Teknikoaren, sailordetzen eta zuzendaritzen arau organikoekin eta bai dekretu honen bidez ezabatu egin edo egitura berria jaso ondoren sail berriei atxiki zaizkien sailen arau organikoekin ere.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

1. Sailburuek, Jaurlaritzari buruzko Legeko 26.2 atalean xedatutakoaren arabera, lehendakariari aurkeztuko dizkiote euren sailei dagozkien arautegi organikoei buruzko egitasmoak, onarpena eman diezaien. Sailburuei izendatutako ihardun-arlo bakoitzarentzat Jaurlaritzaren programan jasotako helburuei eta programa hori argitu duten irizpideei egokituko zaizkie egitasmook.

2. Ingurugiroari, ekoindustriari, izadi inguruari, saneamenduari eta urei buruzko eskuduntzak eta egitekoak taxutxeaz Jaurlaritzaren programan jasotakoak hartuko dira kontutan batik bat.

3. Halaber, Herri Administrazioa Arrazoizkotzeko eta Hobetzeko Batzordearen

Txostenean, 1994ko ekainaren 28an Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutakoan, proposaturiko antolamendu-irizpideei lotuko zaizkie aurreko pasartean aipatutako egitasmoak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Dekretu honetan xedatutakoa betetzeko beharrezkoak diren aurrekontu-eragiketak burutuko ditu Ogasun eta Herri Administrazio Sailak.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun beretik izango du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1995eko urtarrilak 3.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.


Azterketa dokumentala