Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 1994ko abenduaren 31, larunbata


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
4853

ERABAKIA, 1994ko azaroaren 30ekoa, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearena, Euskal Autonomi Elkarteko eta Britainia Handiko ikertzaileen arteko trukaketak finantzatzeko dirulaguntzetarako deialdiari ebazpena ematen diona.

1994ko ekainaren 15eko Aginduz, Euskal Autonomi

Elkarteko eta Britainia Handiko ikertzaileen arteko trukaketak finantzatzeko dirulaguntzetarako deialdia egin zen.

1994ko azaroaren 7an bildu zen Dirulaguntzak

Aukeratzeko Batzordea. Eta dirulaguntzetarako deialdi horri ebazpena emateko proposamena egin zuen batzorde horrek. Proposamen hori kontutan hartuta, hauxe

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Euskal Autonomi Elkarteko eta Britainia

Handiko ikertzaileen arteko trukaketak finantzatzeko dirulaguntzak esleitzea, erabaki honetako eraskinean aipatzen diren zenbatekoz eta bertako zerrendan jasotzen diren unibertsitateko ikertzaile edo irakasleen alde.

Bigarrena.- Erabaki honen aurka, ohiko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta

Ikerketa sailburuari. Erabaki hau EHAAn argitara dadin egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan egin beharko da hori.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko azaroak 30.

Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea,

LUIS EGEA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala