Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 1994ko abenduaren 31, larunbata


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Euskal Herriko Unibertsitatea
4840

ERABAKIA, 1994ko abenduaren 12koa, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearena, Luis Vega Gonzáles jauna "Analisi Matematikoa" jakintza arloko unibertsitateko katedradun izendatzen duena, lanpostu horretarako deialdia 1993ko azaroaren 26ko Erabakiaren bidez egin zelarik (abenduaren 14ko Estatuko Buletin Ofiziala).

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen

1993ko azaroaren 26ko Erabakiaren bidez egin zen unibertsitateko katedradun lanpostu bat betetzeko deialdia (abenduaren 14ko Estatuko Buletin

Ofiziala) eta, lehiaketa hori epaitzeko, Errektoregoaren

1994ko uztailaren 7ko Erabakiaz izendatu zen batzorde bat (uztailaren 25eko Estatuko Buletin Ofiziala); batzorde horrek egindako proposamenarekin bat etorriz,

Unibertsitate Erreformari buruzko abuztuaren 25eko

11/1983 Lege Organikoaren 42. atalean eta hori garatzen duten gainerako xedapenetan ezarririkoaren arabera, eta irailaren 26ko 1888/1984 Erregeren Dekretuaren

5. atalaren 2. idazatian aipaturiko betebeharrak interesatuak bete ondoren, 13. atalaren 1. puntuan ezarririko epean bete ere,

Errektorego honek, Luis Vega González jauna,

390.966 NAN zenbakia duena, Universidad del País

Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko unibertsitateko katedradun izendatzea erabaki du. Jakintza arloa:

«Analisi Matematikoa». Saila: Matematika.

Leioa, 1994ko abenduak 12.

Errektorea,

JUAN JOSÉ GOIRIENA DE GANDARIAS Y GANDARIAS.


Azterketa dokumentala