Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 1994ko abenduaren 31, larunbata


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
4837

ERABAKIA, 1994ko azaroaren 10ekoa, Hezkuntza Administraziorako sailburuordearena, 1993ko uztailaren 27ko Erabakia argitaratu baino lehen Esnatu izeneko eta Hezkuntza Bereziko Donostiako ikastetxean behin-betiko destinoa zuten funtzionarioen adskribapenaren behin-betiko zerrenda argitara ematen duena.

Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko ikastetxe berezietan inskribatuta egon ziren eta, ikastetxe hauetan eskolarizatzeko finkatuta zegoen goreneko adina gainditu ondoren, Batxilergoko edo Lanbide Heziketako Institutuetan sartu behar zuten ikasleei behar den bezala atenditzeko beharrezkoak ziren baliabideak jarri beharra ekarri dute Euskal Autonomi Elkartean onartuta dagoen

Hezkuntza Bereziaren birregituraketaplanean jasotzen diren artezbideek.

Urriaren 27ko 290/1992 Dekretuz aldatu egin zen

Gipuzkoako Lurralde Historikoko ikastetxe publiko batzutako konposaera eta Lanbide Heziketako eta Batxilergoko

Institutuetan kokatuta egon eta Hezkuntza

Bereziko Lanbide Heziketako hainbat Sekzio ihardunean jartzeko baimena eman zen. Maisu-Maistren kidegokoak ziren funtzionarioek beteko zituzten sekzio horiek.

Dekretu honetan, lehenengotan zuen idazkeran, ez zen jasotzen inolako aldaketarik Esnatu ikastetxeari zegokionetan.

Bestalde, maiatzaren 25eko 153/1993 Dekretuz aldatu zen maiatzaren 4ko 124/1993 Dekretuz, Euskal

Autonomi Elkarteko unibertsitatez besteko irakaskuntzakokidegoetako irakasle funtzionarioei gordetako lanpostuen zerrenda argitaratu zen.

Esnatu izeneko Hezkuntza Bereziko Donostiako ikastetxeari dagokionetan, Hezkuntza Bereziko, pedagogia terapeutikako, zortzi lanpostu aipatzen ziren dekretu horretan. 1 hizkuntza eskakizuna eta derrigortzedata2003 urtea baino geroagokoa zuten.

Erabaki horiek kontutan hartuta eta 1993ko maiatzaren

11ko Aginduan (maiatzaren 27ko EHAA) finkatzen diren arauei jarraituz, Maisu-Maistren adskripzioprozesuaburutu zen. Hezkuntza Administraziorako sailburuordearen 1993ko uztailaren 27ko Erabakiz (abuztuaren 6ko EHAA), behin-betiko zerrendak argitaratu ziren.

Esnatu izeneko Hezkuntza Bereziko Donostiako ikastetxean, hiru pertsona gelditu ziren adskribatu gabe, lanpostuen zerrendaren bidez egin zen eraketaren ondorioz.

Hala ere, martxoaren 15eko 123/1994 Dekretuz (apirilaren 22ko EHAA) zuzendu egin ziren 290/1992

Dekretuan somatu ziren akatsak eta, ondorioz, Esnatu izeneko Hezkuntza Bereziko Ikastetxeak lehen zituen hamaika unitate banandu egin ziren, Lanbide Heziketako

Manteo Institutura, Lanbide Heziketako Altza Institutura eta Batxilergoko Hernaniko Institutura.

Zuzenketa honen ondorioak, zuzenketaren gai izan den dekretua argitaratu zeneko egunera arte atzeratzen dira eta, ondorioz, ezinbestekoa zen Esnatu ikastetxean adskribatzeko prozesu berri bati hasiera ematea, eratu diren lanpostu berriak oinarritzat hartuz.

Horretarako, Hezkuntza Administraziorako sailburuordeak, erabaki bat eman zuen, prozesu honetan bete beharreko irizpideak finkatuz (gehienbat 1993ko maiatzaren 11ko Aginduan jasotzen zirenak egokitu egin ziren erabaki horren bidez).

Irizpide horiek kontutan hartuz, dei egin zitzaien behin-betiko irakasleei hauteskundeetarako ezohiko klaustro batetara.

Prozesuari buruzko espedientea aztertu denez, bidezkoa da adskribapenen behin-betiko zerrenda Euskal

Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Horiek horrela eta Gipuzkoako lurralde ordezkariak egin duen proposamena ikusi ondoren, hauxe

ERABAKI DUT:

Maisu/Maistren Kidegokoak diren irakaslefuntzionarioen adskribapenaren behin-betiko zerrenda erabaki honetako eraskinean argitaratzea. 1993ko uztailaren

27ko Erabakia argitaratu baino lehen behin-betiko destinoa zeukaten irakasle horiek, Esnatu izeneko Hezkuntza

Bereziko Donostiako ikastetxean. Aipamen berezia egiten zen honako hauei buruz:

- Adskribapen moeta. - Izendatutako lanpostua.

GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

Lehenengoa.- Esnatu izeneko Hezkuntza Bereziko

Donostiako Ikastetxeko Maisu/Maistren kidegoan behin-betiko destinoa zuten funtzionarioen behinbetiko zerrenda argitara ematen duen Hezkuntza Administraziorako sailburuordearen 1993ko uztailaren 27ko

Erabakia indargabetuta gelditzen da.

Bigarrena.- Erabaki honek, 1993ko irailaren 1etik hasita ekarriko ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENA

Erabaki honen aurka, interesdunek ohiko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari. Erabaki hau Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan egin beharko da hori.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko azaroak 10.

Hezkuntza Administraziorako sailburuordea,

RICARDO FERNÁNDEZ MARAÑÓN.


Azterketa dokumentala