Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 1994ko abenduaren 30a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lana eta Gizarte Segurantza
4826

ERABAKIA, 1994ko abenduaren 5ekoa, Lan zuzendariarena, "Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki-Kutxaren (Kutxa)" hitzarmen kolektiboa erregistroan gorde eta argitaratzea xedatzen duena.

Espedientea: C.C.O.C. 8601242.

Ikusirik goian aipatutako espedientea, «Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki-Kutxaren (Kutxa)» hitzarmen kolektiboari buruzkoa, eta

Hau honela: 1994ko azaroaren 14an hitzarmen kolektibo horren testuari sarrera eman zitzaion Lan

Zuzendaritza honetan. Hitzarmen horrek, Negoziazio

Batzordeak 1994ko urriaren 18an izenpetutakoak, Euskal

Autonomi Elkartea du lurraldeeremutzat. Hitzarmenaren testuaz gainera, Negoziazio Batzordearen eratzeagiriaeta hitzarmenaren izenpetzeagiria ere jaso ziren.

Kontuan izanik: maiatzaren 22ko 1040/1981 Erregeren

Dekretuari, Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 2ko

39/1981 Dekretuari eta berori garatzen duen 1982ko azaroaren 3ko Aginduari buruz Langileen Estatutuari buruzko martxoaren 10eko 8/1980 Legeko 90. atalean xedatutakoa, baita Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren

Egituraketa eta Ihardunbidea zehazten duen ekainaren

16ko 240/1987 Dekretuan xedatutakoa ere, eta beharrezko izapideak egin ondoren, bidezko dela hitzarmen kolektiboa erregistroan gorde eta argitaratzea.

Ikusirik legezko aginduak eta oro har ezarri daitezkeen gainerakoak,

Lan zuzendariak honako hau

ERABAKI DU:

1.- Hitzarmen hau Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen

Erregistroko Organo Nagusian gorde dadila agintzea, Negoziazio Batzordeari horren berri emanik.

2.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila xedatzea.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko abenduak 5.

Lan zuzendaria,

CARLOS ZAPATERO BERDONCES.

GIPUZKOA ETA DONOSTIAKO

Aurrezki-Kutxaren II. LANHITZARMEN

KOLEKTIBO

I. KAPITULUA.- XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.- Aldeen zehaztapena.

Hitzarmen hau ondorengo hauek sinatzen dute:

enpresaren aldetik Gipuzkoa eta Donostiako AurrezkiKutxako, kutxa aurrerantzean, ordezkaritzak eta indar sindikalen artetik Enpresa-Batzordeak izendatutako

Batzorde Negoziatzaileak.

2. artikulua.- Eremu pertsonala eta funtzionala.

1) Hitzarmen honetako arauak, batetik Gipuzkoa eta

Donostiako AurrekiKutxari eta bestetik aipaturiko erakunde horietan lanean ari den pertsonalari aplikatuko zaizkio.

2) Hitzarmen honetatik kanpo geratzen dira martxoaren

10eko 8/1980 Legeko 1.3. artikuluaren arabera zehazten diren pertsonak, eta espreski ondorengo hauek:

a) Kutxako gizarte-ekintza ongileetan lana egiten duen pertsonala (Fundazioan, etxegintza ongileetan, osasunzentroetan, ikastetxeetan, egoitzetan, jangeletan, kirol eta kultur ihardueretan ...).

b) Kutxarenak diren nekazal ustiakuntzetan, industri ustiakuntzetan edo zerbitzuetan dihardutenak, lana edozein motatakoa delarik ere, eta orohar, edozein iharduera ezohiko edo inoizkakoetan dihardutenak; kasu hauetan daudenei iharduera bakoitzeko arau zehatzak aplikatuko zaizkie.

c) Kutxan erregularki eta hobespenez lana egiten ez duen pertsonal titulatua eta perituak.

d) Kutxan agente eta korrespontsal gisa lana egiten dutenak eta orohar komisiokontratu bidez edota lana mota horretako kontratu bidez egiten dutenak.

e) Konpromisari, kontseilari nagusi, AdministrazioKontseiluko eta GobernuBatzordeko bokal direnak, salbu ordezkaritza hori erakundeko enplegatu izaeragatik lortu baldin badu.

3. artikulua.- lurralde-eremua.

Hitzarmen hau Kutxak Euskal Autonomi Elkartean dituen lantoki guztietan aplikatuko da. Bi alderdien aldetik adostasunik baldin badago Espainiar Estatuko lantoki guztietan aplikatu ahal izango da.

4. artikulua.- Hitzarmenaren iraupena.

Hitzarmen hau sinatzen den egunetik hasi eta

1996ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean.

Soldaten igoerak atzera begirako izaerarekin 1994ko urtarrilaren 1etik aplikatuko dira.

Aurreko lerroetan xedatutakoari erasan gabe, kutxa

Enplegatuen Estatutuaren (KEE aurrerantzean) erreformaz ari den IV. kapitulua indarrean egongo da baita

1996ko abendutik aurrera ere, negoziazio kolektiboaren bitartez aldatzen den arte, alegia.

Hitzarmenaren salaketa, balioa eta eraginkortasuna izan ditzan, idatziz jakinarazi beharko zaio beste alderdiari indarrengo epea edo bere luzamenduak amaitu baino hiru hilabete lehenago.

Kutxa Enplegatu Estatutuaren salaketarako bide bera jarraituko da.

5. artikulua.- Globaltasuna.

Hitzarmen honen artikulazioak bere osotasunean hartu behar den multzo bat osatzen du eta ezin dira kontutan hartu Han-hemenkako kontsiderazio isolatuak.

Bi aldeak bat datoz osotasunean hitzarmenaren balorazioa egitean eta, beraz, gizarteaurrikuspenari buruzko sailean aldaketa, berrikuntza eta kontrapartida garrantzitsuak kontutan hartuz, bere artikulu eta xedapen guztien aplikaziorik ez da emango Gizarte-Segurantzaren

Erregimen Orokorreko prestazio publikoak hobetzen dituen Borondatezko GizarteAurrikuspeneko

Erakundeetako Estatutu eta araudietan aipatutako kontrapartida horiek jaso arte.

Hitzarmen hau behin-betiko indarrean jartzeko beharrezkoa izango da Gizarte-Segurantzaren alorreko aldaketak Eusko Jaurlaritzan horretarako eskumena duen Sailak behin-betiko onartzea eta B.G.A.E.ren arau erregulatzaileetara inkorporatzea.

6. artikulua.- Batzorde parekidea.

Hitarmen honetan jasotakoa interpretatzeko, zaintzeko eta adiskidetzeko batzorde parekide bat sortu da.

Batzorde honetan Hitzarmen Kolektiboa sinatu duten talde bakoitzeko kide bat izango da eta Kutxari dagozkionak beste hainbeste izango dira, parekotasuna izan dadin, alegia. Batzordekide guztiek izango dute hitza eta botoa eta batzordean sortzen diren ezadostasunak bozketaz erabakiko dira, konpondu beharreko arazoa eguneko gai-zerrendan aldez aurretik sartu ondoren.

Batzordeko lehendakari eta idazkari Manuel Sendón

Aranzamendi jauna eta Rafael Puntonet del Río jauna izango dira, hauek hitza izango dute baina botorik ez.

Batzorde parekideko kide titularrak ondorengo hauek dira:

Batzorde Negoziatzailearen aldetik:

Sukurtsalen Elkartetik: Titularra: Arturo Llorente

Ordezkoa: José Antonio Castroviejo

Teknikarien Elkartetik: Titularra: Miguel Antonio

García Balaguer

Ordezkoa: Alberto Lahuerta

PixkanakaKaskari: Titularra: José Montero Castro

Ordezkoa: Jesús M.ª Segurola

LAB: Titularra: Xabier Arberas Ezarna

Ordezkoa: Koldo Kortabitarte

CC.OO.: Titularra: Edurne Arruza

Ordezkoa: Joseba Gurruchaga

C.T.I.: Titularra: Iñaki Soraluce

Ordezkoa: Xabier Almandoz Sarasola

Kutxatik: Titularrak: Jesús M.ª Alkain Domínguez

José Luis Villar Uruñuela

José Luis Hernando Algora

José Ignacio Simón Ciarsolo

Consuelo Ibáñez García

Ramón Zubillaga Odriozola

Inor faltako balitz alde bakoitzak izendatuko lituzke ordezkoak.

II. KAPITULUA.- ORDAINKETAK ETA ENPLEGU

BERRIA

7. artikulua.- Soldataren igoerak.

1.- Hitzarmen honetan itundutako soldataigoerak ondorengoak dira:

1994rako, 1994ko KPIren %75a.

1995erako, 1995eko KPIren %90a.

1996rako, 1996ko KPIren %100a.

2.- KPIri buruzko erreferentziak INEk Euskal

Autonomi Elkarterako ezartzen dituenak dira.

3.- Kontutan hartuz urteroko KPIa urtea amaitu arte ez dela jakiten eta igoera bakoitza urtarrilaren

1etik aplikatzeko asmoz, ondoren adierazten den bezala jokatuko da:

Urtero, urtarrilean, igoko dira soldatak Estatuko

Gobernuak edo Espainiako Bankuak KPIaz aurrikusten duten neurrian, baina artikulu honetako 1. puntuan

KPIaz ezartzen diren portzentaien arabera. INEk ezarritako

KPIak, eta Euskal Autonomi Elkarteari dagokionak, jakina, aurrikusitako KPIak baino gehikuntza handiagoa edukiko balu 1994, 95 eta 96 urte bakoitzeko abenduaren 31n, soldaten berrikuspen bat egingo litzateke, ezadostasun hori ofizialki konstatatu bezain laister. Berrikuspena artikulu honetako ondorengo parrafoan aipatzen diren kontzeptuak igotzea besterik ez da izango, urte bakoitzeko soldata-igoera zehatzmehatz

KPIren hazkundeak suposatzen duena izateko moduan, 1994 eta 95 urteetarako adierazitako murrizketa portzentual horiek ere kontutan hartuz.

4.- Gehikuntza horiek aurreko Hitzarmenean soldataigoerekjaso zituzten soldatazko eta ezsoldatazko kontzeptu berberei aplikatzeko modukoak izango dira,

Famili Laguntza eta Kilometrajearena izan ezik, eta baita lan-baldintzak aldatzearen ondorio izanik aurreko

Hitzarmena sinatu ondoren Kutxan ezarritako plus guztiei ere, horien artean ezin sar daitezkeelarik gastuen konpentsaziozko kontzeptuak edota izaera pertsonalez ezarritako plusak eta borondatezko hobekuntzak.

8. artikulua.- Soldatataulak.

1) Hileko oinarrizko soldata gordina, EEKko 35. artikuluan kategoriaz, izenez edo mailaz mintzo dena,

1994ko urtarrilaren 1etik ordaindu beharrekoa (beraz

1993ko abenduan indarrean zegoena gehi 1994rako aurrikusitako KPIren %75a) Hitzarmen honen I. eranskineko

Soldatataulan ageri dena da. Halaber sartzen dira, kategorien arabera, hirurtekoaren hileko balioa.

9. artikulua.- Enplegua.

1.- Egun dagoen langabezia murrizteko asmoz, Kutxak

Hitzarmen hau indarrean egongo den hiru urteetan barrena 10, 20 eta 30 enplegatu kontratatuko dituela hitz ematen du, lehenengo, bigarren eta hirugarren urtean, hurrenez hurren.

Hiru urteren buruan kontratatutako enplegatu horien %50 finko izatera igaroko dira, Sarrerako

Laguntzaile gisa, epe legalak errespetatuz.

2.- Behin trebakuntzaziklo guztiak bete ondoren,

KEEko 11.3 artikulua mintzo da horretaz (Hitzarmen honetako 13. artikuluak dionaren arabera), eta kontratu horien gehienezko iraupenepea amaitu eta gero, Kutxak, bere antolamendu eta plantilako beharrizanen arabera konprometitutako pertsonala pertsonal finko bezala kontratatuko du, Sarrerako Laguntzailearen kategoriarekin eta berorrek konbentzionalki esleitua daukan ordainsariarekin.

3.- Enplegua sortzeko helburua errazagoa izan dadin

1994ko urtarrilaren 1etik aurrera Kutxan lanean hasitako pertsonalarentzako hileko oinarrizko soldata gordinen taula, kategoria eta kontratumotaren arabera, ezartzen da:

/p>

III. KAPITULUA.- GIZARTEAURRIKUSPENA

10. artikulua.- Aurrikuspenaren arauketa berria.

Kutxak Gizarte-Segurantzaren Erregimen Orokorreko prestazioez gain ez du inongo hobekuntzarik eta osagarririk emango, Hitzarmen honetako IV. kapituluan ematen zaion idazkeraren arabera KEEko XI. kapituluan espreski jasotakoak izan ezik.

Ondorioz, Hitzarmen Kolektibo hau sinatu ondoren,

1988-5-27 baino lehenago sartu eta Lanaur Bat

B.G.A.E.ren barruan dauden Kutxako iharduneko enplegatuen gizarteaurrikuspenaren arauketa ondorengoa izango da:

Artikulu honetako lehenengo parrafoan adierazitako salbuespenak salbu, Kutxak utzi egingo dio enplegatuei onartuko litzaiekeen gizarte-segurantzako Erregimen

Orokorreko ezein ekarpen edo prestazio ekonomiko osatzeari jubilazio, baliaezintasun (erabatekoak, absolutuak eta baliaezintasun handiak), alarguntasun eta zurztasun gertagarritasunengatik, aktiboak bezala baita pasiboak ere.

Bi ordezkaritzak burututako negoziazioaren ondoren,

Lanaur Bat B.G.A.E.k hartuko ditu bere gain Osoko

Bazkideen jubilazio, baliaezintasun, alarguntasun eta zurztasun gertagarritasunengatik sortutako konpromisuak.

Hitzarmenean ezarritakoaren arabera eta

Lanaur Bat B.G.A.E.ko Estatutuen arabera, hitzarmen hau sinatzen den unetik ordezkatzen du Lanaur Bat

B.G.A.E.k Kutxa bere ardura eta betebehar guztietatik.

Hitzarmen Kolektibo hau sinatu arte indarrean zegoen prestaziosistemak erregularizatzen zituen aurreko parrafoan adierazitako gertagarritasunak eta,

Hitzarmena sinatzen den unetik, ekarpensistema definitu baten bidez erregularizatuko dira.

Jubilazio, baliaezintasun, alarguntasun, zurztasun eta famili laguntza gertagarritasunen arauketa espezifikoa, kuantitatiboa eta kualitatiboa, Lanaur Bat

B.G.A.E.ren Estatutuak idazterakoan guztion adostasunez arautuko da, Kutxak bazkide babesle bezala hartzen baitu parte bertan, eta alderdi biek hartu baitute hori idazteko ardura, egungo Enplegatuaren Estatutuko XI. kapituluan, GizarteAurrikuspenean, oinarrituz, aurrekoparrafoan adierazitako salbuespenarekin, alegia Kutxak ez duela gizarte-segurantzako ezein prestazio osatzeko inolako obligaziorik, jubilazio, baliaezintasun, alarguntasun, zurztasun eta famili laguntzako gertagarritasunengatik.

Kutxak Euskal Autonomi Elkartetik kanpo dituen bulegoetan lan egiten duten enplegatuak, eta Lanaur

Bat B.G.A.E.koak ez direnak, Kutxako BarneFondo batean sartuta egongo dira. Horiei Kutxak, indibidualki, ezarriko die Egungo Balio Beharrezkoak, Lanaur

Bateko bazkideentzako egin den ikerketa aktuarial berdina eginez eta aipatutako elkarte horretako kideen gertagarritasun berak betetzeko eta eskubide berekin.

Kutxak jarriko du egungo saldotik balio beharrezkora dagoen aldea eta, urtero, Lanaur Bat B.G.A.E.an aplikatutako errentagarritasunen araberako zenbatekoa.

IV. KAPITULUA.- KUTXAKO ENPLEGATUAREN

ESTATUTUAREN ALDAKETA

11. artikulua.- K.E.E.

Hitzarmen Kolektiboa sinatu duten bi aldeen adostasunarekin aldatzen eta berritzen dira

4111415161819202325365874.artikuluak eta XI. kapitulu osoa, Kutxako Enplegatuaren Estatutuaren GizarteAurrikuspena (aurrerantzean KEE), gure enpresako I.

Hitzarmen Kolektiboan, 1991-1993, jasoa eta ezarria eta 1991ko martxoaren 8ko Gipuzkoako A. Ofizialean argitaratua.

Bukatzeko esan 13-26-40-42-43-45 eta 57 artikuluak eguneratu egiten direla eta 6. xedapen iragankorra ezabatu; halaber berridatzi egiten dira 1, 3 eta 4. xedapenak eta 55. artikuluaren aldaketa ere aurrikusten da.

IV. kapitulu honetako artikuluen bidez aldatzen eta berritzen ez diren puntuak salbu, gainontzeko guztiek indarrean bere horretan jarraituko dute 19911993ko

KEE Hitzarmen Kolektiboan esaten den bezala, Batzorde

Parekidearen XIII. kapitulua salbuetsiz. Batzorde Parekideari dagokion kapitulua estatututik kanpo geratzen da ez delako bertako gaia, baizik eta hitzarmen bakoitzekoa.

Beraz, KEE I. Hitzarmen Kolektiboko lehenengo hamabi kapituluek eta bukaerako xedapenek eta xedapen iragankorrek osatzen dute II. Hitzarmen Kolektiboa, honek sartzen dituen aldaketekin batera eta bere indarreangotasuna 5. artikuluak, Hitzarmenaren Iraupenak, ezartzen duena da.

12. artikulua.- Lurraldeeremuaren aldaketa

K.E.E.ko 4. artikulua honela idatzita geratzen da:

4. artikulua.- lurralde-eremua.

Oraingo arau hauek Espainiar Estatuan zehar Kutxak dituen edozein lantokitan lan egiten duten pertsona guztiei aplikatuko zaizkie.

13. artikulua.- «Enplegatu Administratiboak» atalaren aldaketa.

K.E.E.ko 11. artikulua honela idatzia geratzen da:

11. artikulua.- Enplegatu administratiboak

Multzo profesional honetan sartzen dira Kutxak burutzen dituen eragiketamota ezberdinak betetzen edo egiten edo zuzentzen dituztenak, edota eragiketa horiek burutzen laguntzen dutenak.

Multzo honek ondorengo kategoriak hartzen ditu bere baitan:

1) Buruzagiak

2) Ofizialak

3) Laguntzaileak

1) Buruzagiak «Lehenengo, bigarren, hirugarren, laugarren eta bostgarren mailako Buruzagiak dira Kutxan egiten diren eragiketa eta funtzio guztiei buruzko ezagutza teorikoak eta praktikoak edukiz, berorren edota bertako erakunde, sail, zerbitzu edo bulegoren baten edo batzuen zuzendaritza eta gobernua daramatenak, beraiek izanik gainera martxa eta erantzukizunaren zuzeneko arduradunak».

Buruzagien izendapena, Kutxaren zuhurtziarako ahalmena izango da.

2) Ofizialak eta enplegu berriko ofizialak.

Ofizialak ondoren adierazten diren kategoriek osatuko dituzte: ofizial gorenak, lehen mailako ofizial antzinakoak, lehen mailako ofizialak, bigarren mailako ofizialak, enplegu berriko bigarren mailako ofizialak, enplegu berriko bigarren mailako A ofizialak, hirugarren mailako ofizialak, enplegu berriko hirugarren mailako ofizialak, enplegu berriko hirugarren mailako A ofizialak.

Ofizialak dira sail edo sukurtsal bateko eginkizun tekniko nahiz espezializatuei eta gestioko eginkizunei buruzko ezagutza teorikoak eta praktikoak edukiz,

Kutxaren laneko zentro ezberdinetan edozein eginkizun edo lan behar bezala aurrera eramateko gai direnak, horretarako beharrezkoak dituzten baliabideak eskura edukiz.

1993ko abenduaren 31 baino lehenago sartutako pertsonal finkoari dagokionez, lehen, bigarren edo hirugarren mailako ofizialak izango dira horrelakotzat hartzeko berariaz jarritako trebakuntzaprobak gainditzen dituztenak, edota adierazten diren zerbitzu efektiboko urteetan, aipatutako ofizialtzat beren gai hartu dituztenak: 1) Sei urtetan hirugarren mailako ofizial izan ondoren, bigarren mailako ofizial izatera iristen da; 2) Lehen mailako ofizial izatera iristen da, sei urtetan bigarren mailako ofizial izan ondoren; 3) lehen mailako ofizial antzinakoa da hamabi urtetan lehen mailako ofizialaren kategoria bere gain hartu duena.

Ofizial gorenak izango dira, behar adinako trebakuntza eta gaitasunak, eta gutxienez ere lehen mailako ofizialei dagozkienak edukiz, Kutxak zuhurtziaz eginkizun teknikoak edota pertsona nahiz baliabideen gestioeginkizunakburutzeko sustatzen dituenak.

Enplegu berriko bigarren mailako ofizial, enplegu berriko bigarren mailako ofizial A, enplegu berriko hirugarren mailako ofizial, enplegu berriko hirugarren mailako ofizial A sailkapena 1994ko urtarrilaren 1aren ondotik sartutako pertsonalarentzat erabiliko da

K.E.E.ko 20. artikuluaren 3. puntuan, sustapen profesionalari eta igoerari buruzkoa, ezarritakoaren arabera. bigarren mailako ofizial, TRI bigarren mailako ofizial,

TRI bigarren mailako ofizial 3 urte, hirugarren mailako ofizial, TRI hirugarren mailako ofizial eta TRI hirugarren mailako ofizial 3 urte desagertzera doaz eta betetzen dituzten pertsonen ordainsariak titulu pertsonalera dira.

3) Laguntzaileak eta enplegu berriko laguntzaileak.

Laguntzaileak dira Kutxako lanzentro ezberdinetan normalean burutzen diren eginkizunak aurrera eramaten dituztenak, horretarako beharrezkoak diren baliabide tekniko edo informatikoez baliatzen direlarik.

Laguntzaileen kategoriak ondorengoak dira: laguntzaile administratiboa, enplegu berriko laguntzaile administratiboa eta enplegu berriko sarreralaguntzailea.

Laguntzaile administratiboak eta sarrera berriko laguntzailea desagertzera doazen kategoriak dira.

Enplegu berriko sarreralaguntzaile kalifikazioa sarrerafrogaren bidez Kutxan zuzenean sartu direnei ematen zaie edota ikastun edota praktikaldiko kontratua amaitu ondoren Aurrezki-Kutxa bateko eginbehar berezkoetan espezializazioa lortu ondoren, laguntzaile gisa hiru urte ez daramatzatenei.

Enplegatuen taldean ibilbide profesionala normalean kategoria honetatik hasten da Kutxan, eta ondoren eramango duen bilakaera une bakoitzean eskatutako betebeharren, hala nola egituraren barruan egongo diren beharrizanen araberakoa izango da.

Kategoriara sartzeko modalitateak ikasketakoa edota praktiketakoa izango dira normalean.

Kontratazioa ikasketamodalitatearen bidez egiten denean, modalitate horretako iter kontraktuala ezagutzen eta esperientzien hiru maila ezberdin gaindituz lortuko da, azken maila horretan langilea iharduerari dagozkion eginkizun eta betebehar guztiak modurik hoberenean egikaritzeko moduan egongo delarik.

Horretarako, denboraldi honen barruan ikastunak berariaz helburu horrekin antolatutako trebakuntzagaraia

Kutxako enplegatu baten espezializazio teknikoa eta praktikoa lortzen emango du, hauek izanik, gutxi gora behera, mailak:

Lehenengo urtean eragikerasistemak eta produktuen oinarrizko ezaugarriak ezagutzera bideratuko da trebakuntza hori.

Bigarren urteko trebakuntza produktuen ezaugarriak eta salmentateknikak, Kutxako eragiketen alderdi juridikoak eta hainbat teknika instrumental (mikroinformatika,

Kutxako kontabilitatea, kalkulu finantzarioa, etab.) ezagutu eta sakontzera bideratuko da.

Hirugarren urtean, azkenik, trebakuntza Kutxaren alderdi zehatz baten inguruko lan praktikoak egitera bideratuko da, hartutako trebakuntzaren arabera.

Kontratua praktikamodalitatearen barruan sartzen denean, Kutxak eta Enpresa-Batzordeak erabakitako trebakuntzaikastaroak jarraitzera behartua egongo da.

Denboraldi honetan eta baita ondoren ere, trebakuntzazikloaerrazteko, 1994-1-1etik aurrera sartutako laguntzaile administratiboak, txandaka, Kutxako eginkizun eta laneko zentro ezberdinetatik pasatuko dira.

14. artikulua.- Hainbat lanbide eta iharduera.

K.E.E.ko 15. artikuluko parrafoa, hain zuzen ere

JagoleZineginei buruz diharduena, ondorengo honegatik aldatzen da:

Sarbidekontrolatzaileak.

JagoleZineginaren definizioa desagertu egiten da.

Gaur egun kategoria hori dutenak SarbideKontrolatzaileen kategoria berriaren barruan sartzen dira, zeina osatzen baitute 1994-7-31n JagoleZinegin izendatzen direnak eta legeaginduz martxoaren 10eko 629/1978

Dekretuan zehaztutako eginkizunak betetzen jarraitu ezin dezaketenak.

Sarbidekontrolatzaileek jagolezineginen soldata bera izango dute eta beren eginkizuna erakundearen sarbide eta instalazioen zaintza eta kontrola izango dira, hala nola Hainbat Lanbide eta Iharduera taldean sartuta egon daitezkeen bestelako eginkizunak ere, talde horren barruan baitaude.

Artikuluaren amaieran honela dioen parrafo bat eransten da:

Desagertzera doaz ondorengo kategoriak: TRI 3A telefonista, TRI 9A telefonista, TRI 3A mantentzaile,

TRI hainbat lanbidetako hirugarren mailako ofiziala,

TRI hainbat lanbidetako bigarren mailako ofiziala eta

TRI hainbat lanbidetako lehen mailako ofiziala, gaur egun kategoria horiek dituzten enplegatuek kategoria eta soldata horiek titulu pertsonalera gordeko dituzte.

15. artikulua.- Sarreretan kategoria normala.

Estatutuaren 8.1 artikuluan begiztatzen diren talde profesional bakoitzeko sarrera azpiko kategoriatik pasatuz egingo da normalean, baina ez derrigorrez, eta ikasketa edo praktiketako modalitatearen bitartez.

Aurreko parrafoan xedatutakoak Kutxak eta

EnpresaBatzordeakzehaztu eta finka ditzaketen hautaketaprozeduren inolako kalterik gabe ulertuko da.

16. artikulua.- Sustapen profesionalari buruzkoa

18. artikulua, KEEko «Igoerak» atalari ondorengoa gehitzen zaio:

1994ko urtarrilaren 1etik aurrera sartzen den pertsonalaren kategoria profesionaleko igoerak Kutxaren aukerakoak izango dira.

Sustapen profesionalaren hastapeneko printzipioa

pertsonaren eta lanpostuaren arteko egokitzapena izango da, eta horren aplikaziorako beharrezkoa izango da plantilan lanposturen bat hutsik egotea. Kutxak beretzat gordetzen du bere egiturazko beharrizanak zehazteko ahalmena eta berak artikulatuko ditu, EnpresaBatzordearekin batera, igoerak gauzatzeko beharrezko mekanismoak, oinarrizko sistema bezala postuen Planifikazioarena ezartzen den arren.

Kutxan lanean 1993ko abenduaren 31n baino lehenago sartutako pertsonalarentzat plantilako langile finko bezala kategoria profesional jakin batean egindako denborairagate hutsagatiko igoeren onura mantenduko da, Estatutu horren idazkeran xedatutako terminoetan.

17. artikulua.- Administratiboen taldean igoeraaldaketa.

K.E.E.ko 20. artikulua honela idatzia gelditzen da:

20. artikulua.- Igoerak administratiboen taldean.

A) 1993-12-31 baino lehenago sartutako pertsonala

1) Frogabidez

Bigarren eta lehenengo mailako ofizial izatera trebakuntza bidez igoko da, beti ere behar adinako trebakuntzamailaduela kreditatzen duen froga gainditu ondoren eta, gutxienez, administraziotaldean lanean urtebete eman ondoren eta bi urte Meneko eta Hainbat

Lanbide eta Iharduera taldean.

1993-12-31 baino lehenago lanean hasitako pertsonalarentzako, eta aipatutako data horretako lanerroldarekiko adostasunean, 1991ko azaroan EnpresaBatzordearekin hitzartutako akordioaren indarraldia luzatu egingo da.

2) Antzinatasunagatik

Administraziotaldean, antzinatasunagatik emango dira igoerak kategoria profesional batean, langile finko bezala, lanean denbora bat eman ondoren, Estatutu honetako 11. artikuluan adierazten diren epe eta ondorioen arabera.

B) 1994-1-1a geroztik sartutako pertsonala

Kutxak eta Enpresa-Batzordeak alderdi aktibo bezala aitortzen dituzte beren buruak hitzarmen hau sinatu ondoren pertsonal administratibo sartu berriarentzat antolatzen den sustapen eta trebakuntza profesionalerako prozesuan.

Kategoria profesional ezberdinetarako igoerak, enplegu berriko hirugarren mailako ofizial, enplegu berriko hirugarren mailako ofizial A, enplegu berriko bigarren mailako ofizial, enplegu berriko bigarren mailako ofizial A eta lehen mailako ofizial, 1994ko urtarrilaren

1a baino beranduago sartutako pertsonalarentzat, kategoria profesionaleko SustapenPlana gaindituz lortuko dira, edota izendapen librez.

Kutxak eta Enpresa-Batzordeak aurreko parrafoan aipatutako kategoria administratiboei zuzendutako

Sustapen Profesionaleko Plan bat landu eta moldatzeko konpromezua hartzen dute, lehen mailako ofizial administratiboaren kategoriarainoko sustapen profesionaleko betebeharrak eta baldintzak definituko dituen konpromezua hain zuzen ere.

Aipaturiko SustapenPlan hori TrebakuntzaPlan bati lotuko zaio, zeinaren diseinua Kutxaren eta

EnpresaBatzordearenartean egingo baita, eta Plan horrek emango dizkie administrazioko oinarrizko kategorietako enplegatuei beharrezko gaikuntza teknikoak, kasuan kasuko, goiko kategorietara iritsi ahal izateko, aurreko parrafoan adierazitako mugaraino. EnpresaBatzordeak

Plan horien lanketa, jarraipen eta kontrolean hartuko du parte, pertsonen gaitasun-maila zehaztu bitartean, baina halere une bakoitzean maila eta kategoria egokiak zein enplegaturi emango zaizkien esleitzea

Kutxarenesku egongo da.

Enplegu berriko sarreralaguntzailea enplegu berriko laguntzaile administratibo mailara lehenengo kategoria horretan hiru urte eman ondoren igaroko da.

18. artikulua.- Plantilari buruzkoa.

KEEko 23. artikulua jarraian adierazten den bezala gelditzen da:

23. artikulua.- Plantila.

Plantila Kutxaren beharrizan eta egituraren arabera finkatuko da, eta gainera Kutxak zehaztuko du sukurtsal edo sail bakoitzeko pertsonala eta baita beronen talde, mota eta kategoriak ere.

A.- Kutxan 1993-12-31 baino lehenago sartutako pertsonalarentzako eta beti ere kolektibo honetako kide guztien harremanean ondorengo baldintza eta portzentaiak mantentzen dira:

1.- Buruzagikopurua kategoria ezberdinetan ezin izango da izan administratibotaldearen %10 baino txikiagoa.

Ofizialen portzentaietarako, gaitasunez lehen maila nahiz bigarrena lortu dutenen artean ez dira zenbatuko

11. artikuluan aurrikusten den antzinatasunagatik kategoria hori lortzen dutenak; eta horrela behin denboraldi hori bete ondoren, ofizial kategoria gaitasunez lortu dutenek bakantea sortuko dute beren portzentaiagatik, baina kontsiderazio hori inolaz ere galdu gabe.

2.- Kutxan 1993-12-31 baino lehenago sartutako lehen mailako ofizial administratiboak kategoria honetan

12 urte eman ondoren antzinatasunagatik igoko dira lehen mailako ofizial antzinako kategoriara, Estatutu honetako 11. artikuluan jasota dagoen bezala.

Halere, Kutxak ikusiko balu plantilaren egituraketaren planifikazioan antolakuntzarako beharrezkoak diren hutsuneak gelditzen direla meritu, lan eta trebakuntza profesionala kontutan hartuz izango lirateke kategori igoerak, halaber kontutan hartuko lirateke bete beharreko kategoriarako egokiak diren ezagutza orokorrak eta espezifikoak, horretarako berariaz egingo liratekeen frogak gaindituz.

Ofizial administratiboen kolektiboaren %10aren kopuru baliokide bat izango da, hain zuzen ere Gaitasunez igotako lehen mailako ofizialena. %10eko konputo hori hirurteko denboraldiei begiratuta egin ahal izango da; hau da, hiru urteko denboraldian portzentaia hori betetzea, nahiz une batzuetan aipatutako %10 hori baino kopuru handiagoa edo txikiagoa izan.

Bigarren mailako ofizialen kolektiboan ere izango da %10 Gaitasunez igotakoa, guztia aurreko kasuan bezala hirurteko denboraldietan konputatuz.

Kasu hauetan Tribunal bat osatuko da, eta bertako bi kide Enpresa-Batzordearen ordezkari izango dira.

1.2) epigrafe honetan araututakoa indarrean egongo da 1996-12-31 arte, emandako igoerakopuru totala aipatutako portzentaiak aplikatuz eta baliabideen planifikazioaren sistema bidez lortutako emaitzarekin erkatuz. Emaitzak negatiboak izango balira deialdi bidez egokituko lirateke.

B.- 1994-1-1aren ondotik sartutako pertsonalarentzat ez dute aginduko aurreko A epigrafeko portzentaiek.

19. artikulua.- Lansaioa eta ordutegiak.

KEEko 25. artikulua ondoren adierazten den bezala gelditzen da

25. artikulua.- Lansaioa.

1) Urteko lanorduen kopurua lan efektiboko 1.608 ordukoa izango da, enplegatu guztiek lanegunetan egin beharko dituztenak.

Artikulu honetan arautzen diren lansaioak eta ordutegiak aldatu ahal izango dira indarrean dauden lanxedapenei jarraituz edota bi alderdien arteko birnegoziazio baten ondorioz.

2) Eguneroko lansaio orokorra, urtero egutegia dela medio egin beharreko egokitzapenak alde batera utziz,

08:00etatik 15:00etara bitartekoa izango da, eta astero egun batean, astelehenetik ostegunera bitartean,

08:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 18:00etara urriaren 1etik maiatzaren 31ra doan denboraldian, urte osoko larunbatak libratuz.

Urteko LAN-EGUTEGIA osatzen denean, enplegatuari lan egitea tokatzen zaion arratsaldea usadioak adierazitakoa izango da edota zerbitzuaren beharrizanak kontuan hartuz erabakiko dena. Adierazitako arratsalde hori beti berdina izango da, baina oporretan, gaixotasunak eraginda edota egokitzapen koiuntural edo orokor bat beharrezkoa egingo duen beste edozein arrazoi dela medio aldatu ahal izango da.

3) Larunbatak libratzeko aukerarik ez duen pertsonalarentzat, ordutegia, lehen aipatutako egokitzapen eta aldaketekin, 08:15etatik 15:00etara izango da lanegunetarako eta 08:15etatik 14:00etara urriaren 1etik maiatzaren 31ra bitarteko larunbatetan. Jaiegunak izango dira ekainaren 1etik irailaren 30era bitarteko larunbatak.

Kutxak, ahal duen neurrian atendituko ditu aukeratutako lansaioa aldatzeko pertsonalak egingo dizkion eskariak.

4) Ordu-kopuru honek, lansaiomota honetan, urteko

1.608 ordu baino gutxiago egingo lukeen kasuetan, zordundutako Ordu-kopuru hori Kutxaren alde kontsideratuko da, eta inolako kasutan ezingo da baldintzarik mesedegarriena bezala hartu ez afektaturiko enplegatuen aldetik ezta Enpresa-Batzordearen aldetik ere,

Kutxak 1.608 ordutako lanefektiboko ordukopuru totalaren gain dituen eskubideei inola ere uko egin gabe.

5) Lansaio orokorraren barruan egon gabe larunbatak libratzeko aukera duten enplegatuen ordutegia alderdien artean erabakiko da, kontuan edukiz beren lansaioaren ezaugarri bereziak eta zerbitzuaren beharrizanak.

Orokorraz bestelako gainerantzeko ordutegiak, txanda edo egoera bereziei zor zaizkienak, edukinean egokitu egin beharko dira, berezitasun zehatzak gordez.

6) Merkatuan gertatutako aldaketengatik, edota konpetentziak jendea atenditzeko jarritako ordutegiek ezinbesteko bihurtzen dutenean, Kutxak pertsonal boluntarioa esleitzeko aukera edukiko du, lansaio eta ordutegi berezi horiek estaltzeko.

Aurrekoan esandakoaren gainetik, halere Kutxak ahal izanez gero pertsonal berriarekin estaliko ditu aipatu lansaio horiek.

Oraingo plantilako enplegatuen esleipena ordaindua izango da, eta konpentsazio edo ordainketasistema hori aldez aurretik EnpresaBatzordearekin hitzartu beharko da.

Gehienez ere ireki ahal izango diren bulegokopuruak merkatukuotaren araberako proportzioa beteko du.

7) Jendearen ordutegia zehaztea Kutxaren esku dago. Une honetan ordutegia hauxe da: goizean

08:30etatik 14:00etara eta arratsaldean 16:15etatik

17:30etara; eta larunbatetan 08:30etatik 13:00etara.

Kutxak bulegoak irekitzeko eskubidea du ohikoak ez diren lansaio eta ordutegietan, berariaz horretarako kontrataturiko pertsonalaz baliaturik, oraingo plantilako pertsonalarentzat artikulu honen 6. zenbakia duen puntua aplikatzeko inolako kalterik gabe. Ordutegi honetan edozein aldaketa gertatuz gero, horren berri

EnpresaBatzordeari emango zaio. Bulego hauek ez dira sartuko artikulu honen 11. puntuak zehazten duen konputu edo zenbaketan.

8) Ordutegimalgutasuna, une honetan, ondorengo puntuak jasotzen dituen sistema baten bitartez finkatzen da:

- Derrigorrezko presentzi ordutegi bat egongo da, bai «A» aukera eta baita «B» aukera egin duen pertsonalarentzat ere. - Gaur egungo derrigorrezko presentzi ordutegia

08:15-14:45 eta 16:15-17:45 izango da «A» aukerako pertsonalarentzat, eta «B» aukerako pertsonalarentzat, berriz, 08:30-14:10 eta larunbatetan 08:1513:45 aukera bientzat. - Malgutasuna 15 minutukoa izango da, eguneroko lansaio orokorraren gain, goitik nahiz behetik eta sartzeko edo irteteko orduan aplikatzeko modukoa. «B» aukera egin duen pertsonala, salbuespen gisa,

07:45etan sartu ahal izango da (Garibai, Getaria eta

Ibaetako eraikinetan). - Lansaio eteneko egunetan, goizeko eta arratsaldeko ordutegien artean bazkaltzeko atsedenaldi bat egongo da, ordubetekoa gutxienez ere. - Hilean 6 ordu meta edo pila daitezke, goitik bezala behetik, zerbitzuko beharrizanengatik edota enpleatuaren borondatez, beti ere ezarritako ordutegien mugen barruan, buruzagiak bestelakorik baimentzen ez duen bitartean. - Ordutegiaren gehiegikeriak edo eskasiak ezingo dira metatu hurrengo hilean, erregularizatu eta kitatu egingo dira.

9) «A» aukerako pertsonalari, 732 PTA ordainduko zaizkio, dieta bezala, goizeko eta arratsaldeko lansaioak dituzten egunetan, lan egindako arratsalde bakoitzeko.

10) 1.608 orduko urteko lansaioa errespetatuz

Informatika,Konpentsazioa, Baimenak, Sedex, etab.eko pertsonalaren ordutegia eta baita txandakako lanak egiten dituztenena ere, beren lansaio berezien arabera arautuko da.

11) Homologazioko Itunean ezarritakoaren arabera, urriaren 1etik maiatzaren 31 bitartean 40 bulego irekiko dira, gehienez ere, larunbatean, horien zenbatekoa urtebeteko denboraldietan izan daitekeelarik, artikulu honen 6, 7 eta 18. zenbakietan xedatutakoaren inolako

kalterik gabe.

Aipatu 40 bulego horien funtzionamendurako beharrezko azpiegiturako pertsonalak egin beharko du lan larunbat horietan.

Kutxak larunbat horietakoren batean bulegoren bat irekitzeari uko egin diezaioke, konpetentziak horrela egingo balu.

Kutxak izendatuko du aipatutako bulego horietan, eta baita bere funtzionamendurako beharrezkoak diren azpiegiturazerbitzuetan ere, esate baterako Informatikan,

Konpentsazioan eta Mantenimenduan, zerbitzuak emateko pertsonal egokia, ondorengo irizpideei jarraituz:

A.- Pertsonalaren izendapenari buruz.

I) Lehenik eta behin, larunbatetan lan egin behar duen pertsonala izendatuko da, egun horietan ez libratzea aukeratu zuelako. (Langile horiek osatzen dute «B aukera» taldea, orain arte artikulu honetan erabilitako terminologiaren arabera). Era berean baita horretarako kontratatu beharreko pertsonal posiblea ere.

II) Bigarrenik, larunbatetan libratzea aukeratu dutenak eta horien artean, borondatez, lan egiteko prest daudenak. Boluntariorik ez balego, beharrezko enplegatuak nahitaezko izaeraz izendatuko dira, beti ere kontutan hartuz, larunbat bat baino gehiago lan egitea tokatuz gero, izendapen hori txandakakoa izan dadila. (Eta langile hauek osatzen dute «A aukera» taldea, orain arte artikulu honetan erabilitako terminologiaren arabera).

Ireki daitezen bulegoetako lanari erantzuteko beharrezkoa den bertako pertsonala izango da izendatuko den langile kopurua ere.

B.- Konpentsazioak.

Aurreko apartatuko II) taldean dagoen pertsonalak, larunbatetan lan egiteagatik ondorengo konpentsazioak jasoko ditu:

- 9.851 PTA lan egindako lehendabiziko zortzi larunbatengatik, eta 12.314 PTA bederatzigarrenetik aurrera. - Bi arratsalde libre, horrela hartzeko: bata lan egin beharreko larunbataren aste berean, eta bestea lan egindako larunbataren hurrengo astean, eta oraindik ere orduak soberan baleude enplegatuaren alde (larunbatean egindako lansaioak libratutako bi arratsaldeetakoak baino ordu gehiago dituelako) metatu egingo zaizkio egun beteko lansaioa iritsi arte, eta orduan jaiegun bat emango zaio. Hondarrak, baleude, erregularizatu egingo dira, ekitaldiaren amaieran, ordu arruntaren balioaren gain %75eko errekarguarekin ordainduz. - Apartatu honetan ezarritako dirukonpentsazioak eta denbora libreko konpentsazioak ez zaizkio aplikatuko berariaz larunbatetan lan egiteko kontrataturiko pertsonalari.

12) «A» aukera egin duen pertsonalari dagokionez, lansaio etena bezala markatutako eguna jaiegun tokatzen denean, edota lan eguna ez denean oporrak ez bestelako arrazoiengatik, gaixotasunagatiko bajagatik gizarte-segurantzako partearekin, edota Langileen

Estatutuan edota Hitzarmen Kolektiboetan aitortutako baimen ofizialagatik, enplegatuak arratsalde hori berreskuratu egin beharko du bere buruzagiarekin itunduz eta zerbitzuko beharrizanen arabera.

13) Lansaio murrizturik garrantzitsuenak horrela geratuko dira:

Santo Tomas: goizeko lansaio murriztua 14 orduak arte, arratsaldean ez da lanik egingo, baina berreskuratu egin beharko da.

Aste Nagusia: ordutegi murriztua mantenduko da,

08:30etatik 13:30etara, Donostian eta ohiko herrietan.

Gabon Eguna eta abenduaren 31: goizeko lansaio normala, ez da arratsaldean lanik egingo eta arratsalde hori berreskuratu egin beharko da.

Ostegun Santua: goizeko lansaio normala, ez da arratsaldean lanik egingo eta arratsalde hori berreskuratu egin beharko da.

Guzti hori, jakina, lanpostu espezifikoetan ezinbestekoak eta beharrezkoak diren eginkizunak salbu.

14) Herri guztietan, bertako jaiak ospatzen diren bitartean, zaindariaren egunaz gain beste bigarren jaiegun bat ere hartuko da, Aste Nagusia dela-eta lansaio murriztua egin ohi duten herrietan izan ezik, adibidez

Donostian.

Bigarren jaiegun hori hartzeak herri horretako sukurtsala 4 egunez jarraian ixtea suposatuko balu, bigarren jaiegun horren ordez ordumurrizketa bat egingo da herriko jaiak ospatzen diren aste horretan,

Donostiako Aste Nagusian eman ohi denaren antzekoa.

15) Larunbat Santua jaieguna izango da.

16) Laneko denbora, bai eguneko lansaioaren hasieran eta baita bukaeran ere, enplegatua bere lanpostuan dagoela konputatuko da.

17) Ezinbesteko kausaz, eguraldia dela-eta, argiindarra eten delako edo Kutxari ezin egotz dakizkiokeen gaiak falta direlako lan egin ez diren orduei dagokienez, behin kasua iritsiz gero indarreango xedapenak zehaztu edo baimentzen dutenaren arabera jokatuko da.

18) Artikulu honetan ezarritakoaren arabera, lansaio eta ordutegi bereziak egiteko, arratsaldez irekitzeko baita ostiral edo larunbatetan ere, eragikeralan bereziko egunetarako ere kontratazio espezifikoak egin ahal izango dira denbora osorako edo denbora partzialerako, eta indarrean dagoen legeriak baimentzen dituen kontratumodalitatearenarabera.

19) 1994-1-1aren ondoren sartutako pertsonalaren urteko lanorduen kopurua, gehienez ere, lan efektiboko1.608 ordukoa izango da, eta bakoitzak bere kontratu indibidualean zehazten diren bezala sartu beharko ditu.

Legeak ezartzen dituen mugen barruan, 25. artikulu honetako 2 eta 3. puntuetan ezarritako sail ezberdinetako eta eguneroko ohiko lansaioetako egiturazerbitzuetako ordutegiak ezarri ahal izango ditu Kutxak goizeko edo arratsaldeko lansaio jarraietan.

20. artikulua.- Antzinatasunaren aldaketa.

EEKko 36. artikuluaren bigarren parrafoaren erredakzio berria honako hau da:

1994-1-1aren ondotik enplegatu administratiboen taldean sartutako pertsonalak ez ditu hirurtekoak izango laguntzaile administratiboa enplegu berria kategoria lortu arte. Beraz, ikastunek, praktikatan ari direnek eta sarrerako laguntzaile enplegu berrikoek ez dute hirurtekorik sortuko.

21. artikulua.- Enplegatuei ematen zaizkien maileguen aldaketa.

EEKko 58. artikulua ondorengo puntuotan aldatzen da:

A epigrafeko 1 eta 2. puntuak honela gelditzen dira:

1.- Maileguaren kopurua enplegatuaren lau urtesariren besteko kopurua izan daiteke, honetarako, 61. artikuluan adierazitakoa ulertuz eta, bere kasuan, famili laguntza gehituko da, jasotzen bada.

Enplegatu finko orok izango du eskubidea mailegu honetan eman dakion Hirugarren Mailako Ofizialaren kategoriaren oinarrizko soldataren 4 urtesariren besteko kopurua, 1993-12-31ren aurretik zegoen lansailkapenaren arabera.

Dena den, eman ahal izango den kopururik altuena etxebizitza edo erosketaren balore perizialetik sortutakoa izango da, txikiagoa bada, baina erosketari darizkion gastu inherenteak gehituta, eta guztia, beti ere, lau urtesariren mugapean, gehi, hala balitz, famili laguntza.

2.- Maileguaren zenbateko osoari aplikatzeko moduko urteko interes-tasa horrela kalkulatuko da: lehen zati bati, eta hori hirugarren mailako ofizialaren oinarrizko soldataren bi urtesaritakoa izango litzateke,

1993-12-31ren aurretik zegoen lansailkapenaren arabera, eskaera unean Espainiako Bankuan indarrean dagoen oinarrizko interesa ken lau puntu aplikatuko litzaioke, eta Espainiako Bankuaren oinarrizko interesa ken puntu bat gainerako zatiari. Hala ere, maileguaren zenbatekoa ez baldin bada iristen aipatu hirugarren mailako ofizialaren oinarrizko soldataren sei urtesariren besteko kopurura, mailegu hori ondorioz ateratzen den tasara kobratuko da, eta gehienez ere Espainiako Bankuaren oinarrizko interes-tasa ken bi puntu.

Eskatzailearen lau urtesariek Hirugarren Mailako

Ofizialaren Oinarrizko Soldataren sei urtesariren zenbatekoa gainditzen dutenean, interes-tasa, lau urtesari horientzako, Espainiako Bankuaren oinarrizkoa ken bi puntu izango da.

D epigrafeari ondorengo parrafoa gehitzen zaio:

Banantze edo dibortzio kasuetan, eta etxebizitza besteezkontideari esleitzen zaionean, Kutxako enplegatuak eskubidea edukiko du kontuan hartu beharreko plusbalioa %50ekoa izan dakion.

E epigrafeari ondorengo parrafoa gehitzen zaio:

Enplegatuaren heriotza gertatuz gero, berarekin bizi den pertsonak, zer hau fidemaileki ziurtatuz gero alargunak edo alarguntsak dituen eskubide berberak edukiko ditu.

A epigrafeko 6. puntuko 3. parrafoa aldatu egiten da:

Maileguak beti enplegatuaren izenean ematen dira.

Horretarako arrazoirik asko ikusiko balitz Kutxak baimendu ahal izango luke enplegatuarekin batera mailegua beste pertsona baten izenean ematea.

22. artikulua.- Euskara.

Egungo Enplegatuaren Estatutuaren 74. artikulua aldatu egingo da, eta bere testua horrela geratuko da:

74. artikulua.- Euskara

1.- Kutxaren eta Enpresa-Batzordearen nahia da plantila elebiduna lortzea, eta horretarako Hautaketa,

Sustapen eta Trebakuntzako Politika egokitu egingo da.

Kutxaren lan-munduan euskararen normalizazioa lortzera bideratutako neurriez gain, Kutxan EuskaraBatzorde bat egongo da (Kutxaren eta Pertsonalaren ordezkarien partaidetzarekin), gai honetan iharduerarik egokiena Zuzendaritzari iradoki eta proposa diezaiokeena.

Aipatu Batzorde horrek bereziki zainduko du bere enplegatuek eta Kutxako bezero guztiek beren ahozko nahiz idatzizko jakinarazpenetan, indibidualak nahiz kolektiboak izan, beraiek aukeratutako Euskal Autonomi

Elkarteko zeinahi hizkuntza ofizial erabiltzeko duten eskubidea.

Batzordea hiru hilean behin bilduko da (edota arrazoi bereziren batek horrela eskatzen duenean) eta bilera horien berri emango zaie bai Kutxako Zuzendaritzari eta baita EnpresaBatzordeari ere, gai honi buruzko akordioetara irits daitezen.

Langileek euskaraz ere lan egin ahal izan dezaten beharrezko baliabide materialak egokitzeko hartutako bidean, euskarak lehentasuna izango du, tamaina eta lekuari dagokionez, inprimaki, errotulu eta zigiluetan, bai kanpora begira eta baita barrura begira ere, sistema informatikoan beharrezkoak diratekeen aldaketak sartuz halaber.

2.- Kutxak, EuskaraBatzordearen proposamenez, bi urte baino lehenagoko epe baten barruan, Hizkuntz

Plangintza bat onartuko du, erabakiko diren epeetan eta adieraziko diren profilen bitartez, aurreko puntuan jasotako enplegatuen eta bezeriaren eskubideak bere osotasunean atendituko dituena.

3.- Euskara ikastea Trebakuntza Profesionalaren barruan sartua egongo da, bezeria elebidunaren zerbitzuak

Kutxaren ihardueretan lehentasunezko lekua baitauka.

Euskaraikastaroak. Dirulaguntzak:

Arau orokor bezala ezartzen da Kutxak bere enplegatuentzatantolatutako ikastaroak subentzionatuak izango direla bere osotasunean.

Kutxak antolatzen ez dituen ikastaroetan, dirulaguntza ondorengoa izango da:

- %100 behar bezala kreditatua dagoen euskaltegi edo ikastetxe pribatu nahiz publikoan egindako ikastaroentzat. - %90 barnetegian egindako ikastaroentzat, artikulu honetan bertan adierazitako baldintzetan. - %75 behar bezala titulatua dagoen irakasle partikularrarekin egindako ikastaroentzat.

Adierazitako matrikulaordainketaz gain, ikastaro horiek egiteko erabiltzen den materiala ere subentzionatuko da, Kutxak erabakiko dituen portzentaietan.

Laneko denboran emandako laguntza:

Printzipio orokor bezala ezartzen da euskara ikasten emandako lanorduen erdiaren besteko subentzioa.

Hala ere, Kutxako lanaren garapen normala inola ere ukitzen ez duten ordutegiek hobari bat jasoko dute.

Barnetegietan, eta hiru hilabetekoa izanik gehienezko epea, euskara ikasten emandako lanorduen hobaria %70ekoa izango da.

4.- Aurreko eskubide guztiak gozatu ahal izateko, beharrezkoa da Kutxak aldez aurretik ikastaroaren antolamendu, irakasle, ikasketametodo eta kostuari buruzko ezagutza zehatza edukitzea, eta bere adostasuna ematea.

Gainerako arau orokorrak 55. artikuluko 3. puntuan xedatutakoaren arabera hartuko dira.

23. artikulua.- EEKko XI. kapituluaren erredakzio berria.

KEEko XI. kapitulua, GizarteAurrikuspenaz ari dena, bere osotasunean ondorengo artikulu hauek ordezkatzen dute:

a) 60. artikulua.- Gizarte-Segurantzaren prestaziohobekuntza.

Kutxako enplegatuek, GizarteSegurantzak eskaintzen dizkienaz gain, kapitulu honetan arautzen diren beste onura batzuk gozatu ahal izango dituzte aurrikuspen sozialean. Onura hauek Gizarte-Segurantzaren

Erregimen Orokorraren prestazio ekonomikoak hobetzeko asmoa dute, eta horrek, GizarteSegurantzak, onuradunari aitortzen eta ordaintzen dizkion kopuruen osagarri dira. Onura hauek, Kutxan emandako zerbitzuengatik, prestazio bakoitzerako aipatutako Erregimen

Orokorrak eskatzen dituen betebehar eta baldintzak betetzean emango dira, XI. kapitulu honetako ondorengo artikuluetan adierazten diren salbuespen kasuetan izan ezik.

Prestazio bakoitzak eskatzen dituen gabealdi eta bestelako zerbitzualdiak edo kotizazioaldiak direla eta, espreski adierazten da enplegatu bakoitzari bategindako

Kutxan eskainitako zerbitzua (Gipuzkoa Donostia

Kutxa) eta bategitearen aurretik bere zerbitzuak eskaintzen zituen Kutxako denboraldia ere kontatuko zaiola.

Kutxak ordaintzen dituen osagarriak, egoki baderitzo, urte bakoitzeko lehenengo egunetik gehituko dira; horretarako Kutxak berrikusi egingo ditu eta kasua balitz INEk aurreko urteko Kontsumo Prezioen Indizerako markatu duen portzentaian gehituko luke, muga aktibo dagoen pertsonalaren soldatari aplikatutako igoera delarik hori, igoera, KPI baino txikiagoa balitz.

b) 61. artikulua.- Hartzekoak.

XI. kapitulu honetan GizarteAurrikuspenari buruzko akordioan adierazitakoaren arabera, «Hartzekoak» terminoaren barruan sartzen dira egungo Pertsonalaren

Estatutuaren 34.1 artikuluan jasotako soldatazko kontzeptuak, salbu espezie edo jenerotako osagarriak, eragingarrien plusak, borondatezko hobekuntzak, famili laguntzak, denbora gehiago egitearren emndakoak eta bulegoetako bigarren plusak. Beraz, kontzeptu horien baturak osatzen du enplegatu bakoitzaren hartzeko eta horren gainean kalkulatuko dira prestazioosagarriak kasuen arabera, kapitulu honetako ondorengo artikuluetan zehazten den bezalaxe. Hartzeko bezala kontsideratzen dira, era berean, jubilatuek eta bestelako pentsionistek prestazio, portzentaia, etab.en Oinarriei begira pentsiohobekuntza bezala jasotakoa, horrelaxe aitortzen denean GizarteAurrikuspenaren atal honetan.

c) 62. artikulua.- Famili laguntza.

1993ko abenduaren 31n enplegatu bakoitzak famili laguntzagatik Kutxatik jasotzen zuen zenbatekoa izoztua gelditzen da eta famili laguntza hori sortu zuen arrazoia desagertzen denean, seme-alabek 18 urte betetzen dituzten heinean, iraungitzera doan osagarri pertsonal izatera igarotzen da.

d) 63. artikulua.- Lanerako baliaezintasun iragankorra.

Lanerako baliaezintasun iragankorreko kasuetan

Kutxak osatuko du Gizarte-Segurantzaren prestazioekonomikoa enplegatuaren %100a iritsi arte, halaber osatuko du prestazio ekonomiko hori behinbehineko elbarritasun kasuetan.

e) 64. artikulua.- Baliaezintasun iraunkorra. Baliaezintasun handia eta zerbitzuan izandako heriotza.

Baliaezintasun iraunkor erabatekoa edo absolutua edo baliaezintasun handia eta baita heriotza ere lanistripu baten ondorioz sortzen denean edo lanean ari dela indarkeriaren batengatik hiltzen baldin bada, eskubidedunen aldeko baliaezintasuneko, zurztasuneko eta alarguntasuneko pentsio gisa esleitutako zenbatekoa

Kutxak osatuko luke bere hartzekoen %100era iritsi arte dagozkion soldataigoerekin, hirurogeita bost urte bete arte edo, aurrerago jubilatu ahal izango balu, jubilazioari buruzko xedapenak agindutakoa aplikatuz.

f) 65. artikulua.- Medikukontrola.

Kutxak egiaztatu ahal izango du enplegatuaren gaisotasun edo baliaezintasunegoera; honek, enplegatuak, lanik ez egiteko edo kapitulu honetan araututako osagarriak jasotzeko alegazioak egiaztatuz enpresako medikuntzazerbitzuaren bidez edo erakundeak izendatutakobeste sendagile baten bidez. Enplegatua medikuazterketahori egitera ukatzeak egoera horietarako

Kutxaren kontura izaten diren onura ekonomikoak galtzea suposatuko luke.

g) 66. artikulua.- Iharduneko pertsonalaren baliaezintasunak eta heriotzak

1.- 1988ko maiatzaren 27a baino lehenago sartutako pertsonala, Lanaur Bat B.G.A.E.ren partaide denak,

Hitzarmen Kolektibo hau sinatzen den unetik Kutxaren kontura jasotzen dituen mota guztietako prestazioekonomikoak edo pentsio-osagarriak kobratzeari utziko dionez, data horretatik aurrera, baliaezintasun total eta absolutu, baliaezintasun handi eta heriotzagatiko gertagarritasunak

B.G.A.E.ren kontura izango dira bere estatutuek diotenaren arabera. (Baliaezintasun eta

Heriotza Fondoa).

Aipatutako gertagarritasun horiek direla eta hartutako konpromezuei aurre egiteko fondorik ez balego bakarrik egingo litzateke Kutxa, bazkide babesle den partetik, falta datekeen zenbatekoaren kargu.

Prestazioen zenbatekoa gertagarritasuna gertatu den aurreko hamabi hilabeteetako hartzeko pentsionagarrien oinarritik kalkulatuko dira, horrelaxe definitzen baitira Estatutu honetako 61. Artikuluan (Hartzekoak), eta ondorengoak izango dira:

Baliaezintasun erabatekoak: hartzeko pentsionagarrien %90

Baliaezintasun absolutuak: hartzeko pentsionagarrien %100

Baliaezintasun handiak: hartzeko pentsionagarrien %150

Alarguntasuna eta zurztasuna: hartzeko pentsionagarrien %50 eta %20

Aurreko parrafoan aipatzen diren prestazioen hobekuntzaren aitorpena dela eta ezarritako portzentaia globalak mantentzeko eta inolako gehigarririk izan ez dadin, ezbehar edo gertagarri sortzailea jazotako unean beharrezko kalkuluak egingo dira GizarteSegurantzako pentsioak eta langilekuotak jasandako tratamendu fiskalaren arabera pentsionistak, Gizarte-Segurantzaren eta Kutxaren aldetik, jasoko duen diru-kopuruak ihardunean ari zela goraxeago adierazitako hartzeko pentsionagarriei buruzko diru-kopurua gaindi ez dezan baliaezintasun total, absolutu edo handiaren kasuetan.

Arrazoi horiengatik sortutako prestazioak aipatutako fondo horren kontura izango dira, aldi baterako errenten bidez, gertagarriok jazotzean kausatzaileek dituzten eskubide finkatu metatuak deskontatuta.

GizarteSegurantzak berak ematen dituen prestazioen zenbatekoa aldatzen duen unetik, Akordio honetan aurrikusten diren zenbatekoak egokituko dira Baliaezintasun,

Alarguntasun eta Zurztasun kasuetan.

2.- Kutxako Barne Fondoan sartuta dauden langile aktiboek aurreko zenbakian aipatutako gertagarritasunengatik

Lanaur Bateko bazkideek dituzten tratamendu bera izango dute, aipatutako Fondo horretatik baliaezintasuneta heriotzengatiko zenbatekoa deskontatuz.

Gainerantzeko kasuistika guztirako, Lanaur Bateko partaideen eskubide eta obligazio berak edukiko dituzte.

Arrazoi horiengatik sortutako prestazioak aipatutako fondo horren kontura izango dira, aldi baterako errenten bidez, gertagarriok jazotzean kausatzaileek dituzten eskubide finkatu metatuak deskontatuta.

3.- Kutxan lanean 1988ko maiatzaren 27az geroztik hasitako enplegatuek eskubidea izango dute Kutxak aldi baterako errenta baten bidez GizarteSegurantzak baliaezintasun erabateko, absolutu, baliaezintasun handi eta heriotzagatik onartuak dituen prestazioak osatzeko.

Soldaten oinarriak ondorengoak izango dira:

- Baliaezintasun totalak: hartzeko pentsionagarrien %90 - Baliaezintasun absolutuak: hartzeko pentsionagarrien %100 - Baliaezintasun handia: hartzeko pentsionagarrien %150 - Alarguntasuna eta zurztasuna: hartzeko pentsionagarrien %50 eta %20

Aurreko parrafoan aipatzen diren prestazioen hobekuntzaren aitorpena dela eta ezarritako portzentaia globala mantentzeko eta inolako gehigarririk izan ez dadin, ezbehar edo gertagarri sortzailea jazotako unean beharrezko kalkuluak egingo dira GizarteSegurantzako pentsioak eta langilekuotak jasandako tratamendu fiskalaren arabera pentsionistak, Gizarte-Segurantzaren eta Kutxaren aldetik, jasoko duen diru-kopuruak ihardunean ari zela goraxeago hartzeko pentsionagarriei buruzko diru-kopurua gaindi ez dezan balioezintasun erabateko, absolutu edo handiaren kasuetan.

Heriotzetik sortutako gertagarritasunari dagokionez ondorengo arau hauek ere kontutan izango dira:

a) Kutxak osatu egingo ditu GizarteSegurantzatik jasotzen diren alarguntasunpentsioak, heriotza gertatu aurretiko azken hamabi hiletan kausatzaileak sortutako hartzeko pentsionagarrien %50a iritsi arte.

b) Kutxak osatu egingo ditu GizarteSegurantzatik jasotzen diren zurztasunpentsioak, heriotza aurretiko hamabi hiletan kausatzaileak sortutako hartzeko pentsionagarrien %20 iritsi arte eta onuradunak 20 urte betetzen dituen arte.

Aurrez aipatutako portzentaiari alarguntasunpentsioa gehituko zaio kausatzailea hiltzean ezkontiderik ez balego bizirik, edota alarguntasunpentsioaren eskubidea duen ezkontidea pentsio hori jasotzen ari den bitartean hilko balitz.

Osagarrieskubidea jasotzeko eskubidea duten umezurtz guztien artean zati berdinetan banatuko da alarguntasunpentsioa.Onuradunen baten eskubidea iraungitzen baldin bada aipatutako alarguntasunportzentaia hori beste onuradunen artean banatuko da.

Zurztasunosagarria heriotza gertatzen den unetik jasoko da, salbu onuraduna hilosteko semea denean, horrela balitz jaiotzen den unetik aurrera jasoko luke.

c) Alarguntasun eta zurztasunpentsioa jasotzeko kasu hauetan, guztietan, pentsio horien batuketa ezin izango da, inolaz ere, kausatzailearen prestaziobasea osatzen duten hartzeko pentsionagarrien %100a baino altuagoa.

d) Baliaezintasun handiko kasuetan pentsioosagarrietan %100aren gaineko %50aren soberakina zergatik den kontuan izanda, aipatutako %50 hori ez da prestaziobasearen konputoan sartuko, kasu horietan, artikulu honetan aurrikusten diren alarguntasun eta zurztasun osagarriak zehazterakoan.

4.- Baliaezintasun erabatekoa duen enplegatu bat

Kutxak beste lanpostu batean jarriko balu, jakina baliaezinak egin dezakeen lan batean, enplegatu horrek utzi egingo lioke B.G.A.E.tik baliaezintasunosagarria kobratzeari lanpostu berriko soldata berdina edo altuagoa izango balitz edota partzialki, soldataren proportzio berean, gaindituko ez balu.

h) 67. artikulua.- 1988ko maiatzaren 26aren ondoren lanean hasitako enplegatuen onurak jubilatzean.

Gipuzkoa Donostia AurrezkiKutxan, edota bat egindako Gipuzkoako Aurrezki-Kutxa Probintzialean edo Donostiako Aurrezki-Kutxa eta Bahitetxe Munizipalean lanean 1988ko maiatzaren 26aren ondoren hasitako pertsonal finkoak, jubilazio unean izango dituen eskubideak Gizarte-Segurantzaren Legeria Orokorrak aitortzen dizkionak izango dira, hurrengo puntuan xedatutakoaren kalterik gabe.

Enplegatu sartu berrien alde, zeintzuei buruz hitzegiten baita aurreko puntuan, Entitateak, horiek jubilaziopentsioareneskubideaz jabetzen direnean indarreango xedapenekin bat etorriz, prestazio osagarri bat jaso dezaten, Kutxak, bakoitzarentzako, urtero, jubilatzen den arte eta gehienez ere 65 urte bete arte LanaurHiru

B.G.A.E.ri Diru-ekarpen bat egingo dio, hain zuzen ere Lehen Mailako Ofizial antzinakoaren soldata osoaren %2,73aren baliakidea. 1993ko abenduaren 31n portzentaia hori 131.880 PTAkoa zen.

i) 68. artikulua.- Jubilazioaren onura eta osagarrien muga.

1.- Kutxako enplegatuek jubilatzean izango dituzten eskubideak hitzarmen hau sinatzen den unetik aurrera Gizarte-Segurantzaren Legeria Orokorrak aitortzen dituenak eta Aurrikuspen Sozialeko Erakundeek edo aurrikuspen sozialaren ondorioetarako figura baliakide edo asimilatuek aitortzen dituztenak izango dira.

2.- Enplegatuek 65 urte betetzean jubilazioa hartzera konprometitzen dira. Behin 65 urte bete ondoren

Kutxak enplegatua jubilazioa hartzera gonbidatu eta honek ezezkoa ematen badu, jubilatzeagatik aitortzen zaizkion onura eta pentsioaren osagarritasunak galdu egingo ditu, Kutxak abonatuak izan nahiz enpresak langilearen onurarako fondoekarpena egin duen edozein

B.G.A.E.ren abonatua izan.

j) 69. artikulua.- Heriotzagatiko subsidioa.

Heriotzagatiko subsidioa, lanean emandako hamar urteko edo denboraldi horren zatikia, 1993ko abenduaren

31n indarrean zegoen sisteman normalean jasoko lukeen hil bateko soldata edo pentsio teorikoa izango da. Kutxak ordainduko du batuketa honen artean eta

GizarteSegurantzatik heriotzasorospenagatik kobratzea dagokion zatiaren arteko aldea.

24. artikulua.- Bestelako aldaketak.

EEKko 1991-1993 Hitzarmeneko testuan ondoren zehazten diren aldaketa txikiak sartzen dira:

1.- 13. artikuluan, Informatikako pertsonalaz ari dena, ondorengo esaldi hau ezabatzen da: «zeina

1991ren amaieran baino lehenago ordezkatua izango baita horretarako berariaz sortutako Batzordeak lortutako akordioagatik».

2.- 26. artikulua, izaera egiturala duten aparteko orduak, lehenengo parrafoan esaldi hau ezabatzen da:

«Hitzarmen honek duen hiru urteko iraupenean, bategite juridikoaren ondoren».

3.- a) 40. artikuluan gidarien plusei buruzko zenbatekoak aldatu, hilean 5.260 PTA eta 25.508 PTAjartzen duen lekuetan 5.538 PTAeta 31.705 PTAjarri hurrenez hurren.

38. artikuluan 23.036 PTAren ordez 28.632 PTA jarri.

b) Berdin 42. artikuluan. Desplazamenduak, 38

PTAren ordez 44 PTA jarri.

c) Berdin 43. artikulua. Desplazamendu bereziak,

1.700 PTAren ordez 2.154 PTA 1994-4-15etik aurrera.

d) Berdin 55. artikuluan:

4.- 6. xedapen iragankorra ezabatu egiten da eta 1.a honela geratzen da: «Kutxak mantendu egingo du

OsasunAsistentziarakoKutxari ematen dion dirulaguntza».

Eta 3.a honela gelditzen da: «Hitzarmen hau sinatzean plantilako 6 enplegatu edo gehiagoko bulego baten zuzendaritzan bi urte baino gehiago daramatzatenei aitortu egingo zaie beren kategoriei dagokien ordainketa eta 4Cko Buruzagiei dagozkien ordainsarien arteko aldea osagarri pertsonal zurgagarri gisa, baina igoera kasuetan bakarrik», eta 4.a honela gelditzen da: «Bi aldeek aparteko pagak eta hileko soldatak hamalau hilekotan jasotzeko aukera emango duen 35. artikulua sakondu eta hala balitz berridazketa bat egiteko hitza ematen dute».

14. artikulua.- Menekoak.

Ondorengo parrafo hau sartu:

Etxezain eta etxezainorde kategorientzat artikulu honetan aitortzen diren soldataberdinketak, kategoria bakoitzean emandako urteengatik, bakar bakarrik

1993ko abenduaren 31n baino lehenago sartutako pertsonalarentzat mantenduko dira.

15. artikulua.- Hainbat lanbide eta iharduera.

Azkeneko parrafoan ezabatu «Delineatzaile, enkoardenazioarduraduneta zinemaeragile» hitzak.

Sartu ondorengo parrafo hau:

Mantentzaile eta telefonista kategorientzat artikulu honetan aitortzen diren soldataberdinketak, kategoria bakoitzean emandako urteengatik, bakar bakarrik

1993ko abenduaren 31n baino lehenago sartutako pertsonalarentzat mantenduko dira.

25. artikulua.- Aurrikusitako berrikusketa.

Hitzarmen honetako 28. artikuluan aurrikusten denaren arabera EEKko 55. artikulua aldatzeko asmoa dago aipatu hitzarmena indarrean dagoen bitartean.

Horretarako ituntzen da aldaketa adostean hitzarmen honen eranskin gisa sinatzea eta hitzarmentzen den terminoetan sartuko da indarrean.

V. KAPITULUA.- BESTELAKO AKORDIOAK

26. artikulua.- Gaisotasun arruntak eta L.E.I.

Gaixotasunaren kariaz lanera hutsegitearen arrazoien berri ahalik eta lasterren eman behar da, telefonoz bada ere. Gerora, dagokion bajapartea aurkeztuko da edota etxeko medikuak luzatutako frogagiri ofiziala. Dena den, delako frogagiria aurkeztu gabetanik ere, Kutxak, urtean hiru egunetakoa gehienez ere abonatu egingo dio nori bere soldata. Hirugarren egunetik aurrera, dela jarraian dela urtean barrena noizean noiz, bajaparteak edo aipaturiko dokumentu ofizialak zuribidetu egin beharko du gaixotasuna, bestela ez baita ezein kopuru ordaintzera behartua izango, eskubidea izango duelarik, gainera, zuribiderik gabeko seigarren egunetik aurrera bidezko disziplinaespedientea zabaltzeko.

27. artikulua.- EEKko 55. artikuluaren berrikusketa.

Bi aldeek adierazten dute, adostasunez, Enplegatuaren

Estatutuko 55. artikulua berrikusi beharra dagoela gaur egungo egoerara eguneratzeko, bai ikasketen kostuei dagokienean eta baita beraien izen eta sailkapenari dagokienean ere. Dena den, adierazten dute Administrazio

Publikoak arautzen ez dituen ikasketen kasuan eta bereziki espezialitate berrietan eta titulazio ertainetan diru-laguntza bat emango dela, Kutxaren ustez ikasketak banatzen dituen ikastetxeak kalitatea bermatzen duenean.

Lehenengo parrafoan aipatutako berrikusketa, akordio honi dagokiona, Hitzarmen Kolektiboa sinatu ondoren egin ahal izango da.

Kutxako enplegatu baten seme izateak, eta enplegatu horrek bere seme-alaben ikasketengatik dirulaguntza jasotzea ez da oztopo izango seme-alaba horiei ikasle gisa maileguak emateko, beti ere Kutxak bere bezero guztientzat dituen arrisku eta merkatal erizpideen mugen barruan baldin badaude.

Aurreko parrafoetan aipatzen diren berrikusketak gauzatu arte ondoren adierazten diren bezala ordainduko dira laguntzak:

AZKEN XEDAPENA

Hitzarmen honek konpentsatu egiten du orain arte

Kutxaren ardura zen Gizarte-Segurantzaren prestazioen hobekuntzaren ezabapena. Enplegatuari onura horien eskubidea lan-hitzarmen Kolektiboetatik zetorkion, baina orain ekarpen zehatzean oinarritzen den sistema bilakatu da eta 1994ko abuztuaren 11n adostutakoaren arabera B.G.A.E.ri egingo zaizkio esleitutako kopuruak; hori, B.G.A.E. alegia, izango baita aurrerantzean, aurrikusitako terminoetan, Gizarte-Segurantzaren Erregimen

Orokorreko prestazioen osagarriei aurre egingo diena.

Horregatik Estatutuetan edo aipatutako

B.G.A.E.ren Araudian jaso behar dira erregulazio berriaren printzipio nagusiak, prestazioen zenbatekoa, horiek gozatzeko baldintzak eta baita aurrikuspen sozialari dagozkion beste inguruabar gehiago ere.

Guzti horrek dagozkien berrikuntzen onarpena beharko du prebisioentitateen arauetan, bai bere gobernu-organoen aldetik bai Euskal Autonomi Autonomoko

Administrazioaren aldetik. Beraz, hitzarmen honen Behin-behineko aplikazioaren kalterik gabe, indarren eta behin-betiko aplikazioa Mahai Negoziatzaileak

1994ko abuztuaren 11n adostutakoa

B.G.A.E.ren arau erregulatzaileetara sartzen denean emango da.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenengoa.- Kutxak mantendu egingo du OsasunAsistentziarako

Kutxari ematen dion diru-laguntza.

Hirugarrena.- Hitzarmen hau sinatzean plantilako 6 enplegatu edo gehiagoko bulego baten zuzendaritzan bi urte baino gehiago daramatzatenei aitortu egingo zaie beren kategoriei dagokien soldata eta 4 Cko Buruzagiei dagozkien ordaisarien arteko aldea osagarri pertsonal zurgagarri gisa, baina maila igoera kasuetan bakarrik izango da zurgagarri.

Laugarrena.- Bi aldeek aparteko pagak eta hileko soldatak hamalau hilekotan jasotzeko aukera emango duen 35. artikuluaren berridazketa ikertzeko hitza ematen dute.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Aurrezki-Kutxa hau «Euskal AurrezkiKutxen LanElkarte» ko kide baino ez da, eta ez beste inolako Elkarte

Patronaletakoa; zeinak Komunitate Autonomoko

Aurrezki-Kutxa guztiak biltzen baititu bere baitan eta horri esker da Komunitate honetako ordezkaritzarik handiena duena, eta berak bakarrik edo beste Kutxa batzuekin batera 1979tik aurrera Hitzarmen Kolektiboak sinatu ditu gure Komunitateko sindikaturik ordezkatuenekin, (CC.OO - LAB - ELA/STV eta UGT) eta Komunitatean dauden sektorekoekin (Pixkanaka,

Kaskari, Teknikarien Elkartea, Independienteak eta

Saiatu edo Sukurtsaleen Elkartea); honek adierazten du

AurrezkiKutxen Hitzarmenek, Euskadin, enpresakoak nahiz Euskal Komunitatekoak izan, aplikazioz kanpo uzten dituela beste guztiak.

Horregatik, Hitzarmen kontuetan elkarketarik balegobeste guztiak honen aplikaziotik kanpo leudeke,

Hitzarmenean bertan espreski jasotzen ez baldin badira zeintzuk diren aplikazio zuzen edo subsidiarioak.

Ondorioz, Kutxa eta bere enplegatuen arteko lanharremanak

Kutxa Enplegatuaren Estatutuan eta hitzarmen honetan araututakoaren arabera erregulatuko dira, orain arte egin den bezalaxe hain zuzen ere.

Hogeita hamar orritan biltzen den Hitzarmen

Kolektibo hau irakurrita eta adostasunaren seinale, negoziaziomahaikoek berretsi eta sinatu egiten dute.

Hitzarmenaren testua bederatzi ale berdinetan biltzen da, horietako sei LanAgintaritzaren aurrean aurkeztuko dira egin beharreko izapidetzetarako, bat mahaiko

Lehendakariari emango zaio eta sinaduraaktaren aranskin gisa beste bat Enpresa-batzordeko Lehendakariari, eta azkenekoa Kutxaren esku geldituko da.

Donostia-San Sebastián, 1994ko urriak 18.


Azterketa dokumentala