Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 1994ko urriaren 14a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Herrizaingoa
3717

ERABAKIA, 1994ko urriaren 7koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzako oinarrizko eskalako 370 lanpostu betetzeko hautaketa saioetarako deia egiten duena.

Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko

4/1992 Legean eta Euskal Herriko Poliziaren hautespenetaprestakuntzaaraudia onartzen duen uztailaren

19ko 315/1994 Dekretuan (abuztuaren 19ko EHAA,

157 zk.) ezarritakoarekin bat etorriz, eta Herrizaingo

Sailak finkatutako helburuen arabera, Zuzendaritza honek Ertzaintzako oinarrizko eskalako lanpostuak betetzeko hautaketa saioetarako deia egitea erabaki du.

Honako hauek izango dira

OINARRIARAUAK

Lehenengo Zatia. Xedapen Orokorrak.

Lehenengoa.- Deialdiaren xedea.

Ertzaintzako oinarrizko eskalako D titulazio mailako

370 lanpostu betetzeko lehiaketa-oposaketa bidezko hautaketa saioetarako deia egiten da. Hautaketa hori prestakuntza ikastaroarekin eta praktika aldiarekin osatuko da, hautaketasaioetako beste fase bat bailitzan.

Deitutako lanpostu kopurua 520 lanposturarte zabaldu ahal izango da eta deialdi honi Euskal Herriko

Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren Erabakiz erantsiko zaizkio. Zabalkuntza hori, eginez gero, deialdi honetako

10.3 oinarri-arauan aurrikusitako tramitea bete aurretik egin beharko da.

Bigarrena.- Izangaiek bete beharreko baldintzak:

1. Hautaketa saioetan parte hartu ahal izateko honako baldintza guztiak bete beharko dira:

a) Espainiarra izatea.

b) 18 urte izatea eta 30 urte bete gabe izatea.

c) Gutxieneko garaiera: gizonezkoek 1,70 eta emakumezkoek

1,65.

d) Eskola-Graduatu, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo baliokideko ikasketa tituluaren jabe izatea.

e) Deialdi honen II. eraskinean agertzen den medikuntzako bazterketetan sartuta ez egotea.

f) Maltzurkeriazko delituagatik zigorrik jaso ez izana,

Herri-administrazioko zerbitzutik egotzitakoa ez izatea, eta herriiharduerarako gaitasun-gabetua ez egotea.

Hala ere, zigorbidezko eta administrazioko arauen arabera, birgaiketaeskubidea aplikatu ahal izango da; beti ere, birgaiketa hori bidezko agiri ofizialen bidez egiaztatzen badu izangaiak.

g) Hutsegite larria edo oso larria egin izanagatik

Euskal Herriko Polizi kidegoren batean sartzeko hautaketa saioetatik baztertutakoa ez izatea, non eta baztertzea aitortu zen egunetik zigorraren preskripzioepea adinako aldia ez den igaro.

h) B-2 motako gidatzeko baimena edo baliokidea izatea.

2. Izangaiek aurreko idazatian eskatzen diren baldintzak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean bete beharko dituzte, h) hizkian ezarritakoa izan ezik, azken hori prestakuntza ikastaroa amaitu aurretik izan beharko baitute.

3. Hautaketa saioetarako onartua izateko eta parte hartzeko, nahikoa izango da izangaiek beren eskabideorrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela adieraztea. Baldintza horiek, beti ere, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako bete beharko dira.

4. Aurreko idazatian ezarritakoa alde batera utzita, ihardunbidearen edozein alditan onartu eta baztertuen zerrenda onartzeko aginpidea duen organoak jakiten badu izangaietako batek ez duela betetzen deialdian parte hartzeko baldintzarik, doakionari entzun ondoren, hautaketa saioetatik baztertu egingo du izangai hori.

Hirugarrena.- Eskabideorriak.

1. Hautaketa saioetan parte hartu nahi dutenek I. eraskinean azaltzen den eskabide eredu normalizatuez baliatuz egin beharko dute eskea eta Euskal Herriko

Poliziaren Ikastegiko zuzendariari bidaliko diote 20 asteguneko epean; Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita kontatuko dira egun horiek.

Eskabide-orri horiek honako tokiotan eskatu ahal izango dira:

- Ertzainetxeetan. - Udaletxeetan. - Foru Aldundietan. - Eusko Jaurlaritzan (egoitza nagusian). - Bidezaingo Ordezkaritzetan. - Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian. - Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoaren

Lurraldeegoitzetan.

Eskabide-orriak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian aurkeztu beharko dira, MadrilIrun errepidea, z/g (01192 ArkauteAraba), «Euskal Autonomi Elkarteko

Ertzaintzarako lehiaketa-oposaketa» aipatu beharko dela kartazalean edo aipatu helbidera bidali azaroaren

26ko Herri-Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako

Administrazio-Ihardunbidearen 30/1992

Legearen 38.4 atalean ohartemandako edozein bidez baliatuz. Eskabide-orriak behar bezala beteko dira eta honako agiriak eramango dituzte beraiekin batera:

a) Postazko jiroaren agiria, azterketetarako eskubideen ordainketari dagokiona.

b) NANaren fotokopia.

c) Karneterakoak bezalako hiru argazki, atzekaldean izena daramatelarik.

d) Alegatutako merituak betetzen direla dioten ziurtagiriak.

2. Azterketak egiteko 1.000 PTA ordaindu beharko dira postazko jiroz, honako hauek azalduko direlarik bertan:

-»Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia, MadrilIrun errepidea, z/g (01192 ArkauteAraba)». - «Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzarako

LehiaketaOposaketa».

Hurrengo oinarri-arauan aipatzen den onartuen eta baztertuen zerrendatik behin-betiko baztertuak izan diren izangaiei ofizioz itzuliko zaizkie azterketaeskubideei dagozkienak.

3. Ez zaie baliorik emango Eskabide-orriak aurkezteko epean zehar aurkeztu eta behar bezala ziurtatu ez diren gainontzeko merituei.

Laugarrena.- Izangaiak onartzea.

1. Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, onartutako eta baztertutako izangaien behinbehineko zerrenda onartuko du deialdia egiten duen organoak.

Zerrenda hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

2. Behin-behineko zerrendan, izangaiak baztertzeko izan diren arrazoiak adieraziko dira, eta 10 asteguneko epea emango da erreklamazioak aurkezteko eta eskabideek izan ditzaketen hutsak zuzentzeko.

3. Aurkeztutako erreklamazioak onartutako eta baztertutako izangaien Behin-behineko zerrendari behinbetikotasuna ematen dion erabakian bertan onartu edo ezetsiko dira. behin-betiko zerrenda hori lehenengo idazatian aurrikusitako moduan argitaratuko da. Erabakian hautaketarako lehenengo saioa egiteko eguna, tokia eta ordua adieraziko dira.

Bigarren Zatia. LehiaketaOposaketa.

Bosgarrena.- Epaimahaia.

1. Lehendakariak, sei bokalek eta idazkariak osatuko dute Epaimahaia. Bokaletatik bat Lehendakaritza, Lege

Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko ordezkaria izango da, beste bat Euskal Herriko Unibertsitatekoa eta beste bat Herri-Administrazioen Euskal Erakundekoa.

Onartutakoen eta baztertutakoen behinbetiko zerrenda onartzeko Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak ematen duen erabakian argitaratuko dira Epaimahaikideak eta horien ordezkoak.

2. Epaimahaiak bere lanetarako aholkulari edo adituak ekar ditzake, Hautespen-sistema osatzen duten proba guztietarako edo batzuetarako. Euren espezialitateetako aholkularitza eta lankidetza teknikoa eman baino ez dute egingo aholkulari horiek.

3. Epaimahaiak dialdiaren oinarrietan aurrikusten ez diren alderdiei dagokienez, Hautespen-sistema burutzeko beharrezko jotzen dituzten neurriak hartu, eta oinarri horiek ulertu eta ezartzerakoan sortzen diren arazo guztiak erabaki ahal izango ditu.

Seigarrena.- Oposaketa.

Oposaketa aldi honetan ondorengo azterketa saio hauek egin beharko dira:

1. Lehenengo saioa, derrigorrezkoa eta baztertze indarrekoa. Honetan, ondorengo saio psikoteknikoak egingo dira, izangaien gaitasun eta jarrerak aztertzeko:

a) Deialdi honetan parte hartzeko gutxienez eskatzen diren ikasketei dagozkien programa ofizialetatik ateratako galderasorta bati erantzutea (test erakoak izan daitezke). Ariketa honek 0tik 50 puntura arteko balioa izango du.

b) Gaur-gaurko gai bati buruzko idazketa ariketa bat. Ariketa honek 0tik 50 puntura arteko balioa izango du.

c) Ortografiako ariketa. Ariketa honek 0tik 25 puntura arteko balioa izango du.

d) Adimen, abstrakzio eta konkrezio, hitzjarioa eta gaitasun mnemoteknikoa eta zenbaki bidezko arrazonamendua neurtzeko diren ariketak. Ariketa hauek 0tik

75 puntura bitarteko balioa izango dute.

e) Nortasun testa, izangaien nortasunaren ezaugarri orokorrak eta faktore psikopatologikoak aztertzeko dena. Ariketa horrek 0tik 50 puntura arteko balioa izango du eta 25 puntu lortu beharko dira gutxienez gainditu ahal izateko.

Lehenengo saio honetako ariketek 250 puntura arteko balioa izango dute eta automatikoki baztertuta geldituko dira gutxienez 125 puntu lortzen ez duten izangaiak eta e) hizkiko ariketan gaitzat jotzen ez direnak.

2. Bigarren saioa, derrigorrezkoa eta baztertze indarrekoa, deialdi honen III. eraskinean jasota datozen saio fisikoak egingo dira honetan eta, besteak beste, izangaiaren indarra, arintasuna, malgutasuna, bizkortasuna eta erresistentzia neurtzeko izango dira.

Saio fisiko hauek egiteko izangaiek beraiek eraman beharko dute horretarako egokia den kirolekipoa.

Saio fisikoetan 100 puntu lortu ahal izango dira gehienez, eta 50 puntu beharko dira gutxienez gainditzeko.

3. Hirugarren saioa, derrigorrezkoa eta baztertze indarrekoa. Honetan ondorengo ariketa psikoteknikoak egingo dira:

a) Nortasun testa: izangaiaren nortasuna eskatzen den lanbiderako izaerara egokitzen den aztertzeko bideratua.

Ariketa honek 0tik 75 puntura arteko balioa izango du.

b) Elkarrizketa izangaiei, bakarka eta/edo taldean.

Horietan, bakoitzaren ezaugarriak ebaluatuko dira, hala nola, gizarterako trebetasunak, egoeren aurrean nolako aterabideak dituen, hitzez adierazteko gaitasuna, talde lanean aritzeko gaitasuna, arrazoiak emateko gaitasuna, etabar. Ariketa honek 0tik 75 puntura arteko balioa izango du.

Hirugarren saioko ariketa psikoteknikoetan gehienez

150 puntu lortu ahal izango dira eta 75 behar dira gutxienez gainditu ahal izateko.

Zazpigarrena.- Oposaketako saioak.

1. Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik bi hilabete igaro arte ezingo dira hasi saioak.

2. Lehenengo azterketa noiz, zein ordutan eta non egingo den, gutxienez zazpi egun lehenago iragarriko da Eukal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den onartutakoen eta baztertutakoen behinbetiko zerrenda onartzeko Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak emandako erabakian. Gainerakoak noiz eta non egingo diren ere Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaratuko da gutxienez 72 ordu lehenago, eta baita, informazio ondorioetarako, Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusian, bidezaingo ordezkaritzetan eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian.

3. Epaimahaiak saioak egiteko finkatutako tokian, egunean eta orduan agertzen ez diren izangaiak hautaketa saioetatik baztertuta geldituko dira behinbetiko, ez agertzearen arrazoia ezinbestekoa izan arren.

4. Oposatzaileek NAN, pasaportea edo gidatzeko baimena eraman beharko dute saio guztietara; Epaimahaiak noiznahi eska diezaieke hori erakustea. Hori ez eramateak hautaketa saioetatik kanpo utziko du automatikoki izangaia.

5. Baztertze indarreko saio bakoitza bukatu ondoren,

Epaimahaiaren erabakiz saio hori gainditu duten eta kanpoan gelditu diren izangaien zerrenda argitara emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, bakoitzak lortuta puntuaketa ere azalduz. Erabaki horien aurka doakienek errekurtso arrunta jarri dezakete

Ikastegiko zuzendariaren aurrean, argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

6. Izangaiek Euskal Autonomi Elkarteko edozein hizkuntza ofizialetan egin ditzakete azterketak.

Zortzigarrena.- Euskararen ezagutzaren balioa.

Euskara merezimendu legez baloratzeko borondatezko azterketa bat egingo da, gehienez 85 puntu lortu ahal izango direlarik.

Bederatzigarrena.- Lehiaketa.

Lehiaketa aldia izangaiek Eskabide-orriak aurkezteko epean aurkeztu eta egiaztatutako merezimenduak ondoren jasotako arauei jarraituz baloratzean datza eta merezimendu bakoitzerako ezarritako mugen kaltetan gabe, aldi honetan ezingo da inola ere lortu 150 puntutik gora:

a) 100 puntura arteko balioa emango zaio ondorengo ikasketa titulu ofizialetako bat izateari, jarraian adierazten den eran:

1- 25 puntura arte hauetako titulu bakoitzeko:

- Ingeniaritza teknikoko titulua. - Unibertsitateko diplomatua, kriminologiako ikastaroa egindakoa.

2- 50 puntura arte hauetako titulu bakoitzeko:

- Zuzenbidean lizentziatua. - Medikuntzan lizentziatua. - Ekonomi eta enpresazientzietan lizentziatua. - Zientzietan lizentziatua (matematika, biologia, geologia, fisika eta kimika sailak). - Ingeniari titulua. - Unibertsitateko lizentziatua, kriminologiako ikastaroa egindakoa.

b) Gehienez ere 50 puntura arteko balioa emango zaio ondorengo hizkuntzak ezagutzeari: frantsesa, ingelera,alemaniera, errusiera eta arabea, bakoitzagatik gehienez ere 15 puntu lortu ahal izango direlarik. Hizkuntzen ezagutza maila Epaimahaiak horretarako finka ditzan azterketetan egiaztatu beharko da.

Hamargarrena.- Lehiaketa-oposaketaren azken kalifikazioa.

1. Azterketa eta merezimenduen bidezko lehiaketaren puntuaketa ihardunbide horren bi aldietan lortutakoaren batuketa izango da. Puntu horiei euskara jakitea merezimendu gisa balioesterik lortzen dena gehituko zaie, eta horrek izangaien lehenespenhurrenkera zehaztuko du.

2. Sailkapen hurrenkeran puntuberdinketak gertatzen badira ondorengo irizpide hauei jarraituko zaie:

a) euskara hobeto ezagutu eta menperatzea.

b) maila goreneko ikasketa titulua.

c) adinez nagusia dena.

3. Hautaketa osatzen duten saioen eta merezimenduen kalifikazioa bukatzen denean, Epaimahaiak honako hauek onartu eta argitaratuko ditu Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizkarian:

a) lehiaketa-oposaketa aldia gainditu duten izangaien zerrenda, puntu gehien duenetik gutxien duenera antolatuta.

b) Hautespen-sistema gainditu ondoren, eta sailkapen hurrenkerari jarraituz, deitutako lanpostu kopuruan sartzen direnen zerrenda, eta hori Euskal Herriko

Poliziaren Ikastegiko zuzendariari bidaliko dio, praktiketako funtzionario izendatu ditzan.

Hamaikagarrena.- Baldintzak egiaztatzea eta praktiketako funtzionarioak izendatzea.

1. Hautatutako izangaiek, zerrenda argitaratu eta ondorengo 15 eguneko epean, deialdian parte hartzeko eskatutako baldintzak eta betekizunak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte. Doakionaren eskariz, eta horretarako bidezko arrazoirik badago, izendapena egiteko aginpidea duen organoak epe hori luzatu ahal izango du. Epe horrek ez ditu 10 egun baino gehiago izango.

2. Aurreko idazatian adierazten den epea amaitu baino lehen, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak mediku azterketa egin beharko die izangaiei bigarren oinarriarauko

e) hizkiko medikuntzako bazterketen taulan sartuta ez daudela egiaztatzeko. Hori dela eta, Ikastegiko zuzendariak hiru kidez osatutako medikuepaimahaia izendatuko du.

3. 1. idazatian adierazitako epearen barruan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenek, edo agiri horiek aztertuta eskatutako baldintza edo betekizunen bat ez dutela ikusten bada, ez dute izendapenik jaso ahal izango.

Ondorioz, eraginik gabe geldituko dira horien iharduera guztiak, eta izendapena lortzeko izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, behin-betiko sailkapenhurrenkerako lehenespenari jarraituz, horien lekua hartuko dute baliogabetze horren ondorioz deitutako lanpostukopuruan sartzen diren izangaiek, eskatutako baldintza eta betekizunak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

4. Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskatutako baldintza eta betekizunak egiaztatzen dituzten fotokopiak jatorrizko agiriekin alderatuko dituzte agiri horiek jasotzeaz arduratzen diren administraziounitateetako arduradunek. Gainera, berariaz adieraziko dute alderatze hori egiaztatu dela eta bi agiriak bat datozela.

5. Deialdian parte hartzeko eskatutako betekizunak betetzen dituztela egiaztatzen duten hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko ditu Euskal

Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak, Euskal

Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den erabakiz. Erabaki horretan prestakuntza ikastaroa noiz hasiko den ere adierazi beharko da.

Hirugarren Zatia. Prestakuntza Ikastaroa Eta Praktika

Aldia.

Hamabigarrena.- Prestakuntza ikastaroa.

1. Prestakuntza ikastaroa barnetegi modura gauzatuko da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian eta bederatzi hilabete iraun eta aurrez finkatutako egitarau eta planaren arabera gauzatu beharko den baztertze indarrekoa izango da.

2. Prestakuntza ikastaroa ebaluatu eta gainditzea

Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakuntzaaraudianezarritako eran egingo dira, eta ez gaitzat joko dira eta hautaketa prozesutik kanpo geldituko dira bertan ezarritako eran ikasgaiak edo arloak gainditzen ez dituzten ikasleak.

3. Prestakuntza aldiaren kalifikazioa Euskal Herriko

Poliziaren Ikastegiko iragarkioholtzan argitaratuko da.

Hamairugarrena.- Praktika aldia.

1. Praktika aldia prestakuntza aldia gainditzen duten izangaiek egingo dute, hamabi hilabetez, iharduneremubakoitzaren arabera izangaiaren osotasunezko trebakuntza lortzeko egokien gertatzen diren zentru edo ertzaindegietan, eta bereziki, Ertzaintzaren polizizerbitzuen egitura eta iharduera ezagutzeko aproposenak direnetan.

2. Baztertze indarrekoa den praktika aldia antolatzea eta ebaluatzea Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiari dagokio. Oinarrizko eskalako ertzain mailari dagozkion egitekoak gauzatzeko izangaiak erakutsitako egokitasuna aztertzean datza ebaluatzea, lanak egitean adierazitako eraginkortasun profesionalari begiratuz, eta bereziki:

zerbitzuaren aurrean adierazitako jarrera, gainekoekiko harremana eta disziplina, elkarlana eta lankidetza, errendimendu eta erantzunkizuna, egoeraren sena, egonkortasun emozionala eta moldatzeko gaitasuna.

Guzti horiek zehazki azaldutako eta erabat ohargarriak diren jarrerekin alderatuko dira.

3. Praktika aldia amaitu baino lehen Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizkarian horretarako argitaratutako

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren erabakiz finkatuko dira praktika aldiaren balioespenerako prozedura eta tresnak.

4. Praktika aldiaren azken balioespena, izangaia gaitzat edo ez gaitzat jotzeko dena, Euskal Herriko

Poliziaren Ikastegiko iragarki oholtzan emango da argitara.

Hamalaugarrena.- Euskararen ezagutza maila.

1. Praktika aldiaren amaieran, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) helduen euskalduntzerako irakasgaien egitarauan laugarren mailari dagozkion ikasketak gainditu izana egiaztatu beharko dute izangaiek, horretarako prestakuntza aldiaren amaieran eta praktika aldian zehar Euskal Herriko

Poliziaren Ikastegiak HABErekin elkarlanean deitutako saioetakoren batean. Beti ere, saio horietako azkena praktika aldiaren amaieran egin beharko da.

2. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak, bai prestakuntza aldian zehar eta bai praktika aldian zehar, aurreko idazatian adierazitako laugarren maila horri dagozkion ikasketak emango dizkie gutxienez izangaiei.

3. Praktika aldiaren amaieran oinarri-arau honetako lehenengo lerroaldian adierazitako ezagutza maila hori ez egiaztatzeak izangaia hautaketa saioetatik baztertzea ekarriko du.

Hamabosgarrena.- Praktiketako funtzionarioen araubidea.

1. Praktiketako funtzionarioak Euskal Herriko Poliziaren

Ikastegiko Barne Arautegian ezarritako disziplinazko arauen menpe izango dira eta, ikastaldiko disziplinazko

Arau-hauste soila egiten ez den kasuetarako,

Euskal Herriko Polizikidegoen disziplinazko arauen menpe.

2. Praktiketako funtzionario diren aldetik, Euskal

Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992

Legearen 54.2 atalean aurrikusitako ordainsariak jasoko dituzte.

3. Prestakuntza ikastaroa eta praktika aldia derrigorrezkoak eta baztertze indarrekoak izango dira, bakoitza bere aldetik.

4. Izangaia hautaketa saioetatik automatikoki kanpoan gelditzeko arrazoiak dira, eta oinarrizko eskalako ertzain izateko izan ditzakeen eskubideak galtzea ekarriko dute, prestakuntza ikastaroa edo praktika aldia ez gainditzeak, ez gaitzat jotzeak, edo oso larritzat edo larritzat tipifikatuta dagoen arauhausteren bat egitearren zigorren bat jasotzeak.

5. Prestakuntza ikastarora Ikastegiko Barne Arautegian aurrikusitako gehienekoa gainditzen duen denboran zehar ikastarora ez joateak, ezinbestekotasunean izan ezik, hautaketa saioetatik automatikoki kanpoan gelditzea dakar.

Praktika aldira guztirako iraupenaren herena baino gehiagoz ez joateak, ezinbestekotasunean izan ezik, hautaketa saioetatik automatikoki kanpoan gelditzea dakar.

Ezinbestekotasuna dagoela ulertuko da izangaia lanerako aldibaterako ezintasunean dagoenean, eta hori gaixotasuna edo istripua gertatzen deneko bajaagiriz egiaztatu beharko du.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak ezinbestekotasuna egon dela erabakitzen badu, izangaiak berriz egin ahal izango du ikastaro osoa edo praktika aldia, ezintasuna desagertu ondorengo ikastaro edo praktika aldian.

6. Ikastaroak edo praktika aldiak dirauen bitartean edo horiek bukatzerakoan, behar adina medikuazterketa egin ahal izango zaizkie izangaiei, bigarren oinarri arauko e) hizkian agertzen den medikuntzako bazterketen taulan jarritakoa betetzen duten egiaztatzeko.

Medikuepaimahaiak izangaia hautespenprozesutik baztertzeko proposatu ahal izango du, baztertzeko arrazoirik badago eta gaixotasunaren edo akats fisikoaren larritasunaren arabera; izendapena egiteko aginpidea duen organoak hartu beharko du erabakia.

7. Prestakuntza ikastaroan edo praktika aldian zehar hautaketa saioetatik kanpo gelditzen direnek itzuli egin beharko dituzte armak, agiriak eta emandako hornidura guztiak.

Hamaseigarrena.- Hautaketa saioetako behinbetiko sailkapena eta karrerako funtzionarioen izendapena.

1. Hautaketa saioetako behin-betiko sailkapenaren hurrenkera lehiaketa-oposaketan eta prestakuntza ikastaroan eta praktika aldian lortutako kalifikazioak batuz egingo da.

2. Praktika aldia bukatu eta ondorengo bi hilabeteetan, organo aginpidedunak aldi hori gainditzen duten izangaiak karrerako funtzionario izendatuko ditu. Izendapen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

3. Izendatutako izangaiek, izendapena argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, gehienez hamar eguneko epean jabetu beharko dute lanpostuaz. Hala egiten ez badute, eta tartean ezinbesteko arrazoirik ez badago, eraginik gabe geratuko dira horien iharduera guztiak eta karrerako funtzionario izateko izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

Laugarren Zatia. Guztientzako Xedapenak.

Hamazazpigarrena.- Izangaiek zigorbidezko edo administraziobidezko ihardunbideren bat hasita badute edo hastekoa bazaie, eta ihardunbidearen ondorioz maltzurkeriazko delituagatiko zigorra, herriadministrazioetako kidegoren bateko zerbitzutik egoztea edo herrieginkizunak burutzeko gaitasun gabetzea etorriz gero, izangaia ez da hautaketa saioetara onartuko, ez horretan jarraituko, ezta dagokion kategorian sartuko ere, delako ihardunbidean esandako zigorrik edo egozpenikgertatzen bada.

Hamazortzigarrena.- Errekurtsoak.

Deialdi honen, deialdiko Oinarri-arauen eta deialdian zehar, epaimahaiaren ihardunen eta Euskal Herriko

Poliziaren Ikastegiaren ihardunean eman daitezen egintzen aurka egiteko doakienek guztientzako administrazio ihardunbidean ezarritako arauak bete beharko dituzte.

Arkaute, 1994ko urriak 7.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

JON ETXEBARRIA ORUE.


Azterketa dokumentala