Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 1994ko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

INDARGABETUTAKO XEDAPENA

Xedapen Orokorrak

Justizia
3716

383/1994 DEKRETUA, urriaren 4koa, Euskal Autonomi Elkartean Zuzentza Administrazioa Informatizatzeko Planaren Jarraipenerako Bitariko Batzordea sortzeko dena.

Azaroaren 6ko 1684/1987 Erregeren Dekretuaz onartu ondoren, 1988ko urtarrilaren 1ean hasita gauzatu ziren Estatuko Administrazioak Euskal Autonomi

Elkarteari eskualdatu zizkion funtzioak, Zuzentza

Administrazioaren iharduerarako gauzazko eta ekonomiako baliabideak izateko,.

1992. urte amaierarako asko garatuta zegoen auzitegiko bulegoak informatizatuta kudeatzeko modua.

Laneko Jurisdikzioa izan ezik, beste jurisdikzio organo guztietara hedatuta zegoen eta urte horretan bertan heldu zitzaion Lanekoari ere. Hartara, Euskal Herriko

Auzitegi Nagusiko Gobernu Sailak urte horretako urriaren 9 eta 19an hartutako akordioen bidez, izapideak egiteko aplikazio informartikoak, eta ez besterik, derrigorrez erabili beharra ezarri zuen.

Euskal Autonomi Elkartea, bestalde, Konstituzio

Auzitegiak esandakoaren arabera, «Zuzentza Administrazioaren

Administrazio» lez ari da benetan eskuduntzak dituen arlo horretan. Horrez gainera, berezia da

Zuzentza arloan dagoen funtzioen banaketa, eremu jakinen batean parte hartzeko eskuduntzak onartzen dizkieten tituluen jabe direlako zenbait instituzio.

Beraz, ezinbestekoa da lankidetzan aritzea, bai Zuzentza

Saila bera eta bai Euskal Herriko Zuzentza Administrazioaren gobernu organoak ere informatizazio arloari dagokionez.

Azken urteotan izan da, bai, esperientziarik lankidetza eremuan. Hala, bai Zuzentza Administrazioko langileek eta informatitako teknikariek osatutako Izapide eta Agirien Normalizaziorako Batzordeek, eta bai

Auzitegiko Agintarien eta Zuzentza Saileko Goi Kargudunen artean egindako bilerek argi agertzen zuten nolako lankidetzaz ari ziren zenbait erakunde Zuzentzaren zerbitzu publikoa hobetzeko.

Dekretu honekin lortu nahi dena, beraz, aholkuak emateko organo bat sortzea da, Euskal Autonomi

Elkartean Zuzentza Administrazioa informatizatzeko interesak eta irizpideak bil ditzan; alde batetik,

Zuzentza Administrazioarenak, eta bestetik, Zuzentza

Sailarenak, bera baita gauzazko baliabideak hornitzeko ardura duen Administrazioa.

Ondorioz, Zuzentza sailburuaren proposamenez,

Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko urriaren 4an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.- Euskal Autonomi Elkartean Zuzentza

Administrazioa Informatizatzeko Planaren

JarraipenerakoBitariko Batzordea sortzen da, Zuzentza Sailari atxikia eta aholku organo izateko.

2. atala.- Euskal Autonomi Elkartean Zuzentza

Administrazioa Informatizatzeko Planaren Jarraipenerako

Bitariko Batzordeak, bere ihardueren eremuan eta beste administrazio batzuei edo Aginpide Judizaleko

Kontseilu Nagusiari koordinazio eta homologazio gaietan dagozkien eskuduntzen kontra joan gabe, honako egiteko aholkuemaile hauek izango ditu:

a) Irizpena eman behar dio Zuzentza Administrazioa

Informatizatzeko Urteko Planari, hain zuzen, gero

Zuzentza Sailak Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan, aurkeztu behar dion plan horri, eta egiteko garaian ere partaide izango da.

b) Zuzentza Sailak Zuzentza Administrazioa informatizatzeko burutu nahi dituen beste iharduera guztien berri izan behar du.

c) Berak bidezko iritzi ditzan proposamenak eta gomendioak aurkeztuko dizkio Zuzentza Sailari.

d) Guzti horren berri emango dio Auzitegi Nagusiko

Gobernu Salari eta Euskal Autonomi Elkarteko eremuan orohar ezargarri diren neurriak hartzeko proposamenak aurkeztuko dizkio sala horri.

e) Zuzentza Administrazioan ezarri nahi diren informatitako programak eta aplikazioak onartuko ditu, une bakoitzean indarrean dagoen legediak ezarritako erara.

f) Normaldutako Izapide eta Agirien Bildumak onartu behar ditu, sistema informatikoan sartzeko; horrekin batera, prozesu informatikoak errazteko egin daitezen prozedurazko kodifikazio guztiak ere berak onartu behar ditu.

g) Euskal Autonomi Elkartean Zuzentza Administrazioko

Informatitako Sarearen segurtasun mekanimoak betetzen direla zaindu behar du, eta bere gain hartu behar ditu urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoa garatzeko arauetan egotzitako beste funtzio guztiak ere,

Datu Pertsonalak Automatizatzeko Tratamendua

Arautzen duen Legean egotzitakoak alegia.

3. atala.- Euskal Autonomi Elkartean Zuzentza

Administrazioa Informatizatzeko Planaren Jarraipenerako

Bitariko Batzordea honako kide hauek osatuko dute:

a) Zuzentza Administrazioaren izenean:

- Auzitegi Nagusiko lehendakaria edo bere ordez izenda dezan Gobernu Salako kidea. - Euskal Autonomi Elkarteko hiru probintzi auziegietako lehendakariak. - Lurralde historikoetako hiriburuetako epaile dekanoak.

b) Zuzentza Sailaren izenean:

- Zuzentza Administrazioko sailburuordea. - Zuzentza Administrazioarekingo Harremanetarako zuzendaria.

4. atala.- 1.- Arazo zehatz batzuk aztertzeko, ordea, azpibatzordeak edo lantaldeak sor daitezke Batzordearen barruan.

2.- Adostasuna lortu eta gero, Aginte Judizialaren

Lege Organikoaren V eta VI. liburuetan aipatutako lagunei edo beste teknikari batzuei dei egin ahal izango die Bitariko Batzordeak arazo horiek azter ditzaten.

5. atala.- Informatika Sistemaren administratzailea

Eraentzarako Atal Tekniko bakoitzari atxikita egongo da eta, egitekoei dagokienez, lurralde historiko bakoitzean dagokion agintaritza judizialaren menpe egongo da, sistema eragilean egin beharreko eragiketen berri agintaritza horri emateko eta agintaritzak agindutako informatikako ikuskaritzak egiteko.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1994ko urriak 4.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Zuzentza sailburua,

JOSÉ RAMÓN RECALDE DÍEZ.


Azterketa dokumentala