Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 1994ko urtarrilaren 7a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
55

7/1993 LEGEA, abenduaren 21ekoa, OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzekoa.

Eusko Legebiltzarrak ondoko Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

/p>

ABENDUAREN 21EKO 7/1993 LEGEA, OSALAN-LANEKO SEGURTASUN ETA

OSASUNERAKO EUSKAL ERAKUNDEA SORTZEKOA

Zioen adierazpena

I

Konstituzioaren 40.2 atalak laneko segurtasuna eta higienea zaintzeko agindua ematen die herri-aginteei. 43.1 atalak osasuna babesteko eskubidea aitortzen die guztiei. Atal horretako 2. puntuan herri-aginteei aitortzen zaie, behar diren aurre hartzeko neurriez eta zerbitzuez baliatuz, osasun publikoa antolatzeko eta zaintzeko aginpidea.

Autonomi Elkartean laneko segurtasun eta osasunari buruzko politika kudeatuko duen erakundea eratzeko.

Arteztarau horren ondoren eman direnetan laneko arriskuei aurre hartzeko eta lantokietan segurtasuna eta osasuna zaintzeko eta arrisku bereziez babesteko arau orokorrak finkatu izan dira. Aipatutako arau horiek denak nahitaez begiratu beharrekoak izan dira lege hau finkatzeko.

Orokorrak, Euskal Autonomi Elkarteko herri-aginteen araugintza mugatzeko oinarrizko arauak jasotzen ditu laneko osasunaren arloari dagokionez.

II

2. puntuko b) idazatian ezartzen denez, euskal herri-aginteek bizitzako eta laneko baldintzak hobetzeko politika sustatuko dute. Bestalde, Euskal Autonomi

Elkarteak, Estatutuaren 18. ataleko 1. puntuak dioenez, barruko osasunari buruzko legeak garatu eta gauzatzeko aginpidea du. Lege horretako 12. ataleko

2. puntuan ezarritakoaren arabera, Autonomi Elkarteari dagokio laneko legedia gauzatzea; 10.23 atalean jasota dagoenez, aginpide osoa du koperatiben arloan, eta 10.4 atalean ezarritakoari jarraiki, Euskal Autonomi Elkarteko funtzionarien eta toki-administraziokoen estatutuari buruzko legeak egiteko eta gauzatzeko aginpidea du.

III

Sailen artean banatuta zeuden egitekoak baterabildu egingo dira. Banaketa hori oraindik ere indarrean egotea ez dator bat, inola ere, laneko segurtasunaren eta osasunaren ikusmolde berriekin; orain, errealitate bakar baten osagaitzat hartzen baitira biak. Era berean, Lanaren Nazioarteko Erakundearen itunetan emandako arau eta jarraipideen aurka doa. Itun horietan langileen segurtasun eta osasunaren arloan politika egokia antolatu beharra ezartzen da.

Baztertu egin nahi da, ahal den neurrian behintzat, autonomi administrazioak laneko segurtasun eta osasunaren arloan duen polizi ahalmena. OSALAN funtsean zerbitzu-emaile izango da, lan-emaileen eta langileen arteko lankidetza lortzeko zerbitzua hain zuzen, lantokietan laneko segurtasun eta osasunaren mailak hobetzeari begira ihardungo duena. Argi dago ezin duela erabat baztertu eta ahaztu zigor-alderdia, baina arlo horretan teknikari edo profesional baten moduan ihardun behar du. Erakunde horretan arituko diren langileen ospeak, kualifikazioak eta alderdikeriarik gabe iharduteak izugarrizko eragina izango du egintzen nondik-norakoa zehazteko orduan. Polizi iharduna lan-agintarien esku geratuko da.

IV

Osotasunean hartzen ditu laneko segurtasuna eta osasuna, orain artean administrazioaren erantzukizunpeko bi arlotan banatuta agertzen baitziren. Bata osasun-arloari zegokion eta bestea lan-arloari. Banaketa horrek, garbi ikusi daitekeenez, ondorio kaltegarriak ekarri ditu.

Kontseilu Nagusiaren zaintza, babesa eta kontrola izango du, eta zuzendaritza nagusi bakar baten pean egongo da.

Jaurlaritzako ordezkaria ere bertan egongo da, euskal herri-administrazioetako herri-lanariak ere aipatutako arauen ihardute-eremuan sartzen direnez.

V

I. ATALBURUA <P ALIGN="JUSTIFY">HELBURUA ETA EGITEKOAK

1. Atala

OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzen da administrazioko autonomiadun erakunde modura. Lege-nortasuna izango du eta iharduteko gaitasun osoa. Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikiko zaio. Euskal Autonomi Elkarteko herri-aginteek, laneko ingurugiroak berez dituen arriskuen arrazoiak jatorrian ezabatu edo gutxitzeko asmotan, laneko segurtasun, higiene, ingurugiro eta osasunaren arloari buruz ezarriko dituzten arauak kudeatzea izango da erakunde horren helburua.

2. atala

Erakundeak langilerik duten ekonomia-ihardunbide guztiak izango ditu ihardute-eremu, herri-administrazioak barne. Era berean, lankide-koperatibak eta gainerako koperatibak ere izango ditu ihardute-eremu, lan-bazkideei dagokienez.

2.- OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal

Erakundeak beregaineko langileek izan ditzaketen arriskuei aurre hartzeko ekintzak sustatuko ditu.

3. atala

OSALANek bere helburuak lortzeko:

/p>

a) Iharduketa-egitarauen bidez oinarrituta kudeatuko ditu dagozkion zerbitzuak.

b) Aholkuak emango dizkie enpresei, langileei, enpresarien elkarteei, sindikatuei eta herri-administrazioei.

c) Laneko segurtasun eta osasunaren arloan aurre hartzeko eta teknikazko iharduketen jarraipena eta ebaluazioa egingo du.

d) Aurre hartzeko behar diren neurriak sustatuko ditu.

e) Eskatuz gero, erizpenak emango dizkie agintari aginpidedunei.

f) Lan Harremanetarako Kontseiluak eta Ekonomia eta Gizarte

Arazoetarako Batzordeak hala eskatuta, txostenak egingo ditu bere ardurapeko gaietan.

4. atala

1.- Hona hemen, besteak beste, OSALAN-Laneko Segurtasun eta

Osasunerako Euskal Erakundeak izango dituen egitekoak:

/p>

a) Laneko istripuak eta gaixotasunak izateko arrazoiak eta faktoreak aztertu eta ikertuko ditu, aurre hartzeko azterketak eginez eta zuzentzeko neurriak proposatuz. Lan-agintariei egindakoaren berri emango zaie.

Industri segurtasunari buruzko erizpenak emango ditu, aginpidedun agintariek eskatuz gero.

b) Laneko ezbeharren gaineko argibideak eta estatistikako datuak aztertu, landu eta bilduko ditu, Euskal Autonomi Elkarteko Estatistika

Legean ezarritakoaren arabera, estatistikak egin, aztertu eta baloratuko dituela Autonomi Elkartean. Era berean, Estatuan eta Europako Elkartean laneko segurtasun eta osasunaren arloan datuak biltzeko eratzen diren bat egindako informatika-egitarauak garatzen eta prestatzen lagunduko du.

c) Lanean sortutako gaixotasunak eta langileen osasunean laneko eta arriskuko faktoreek izan dezaketen eragina ikertzeko epidemia-zaintzarako sistema ezarriko du, Osasun Sailak osasun-informaziorako emandako norabideen arabera.

d) Laneko segurtasun, higiene eta osasunari buruzko metodoak eta teknikak ikertzeko egitarauak egin, sustatu eta garatuko ditu.

e) Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, laneko segurtasun eta higieneari eta metodo ergonomikoei buruzko arauak, araubidea teknika aldetik aldatzeko ikerketak, txostenak eta proposamenak aurkeztuko dizkie administrazioei, eta ikastunen, adineko langileen eta haurdunaldian edo ugatzaldian dauden emakumeen lan-baldintzei buruzko gomendioak emango ditu.

f) Langileen osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen neurrian, lanpostuen, lokalen, lantokien, lehengaien, tarteko eta azken gaien inguruko azterketak eta txostenak egin eta aholkuak emango ditu.

g) Indarrean dauden arauekin bat etorriz, lanen baldintza teknikoei, kontzentrazioen kopuruei, onartu litezkeen kutsatzaile-mugei eta horiek denak baloratzeko moduei buruzko azterketak, ikerketak, txostenak eta proposamenak aurkeztuko dizkie Lan eta Gizarte Segurantza Sailari eta, hala badagokio, industriako segurtasunaren ardura duten agintariei.

h) Laneko segurtasun, higiene eta osasunari buruzko planak eta prestakuntza-ikastaroak programatu, antolatu eta bideratuko ditu.

i) Laneko arriskuei aurre hartzeko eta osasuna sustatzeko ezagupenak eta arau praktikoak jakinaraziko dizkie lan-emaileei eta langileei.

j) Enpresetako segurtasun eta higienearen mailei buruzko kontrol orokorrak eta arlokakoak programatu eta garatuko ditu, maila horiek igotzeko egin behar diren zuzenketetarako aholkuak emanez enpresetako legezko ordezkariei eta langileei.

k) Laguntza eta aholku teknikoa emango die enpresei, langileei, langile-elkarteei eta herri-agintariei.

l) Enpresek edo horien soldatapekoek norbanakoaren osasunerako zein gorputz osotasunerako galgarri izan daitezkeen lanbide-arriskuei aurre hartzeko arauak larriki zein behin eta berriro urratzen dituztenean, lan-agintaritza jakinaren gainean jartzea.

m) Enpresetako organo teknikoei aholkuak eman eta horien iharduna ebaluatuko du, laneko segurtasun, higiene eta osasunaren arloari dagokionez.

n) Laneko materialen eta erabiltzaileen arteko lotura aztertuko du.

ñ) Makineria, tresneria, lan-orduak eta lanaren antolaketa langileen gaitasun fisiko, sumameneko eta mentaletara egokitzeari buruzko azterketak egingo ditu.

o) Ekoizpeneko eragiketak eta prozesuak eta lan-erritmoak edo iharduketa-mailak langileen gaitasun fisiko, sumameneko eta mentaletara egokitzeari buruzko azterketak egin eta erizpenak emango ditu.

p) Emakume langileen haurdunaldian eta ugatzaldian kaltegarriak eta osasungaitzak izan daitezkeen lan-baldintzak aztertu eta zainduko ditu, hala behar izanez gero, emakumeen lana epealdi horietako beharretara egokitzeko.

q) Langileen osasunerako ondorio kaltegarriak ekar ditzaketen lan-mikroklimaren faktoreak zehaztuko ditu eta horiei aurre hartuko.

r) Osasun-agintariek emandako norabideekin edo egitarauekin bat etorriz, langileen osasuna zainduko du, horien osasunean eraginik izan dezaketen arrisku- eta kalte-faktoreak aldez aurretik aurkitu eta banakatzeko.

s) Osasun-agintariek emandako norabideen edo egitarauekin bat etorriz, aurrehartze -politikaren plangintza egiteko tresna izango den lan-arriskuen mapa egingo du.

t) Enpresetako mediku-zerbitzuen osasun-baimen, -ikuskapen eta -kontroleko aginpideak erabiliko ditu.

u) Sorgorgarriek, bai eta alkoholak eta tabakoak ere, laneko segurtasun eta osasunean duten eraginari buruzko azterlan eta txostenak eginez, lan-arloko drogamenpekotasunak zainduko ditu.

v) Laneko segurtasun, higiene eta osasunaren arloan aurre hartzeko eta sustatzeko helburuak betetzeko behar diren gainerako egiteko guztiak izango dituzte.

2.- Atal honetan adierazitako egitekoak osasun-agintaritzarekin, lan-agintaritzarekin eta lan, segurtasun eta higienearen baldintzak ikuskatzeko eta kontrolatzeko organoekin lankidetzan gauzatuko ditu. Halaber, Euskadiko Droga gaietarako Idazkaritza Nagusiaren txostenak ere kontuan izango dira lan-arloari dagozkionetan.

3.- Egiteko horietan OSALAN-Laneko Segurtasun eta

Osasunerako Euskal Erakundeko langileak agintaritza publikoaren eskuduntzat joko dira, eta lantokietako titularrek bertara sartzen utzi beharko diete, inolako trabarik jarri gabe. Enpresariek eta langileek lagundu egin beharko diete OSALANeko langileek ondo burutu ditzaten beren egitekoak.

4.- Berariazko ikerketa eta azterketak egiteko zientzia eta teknikako batzordeak sortu ahal izango dira, Kontseilu Nagusiak erabakitzen dituen ezaugarri bereziei begira.

II. ATALBURUA <P ALIGN="JUSTIFY">ANTOLAKETA ETA LEGE JAURBIDEA

5. atala

OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko organoak Kontseilu Nagusia eta Zuzendaritza Nagusia izango dira.

6. atala

1.- Kontseilu Nagusia izango da gizarte-sailek OSALAN-Laneko

Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundean parte hartzeko organoa. Lan eta

Gizarte Segurantza sailburuordea izango da lehendakari, gaia dela eta berak baitu aginpidea; lehendakariorde, berriz, Osasun Saileko sailburuordea izango da, berak duenez aginpidea gai horretan.

2.- Honako kide hauek izango ditu: langileen aldetik, sindikatuetako lau ordezkari, erakundeek finkatutako zenbatzeko epean sindikatuen hauteskundeetan lortutako ordezkaritzaren arabera; lan-emaileen aldetik, Autonomi Elkartearen eremuan ordezkatuta dauden enpresari-elkarteetako bi kide, Koperatiben Kontseilu Nagusiko kide bat eta Eusko Jaurlaritzak, udalei eta foru-aldundiei entzun ondoren, izendatutako beste bat.

3.- Gaian aginpidea dutenez, Osasun Saileko bi ordezkari

Kontseilu Nagusiko kide izango dira, horietako bat lehendakariorde izango dela.

Lan eta Gizarte Segurantza Sailak ere bi ordezkari izango ditu.

4.- Kontseiluko idazkariaren egitekoak kontseiluak berak izendatutako lagun batek beteko ditu, Kontseiluko kide izan daitekeela ala ez.

Izendatutako idazkaria Kontseilu Nagusiko kide ez bada, hizpidea bakarrik izango du.

5.- Zuzendari nagusia Kontseilu Nagusiko bilkuretan izango da, eta hizpidea izango du baina ez botorik.

6.- Kontseilu Nagusia hiru hilabetez behin bilduko da gutxienez, edo kideen laurdenak eskatzen duenean, lehendakariak deituta.

7.- Kontseilu Nagusiko kideak, dagokion erakundeak eta administrazioak proposatuta, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren aginduz izendatu eta kenduko dira.

7. atala

Hona Kontseilu Nagusiaren egitekoak:

/p>

a) Segurtasun eta higienearen arloan Zuzendaritza Nagusiak egin ditzan egitarauak eta ekintza-planak onartzea.

b) Osasun Sailak laneko osasunaren arloan proposatutako ekintza-egitarauari buruzko erizpidea ematea.

c) Laneko segurtasun eta osasunaren arloko prestakuntzarako ekintza-egitaraua onartzea.

d) OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal

Erakundeak dituen plangintza eta egitaraugintzako ekintzak bultzatzea.

e) Egitarauak gauzatzeari eta zerbitzuen kudeaketari buruzko kontrola eta zaintza; Zuzendaritza Nagusiak behar diren argibide guztiak emango dizkio egiteko hori burutzeko.

f) OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal

Erakundearen aurrekontuaren aurregitasmoa proposatzea Lan eta Gizarte

Segurantza Sailari.

g) Urteko txostena onartzea, urteko lehen hiruhilabetekoan

Lan eta Gizarte Segurantza Sailari bidaltzeko.

h) Proposamenak eta eskariak Lan eta Gizarte Segurantza

Sailari eta Osasun Sailari aurkeztea.

i) Barne-iharduerari buruzko araudia onartzea.

8. atala

Kontseilu Nagusiak bere egitekoak ondo betetzeko egokitzat jo ditzan batzorde bereziak eratu ahal izango ditu.

9. atala

1.- OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal

Erakundeko zuzendari nagusia Eusko Jaurlaritzaren dekretuz izendatuko da eta, hala badagokio, kenduko. Horretarako proposamena Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak egingo du, Kontseilu Nagusian ordezkaririk duten erakundeei iritzia eskatu ondoren.

2.- Zuzendari Nagusiaren erabakiek amaiera emango diote administrazio-bideari.

10. atala

Hona OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal

Erakundeko zuzendari nagusiaren egitekoak:

/p>

a) Zerbitzuen zuzendaritza eta langileen buru izatea.

b) Aurrekontuaren aurregitasmoa egitea eta idaztea,

Kontseilu Nagusiari eta Lan eta Gizarte Segurantza Sailari aurkezteko.

c) OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal

Erakundearen gastuak baimentzea eta ordainketak agintzea, bai eta erakundearen ekonomia-eskubideak administratzea, kudeatzea eta gauzatzea ere dagozkion arauetan ezarritakoaren arabera.

d) OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal

Erakundearen legezko ordezkaritza.

e) Kontseilu Nagusiari nahitaez erizpena eskatuta, hitzarmenak eta akordioak izenpetzea erakunde publiko eta/edo pribatuekin,

OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitarauak betetzeko, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eremuan ezarritako arau orokorren esparruan.

f) Ekintzen urteko txostena gauzatzea, urteko lehen hiruhilabetekoan Kontseilu Nagusiari bidaltzeko.

g) Lan eta Gizarte Segurantza Sailari, Osasun Sailari eta

Kontseilu Nagusiari beren egitekoak betetzeko behar dituzten argibide guztiak ematea.

h) Autonomiadun erakundeari jarritako helburuak izan eta beste erakunderen batek aitortuta ez dituenak betetzeko aginpideak gauzatzea.

11. atala

1.- Zuzendaritza Nagusiaren egitura eta zerbitzuak, eta zerbitzuok zeinen menpean ihardungo duten, araudi bidez erabakiko dira.

2.- Nolanahi ere, Laneko Osasun Unitate bat eratuko da, eta egituraren aldetik OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen menpeko izango bada ere, iharduerari dagokionez Osasun Sailaren menpe egongo da. Indarrean dagoen legedian ezarritakoaren ondorioetarako, osasun-agintaritza izango da.

3.- Osasun Sailak, urteko lehen lauhilabetekoan, laneko segurtasunari buruzko ihardueren egitaraua egin eta aurkeztuko dio

OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Kontseilu

Nagusiari, hurrengo urtean gauzatzeko.

OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen

Laneko Osasun Unitateak ezin badu egitarau hori osorik atera aurrera, Osasun

Saileko zerbitzuei eskatuko zaie laguntza beste inori baino lehen. Hala egokituz gero, hitzarmena egiteko proposamena aurkeztuko da.

4.- Bestalde, laneko osasuneko egitaraua betetzeko, zenbait zerbitzu itundu ahal izango da laneko istripu eta gaixotasunetarako Gizarte

Segurantzako taramekin -babes-organoek baimena emanez gero- eta koperatiben arloan diharduten helburu bereko beste erakunde batzuekin.

5.- Osasun Sailak proposatutako laneko osasunari buruzko ihardueren egitaraua eta, hala badagokio, hitzarmena, zuzendari nagusiak onartuko ditu, aurkeztu eta hurrengo bi hilabeteen barruan, Kontseilu Nagusiak erizpena eman ondoren. Onartu ezean, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari bidaliko dizkio egitaraua, edo hitzarmena, eta erizpen-txostena, Jaurlaritzari aurkezteko. Jaurlaritzak dagokion erabakia hartuko du.

6.- Laneko Osasun Unitateak enpresako mediku-zerbitzuen eta laneko istripu eta gaixotasunetarako Gizarte Segurantzako taramen laguntza-zerbitzuei buruzkoan euskal administrazioari aitortutako laneko osasun-alorreko aginpideak erabiliko ditu, ezarri beharreko arauekin bat etorriz, eta Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzarekin elkarlanean.

12. atala

OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen ogasunak eta baliabideak honako hauek izango dira:

/p>

a) Euskal Autonomi Elkartearen aurrekontu orokorretan izendatutako dirua.

b) OSALANen izenean dauden edo berari atxikitako ondasunak eta eskubideak, eta horien etekinak.

c) Ikerketa, teknika edo prestakuntzako iharduerak gauzatzerakoan, baimendutako zerbitzuetatik eratorritakoak.

d) Aitortu dakiokeen beste edozein baliabide.

ERABAKI GEHIGARRIAK

Lehenengoa

OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari atxikiko zaizkio, abenduaren 18ko 2.557/85 Errege Dekretuaren bidez Euskal

Autonomi Elkarteari eskualdatutako Laneko Segurtasun eta Higienerako

Probintziako Kabinete Teknikoen ogasunak eta zerbitzuak.

Bigarrena

Lege hau indarrean jartzerakoan Segurtasun eta Higienerako

Kabineteetan diharduten Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko langileak

OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari atxikiko zaizkio.

OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari atxikiko zaizkio, halaber, lege honen bidez Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari aitortutako egitekoetan ari diren Lan eta Gizarte Segurantza Saileko, Osasun

Saileko eta Osakidetzako langileak.

Hirugarrena

1.- Lege hau indarrean jartzen denetik hasita, lankide-koperatibetako lan-bazkideei eta gainerako koperatibetako lan-bazkideei besteren konturako langileak dituzten enpresetan indarrean dagoen laneko segurtasun, higiene eta osasunari buruzko legedia ezarriko zaie.

2.- Lege hau indarrean jartzen denetik hasita, halaber, besteren konturako langileak dituzten enpresetan indarrean dagoen laneko segurtasun, higiene eta osasunari buruzko legedia ezarriko zaie euskal herri-administrazioetako herri-lanariei.

Laugarrena

1.- Kontseilu Nagusia osatzeko, enpresetako langileen eta herri-administrazioetako herri-lanarien ordezkapen-organoetarako hauteskundeetako emaitzei begiratuko zaie. Emaitzen aldarrikapen ofiziala egin eta bi hilabeteko epean osatuko da kontseilua.

Era berean, Kontseilu Nagusiak eratu ditzakeen batzorde bereziak osatu, dagokion lurralde edo arloko hauteskundeetako emaitzei egokituz osatuko dira.

2.- Aurreko lerroaldian ezarritakoaren ondorioetarako, hurrengo arauen arabera lortutako ordezkari-kopuruari begira izendatuko dira kideak:

/p>

a) Ateratako ordezkari-kopuruaren araberako hurrenkeran jarriko dira sindikatuak.

b) Sindikatu bakoitzak ateratako ordezkarien kopurua zati bat, bi, hiru eta lau egingo da.

c) Zatiketa eginda emaitzarik altuenak dituzten sindikatuetako ordezkariak izendatuko dira kide.

ALDI BATERAKO ERABAKIAK

Lehenengoa

1.- Lankide-koperatibek eta euskal herri-administrazioek sei hilabete izango dituzte, lege hau indarrean jartzen denetik hasita, hirugarren erabaki gehigarrian adierazitakoaren arabera ezarri beharreko legediaren aginduetara egokitzeko.

2.- Agindu horietara egokitzeko eragozpen berezirik izanez gero, eta lan-agintaritzak zailtasun horiek behar bezala egiaztatzen baditu, urtebeteko epea eman ahal izango da, erakundearen ezaugarriak kontuan hartuta.

Bigarrena

1.- OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal

Erakundea, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren aginduz hasiko da ihardunean, lege hau indarrean jarri eta hamabi hilabeteko epean luze jota. Ihardunean hasi bitartean, orain arteko zuzendaritzek eta zerbitzuek jarraituko dute erakundearen egitekoak betetzen.

2.- OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal

Erakundea ihardunean hasiko den ekonomia-urtealdiko aurrekontua Jaurlaritza

Kontseiluak onartuko du, eta hamabost eguneko epean Eusko Legebiltzarreko

Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen batzordeari jakinaraziko dio. Ekonomia eta Ogasun Sailak behar diren aldaketak egingo ditu aurrekontu hori osatzeko, baina ezin izango du, inoiz, lege hau indarrean jartzen den urtealdiko aurrekontu orokorretako ukitutako diru-izendapenen guztizko zenbatekoa gehiagotu.

INDARGABETZEKO ERABAKIA

Indargabeturik geratzen da Osakidetzari buruzko maiatzaren

19ko 10/83 Legearen 2 c) atala.

AZKEN ERABAKIAK

Lehenengoa

Lege hau indarrean jarri eta sei hilabeteko epean,

OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitura eta iharduerako araudia onartuko du Jaurlaritzak, Kontseilu Nagusiak adostasuna erakutsi ondoren.

Bigarrena

Esku ematen zaio Jaurlaritzari, Osasunaren Plan

Estrategikoan adierazitako osasun-sistemaren antolaketa berriaren ondorioz,

OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari aitortu diezazkion lan-ezintasunen kontrola, zaintza eta ebaluazioa gauzatzeko aginpideak eta egitekoak, eta horretarako baliabideak.

Hirugarrena

Jaurlaritzak behar diren erabakiak emango ditu lan-arloko arau-hausteei eta zigorrei buruzko legedian ezarritako zigor-ihardunbidea koperatibei eta euskal herri-administrazioei egokitzeko. Ikuskaritza eta zigor-proposamenak OSALANeko zerbitzuek egingo dituzte, eta erabakia Lan Sailak edo Eusko Jaurlaritzak emango du, zigorren zenbatekoa kontuan hartuta.

Laugarrena

Esku ematen zaio Jaurlaritzari, Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean indarrean jarriko den lege hau garatu eta gauzatzeko behar diren erabakiak emateko.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Ajuria-Eneako Jauregia, 1993ko abenduak 30. <P ALIGN="JUSTIFY">Lehendakaria, <P ALIGN="JUSTIFY">JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana