Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 1992ko abenduaren 29a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Osasuna
3755

AGINDUA, 1992ko abenduaren 9koa, Osasun Sailburuarena, Euskal Autonomi Elkartean dauden Enpresako Mediku Zerbitzuek bete beharreko osasun agirien eredu ofizialak onartzen dituena.

Enpresako Mediku Zerbitzuen Araudia onartzen duen 1959ko azaroaren 21eko

Aginduak Enpresako Zerbitzu Medikuek gete behar dituzten agiri ezberdinak finkatzen ditu bere ataletan. Horietan, halaber, Zerbitzu horien

Anatolakundeak (EMZA) ereduak, epeak eta agirien bestelako ezaugarriak finkatzeko aginpidea zehazten da. Osasun Institutu Nazionalean (INSALUD) sartutako erakunde hori Euskal Autonomi Elkartearen eskura aldatu zen azaroaren 6ko 1536/1987 Errege Dekretuaren bidez, Euskal Herriko Autonomi

Estatutuaren 18. atalaren 1 eta 4 apartaduetan zehaztutako osasun agintepidearen barruan. Gaur egun bidezko gertatzen da Euskal Autonomi

Elkartearen Lurralde Eremuan kokatutako Enpresako Mediku Zerbitzuek bete beharreko osasun agiri horiek aldatzea. Zenbait dira horretarako dauden zioak, lan osasunaren alorrean informazio sistema hobetu nahia, orohar, eta egon dauden lan-itunepekoei begira osasun agirietan erabili beharreko kodeen batuketa zehazki, agiri horiek gero aztertu eta ikertu ahal izateko eta baita beren edukiaren eraginkortasuna eta erabilgarritasuna handiagotzeko ere, horren ondorioz gure Autonomi Elkarteko langileen osasunaren izurrite alorreko zaintza hobea lortu behar baita. Administrazio iharduketa hori osasun agintarien zuzendaritzapean egingo da, lan agintariekin koordinatuz, osasun agiri horien bidez lan alorreko osasunaren eremuan osasun alorreko ihardutze-politika bideratzeko garrantzi handiko xehetasunak lortuko baitira. Azaldutakoaren ondorioz, honako hau

XEDATU DUT: 1. atala.- Euskal Autonomi Elkartean kokatuta dauden Enpresako

Mediku Zerbitzuek bete beharreko osasun agirien eredu ofizialak Agindu honetan finkatzen dira, eta honela finkatu ere: a) «Lan-istripu eta gaixotasun profesionalen parte estatistikoa» izeneko agiriaren eredua

Agindu honen I. Eraskinean agertzen da. b) «Enpresako Mediku Zerbitzuen ihardueren urteko txostena» izeneko agiriaren eredua Agindu honen II. eraskinean agertzen da. Txosten hori behar bezala betetzeko arauak III. eraskinean zehazten dira. c) «Industriaren osasunbide-fitxa» izeneko agiriaren eredua Agindu honen IV. eraskinean adierazten da, aurrerantzean «Lan-baldintzen fitxa» izango da bere izena. d) «Enpresako Mediku

Zerbitzuek egindako ihardueren laburpen estatistikoa» izeneko agiriaren eredua Agindu honen V. eraskinean azaltzen da, aurrerantzean «Urteko laburpen estatistikoa» izango da bere izena. 2. atala.- Aurreko atalean adierazitako ereduak 1993ko urtarrilaren letik aurrera erabili behar izango dira. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra Agindu honek. Vitoria-Gasteiz,

1992ko abenduak 9. Osasun Sailburua,

I. AZKUNA URRETA.

I. ERASKINA LAN-ISTRIPU ETA GAIXOTASUN PROFESIONALEN PARTE ESTATISTIKOA


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana