Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 1992ko ekainaren 11, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1532

2/1992 LEGEA, maiatzaren 8koa, LaHarrenanetarako Batzordearen zerbitzupeko langilegoa antolatzeko dena.

Euskadiko herritar guztiei jakinarazten zaie Eusko Legebiltzarrak ondoko Legea onartu duela:

2/1992 LEGEA MAIATZAREN 8KOA LAN-HARRE-MANETARAKO BATZORDEAREN

ZERBITZUPEKO LANGILEGOAREN ANTOLAKETARAKOA

Zioen adierazpena

Irailaren 30eko 9/ 1981 Legeak "Lan-I Iarremanetarako Batzordeari buruzkoak, autonomia osoa eman zion Batzordeari, lan-harremanen alorrean elkarrizketa kontsulta eta erabakietarako organo lez bere egitekoak bete ditzan.

Atonomia horren bebesean, 9/ 1981 Legeko 11 atalean Batzordeak bere zerbitzupeko langilegoa izangozuela oharteman zen, zeina Autonomi Elkarteko Ad-ministrazioaren zerbitzupeko langilegoari ezarri dakiokeen araubide barari lotuko bait zitzaion.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren

6ko 6/1989 Legea onartu zenean, arau-esparru bateratua ezarri zen, euskal administrazio publikoentzat funtzio publikorako euskal eredua lortzeko helburuarekin, aipatu legearen ezarpen-esparruan, 2.1 c)atalean, LanHarremanetarako

Batzordearen zerbitzupeko langilegoa sartu zelarik.

Araudi hori horrela, nabaria da Batzordearen zerbitzupeko langilegoak Autonomi elkarteko Administrazioan diharduenaren lege-araubide eta lan-baldintza berdinak izateko dagoen borondatea.

Legeal Euskal Funtzio Publikoaren egitura bateratuaren alde berariz egiten badu ere, badira antolakera bakoitzaren berezko berezitasunak errespetatuz osatu beharreko alderdiak, eta hauek zerbitzu bakoitzaren esparruak dituen apartekotasunetara egokitzen saiatu beharko da.

Hain zuzen ere, 6/1989 1 egeko 12. atalean ezarritakoaren arabera, eskuduntzen banaketari dagokionez, Administrazio bakoitzaren barnean gai honen gainean eman beharreko eskurantzetan eragiten duten zehaztapen horiek.

Bestalde baldintza berak hala behartzen duenez, hasierako esparruaren garapen armonikoa burutzeko bide jakin batzuk ohartematen ditu Legeak, eta bere

40. atalean agintzen du funtzionarien kidegoak edo mailak Eusko Legebiltzarraren Legez sortu, aldatu edo kenduko direla.

Lege honekin arazo biei erantzuna eman nahi zaie, baita arau-esparrurik ez izateagatik Batzordean aldibaterako egoeraz ihardun beharra izan zuen langilegoarentzat lan-harreman egonkorra lortzea ere.

Horiek horrela, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko

6/1989 Legean jasotako aurrikuspenetara egokitze jakin batzuk burutzea da Lege honen funtsezko helburua, Lan-Harremanetarako Batzordearen zerbitzupeko langilegoari ezarri dakion, beronen egitura eta jardunbidea kontutan hartu ondoren.

I. atala

I.- Honako hauek osatzen dute Lan-Harremanetarako Batzordearen zerbitzupeko langilegoa, Lege honen ezarpen-esparruan sartutakoa hain zuzen:

a) Karrerako funtzionariek.

b) Bitarteko funtzionariek.

c) Behin-behingoko langilegoak.

d) Langilego laboralak.

2.- Lan-Harremanetarako Batzordeko lanpostuak funtzionariek beteko dituzte normalean. Kasu batzutan, salbuezpenez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legean adierazitako era eta baldintzeken, funtzionari ez direnek ere bete ahal izango dituzte lanpostu horiek.

2. atala

Batzordeko Batzarrari dagokio:

a) Batzordeko lehendakariaren proposamenez, LanHarremanetarako

Batzordeko langilegoari buruzko politika orokorra ezartzea.

b) idazkari nagusiaren proposamenez, aurrekontuetan sartutako langile-zerrendak eta Batzordeko lanpostuen zerrendak prestatzea.

c) idazkari nagusiaren proposamenez, Batzordearen urteroko lan-eskaintza publikoa onartzea, Jaurlaritzak onartutako erizpide nagusiei jarraiki.

d) Batzordeko lehendakariaren proposamenez, karrerako funtzionari edota langile laboral finko izateko egin beharreko hautaketa-saioen oinarriak, programak eta edukiak onartzea, saio horietarako deia egitea eta epaimahaiak izendatzea.

e)funtazionarientzat gordetako lanpostuak betetzeko lehendakariak aurkezten dituen proposamenek onartzea.

f) Lan-Harremanetarako Batzordearen zerbitzurako funtzionarien ordainketarako araubidea eta gainontzeko langileen lansari-baldintzak ezartzeko beharrezko neurriak hartzea.

g)Batzordeko ordezkariek funtzionarien ordezkariekin lan-baldintzen gainean egin beharreko negoziazioetan eta langilego laboralarekin egin beharreko negoziazio kolektiboetan kontutan izan beharko dituzten ohar, norabide eta erizpideak ezartzea, Batzordearen ordezkaritza hori zehaztea eta, hala balegokio, lortutako akordioak onartu, sendetsi eta gauzatzea.

h)Lan-Harremanetarako Batzordeko funtzionariei hasitako zigor-espedienteen ebazpen-proposamenak erabakitzea, zerbitzutik behin betirako botatzeko zigorra denean.

i)irailaren 30eko 9/1981 Legeak aitortzen dizkion egiteko guztiak betetzea, baita Batzordeko beste atal batzuri berariaz aitortu gabekoak ere.

3 atala.

Batzordeko lehendakariari dagokio:

a)Batzordeko langilegoari buruzklo politika garatzea, bultzatzea, koordinatzea eta zaintzea.

b)idazkari nagusiak Batzordeko Batzarrak onar ditzan aurkeztu beharreko proposamenei aurretiaz bere oneritzia ematea.

c)Batzordeko batzarrari karrerako funtzionari edota langile laboral finko izateko egin beharreko hautaketa-saioetako oinarriak, programak eta edukiak proposatzea, baita deialdia eta epaimahai kalifikatzaileen osakera ere, eta saioak gainditu dituztenak izendtu, postuaren jabe egin edo, hala balegoko, kontratatzea.

d)Batzarrari funtzionarientzat gordetako lanpos tuak, deialdi publikoa egin ondoren, merezimendu-lehiaketaz nahiz aukerazko izendapenez betetzeko proposamena egitea.

c)funtzionarien administrazio egoerak aditzera ematea eta iharduneango zerbitzuan berriro hasteko baimena ematea.

f)behin, behingoko langilegoa eta bitarteko funtzionariak izendatzea eta horiei postua utzeraztea, baita, Batzarrak oneritzia agertu ondoren, alidrako lan-itunepeko langilegoa kontratatzea ere, indarreango araudiari jarraiki lan-utzeraztea berez eta besterik gabe ematen den kasuen kaltetan gabe.

g)derrigorrezko erretiroak eta ezintasun fisikoak erakgindakoak adieraztea

h)langilego laboral finkoaren kontratuen iraungipena, arrazoizko kausek nahiz zigor-egozteak eraginda, erabakitzea, eta, bidezko den kasuetan, boroiek indargabetzea.

i)zerbitu-eginkizunak ematea eta lanposturen bati behin-behinean atxikitzea.

j)maila pertsonalen eskuratze eta aldaketak onartzea, baita, hirurtekoen ondorioetarako, henedik administrazioan emandako zerbitzuak ere.

k)produktibitate osagarriagatik banakakotutako zenbatekoak izendtzea eta ohiz kampoko zerbitzuengatik hobariak ematea, Batzordeko Batzarrak onartutako banaketa orizpideekin bat etorriz

l)Batzarrak ordezkotzan ematen dizkion egitekoak betetzea.

4. atala.

Idazkari Nagusiari dagokio:

a)Ordainketa araubidearen ezarpen eta Batzordeko Batzarrak aurrekontuetan sartutako langilezerrenda, lanpostuen zerrenda eta lan-eskaintza publikoa onar ditzala proposatzea.

b)Zerbitzuaren emankortusuna eta langilegoaren sustapena eta gaikuntza hobetzeko neurriak eta ekimenak bultzatzea, koordinatzea eta, hala behar izan ezkero, burutzea.

c)Langilegoari dagozkionetan ikuskatze-lanak egitea eta funtzio publikoaren alorrean orohar ezar daitezkeen arauak betetzen direla zaintzea.

d)Funtzio publikoaren alorrean beste administrazioetan aginpededun diren organoen aurrean Batzordea ordezkatzea.

e)Bateragarritasun-espedienteak erabakitzea.

f)Indarrean dauden xedapenen arabera zigortzeko ahalmenez baliatzea, langilego laboralaren kasuan zerbitzua behin betiko utzeraztekoaz eta egoztekoaz salbu.

g)Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak hizkuntza normalkuntzarako egiten dituen aurrikuspenak Batzordean betetzeko beharrezko neurriak hartzea.

h)Lizentziak ematea.

i)Orobar, langilegoaren buruzatza eta ohizko administrazio eta kudeaketa ekintzak

5. atala

I.- Lan-Harremanetarako batzordeko funtzionariak,

Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeko 43. atalean erabakitakoarekin bat etorriz, ondoren aipatzen diren kidegoen barne geldituko dira, adierazten diren taldeetan bildurik:

A TALDEA

A- I Administrazio Goi Mailako Kidegoa.

A-2 Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoa.

B TALDEA.

B- I Administrazio Kideaketa Kidegoa.

B-.2 Erdi Mailako Teknikarien Kidegoa.

C TALDEA

C-.1 Administrazio Kidegoa.

C-.2 Teknikari Laguntzaileen Kidegoa.

D TALDEA

D-1 Administrari Laguntzaile Kidegoa.

E TALDEA

E-1 Menpekoen Kidegoa. .

2. Ilona hemen kidegoei dagozkien oinarrizko eginkizukak:

a) Administrazio Goi Mailako Kidegoari:

programaketa, kudeaketa, egiteratze, ikuskatze nahiz zaintze alorretako goi mailako azterlan edota proposamenak egitea, administrazioaren iharduerari dagozkionak hain zuzen .

Kidego honetan sartu ahal izateko, Euskal Funtzio Publikoari buruzko

Legeko 43. atalean A Taldearentzat ezarritako titulua izatea eskatuko da

b) Kudeaketa Kidegoaria:goi mailako eginkizunetan lankidetza eskaintzea, araudia ezartzea, espediente normalizatuen erabaki-proposamena egitea eta goi mailakoei ez dagozkien azterlan eta txostenak prestatzea.

Kidego honetan sartu ahal izateko, Euskal Funtzio Publikoari buruzko

Legeko 43. atalean B Taldearentzat ezarritako titulua izatea eskatuko da.

c) Administrazio Kidegoari: goi mailako eginkizunen prestaketarako nahiz berorien ondoriozko elkarlanak burutzea, dokumentazioa egiaztatzea eta bere konplexutasunagatik goi rnailako kidegoei ez dagokiena prestatzea; horiez gain, kidego honi dagokio, halaher, mekanografia-lanak, eskulanak edota zenbaki-hainbaketa lanak egitea, baila jendeari argibideak aman eta barrera egitea ere.

Kidego honetan sartu ahal izateko,Euskal Funtzio Publikoari buruzko

Legeko 43 atalean C Taldearentzat ezarritako titulua izatea eskatuko da.

d) Administrari Laguntzaile Kidegoari: administrazioaren iharduera alorretan laguntzaile lanak egite: makinaz idaztea eta gutunak bidaltzea;kalkulu bakuna; dokumentauak transkribatzea artxibatze, sailkatze eta erregistro-lanak:fitxategiak zaintzea eta jendeari harrera egitea, eta antezekoak.

Kidego honetan sartu ahal izateko, Euskal

Funtzio Publikoari buruzko Legeko 43. atalean D Taldearentzat ezarritako titulua izatea eskatuko da.

c) Menpekoen Kidegoari: ondasun publikoak jagotea eta zaintzea; bulego nahiz zentru publikoetara joandako pertsonen kontrola; aretoen kokapenari buruzko informazioa ematea; langai, altzari eta instalazioak zaintzea; eskutitzak salkatzea eta banatzea:

makina birproduzitzaileak erabiltzea: dokumentuak eta espedienteak igortzea, jakinerazpenak emate, eta, orohar, jagole-etxe zainaren berezko eginkizunak.

Kigego honetan sartu ahal izateko, Euskal

Funtzio Publikoari buruzko Legeko 43. atalean E Taldearentzat ezarritako titulua izatea eskatuko da.

f) Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoari,

Erdi Mailako Teknikarien Kidegoari eta

Teknikari Laguntzaileenari: kidego horie tan sartu ahal izateko eskatutako tituluak lanbide bat egiteko esku ematen dionez, lanbide horretako eginkizunak betetzea, bai eta ikasketa jakin batzuk emandako ezaguera berariazkoa eta zehatza eskatzen duten eginkizunak ere.

Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoan, Erdi

Mailako Tekinikarien Kidegoan eta Teknikari

Laguntzaileen Kidegoan sartu ahal izateko, Euskal Funtzio Publikoari buruzko legeko 43. atalean A, B, eta C Taldeentzat ezarritako titulua izatea eskatuko da, hurrenez hurren. Kidego horiei dagozkien aurrekontuetan sartutako langile-zerrendek adieraziko dute titulazio jakin bati nahiz, hala balegokie, titulazio batzuei zenbat lanpostu dagozkien.

3.- Nolanahi ere, titulazio bera eskatzen duten lanpostuak deialdi bateratuez eta hautaketa-saio amankomunez beteko dira.

4.- Sortzen diren kigoen berezko eginkizunek inolaz ere ez dute esan nahiko lanpostu jakin bqatzuk kidego horiei gordetzen zaienik.

GEHIGARRIZKO XEDAPENA

1.-Lan-Harremanetarako Batzordeko funtzionariei Gizarte Segurantzaren erregimen orokorra ezarriko zaie.

2.- Legez ezarritako mugikortasun bideen ondorioz beste administrazioetatik Batzordean sartzen diren funtzionariek jatorrizko gizarte aurrikuspenezko errejimena izango dute.

ALDI BATERAKO XEDAPENAK

Lehenengoa

Lan-Ilarremanetarako Batzordeak, Lege hau indarrean jartzen den egunetik hasita sei hilabeteko epean eta bertan adierazitako aginduekin bat etorriz, bertako lanpostuen eginkizunak aztertu eta sailkatuko ditu, funtzionariei, langilego laboralari eta behin-behingoko langilegoari dagozkionak zehaztuko dituelarik; hori ezezik, lanpostuen zerrendak prestatu eta onartuko ditu bakoitzari izendatutako lantoki-osagarria eta, hala badagokio, osagarri berezia zenbatekoa den adieraziko duelarik, eta horren arabera, kidegoen eta langilego laboralaren aurrekontuetan sartutako langile-zerrenda ezarriko du.

Bigarrena

1.- Abuztuaren 2ko 30/1984 Legeko aldibaterako seigarren xedapenaren laugarren idazatian erabakitakoaren babescan, aldibaterako lankidetza kontratu administratiboa izanik funtzio publikorako sarbidearen zain Lan-harremanetarako Batzordearen zerbitzupean dagoen langilegoak funtzionari edota langile laboral finko izaera lor dezake, bere eginkizunen sailkapenaren arabera, horretarako antolatutako saio osagarrien bitartez.

Saio horien edukia lehiakideak bete beharreko eginkizunei lotuko zaizkio, horretarako ezartzen diren merezimenduak eta baldintzak egiaztatuaz.

2.- Aurreko idazatian ohartemandako ondorioetarako.

Lan-Harremanetarako Batzordeak merezimenduen lehiaketarko deia egingo du, lanpostuen zerrenda onartu ondoren; lehiaketa horretan parte hartu ahal izango dute iharduneango zerbitzu egoeran daudenak eta borondatezko lanutzialdian edota zerbitzu bereziak eskaintzen daudenak.

Lehiakidea hautaketa prozesura azaltzen ez bada edota berori gainditzen ez badu, kontratu harremana berez eta besterik gabe amaitzea erabakiko da: nolanahi ere, erabaki hori lehiaketa erabaki tzen den egunetik hasi eta handik hiru hilabeteko epe barruan gauzatu beharko da. Alabaina, doakion langilegoak funtzio publikorako sarbiderako hurrengo deialdietan parte har dezake, eta lehendik emandako zerbitzuak baloratu egingo zaizkio, funtzio publikoaren esparruak hartzen duen langilegoarentzat aldibaterako hirugarren erabakian ohartemandako baldinlza eta muga berberekin.

3.- Hautaketa prozesua gainditurik, funtzionari edota langile laboral finko izatea lortzen duten lehiakideek Iehendik. izendatuak zituzten lanpostuak beteko dituzte.

4.- Aurreko idazatietan agindutakoa bete arte, aldibaterako kontratudun langilegoak egungo zerbitzu-harremanari eutsiko dio, lehendik betetzen ari zar lanpostuan segituko du, lanpostu horiei emandako izaera alde batera, eta dagozkion ordainketak Euskal Funtzio

Publikoari buruzko Legean ezarritako errejimenera egokituko zaizkio.

Hirugarrena

l.- Lege hau indarrean jartzcn denean Lan-harremanetarako Batzordean bitarteko Iegez diharduen langilegoak funtzionari edota langile laboral finko izatea Ior dezake, bere eginkizunen sailkapenen arabera, Lan-Harremanetarako Batzordeak horretarako deitutako lehiaketa-norgehiagoka libreko prozedura bidez; prozedura horretan, langüego horrek edozein administrazio publikotan lehendik emandako zerbitzuak baloratuko dira, norgehiagoka aldian atara daitezkeen puntuen chuneko berrogeitabostekin gehienez.

Lege hau indarrean jartzen denetik egiten diren lehendabiziko hiru lan-eskaintza publikoen ondorioz egindako deialdietan ezarriko da balorazio hori

Aurreko idazatian aipatzen diren deialdiak bete ondoren funtzionari edota langile laboral finko izatea lortzen ez duten langileek Lan-Harremanetarako Batzordeko zerbitzua utziko dute, azken deialdia erabakitzen den egunetik hasita hiru hilabeteko epe barruan.

2.- Aurreko idazatietan agindutako bete arte, bitarteko kontratudun langilegoak egungo zerbitzu harremanari eutsiko dio, lehendik betetzen ari zen lanpostuan segituko du eta dagozkio ordainketak Euskal

Funtzio Publikoari buruzko Legean ezarritako errejimenera egokituko zaizkio

Laugarrena

Lehen adierazitako aldiberako xedapenen babesean funtzionari edota langile labor finko izatea lortzen duten langileei edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak aitortuko zaizkie, hirutekoen eta aintzinatasunaren ondorioetarako.

INDARGABETZEKO XEDAPENA

Indargabeturik gelditzen dira Lege honen aurkakoak diren xedapen guztiak, maila berekoak zein txikiagokoak izan.

AZKEN XEDAPENA

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamonean jarriko da indarrean.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Ajuria-Eneako Jauregian, 1992ko maiatzak 18.

Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO


Azterketa dokumentala