Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 1991ko abuztuaren 9a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
2453

434/1991 DEKRETUA, uztailaren 16koa, <<Euskadiko Etxebizitza etaLurra, E.A.>> Baltzu Publikoaren akzio berriak harpidetzeko eta ordaintzeko Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari baimena eman eta Baltzu horren estatutuak aldatzen dituen azaroaren 20ko 298/1990 Dekretua aldatzen duena.

Eusko Jaurlaritzak, <<Vivienda y Suelo de Euskadi-Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, S.A.>> Herri Baltzuaren Berarizko

Batzar Nagusian bilduta, Baltzuaren Domua guztira bostehun eta hirurogeitazazpi milioi (567.000.000 PTA) pezetaraino gehitzea erabaki zuen. Azaroaren 20ko 298/1990 Dekretuaren bidez baimena eman zen 461tik 1134erarteko zenbakiez, biak barne, sortutako akzioak izenpetzeko, eta Akziodunen Batzar Nagusiak erabakitako moduan ordaintzeko; beraz, funtsean, Baltzuaren Estatutuei buruzko 5. atala aldatzeko.

Akziokako Baltzuei buruzko Legearen Bateratutako Idazkia onartzen duen Abenduaren 22ko 1564/ 1989 Legegintzazko Errege Dekretuaren 9 f) atalak galdatzen duenez Baltzuaren Estatutuetan baltzudomuak agertu behar izango du, eta, hala badagokio, ordaindu gabeko balio-zatia eta irabazi-banaketa pasiboak ordaintzeko gehenezko epea zehaztu behar izango dira; eta 9 g) atalak galdatzen duenez baltzu domua osatzen duten akzio kopurua zehaztuko da bai eta «benetan eroan den zenbatekoau ere.

Herri Baltzua sortzen duen azaroaren 21eko 258/ 1989 Dekretua aldatu zuen otsailaren 6ko 29/1990 Dekretuak idaztera berria eman zien

Baltzuaren Estatutuei, Baltzu Domuaz aritzen den 5. atala aldatuz.

Hori· horrela, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren saloz, Jaurtze Batzordeak 1991ko uztailaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

/p>

Atal bakarra. - Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 20ko 298/1990

Dekretuaren 2. atala aldatzea, honakoa dela idazkera berria:

2. atala.- Baltzuaren Estatutuei buruzko bosgarren atalaren 1. idazatia aldatzea, aurrerantzean honako era honetan geldituko dela idatzita:

<<5. atala.- Baltzu Domua:1.- Bostehun eta hirurogeitazazpi milioi (567.000.000 PTA) pezetakoada Baltzu Domua, mila eta ehun eta hogeitamalau (1.134) akziotanbanatuta, hurrenkeran batetik (1) mila eta ehun etahogeitamalaurarteko (1.134) zenbakiak dituztela. Azioak titulotaneratzen dira, batetik (1) laurehun eta hirurogeiarteko (460)zenbakiak dituztenak erabat ordainduta daude. Laurehun etahirurogeitabatetik (461 ) mila eta ehun eta hogeitamalurarteko(1.134) zenbakiak dituztenak ehuneko

27,74etan daude ordainduta,ehuneko 72,26a ordaindu barik dago eta baltzuaren AdministrazioBatzordeak onartu ondoren, bere ordainketa baltzuaren kutxan sartuzegingo da, bost urteko epean gehienez.Akzioak taloi-liburuxketan antolatuko dira.>> Vitoria-Gasteiz,

1991ko uztailak 16.

Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hirígintza, Etxebizitza eta

Ingurugiro Sailburua,

JON LARRINAGA APRAIZ.


Azterketa dokumentala