Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 1989ko abuztuaren 30a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Herri-Kontuen Euskal Epaitegia
2333

ERABAKIA, H.K.E.E.rena, lanpostuak bete arteko iraupen mugatuko kontratazio bidez kontu-ikuskatzailerako sei lanpostu betetzeko Merezimendu Lehiaketarako Deia egiten duena.

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak, lanpostuak bete arteko iraupen mugatuko kontratazio bidez Kontuikuskatzailerako sei lanpostu betetzeko merezimendu lehiaketarako deia egiten du. Oinarri-arau eta

Baremo hauek izango dituelarik:

OINARRI-ARAUAK 1.- Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak 1989rako

Aurrekontuetan ezarrita duenarekin bat etorriz, 1989.eko uztailaren

28ko Osoko bilkuran hartutako Akordioaren arabera, lanpostuak bete arteko iraupen mugatuko kontratazio bidez, H.K.E.E.ko

Kontu-ikuskatzailerako sei lanpostu betetzeko Lehiaketarako deia egiten da.

2.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko 24 mailari dagozkion soldatak izango dituzte lehiaketaren xede diren lanpostuok, eta bere eginkizunak hauek dira:

Euskal Arlo Publikoa osotzen duten Erakundeen ihardun ekonomiko-finantzarien eta kontularitzazkoen ikuskatze lanak burutzea izango da, hau da, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusia eta Erakundeen Adrninistrazioa, Batzar Nagusiak, Foru Aldundiak eta

TOki Erakundeak, baita herri diruak adMinistratzen dituzten bestc edozein Erakunde ere.

3.- Lehiaketan parte hartzeko beharrezko izango dira:

a) Gara adinekoa izatea.

b) Espainiako nazionalitea izatea.

c) Ekonomia edo Enpresa Zientzietan Lizentziatu Titulua izatea.

d) Dagozkion funtzioen agizko iharduna galeraziko dion eritasunik edo elbarritasun fisikorik ez izatea. e) Zigorbidezko espediente baten bidez Adminitrazio Publikotik baztertuta ez egotea, ez eta egiteko publikoetan jarduteko ezgaitua ere.

Gutxienez lau urteko esperientzia Ikuskaritza lanetan Administrazio

Publikoan eta/edo Enpresa Pribatuan.

4.- Lehiaketan parte hartzeko egindako eskabide orrietan, Hirugarren

Oinarri-arauean eskatzen diren baldintza guzti guztiak betetzen dituztela agindu beharko dute nahikideek, agindutakoa ziurtatzeko beharrezko agiriak bere garaian aurkeztu beharko direlarik.

Eskabideak, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko Lehendakari Andre T.

Gorenari zuzenduko zaizkio eta bertako Idazkaritza Nagusian (Alava

Generala kalea, 10-5., Gasteiz) edo Herri Arduralaritzaren Euskal

Erakundeak Gasteiz, Bilbo eta Oñatin dituen bulegoetan aurkeztuko dira, E.H.A.A.n deialdi hau argitara dadin biharamunetik kontetan hasi era 15 laneguneko epe barruan. ·Merezimenduak balioesteko, eskabide orriarekin batera lehiatzileek merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharku dituzte, bai jatorrizkoak, zein fotokopiak, jatorrizkoekin egiaztatzeko.

Administrazio Bidearen Legearen 66. atalean ezarritaku erara ere aurkeztu ahal izango dira eskabide orriak.

5.- Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hoiek aztertu ondoren,

Epaimahai Kalifikatzaileak onartu eta bazter utzitako nahikideen zerrenda onartuko du, eta Ehaimahaiko egoitzan eta H.A.E.E.ko

Bulegoetan jarriko da jendaurrean; bazter utzitako nahikideei bost laneguneko epea emango zaie murtziloak aurkezteko, gero Epaimahaiak erabakiko ditu eta lehen esandako tokietan jarriko dira jendaurrean.

Behin-behineko zerrendak, automatikoki behinbetiku bihurtuko dira, murtzilorik aurkezten ez bada. 6.- Lehiaketako Epaimahai

Kalititzailea honela osotuko da:

6.-Lehendakaria: Milagros García Crespo Andrea, Herri-Kontuen Euskal

Epaitegiko Lehendakari Andre T. Gorena.

Ordczkoa: Pedro Hernando Arranz Jauna, H.K.E.E.ko Lehendakariorde

Jaun T. Argia.

Bokalak: M. Asunción Macho Berroya Andrea, Kondaira-Lurraldeetako

Foruzko Erakundeeikiko Saileko Kontseilari Andre T. Argia. ,

Pedro Larrucea Martinez Jauna, Osakidetza-Euskal

Osasun-Zerbitzuarekiko Saileko Kontseilari Jaun T. Argia.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari bat.

Ordezkoak, hurrenez hurren:

Begoña López Errasti Andrea, Euskal Autonomi Elkarteko

Administraritza Nagusiarekiko Saileko Kontseilari Andre T. Argia.

Josu Fernández García Jauna, Euskal Autonomi Elkarteko

Iraskunde-mailako Administraritzarekiko Saileko Kontseilari Jaun T Argia.

José Ignacio Martínez Churiaque Jauna, Euskal Herriko Unibertsitateko

Kontabilitateko Katedratikoa. Idazkaria, hitza bai bainan boturik gabe: Víctor

Garcia Hidalgo Jauna, H.K.E.E.ko Idazkari Nagusiko Jn. T. Argia.

Ordezkoa: José Miguel Bonilla Regadera Jauna, Euskal Autonomi

Elkarteko Iraskunde-mailako Administraritzarekiko Saileko Aholkularia.

Epaimahaiko kideen zerrenda H.K.E.E.ko iragarki oholtzan eta

H.A.E.E.ko bulegoetan jarriko da jendaurrean.

Epaimahaia ezingo da eratu ez aritu kideetako erdiak baino gehiago biltzen ez badira, zein titularrak edo ordezkoak izan.

Administrazio Prozedura Legearen 20. eta 21. atalek aipatzen dituzten zernolakoak eman daitezenean, Epaimahakideek· ezin hartuko dute parte

Epaimahaian, honen berri deialdiko agintaritzari emango zaiola eta izangaiek uko egin ahal izango dietela.

7.- Izendatu dadin egun eta orduan, Epaimahai Kalifikatzaileak lehiatzaileek aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aztertuko ditu eta aukeran kalifikatuko ditu, oinarri-arau hauen balio-taulan xedatutakoaren arabera.

8.- Nahikideen kalifikazioa bukatu eta gero, Epaimahaiak proposaturikoen zerrenda .jendaurrean .jarriko du H.K.E.E.ko iragarki oholtzan eta H.A.E.E.ko Bulegoetan; deialdiaren xede diren lanpostuak baino hautatu gehiako ezingo dira proposatu.

Proposatutako lehiatzeileek, onartutakoen zerrenda argitara dadin biharamunetik kontetan hasi eta hamar laneguneko epe barruan

H.K.E.E.ko Idazkaritza Nagusian aurkeztu beharko dituzte, lehiaketan parte hartzeko hirugarren oinarri-arauean eskatzen diren baldintzak egiazta ditzaten agiriak, hau da:

1. N.A.N.aren fotokopia.

2. Hirugarren Oinarri-arauean eskatutako tituluaren kopia kautotua edo fotokopia, jatorrizkoarekin batera egiaztatu ahal izateko, edo bestela titulua emateko arielak ordaindu direla ziurtatu dezan agiria.

3. Zinpeko aitorpena, zerbitzu publikotik ez dagoela aldendurik ez eta funtzio publikoak betetzeko ezgaiturik ere aitortuz.

4. Medikuaren ziurtagiria, dagozkion zereginak betetzeko gaisotasunik eta gorputzeko ezintasunik ez duela egiaztatuz.

5. Bere lanbide esperientzia froga-ditzaten egiaztagiriak.

Lan kontratua gauzatu aurretik, proposaturiko lehiatzaileek bateraezintasun kasuetan ez daudela sartuta aitortu beharko dute.

9.- Oinarri-arauetan jaso ez diren kasuetan, Lehiaketa ondo burutzeko beharrezko diren akordioak hartu eta azaldu daitezen zalantzak erabakitzeko baimena ematen zaio Epaimahai Kalifikatzaileari.

10.- Oinarri-arau hauek, Deialdia bera eta bertatik eta Epaimahai

Kalifikatzailearen ihardunetik sor daitezen Administrazio ekintza guztiak, doakienek aurkatu egin ahal izango dituzte Administrazio

Prozeduraren Legean ezarritako kasu eta eran.

Balioespena: Epaimahai Kalitikatzaileak, aurkeztutako merezirnenduak eta agirien balioespen askea ikusita, kontuan izanda tituluak eta beste merezimendu batzuk, bete izandako lanpostuak, euskara eta beste hizkuntza batzuk nola dakizkiten, bete behar den lanposturako nor den egokiena, guztiok kontuan izanda, eta nahikidearekin elkarrizketa izan ondoren, proposaturiko lehiatzeileen zerrenda egingo du puntuen hurrenkeran.

Gasteiz, 1989.eko uztailak 28. Lehendakaria,

MlLAGROS GARClA CRESPO.


Azterketa dokumentala