Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 1989ko uztailaren 28a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
2092

6/1989 LEGEA, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

Eusko Legebiltzarrak, Funtzio Publikoari buruzko uztailaren

6ko 6/1989 Legea onartu duela jakizarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Beraz, lege horri men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako nahiz agintari izanik, Euskadiko herritar guztiei.

Gasteiz, 1989.eko uztailak 21. <P ALIGN="JUSTIFY">Lehendakaria, <P ALIGN="JUSTIFY">JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

ZIOEN ADIERAZPENA

I.- Administrazio Publikoa, funtsezko elementu da, zalantzarik gabe, gizarte modernuen garapena, aurrerapena eta ongi izatea lortu ahal izateko. Biztanlegoaren beharrei erantzutea xede duten zerbitzu eta sorozpen mailako egitekoak direla eta, arrunt leku nabarmena lortu du

Administrazioak, poliki-poliki, agintaritza publikoen artean, izan ere, gizarte-sail ezberdinetatik etengabe eskatzen zaizkion zerbitzuak oso ugariak bait dira.

Euskal herritarren aurrerakoitasun eta ongi izateko itxaropenei erantzuna emateko ezinbesteko bidetzat jotzen da Administrazioa eta esanahi berezia hartzen du Euskadin, izan ere, eduki eta ekintza zehatzetan gauzatzen den eginkortasuna eman behar bait dio autogobernuari.

Hala ere, Legearen justifikabide diren helburuak betetzeak eta, arazoei benetako irtenbideak emango dizkien bide publiko, bizkor, emankor eta horiengandik hurbileko gisa, Lege hori antolatzeak eragozpen nabarmenak dakartzate, beste kasu batzutan ematen diren eragozpenez gain. Izan ere,

Administrazio modernu baten taiuketa antolatzen ahalegin haundia egin behar da,

Administrazio hori ihardunean jarriko duten giza-baliabideez hornitu eta, dituen helburuak betetzeko prozedura eta metodo egokiz, zerbitzu publikoen kudeaketaren ardura hartuz. Gainera, Administrazio berria sortze eta sendotze-prozesuak sortarazi dituen beste arazo batzuri ere eman behar zaie irtenbide, Administrazio horren hazte-erritmoa ez bait da beti aurre-plangintzaren ondorio izan, autonomi garapenaren bultzakaden ondorio baizik. Egoera horrek, alde batetik, Estatuko eta horren Erakunde Burujabeetako eraketa periferikoek dituzten estamentuek autonomi Administrazioak eratutako zerbitzu eta organu berriekin batera jokatu beharra ekarri du eta, bestetik,

Administrazio honen eta honen zerbitzuan diharduten langileen arteko zuzentza-mailako modu askotako harreman ugari, horien errejimenak eta egoerak, ahaleginak egin baldin badira ere, modu askotakoak izaten jarraitzen dutela.

Administrazioak ere hartu behar ditu bere baitan. Eztabaidagarri ez den premisa hau oinarritzat hartuz, Administrazio Publiko guztien euskarri diren langileei tratamendu berdina eman behar zaie, zerbitzu egiten dioten erakundearentzat eskatzen den izaeraren aurkako liratekeen talde itxiak alde batera utziz.

Euskal Erakundeari ematen dio Legeak aukeraketa-prozesu ezberdinak kidekatzeko gaitasuna, bai nahitaez epaimahaietako kide izanez, baita, batez ere, Erakunde

Burujabe horren bidez, arauak administrazio ezberdinei aukeraketa egiteko eskaintzen dien aukeraz ere. Azken mekanismo honen bidez, aukeraketak egiteko guztientzakoa izango den organu bakarra lortzeko bidea zabaltzen da, hori poliki-poliki ezartzea euskal Administrazioen beren borondateak finkatuko duela. Hain garrantzi handiko gai honetan komeniko litzatekeen erizpide-batasuna lortzeko bide hori, Kidegotan edo antzeko Eskaletan sartzeko prozesuak kidekatzeko gutxieneko edukiak finkatzeko Jaurlaritzari emandako gaitasunaz amaitzen da.

Funtzio Publikoaren hizkuntz normalkuntzari heltzen dio legeak bere V

Idazpuruan. Horretako, bere formulazioa egiten du legeak, horrela, hizkuntz eskakizuna, lanpostuak berekin daraman elementutzat hartuz, oinarri izanik, aurreko legeetan egindako egiturari jarraiki. Ikuspuntu hau oinarritzat hartuz, funtzio publikoaren eremuari buruzko arau-formulazioak hiru alderi eragiten die: Agintze-indarra erabilgarri izan daitekeen uneari begira era ezberdina izango duen hizkuntz-eskakizuna lanpostuan sartzeko baldintza gisa sortzea; sartzeko deiak hizkuntz beharrei egokitzea, dauden eskabideei erantzuteko behar hainbateko giza-baliabidez hornitu ahal izateko Administrazioei bide emanez, eta, azkenik, hizkuntz eskakizuna eskatzerik ez denean, euskeraren ezagupena merezimendu gisa neurtzea.

I. IDAZPURUA <P ALIGN="JUSTIFY">EUSKAL ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ZERBITZUKO LANGILEGOAZ <P ALIGN="JUSTIFY">I. Atalburua. Erabaki Nagusiak

1. Atala.- 1.- Euskal Herriko Autonomi Estatutuko 10. atalaren 4. idazatiak dioenaren arabera, lege honen helburua euskal Funtzio

Publikoaren eta hori osatzen duen langilegoaren errejimen juridikoaren eraketa eta arauketa egitea da.

2.- Egitekoak betetzeko inpartzialtasun eta profesionaltasun eta, interes orokorrak kudeatzeko, eragingarritasun eta objetibotasun-irizpideen arauera eratzen da euskal Funtzio Publikoa.

2. Atala.- 1.- Honako langilego haueiei ezarriko zaie lege hau:

/p>

a) Euskadiko Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorraren eta honen Erakunde Burujabeen zerbitzukoari,

b) Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren zerbitzukoari,

c) Lan-Harremanetako Kontseiluaren zerbitzukoari,

d) apirilaren 2ko 7/85 Legeko 5. atalak dioenaren arabera, foru eta toki-Administrazioen zerbitzuetakoari,

e) abuztuaren 25eko, Unibertsitatearen Eraberrikuntzako

11/1983 Oinarri-Legean ohartemandakoen arabera, Euskal Herriko

Unibertsitatearen zerbitzukoari, eta hori, unibertsitate-burujabetasunari begirune izatearen kaltetan gabe, eta

f) Batzar Nagusien zerbitzukoari.

2.- Lan-itunepeko langilegoak lan-Zuzenbideko arauak eta hura berariz aipatzen duten lege honetako aginduak izango ditu jaurpide.

3.- Lege hau ezarriz, arau bereziak eman ahal izango dira, legea osasun, irakaskuntza eta ikerlaritza-langileen berezitasunei egokitu ahal izateko.

4.- Lege honek ordezkotza-izakera du, legearen ezarpen-eremuak hartzen ez dituen euskal Administrazio Publikoen zerbitzuan diharduten langile guztientzat.

5.- Lege honetako euskal Administrazio Publikoei buruzko aipamenak, atal honetako lehenengo idazatian jasotzen direnei buruzkotzat joko dira.

II. Atalburua. Euskal Administrazio Publikoen zerbitzuko langilegoa

3. Atala.- Honako hauek osatzen dute lege honen ezarpen-eremuak hartzen duen euskal Administrazio Publikoen zerbitzuko langilegoa:

/p>

a) karrerako funtzionariek,

b) bitarteko funtzionariek,

c) behin-behingo langileek, eta

d) lan-itunepeko langileek.

III Atalburua. Organuak eta horiei dagozkienak. <P ALIGN="JUSTIFY">Lehenengo Saila. Goi mailako organuak.

4. Atala.- Funtzio publikoan honako hauek dira goi mailako organuak:

/p>

a) Eusko Jaurlaritza,

b) Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapeneko Saila, eta

c) Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua.

Bigarren Saila. Eusko Jaurlaritza.

5. Atala.- Honako hauek dagozkio Eusko Jaurlaritzari:

/p>

a) funtzio publikoaren arloari buruzkoan legegintza eta araudigintzarako ahalmena baliatzea,

b) titulazio-Talde bakoitzari dagozkion gutxieneko eta gehieneko mailak zehaztea,

c) Lan eta Gizarte-segurantzako Sailak proposatuta eta gai den Administrazioaren eremuan ordezkotzarik haundiena duten sindikaritza-erakundeei iritzia eskatu ondoren, Euskal Administrazioen zerbitzuko langilegoak greba egin dezan kasuetako, gutxieneko zerbitzuak bermatzeko beharrezko neurriak hartzea,

d) Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapeneko

Sailburuak proposatuta, Autonomi Elkarteko Administrazioko langilegoari buruzko politika orokorra jartzea,

e) Autonomi Elkarteko ordezkariek, lan-baldintzei buruz, funtzionarien ordezkariekin izan ditzaten negoziaketetan haiei atxiki beharko zaizkieneko jarraibideak eta artezpideak ematea eta, hala behar izanez gero, lortutako akordioei balioa eta indarra ematea,

f) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren ordezkariek langilegoarekiko harreman kolektiboetan erabili beharreko dituzten ekintza-erizpideak finkatzea eta lortutako akordioak onartzea,

g) Euskal Autonomi Elkartearen zerbitzuko funtzionarien lansari-errejimenari eta gainontzeko langileen lansari-baldintzei ezartzeko arauak eta artezpideak urtero jartzea,

h) Autonomi Elkarteko Administrazioaren eremuan, lanpostuen sailkapen-erizpideak finkatzea eta haien zerrendak onartzea,

i) Autonomi Elkarteko Administrazioko enplegu publikoaren urteroko eskaintza onartzea,

j) euskal Administrazio Publikoetako enplegu publikorako eskaintza bateratua onartu eta argitaratzeko, erizpide eta artezpide nagusiak,

Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluak proposatuta, jartzea,

k) zerbitzutik behin-betiko aldentzeko zigorra ekar dezatenean, Autonomi Elkarteko Administrazioko funtzionarien aurka hasiera emandako zigor-espedienteekiko ebazpen-proposamenei erabakia ematea, eta

l) indarrean dauden araupideek eman diezazkioten gainontzeko eginkizunak betetzea.

Hirugarren Saila. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi

Garapeneko Saila.

6. Atala.- 1.- Honako hauek dagozkio Lehendakaritza,

Zuzentza eta Autonomi Garapeneko Sailari:

/p>

a) Funtzio Publikoari dagozkionetan arau orokorrei buruzko proiektuak eratzea eta, Funtzio Publikoaren gaiekiko arloei dagozkienetan, lege-aurreproiektuekiko eta manu orokorrei buruzko proiektuekiko txostena derrigorrez egitea,

b) zerbitzuko etekina hobetzeko eta lagilegoak barne-mailatan gora egiteko diren neurriak eta arioak suztatzea, koordinatzea eta, hala behar izanez gero, egiteratzea,

c) Autonomi Elkarteko Administrazioaren Funtzio Ppublikoari buruzko politika Jaurlaritzak emandako artezpideen arabera garatzea, bultzatzea, koordinatzea eta kontrolatzea,

d) Autonomi Elkarteko Administrazioaren zerbitzuko funtzionarien lansari-errejimenaren eta gainontzeko langilegoaren lansari-baldintzen ezarpena Jaurlaritzari urtero proposatzea,

e) enplegu publikoaren urteroko eskaintza eta lanpostuen zerrendak eratu eta Jaurlaritzari, horiek onar ditzan proposatzea,

f) langilego-erroldearen ihardunerako arauak jartzea,

g) langilego-arloan ikuskaritza orokorra egitea eta, Funtzio

Publikoari dagozkionetan, ezarpen orokorreko arauak bete daitezen zaintzea,

h) funtzionarien eta lan-itunepeko langilegoaren ordezkariekin negoziatzeko Autonomi Elkarteko Administrazioaren ordezkotza zehaztu eta hori gainontzeko Administrazioetako Funtzio Publikoaren arloan gaitasuna duten organuen aurrean izatea,

i) karrerako funtzionari edo lan-itunepeko langile finko izatera iristeko baztertze-indarreko saioetarako oinarriak, egitarauak eta horien edukia jartzea, horietarako deia egitea, horietako epaimahaiak izendatzea eta saioak gainditu dituztenak izendatzea, jabetza ematea eta, hala behar izanez gero, akuratzea,

j) funtzionarientzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko merezimendu-lehiaketetarako deiak egitea eta horiekiko ebazpena ematea,

k) doakion Sailaren edo Erakunde Burujabearen txostena aztertu ondoren, funtzionarien administrazio-egoerak aldarrikatzea eta ihardunera berriro sartzeko baimena ematea,

l) zergati objetiboegatik edo zigor-espediente bidez norbait kanporatu dutelako, lan-itunepeko langilego finkoaren akurapena amaitzeari eta, bidezkoa denetan, akurapena etetzeari buruzko ebazpena ematea,

m) beste Administrazio Publikotan lan egiteko edo Sailez aldatzea dakarten zerbitzu-ordezkotzak ematea eta, funtzionari sartu-berriak lanposturako, baita Sailez aldatzea ekar dezanean ere, aldibatez atxikitzea,

n) norbere mailak lortu eta aldatzeari eta, hirurtekoetako,

Administrazioan lehen egindako zerbitzuei onarpena ematea,

ñ) Jaurlaritzak onartutako banaketa-erizpideen arabera, emankortasun-osagarriagatikako zenbatekoak banan bana izendatzea eta egindako ohizkoez besteko zerbitzuengatik gain sariak ematea,

o) bitarteko funtzionariak izendatzea eta lantokitik kentzea, eta

p) indarrean dagoen araupideak eman diezazkion egiteko guztiak eta beste organu batzuri berariz eman gabe daudenak betetzea.

2.- Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomiaren

Garapen-Saileko organuek beteko dituzte aurreko idazatian aipatzen diren egitekoak, Sail horren egitura organikoari buruzko dekretuan horretarako jar dadin egiteko-banaketaren arabera.

3.- Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapeneko

Sailburuak eta doakion Saileko edo Erakunde Burujabeko arduradunak batera proposatuta, Jaurlaritzak, 1 idazatiko i), j), k), l), m), n), ñ) eta o) letretan, irakasle eta osasuneko langileei buruzkoan aipatzen diren agintepideak, zerbitzuen eginkortasunak hala eska dezanean, Sail edo Organu

Burujabeei eman ahal izango dizkie.

Laugarren Saila. Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua.

7. Atala.- 1.- Euskal Administrazio Publikoen arteko koordinakuntzako, aholkularitzako eta horietako langilego-politika osatzen duten neurriak proposatzeko eta Administrazio horien zerbitzuko langilegoaren partaidetzako goi mailako organu kolejiatua da Funtzio Publikoaren Euskal

Kontseilua.

2.- Kontseiluaren txosten eta proposamenek ez dute behartze-indarrik izango.

3.- Kontseiluak eraketa eta ihardunerako bere arauak egin eta gai ezberdinetako adituekin lan-taldeak osatu ahal izango ditu.

8. Atala.- Honako hauek dagozkio Funtzio Publikoaren Euskal

Kontseiluari:

/p>

a) Funtzio Publikoaren alorreko lege-aurreproiektuekiko txostenak bi hilabeteko epearen barruan egitea,

b) Funtzio Publikoaren arloko gaiei doazkienean,

Jaurlaritzak onarpena eman beharreko erabaki-proiektu nagusiei, foru Erakundeek gerta ditzaketen erabakiei eta udal-Batzarrek osoko bilkuran onartu beharreko barne-jaurpideko araudiei buruzko txostenak hilabeteren barruan egitea,

c) Funtzio Publikoaren arloan Estatuko Administrazioaren lege-aurreproiektuek eta erabaki nagusiek euskal Administrazio Publikoetan izan dezaketen eragina aztertzea eta koordinakuntzarako neurri egokiak proposatzea,

d) Euskal Administrazio Publiko guztietako Funtzio Publikoa eta langilego-politika elkarri egokitzeko beharrezko diren neurriak eta, bereziki, langilego-erroldeari, sarrera-sistemei, lanpostuen zerrendei, gora egite eta administrazio-karrerari, funtzio eta lansari-mailako kidekaketari eta enpleguarekiko eskaintza publikoari buruzkoak eztabaidatzea eta proposatzea,

e) Euskal Administrazio Publikoen zerbitzuko langilegoa euskalduntzeko eta Administrazio horien erakuntza eta iharduera hobetzeko neurriak proposatzea, eta

f) Gai den organuak horrela eska dezanean, euskal

Administrazio Publikoen langilegoari buruzko erabaki eta ebazpenekiko txostena ematea eta Administrazioetako kideren batek bete-betean dagozkion gaiei buruz, aztertzeko eman diezazkion gaiez arduratzea eta horiekiko txostena egitea.

9. Atala.- Honako hauek izango dira Funtzio Publikoaren

Euskal Kontseiluko kide:

/p>

a) Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapeneko

Sailburua, hau buru izango dela,

b) Administrazio eta Funtzio Publikorako Sailburuordea,

c) Funtzio Publikoaren Zuzendaria, hau idazkari izango dela,

d) Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaria,

e) Osakidetza/Euskal Osasun-Zerbitzuko Langilegoaren

Kudeaketako Zuzendaria,

f) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Saileko

Langilegoaren Kudeaketako Zuzendaria,

g) Foru Diputazio bakoitzeko Foru Diputatu bana, Diputatu

Nagusiak izendatuta,

h) Udal-Batzarren hiru ordezkari, euskal toki-erakundeen elkarte edo federakuntzek bakoitzak duen ordezkotzaren heinean izendatuko dituztela, eta

i) Sindikaritza-erakundeek euskal Administrazio Publikoetan duten ordezkotzaren heinean izendatuko dituzten hamabi langile-ordezkari.

Boskarren Saila. Sailak.

10. Atala.- 1.- Honako hauek dagozkio Sail bakoitzari, honi atxikitako langilegoari dagozkionetan:

/p>

a) Behin-behingo langileak izendatzea eta lan-itunepeko aldi baterako langileak akuratzea,

b) Konpatibilitate-espedienteak ebaztea,

c) Dei publikoa egin ondoren, izendapen jareko lanpostuak betetzea,

d) Derrigorrezko eta gorputzeko ezinaren ondoriozko jubilazioak aldarrikatzea,

e) Lanpostuen zerrendak proposatzea,

f) Lanpostuak betetzeko aldi baterako izendatzea eta zerbitzu-ordezkotzak ematea, Sailez aldatzea ekar ez dezatenean,

g) Funtzionarien eta lan-itunepeko langilegoaren ordezkariekin negoziatzeko Sailaren ordezkariak izendatzea,

h) Indarrean dauden erabakien arabera, zentzapide-aginteez baliatzea, lan-itunepeko langileren bat zerbitzutik behin-betiko aldendu eta kanporatzea izan ezik,

i) Baimenak ematea, eta

j) Orohar, langilegoaren buruzagitza eta administrazio-ekintzak eta ohizko kudeaketa egitea, baita indarrean dauden araupideek eman diezazkioten beste ekintza guztiak ere.

2.- Saileko organuek beteko dituzte aurreko idazatian aipatzen diren egitekoak, egitura organikoari buruzko dekretuan horietarako jar dadin banaketaren arabera eta araudiz erabaki daitezen prozedura-arauei atxikiz.

3.- Atal honetan aipatzen diren egitekoak, behin-behingo langileak izendatzekoa ez besteak, Erakunde Burujabeetako Zuzendariei dagozkie, horiei atxikitako langilegoari dagozkionetan.

Seigarren Saila. Herriogasun eta Dirubideetako Saila.

11. Atala.- Honako hauek dagozkio Herriogasun eta

Dirubideetako Sailari:

/p>

a) Autonomi Elkarteko Administrazioko langilegoaren gastuak atxiki beharko zaizkien artezpideak, ekonomia eta aurrekontu-politika orokorraren barruan, Jaurlaritzari proposatzea,

b) Gastuetan aldaketaren bat ekar dezaketen lanarigoarekiko neurriei buruzko txostena egin eta, hala behar izanez gero, horiek arteztea, eta

c) Aurrekontu-zerrendak Lehendakaritza, Zuzentza eta

Autonomi Garapeneko Sailarekin eratzea.

Zazpigarren Saila. Gainontzeko Administrazio Publikoetako

Jaurtze-Erakundeak.

12. Atala.- Gainontzeko euskal Administrazio Publikoetan, horietako bakoitzeko jaurtze-erakundeak beteko ditu funtzio publikoari buruzko egitekoak, horiei ezarri beharreko berarizko arauetan aitorturik izan ditzaten ahalpideen arabera.

II IDAZPURUA <P ALIGN="JUSTIFY">FUNTZIO PUBLIKOA EGITURATZEAZ ETA ANTOLATZEAZ <P ALIGN="JUSTIFY">I Atalburua. Lanpostu-zerrendak

13. Atala.- Euskal Administrazio Publikoek bere barne-egiturak arrazoibideratu eta eratu, langilego-beharrak finkatu, lanpostuetan jarduteko eskatutako baldintzak zehaztu eta horietako bakoitza sailkatzeko baliabidea dituzte lanpostu-zerrendak.

14. Atala.- 1.- Lanpostu-zerrendek aurrekontuetan diruz hornitutako lanpostu guztiak hartu beharko dituzte, funtzionarientzat, lan-itunepeko lanari finkoentzat eta behin-behingoentzat gordetakoak bereiziz.

2.- Funtzionarientzat gordetako lanpostuetan beste

Administrazio Publikoetako funtzionariek lor ditzaketen lanpostuak horiek betetzeko doakion sistemaz finkatuko dira.

15. Atala.- 1.- Lanpostu-zerrendek honako hauek adieraziko dituzte nahitaez horietako bakoitzeko:

/p>

a) Izena,

b) Atxikita dagoeneko Saila edo Zuzendaritza,

c) Dedikazio-errejimena,

d) Hori betetzeko eskatutako baldintzak, horien artean derrigorrez hizkuntz eskakizuna eta horrek indarra galtzen dueneko eguna, eta

e) Bakoitzean beharrezko izan dadin zein Talde, Kidego edo

Eskala edo lan-kategoriatan sartuta dagoen. Lanpostuak Talde bati baino gehiagori aukeran eman ahal izango zaizkie, beti ere horietako maila-artekoan sartutakoak balira behintzat.

2.- Funtzionarientzat gordetako lanpostuetan, honako hauek ere adieraziko dira:

/p>

a) Lanpostuari eman zaion maila, 1etik 30era bitartekoa,

b) Lanpostuak betetzeko sistema, eta

c) Izendatua duten berarizko osagarria.

16. Atala.- Lanpostuen zerrendak, eta horietan izan daitezkeen aldaketak Euskal Agintaritza-Aldizkarian argitaratuko dira; edota,

Foru Diputazioetakoak edo Udalbatzarretakoak direnean, Kondaira-Lurraldekoan.

17. Atala.- Aurrekontuetan ohartemandakoei egokituko zaizkie lanpostu-zerrendak, eta ez dute jasoko dagokion ekitaldirako aurrekontu-zerrendetan ohartemandako kredituek erantzun ezineko diru-hornidura duen lanposturik.

18. Atala.- Egitura organikoan egin daitezen aldaketak onartzeak, aldi berean, horiei dagozkien lanpostuen zerrendak onartzea ere eskatuko du. Nolanahi ere, lanpostuen zerrenden bidez sortu, aldatu edo kenduko dira lanpostuak.

19. Atala.- 1.- Euskal Administrazio Publikoetako lanpostuak funtzionariek beteko dituzte eskuarki.

2.- Lan-itunepeko langile finkoentzat honako hauek bakarrik gorde ahal izango dira:

/p>

a) Egitekorik nagusiena ofizio batetan jardutea duten lanpostuak, eskuzko teknikak erabiltzea batez ere beharrezko izan eta horiek betetzeko ikasketa-titulaziorik behar ez dezanekoan,

b) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren menpeko ez diren irakaskuntza edo gaikuntza-zentruei atxikitako irakaskuntza-lanpostuak,

c) Eraikuntzei, tresneriei eta antolapideei bere onean eusteko eta iraunarazteko alorrei, arte grafikoei eta inkestei dagozkien tresnerietako lanpostuak, horien egitekorik nagusiena zerbitzuek jarduteko beharrezko den azpegiturari berari eustea edo erabakiak hartzeko beharrezko diren azterlanak ahalbideratzeko datu objetiboak eskaintzea bait da,

d) Izaera bereziko lanpostuak, horietan jarduteak heziketa akademiko zehatzik behar ez duenean, eta egon dauden Kidego edo Eskaletako langileek bete ezin dituztenean eta izan duten edukia dela eta Kidego edo

Eskala berriak sortzea aholkagarri egin ez dezatenean,

e) Kudeaketako organu bereziei, foru eta tokiko Erakunde

Burujabeei eta Autonomia Elkarteko Administrazioaren merkataritzako Erakunde

Burujabeei atxikitako lanpostuak, menpeko direneko Administrazioaren aldetiko agintaritza-iharduketa, nahitaezko lege-aholkularitza, herri-sendesmena, ikuskaketa, zaingoa edo ekonomi eta dirubide-kudeaketaren arakaketa dakartenak salbuetsiz, horrelakoetan funtzionarientzat gordeko bait dira, eta

f) Duten izaera edo atxikita daudeneko organu edo banakoek bete dezaten zerbitzuaren zernolakoak kontutan izanik, Eusko Legebiltzarraren legez finka daitezen lanpostuak.

II Atalburua. Aurrekontu-zerrendak

20. Atala.- Funtzionari Talde eta Kidego bakoitzari eta lan-itunepeko langilegoa sailkatuko deneko kategoria bakoitzari dagozkien aurrekontu-zerrendak edo hornitutako lanpostu-zerrenda euskal Administrazio

Publikoetako aurrekontuek finkatuko dituzte.

21. Atala.- 1.- Funtzionariei dagozkien aurrekontu-zerrendek, ondoren aipatutako kontzeptuen arauera eratutako kreditu-horniduren zerrenda emango dute:

/p>

a) Talde bakoitzari dagozkion oinarrizko lansariak,

b) Maila bakoitzeko lanpostuei dagozkien lan-izendapenagatikako osagarriak,

c) Izendatuak dituzten lanpostuen berarizko osagarriak, eta

d) Emankortasun-osagarria, gastu-egitarau bakoitzak hartzen duen langilegoaren erabateko gostearen ehunekotan adierazia.

2.- Lan-itunepeko langilegoari dagokionez, dagozkien kreditu-hornidurak ere sartuko dituzte aurrekontu-zerrendek, ezarri beharreko izan daitezen itune kolektiboetan jarritakoaren arabera ordaingarriak diren lansari-kontzeptuei jarraiki eratuak.

3.- Langilegoaren eskubide izan litezen gain sariak eta kalte-ordainak ordaintzeko, orotariko hornidurak ere jarriko dira aurrekontuetan. Ekonomi eskubideak aitor ditzaten epaimahaiek sendetsitako epaiak betearazteko jarritako diruek ere azaldu beharko dute, baita iraunkortasunik edo aurrez ikusi gabeko lanpostuei ez dagozkien presakako edo noizbehinkako lanei aurre egiteko jarritakoek ere.

4.- Behin-behingo langilegoarentzako horniduretan lanpostu bakoitzarentzat finkatutako lansaria banaka adieraziko da.

III Atalburua. Enplegu publikorako eskaintza

22. Atala.- 1.- Euskal Administrazio Publikoek urtearen lehenengo hiruhilabetekoaren edo, hala behar izanez gero, aurrekontuak onartu eta ondorengo hiru hilabeteen barruan onartuko eta emango dute argitara enplegu publikorako eskaintza.

2.- Enplegu publikorako eskaintzak, honako hauek adieraziko ditu:

/p>

a) Aurrekontuetan diruz hornituta egon eta betetzeke dauden funtzionarien ta lan-itunepeko langile finkoen lanpostuen kopurua lan-kategoriaka edo funtzionari-Taldeka, Kidegoka eta Eskalaka sailkatuta, baita nahitaezko jubilazioz urte-barruan izan behar dutenena ere,

b) Dagokion aurrekontu-urtean bete behar diren lanpostuak eta gainerakoak bete beharreko garaiaren aintzin-usteak, eta

c) Araudiz finka daitezen gainerako xehetasunak.

3.- Enplegu publikorako eskaintzan betetzeko hitz emanik dauden lanpostuak ez da kentzerik edo eraldatzerik izango, ez eta horietaz bestelako lanpostuak betetzeko baztertze-indarreko saioetarako deirik egiterik ere.

23. Atala.- Enplegu publikorako eskaintza Euskal Herriko

Agintaritza-Aldizkarian argitaratuko da, edota foru Diputazioek nahiz

Udalbatzarrek egina denean, dagokion Kondaira-Lurraldeko Aldizkarian.

24. Atala.- Enplegu publikorako egin duten eskaintza Euskal

Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratu ondorengo hilabetearen barruan, dei horretan jasotako lanpostutarako baztertze-indarreko saioetarako dei egingo dute euskal Administrazio Publikoek.

IV Atalburua.- Langilegoa aukeratzea

25. Atala.- 1.- Euskal Herri-Administrazioek ageriko deialdiz eta nornahirentzako norgehiagoka, lehiaketa edo norgehiagoka-lehiaketa bidez aukeratuko dute euren langilegoa, funtzionaria zein lan-itunepekoa izan, horietan, agiritasun, berdintasun, merezimendu eta gaitasun-erizpideak bermatuko direla.

2.- Egin beharreko saio-moeten eta bete beharreko egitekoen edukiaren arteko egokitzapena gordeko dute aukeraketa-prozedurek; horretarako, orotariko edo berarizko ezagupen-saio teorikoak eta praktikoak, test psikoteknikoak, elkarrizketak, baztertze-indarreko gaikuntza-ikastaroak, praktika-aldiak eta baztertze-indarreko prozeduraren objetibotasuna, zentzuzkotasuna eta funtzionaltasuna bermatzeko egokiak izan daitezen gainerako sistemak erabili ahal izango dira.

26. Atala.- 1.- Izan nahikoen jakite-maila zehazteko eta horiek aukeraketan duten lehentasun-hurrenkera finkatzeko, gaitasun-saio teorikoak eta praktikoak egitean datza norgehiagoka.

2.- Izan nahikoek emandako eta egiaztatutako merezimenduak dagokion deialdian ezarritako taularen arauera kalifikatzean datza, eta ez beste ezertan, lehiaketa, horiek aukeraketan duten lehentasun-hurrenkera finkatuz.

3.- Gorago aipatutako bi sistemok aukeraketa-prozeduran hurrenez-hurren gauzatzean datza norgehiagoka-lehiaketa, eta lehiaketa-aldiaren baloraketa ez da inoiz norgehiagokan lor daitekeen gehieneko puntuaketaren ehuneko berrogeita bostetik gorakoa izango.

27. Atala.- Karrerako funtzionariak eta langilego finkoa norgehiagoka bidez aukeratuko da, edo norgehiagoka-lehiaketa bidez, bete beharreko egitekoen nolakoa dela eta, merezimenduak edo esperientzia baloratzea egoki gertatuko balitz. Salbuespen gisa, aukeraketa lehiaketaz gauzatu daiteke, baldin eta, zernolako bereziak dituen lanpostua izanik, jakineko merezimenduak dituen, berarizko esperientzi maila edo ezagupenei buruzko saio objetiboen bidez ezin egiazta daitezkeen baldintzak dituen langilegoak bete behar baditu.

28. Atala.- Karrerako funtzionari izatera iristeko baztertze-indarreko saioetarako deiek, aurrez aipatutakoez gain, trebaketa-ikastaroak zein praktika-aldiak burutzea jarri ahal izango dute aukeraketa-prozedurako beste fase gisa.

Ikastaroetara eta praktika-aldietara irits daitezen izan nahikoen kopurua ez da deian emandako lanpostuena baino haundiagoa izango eta praktiketan dabiltzan funtzionari izendatuko dira horiek. Egoera horretan dauden bitartean, nolanahi ere, titulodun Taldearen oinarrizko lansariak jasoko dituzte eta Talde horri emandako lan- izendapenagatikako osagarriaren gutxieneko mailaren baliokidea izango dute.

Trebaketa-ikastaroak eta praktika-aldiak bat eginda ez dute hemezortzi hilabetetik gora iraungo eta, deian ohartemandako kalifikatze-prozeduraren arabera, horiek ez gainditzeak izan nahikoa aukeraketa-prozesutik kanpo uztea eta funtzionari izateko izan litzakeen eskubideak galtzea ekarriko du.

29. Atala.- 1.- Euskadiko Autonomi Elkarteko eta horko

Erakunde Burujabeetako funtzionari izatera iritsi aurretiko baztertze-indarreko trebaketa-ikastaroak Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak emango ditu.

2.- Gainerako euskal Administrazio Publikoen zerbitzuko langilegoa aukeratzea edo, hala behar izanez gero, funtzionari izatera iritsi aurretiko baztertze-indarreko trebaketa-ikastaroak egitea, aipatu Erakundeak horretako izenpetutako itunez burutu ahal izango ditu.

Itune horiek baliokidetzat aldarrikatutako Kidego eta

Eskaletan sartzeko izenpetuko dira batipat.

30. Atala.- 1.- Euskal Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionari edo langile finko izateko baztertze-indarreko deiek, nahitaez, honako hauek jaso beharko dituzte:

/p>

a) Lanpostu hutsen kopurua, Taldea, Kidegoa eta Eskala edo zein lan-kategoria dagokien eta barne-mailatan gora egiteko uzten den ehunekoa,

b) Izan nahikoek bete behar dituzten baldintzak,

c) Saioak, egitarauak eta, behar balitz, merezimenduen zerrenda, baita baloraketarako erizpideak eta arauak ere,

d) Aukeraketarako epaimahaiaren edo teknika-organuaren osakera, eta

e) Hala behar izanez gero, baztertze-indarreko ikastaroaren edo praktika-aldiaren zernolakoak finkatzea.

2.- Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluak proposatuta eta

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak erizpen-idazkia egin ondoren, karrerako funtzionari eta lan-itunepeko langile finko izatera iristeko berdinak izango diren gutxieneko egitarau eta eduki bateratzaileak jarriko ditu

Jaurlaritzak, nolanahi ere, horietako bakoitzean sartzeko direnak errespetatuz.

31. Atala.- 1.- Aukeraketarako epaimahaiak edo teknika-organuak erabat burujabe izango dira euren egitekoetan, prozeduraren objetibotasunaren erantzukizuna izango dute eta deian ematen diren oinarriak beteko direla bermatuko dute.

2.- Epaimahaiak osatzean arreta haundiz zainduko da espezialitate-erizpidea betetzea. Epaimahaikideetatik erdiak behintzat izan beharko du sartzeko eskatutako ezagupen-alor bereko titulazioa, eta denek izan beharko dute ikasketa-maila bereko edo goragoko titulazioa. Epaimahaietan beti izango da Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak izendatutako ordezkari bat, eta beste bat langilegoarena, sindikatuetako ordezkaritzak izendatua.

3.- Aukeraketa-aldiak dituen saio guztietako edo batzuetako, epaimahaiek beren lanetarako aholkulariak hartu ahal izango dituzte, eta hauek beren teknika-berarizkotasunetan aritzera mugatuko dira.

32. Atala.- 1.- Aukeraketarako epaimahaiek edo teknika-organuek aukeratutako izan nahikoen kopurua eta deiaren gai den lanpostu-kopurua berdina izango da, mugapen hori hausten duten proposamenak erabat eta berez baliorik gabeak bait dira.

2.- Aukeraketarako epaimahaien edo teknika-organuen erabakiak izendaketa dagokion organuarentzat baztertze-indarrekoak izango dira, honek, Arduralaritza-Auzipidetarako legean ohartemandakoaren arauera, ikuskatu ahal izatearen kaltetan gabe.

33. Atala.- 1.- Bitarteko funtzionariak eta aldi baterako langilegoa arauz jarritako prozedurari jarraiki aukeratuko dira, agiritasun, berdintasun, merezimendu eta gaitasun-erizpideak kontutan izanik eta ahalik eta bizkorren jokatzen saiatuz. Dena dela, bitarteko eta aldi baterako langile-goak titulaziori buruzko eskakizun nagusiak eta aldikotasunez beteko duten lanpostura iristeko edo bete behar duten egitekorako eskatutako gainerako baldintzak bete beharko dituzte.

2.- Gizartetik baztertutako jendea birgizarteratzea suztatu ahal izateko, euskal Administrazio Publikoek bere aldi bateko lanbide-egitarauak jarri, edo herri nahiz norbanako-alorreko beste erakundeekin ituneak egin ahal izango dituzte.

V Atalburua. Langilegoaren Erroldea

34. Atala.- 1.- Langilegoaren errolde bana izango dira euskal Administrazio Publikoetan, eta horien zerbitzuko langile guztiak sartuko dira errolde horietan.

2.- Errolderatutako langileen administrazio-zereginari doazkion gorabehera guztiak erasoko dira langileen erroldean, baina inola ere ez ordea arrazari, erlijioari edo iritziei buruzko oharrik.

3.- Nominan ez da inolako lansaririk jasotzerik izango, aurretiaz langile-erroldean horiek onartu dituen ekintza edo erabakia jasotzen ez baldin bada.

4.- Erroldean jasotako datuez baliatzea Konstituzioaren 18. ataleko 4. idazatian ohartemandako mugen baitakoa izango da. Errolderatutako langileak inolako trabarik gabe bere espedientera sartzeko eta horretan azaltzen diren alderdiei buruzko ziurtagiriak eskuratzeko eskubidea izango du.

5.- Langilego-erroldeen antolakuntza, iharduera eta edukia araudiz zehaztuko dira. Nolanahi ere, gutxieneko edukiera bateratzaileak, errolderatutako ekintza edo erabakia aldarrikatzen edo egiten duten ondorioak eta gainerako langilego-erroldeekiko koordinaketa berma dezaten neurri teknikoak ezarriko dira.

6.- Autonomi Elkarteko Administrazioaren zerbitzuko langilegoaren erroldea Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapeneko Sailari datxekio.

III IDAZPURURA <P ALIGN="JUSTIFY">EUSKAL ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO FUNTZIONARIEI BURUZ <P ALIGN="JUSTIFY">I Atalburua. Erabaki Nagusiak

35. Atala.- Legezko izendapenez, administrazio-Zuzenbidez araututako lanbide-harremana dutela etengabeko zerbitzuak egin eta aurrekontu-diruz hornitutako lanpostuak betetzen dituzten edo lege honetan ohartemandako egoeraren baten daudenak dira karrerako funtzionari.

II Atalburua. Funtzionaritza lortzea eta galtzea

36. Atala.- 1.- Kidego edo Eskala bateko aurrekontu-zerrendako lanpostuetan sartuz lortzen da euskal Administrazio

Publikoetako karrerako funtzionari izatea, ondorengo eskakizunak hurrenez hurren betez:

/p>

a) baztertze-indarreko prozedura gainditzea,

b) dagokion agintariak emandako izendapena, eta

c) arauzko epearen barruan lanpostuaz jabetzea.

2.- Transferentzien ondorioz euskal Administrazio

Publikoetan sartu diren edo sar daitezen beste Administrazio Publikoetako funtzionariek sartu direneko Administrazioko bereko funtzionari-egoera lortuko dute, lehen zuten Kidego edo Eskalako Taldea gordeko zaiela, baita aitorturik luketen bere mailari datxezkon diru-eskubideak ere.

37. Atala.- 1.- Honako arrazoi hauetakoren batengatik galtzen da euskal Administrazio Publikoetako funtzionari izatea:

/p>

a) Doakionak idatziz uko eginez,

b) Zerbitzutik behin-betiko kentzea ekar dezan sendetsitako zentzabide-zigorra,

c) Erabateko edo kargu publikorako debeku berezia daraman pena nagusia edo gainerakoa,

d) Espainiako naziotasuna galtzea,

e) Derrigorrezko edo borondatezko jubilazioa, eta

f) Heriotza.

2.- Funtzionari izatea galduko dute halaber:

/p>

a) Bere zuduagatik borondatezko lan-utzialdian hamar urte etengabe egin ondoren, jarduneko zerbitzura itzultzea eskatu ez dutenek,

b) Denbora igaro edo 61. atalaren lehenengo a) eta c) idazatietan ohartemandako zerbitzu berezietako edo borondatezko lan-utzialdian aldarrikatu zireneko egoera indargabetu ondoren, horretarako jarritako legezko epearen barruan, jarduneko zerbitzura itzultzeko eskabiderik egin ez eta, bere zuduagatik, borondatezko lan-utzialdiko egoeran sartzeko beharrezko den benetako zerbitzu-aldirik ez dutenek,

c) Nahitaezko lan-utzialdian izan eta, 63. atalaren 3. idazatian ohartematen denez lanpostuak betetzeko lehiaketetan parte hartu ez dezatenek edo, Administrazioak hala agindu arren, iharduneko zerbitzura berriro sartu nahi ez eta, bere zuduagatik, borondatezko lan-utzialdiko egoeran sartzeko beharrezko den benetako zerbitzu-aldirik ez dutenek, eta

d) Egitekoetatik kentze-zigorra bete ondoren, horretako ezarrita dagoen epearen barruan iharduneko zerbitzuan berriro sartzeko eskabiderik egin ez eta, bere zuduagatik, borondatezko lan-utzialdiko egoeran sartzeko beharrezko den benetako zerbitzu-aldirik ez dutenek.

38. Atala.- 1.- Funtzionariak legez ezarritako adina betetzean aldarrikatuko da ofizioz nahitaezko jubilazioa.

Iharduneko zerbitzuan izatea, jubilazioko gozamen-saritarako eskubidea lortzeko kontagarri diren zerbitzuen gutxienekoa lortzen denean bakarrik luzatu ahal izango da, ezarri beharreko gizarte-emendioko errejimenaren arabera.

2.- Nahiataezko jubilazioa, ofizioz nahiz doakionak eskatuta, eta dagokion espedienteari hasera eman ondoren aldarrikatu ahal izango da, funtzionaria, legez ezarritako jubilazio-adina izan gabe, bere egitekoak betetzeko etengabe gai ez denean edo bere egitekoak egokiro betetzeko gorputzeko ezina edo ahalmenak gutxiturik dituenean.

III Atalburua. Funtzionarien Sailak

39. Atala.- 1.- Funtzionariak, Kidegoan sartzeko eskatzen den titulazio-mailaren eta bete beharreko egitekoen bateratasunaren arabera,

Kidegoka bilduko dira. Kidegoen barruan, egitekoen espezializazioa kontutan hartuz, Eskalak izan daitezke.

2.- Guztientzako sarrerako eta barne-mailatan gora egiteko frogak arrazoibideratu ahal izateko, lanpostu-zerrendak antolatzeko helburuak

Kidegoek osatzen dituzte.

40. Atala.- 1.- Eusko Legebiltzarrak legez sortu, aldatu edo kenduko ditu Kidego eta Eskalak eta honako hauek zehaztu beharko ditu:

/p>

a) horren izena,

b) horietan sartzeko eskatuko den titulazioa,

c) bete beharko dituzten egitekoen definizioa, horien artean administrazio-organuek izendatuta dituzten ahalmen, egiteko edo aginteak ez bait da sekula sartzerik izango, eta

d) horiek dituzten egitekoen espezialitatea dela eta, tratamendu berezia behar duten gaien araudia garatzeko erizpideak ezartzea.

2.- Lehendik dauden beste batzuri izendatutakoen antzeko egitekoak edo berdinak betetzeko ez da Kidego edo Eskalarik sortzerik izango.

41. Atala.- Sailartekoak izango dira Autonomi Elkartearen

Administrazioko Kidegoak, eta Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapeneko

Sailaren menpe izango dira organikoki, Sail edo Erakunde Burujabe bakoitzarekiko iharduneko menpekotasunaren kaltetan gabe.

42. Atala.- Honako kasu honetan atxiki ahal izango zaizkio lanpostuak Kidego edo Eskala bakarrari, besteak bazter utziz: atxikipena haietan aurrera eraman beharreko egitekoen izaerari nahitaez darionean eta lanpostu-zerrendatan horrela ezarri dadinean. Kidego edo Eskala jakin bati lanpostuak gordetzeak ez ditu ohartematen lanpostu horiei izendatu beharreko osagarrizko lansariak, ez eta guztientzakoak edo gutxienezkoak finkatuko direnik bermatzen ere.

43. Atala.- Funtzionarien Kidegoak, sartzeko eskatutako titulazio-mailaren arabera, honako Talde hauetan bilduko dira:

/p>

A) Doktore, Lizentziatu, Injeniari, Arkitektu titulua edo baliokidea.

B) Teknika-Injeniari, Unibertsitate-Diplomadun,

Teknika-Arkitektu, Lanbide-Hezkuntzako 3. mailako titulua edo baliokidea.

C) Batxilergo, Lanbide-Hezkuntzako 2. mailako titulua edo baliokidea.

D) Eskola-Gradudun, Lanbide-Hezkuntzako lehenengo mailako titulua edo baliokidea.

E) Eskolaritate-egiaztagiria.

IV Atalburua. Administrazio-Karrera <P ALIGN="JUSTIFY">Lehenengo Saila. Erabaki Nagusiak

44. Atala.- Funtzionarien administrazio-karrera norbere graduaren eta lehiaketaz edo izendapen jarez beste lanpostu batzuetara iristeko ahalbidez gauzatzen da, baita Talde bereko edo goragoko beste Kidego batzutara barne-mailako gora egiteez iristeko ahalbidez ere.

Bigarren Saila. Norbere gradua

45. Atala.- 1.- Funtzionari guztiek izango dute bere gradua, lanpostuak sailkatzen direneko hogeita hamar mailetariko bat hain zuzen.

2.- Dagokion mailako lanpostu bat edo gehiago bi urte edo gehiago jarraian edo hiru urte tarteak eginez betez eskuratzen da norbere gradua.

Horrez gainera, Funtzio Publikoko Euskal Kontseiluaren txostena jaso ondoren Eusko Jaurlaritzak edo, dituzten aginte-eremuen barruan, gainerako euskal Administrazio Publikoetako jaurtze-erakundeek jar ditzaten berarizko ikastaroak edo gainerako baldintza objetiboak gaindituz ere lortuko da norbere gradua. Ikastaroetara joateko prozedura eta beste baldintza objetiboak finkatzea merezimendu eta gaitasun-erizpideetan bakarrik oinarrituko da.

Deia eta ikastaro horietan egindako lanen emaitzak agirikoak izango dira.

3.- Norbere gradua sendotzeko ez da kontutan hartuko lanpostu batean behin-behingotasunez egindako zerbitzua, egoera hori aurrez zuena kenduz sortu ez bada behintzat. Honelakoan, parte har dezan edo dezakeen aurreneko lehiaketaren ebazpena jaso arte, eta graduari dagokionez, kendutako lanpostuaren maila sendotuz joango da funtzionaria.

Lanpostu batean zerbitzu-aldian iraundako aldia, funtzionariaren beraren lanpostu-mailari dagokion norbere gradua sendotzeko kontutan hartuko da.

4.- Ezingo da inola ere sendotu funtzionaria sartuta dagoeneko Taldeari dagokion tartearen gehieneko mailaz goitiko norbere gradurik.

5.- Funtzionaria lanposturen baten ari dadin bitartean lanpostu horren maila aldatzen bada, hor izan den denbora lanpostu horrek izan duen sailkapen-mailarik haundienez neurtuko da.

6.- Euren graduari dagokionetik bi maila baino goragoko lanpostua izan dezaten funtzionariek duten gradua baino bi mailaz goragokoa sendotuko dute jarraian egindako bi urtez behingo zerbitzuegatik, betetako lanpostuarenari dagokionaz goragokoa inoiz izan ez daitekeela.

7.- Funtzionari batek sendotze-bidean dagoen graduaz goitiko mailako lanpostua lor dezanean, hartan emandako zerbitzuen denbora aipatutako sendotze horretarako kontatuko da, hala eskatzen badu. Kasu horretan, horrela kontatutako aldia ez da beste gradurik sendotzeko erabiliko.

8.- Lege honetan ezarritako prozedurez goragokorik lortu ez bitartean, haiei dauden Talderako ezarritako tartearen gutxieneko mailari dagokion norbere gradua izendatuko zaie.

9.- Barne-mailatan gora eginez beste Kidego eta Eskalatara iritsi daitezen funtzionariek aldez-aurretik sendotua zuten norbere gradua izango dute, gradu hori, Kidego edo Eskala berriak hartzen dituen Taldeari dagozkion mailen tartearen barruan badago.

10.- Zerbitzu berezietan eta nahitaezko lan-utzialdian eta

61. atalaren lehenengo idazatiko c) lerroaldian ohartemandako borondatezko lan-utzialdian emandako denbora, norbere gradua sendotzeko, jarduneango zerbitzuan betetako azken lanpostuan edo, haietako lehenengoan, hala egokituz gero, geroago lehiaketa bidez lortutakoan emandakotzat hartuko da.

Hirugarren Saila. Lanpostuak betetzea

46. Atala.- 1.- Funtzionarientzat gordetako lanpostuak, lanpostu-zerrendetan jarrita legokeena kontutan izanik, lehiaketez eta izendapen jarez baliatuz beteko dira.

2.- Izendapen jarez betetzeko honako hauek bakarrik gordeko dira:

/p>

a) Autonomi Elkartearen Administrazioko Artezkariorde eta

Lurralde-Ordezkaritzako lanpostuak,

b) Gainerako Administrazio Publikoetako artezkaritza-mailako lanpostuak, beti ere, ierarkikoki aldi berean funtzionariarentzat gordetako beste baten menpeko ez badira behintzat,

c) Autonomi Elkartearen Administrazioko goren-kargutako, edo hautatutako nahiz izendapenezko beste kargu publikoetako idazkari-lanpostuak, eta

d) Lanpostuaren berarizkotasunagatik eta eskatuko den erantzukizun bereziagatik, lanpostu-zerrendetan horrelakotzat zehaztuko lanpostuak.

3.- Lehiaketa da lanpostuak betetzeko bide normala; eta horretan, bete nahi den lanpostuarekiko, dagokion deian emandako merezimenduak baloratuko dira, eta horien artean, jakineko norbere gradua izatea, antzinatasuna, tituluak eta ikasketa-graduak, Administrazio Publikoaren

Eskoletan egindako gaitze edo trebatze-ikastaroak eta lehen bete dituen lanpostuen balorazioa nahitaez agertu beharko dute. Bete beharreko lanpostuen nolakoa dela eta, dagokion deian, prozedurako aldi bat gehiago gisa, lehiatzaileak lanpostuaren berarizko zernolakoei zenbateraino egokitzen zaizkien neurtzeko bide emango duten aritze-bidezko saioak, argipide-txostenak edo bakoitzarekin elkar-hizketak egin beharra jarri ahal izango da.

47. Atala.- 1.- Lanpostuak lehiaketaz edo izendapen jarez betetzeko deiak Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratuko dira eta, foru Diputazioetakoak edo Udalbatzarrenak direnean, dagokien

Kondaira-Lurraldekoan, eta honako hauek izan beharko dituzte:

/p>

a) Izena, tokia, maila eta lanpostuaren berarizko osagarria,

b) Hori betetzeko eskatzen diren baldintzak, horien artean lanpostu-zerrendetan jasotakoak bakarrik azal daitezkeela, eta

c) Eskabideak aurkezteko epea, eta hau ez da inola ere,

Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratzeko egunetik hasita, hamabost lanegunetik beherakoa izango.

2.- Lehiaketarako deian, honako hauek sartuko dira:

merezimenduen baremoa, sartutako berarizko saioak adieraziz, lanpostura iristeko eskatzen den gutxieneko puntuaketa eta aukeraketa-batzordearen osakideak, eta hor langilegoaren sindikatuetako ordezkaritzak izendatutako ordezkari batek izan beharko du.

3.- Deien ebazpenak Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian edo, beharrezko balitz, dagokion Kondaira-Lurraldekoan argitaratuko dira.

48. Atala.- 1.- Jarduneko zerbitzuko edo zerbitzu berezietan diharduten funtzionariek parte har dezakete lanpostuak betetzeko deietan.

Halaber, gainerako Administrazio Publikoen zerbitzuan diharduten, edo derrigorrezko edo borondatezko lan-utzialdian daudenek ere parte har dezakete lehiaketan, prozedura hauen bidez jarduneko zerbitzura itzuliz, beti ere, borondatezko lan-utzialdiari dagokionez, horretan gutxieneko iraunaldia bete badute.

2.- Behin-behineko lan-izendapena duten funtzionariek, egoera horretan dirauten bitartean, derrigorrez parte hartu beharko dute beren

Kidego edo Eskaletako lanpostuak betetzeko jarritako lehiaketetan.

3.- Lehiaketa bidez lanpostua lor dezaten funtzionariek ez dute hurrengo bi urteetan egingo diren deialdietakoetan parte hartzerik izango.

Funtzionariak, epe hori igaro baino lehen, 50. ataleko 3 idazatiko eta 4. idazatiko a) lerroaldian agindutakoaren arabera lortutako lanposturako atxikipena galdu balu, denboraren mugapen hori ez da ezarriko.

49. Atala.- Lanpostuak lehiaketaz betetzeko deiak batera eta urtero egingo dira, eta garai horretan dauden hutsune guztiak hartu beharko dituzte, zerbitzu berezietan edo lanpostua gordetzea dakarren beste edozeinetan dauden funtzionarienak salbuetsiz.

50. Atala.- 1.- Estatutuko lanpostu-zerrendaren iraunkortasunaren kaltetan gabe, lanpostua betetzea ez da funtzionariaren sendetsitako eskubide izango.

2.- Lanpostuari izendapen jarez atxikitako funtzionariak lanpostu horretatik edonoiz aldatu ahal izango dira.

3.- Lanpostua lehiaketaz lortu duten funtzionariak aldatu ahal izango dira euren lanpostutik gerora sortutako arrazoiengatik, lanpostu-zerrenden bidez burututako edo horietan ohartemandako lanpostuaren edukia aldatu delako, horren eraginez deirako oinarri izan ziren agiangoak alda daitezenean, edo bizkar eman ez arren, lanpostuari izendatutako egitekoak eraginkortasunez burutzea galerazizko etekin eskasak ageriko egin duenez lanpostuan jarduteko ezgai egin delako. Horretarako espedientea egin eta langilegoaren ordezkapen-organuaren txostena jaso ondoren egingo da aldaketa, izendapena egin zuen organuaren zio eta guztiko erabakiz.

4.- Halaber, lanpostu baterako atxikipena galduko da:

/p>

a) lanpostua kenduz gero,

b) beste lanpostu baterako izendatua izanez gero,

c) uko eginez, izendapena egin zuen organuak onartuz gero, eta

d) jarduneko zerbitzuan izatea utziz gero, zerbitzu berezietako, sei hilabetez beherako aldian bere egitekoetan sendetsitako etena edo seme-alabaren bat zaintzeko borondatezko lan-utzialdiko egoera har dezatenak salbuetsiz, egoera horretan izandako aurreneko urtean.

5.- Betetzeko modua aldatuko zaien lanpostuez jabetuko diren funtzionariek lanpostuotan berotan jarraituko dute eta, horiek lanpostua utzi beharreko kasuetan, izendatu zireneko sistemako arauak izango dituzte jaurpide.

51. Atala.- 1.- Beren lanpostuak 50. ataleko 2, 3 idazatietan eta 4. idazatiko a) eta c) lerroaldietan agindutakoaren arabera utziko dituzten funtzionariak bere Kidego edo Eskalako beste lanpostuari atxikiko zaizkio aldi baterako.

2.- Lehen izandako lanpostua kendu izanaren ondorioz beste bati behin-behingoz atxikitako funtzionariek, egin dadin hurrengo lehiaketan eta behin bakarrik, herri berean egon daitezen, kendutako lanpostuak izendatua zuen lan-izendapenagatikako osagarriaren maila bereko edo apalagoko tokiak betetzeko lehentasun-eskubidea izango dute.

52. Atala.- 1.- Funtzionari sartu berriak edo jarduneko zerbitzura lanpostua gorde gabe izanik itzul daitezenak, hutsik dauden bere

Kidego edo Eskalako lanpostuei atxikiko zaizkie behin-behingoz, behin-betiko lantokia lehiaketaz edo izendapen jarez lortu arte.

2.- Funtzionari sartu berriak hutsik dauden lanpostuei behin-behingoz atxiki, horiek adierazi dezaten lehentasun-hurrenkeraren arauera, aukeraketa-aldiko sailkapen-hurrenkerari jarraiki atxikiko zaizkie.

53. Atala.- 1.- Lanpostu baten behin-behingoz jardun dezaten bitartean, horri izendatutako lansari osagarriak jasoko dituzte funtzionariek eta, beti ere, bere graduari dagokion lantokiaren osagarria.

2.- Aurreko idazatian agindutakoaren kaltetan gabe, behin-behingo atxikipena lehendik betetako lanpostua kentzetik datorrenean eta lanpostu berriari jarritako lansariak kendutakoarenak baino txikiagoak izan daitezenean, aldeagatikako behin-behineko osagarria jasoko du funtzionariak.

Doakionak parte hartuko duen edo parte har zezakeen lehenengo lehiaketa ebatzi arte iraungo du osagarri horrek.

54. Atala.- 1.- Kasu berezietan, eta duten lanpostua gordeta dutela, euren Kidego edo Eskalari dagozkien lanpostuetan jarduteko izenda daitezke funtzionariak zerbitzu-aldian, edo atxikitako lanpostuaren berarizkoez bestelako egitekoak burutzeko ere bai.

2.- Zerbitzu-aldia borondatezkoa izango da, hori ezinezkoa balitz, presako eta ezin atzeratuzko kasuak eman daitezenean, derrigorrez jartzearen kaltetan gabe, hori doakiona entzun eta langilegoaren ordezkapen

Organuaren txostena jaso ondoren.

3.- Betetako lanpostuari izendatutako lansariak jasoko ditu zerbitzu-aldiango funtzionariak. Hala ere, zerbitzu-aldia derrigorrezkoa izan balitz, eta betetako lanpostuari izendatutako lansariak bere lanpostuari dagozkionak baino txikiagoak balira, hori doakionak aldeagatikako behin-behingo osagarria jasoko du egoera horretan iraun dezan bitartean.

4.- Zerbitzu-aldia lanpostu bati bereziki izendatu gabeko aparteko zereginak edo esleituta dituzten lanpostuetako titularrek aldian-aldiko bete ezin dituzten egitekoak burutzeko eman dadinean, bere lanpostuarentzat izendatutako lansariak jasoko ditu funtzionariak.

5.- Zerbitzu-aldiaren iraupena ez da bi urtez gorakoa izango, zerbitzu berezietan diharduenak duen lanpostua betetzeko eman behar izan ez bada.

Laugarren Saila. Barne-mailatan gora egitea

55. Atala.- Funtzionariak euren Taldeaz gorako edo Talde bereko beste Kidego eta Eskalatara barne-mailatan gora eginez sartu ahal izango dira.

56. Atala.- 1.- Barne-mailatan gora egiteko saioetan parte hartzeko, jatorrizko Kidegoan edo Eskalan jarduneko zerbitzuan edo zerbitzu berezietan ari, zerbitzu horretan karrerako funtzionaritzan bi urte beteta izan, eta lortu nahi duen Kidego edo Eskalarako jarritako gainerako eskakizunak eta tituluak izan beharko ditu funtzionariak.

2.- Lanpostua barne-mailatan gora eginez eskuratzeko, lortu nahi den Kidego edo Eskalan sartzeko deian ezarritako saio berak gainditu beharko dira. Hala ere, barne-mailatan gora egiteko txandan parte har dezaten izan nahikoak jatorrizko Kidego edo Eskalan sartzeko lehendik eskatutako ezagupenak egiaztatzeko saioak egin behar izatetik jare utzi ahal izango dira.

3.- Barne-mailatan gora egiteko gordetakoak izan eta bete gabe gelditu diren lanpostuak txanda jarean eskeinitakoei gehituko zaizkie.

4.- Barne-mailatan gora eginez beste Kidego edo Eskala batera iritsi daitezen funtzionariak, horien mailako lanpostu hutsei atxikiko zaizkie behin-behingoz, lehiaketaz edo izendapen jarez behin-betiko lanpostua lortu arte. Beti ere, parte hartzeko aukera izan dezaten lehenengo lehiaketan eskaini daitezen lanpostu hutsak betetzeko lehentasuna izango dute txanda jaretik datozen gainerako izan nahikoekiko.

Boskarren Saila. Higikortasuna

57. Atala.- 1.- Lege honen eremuan sartzen diren funtzionariek lanpostuz aldatzeko duten eskubidea aitortzen da, lanpostu-zerrendetan zehaztu daitezen kasuetan eta abuztuaren 2ko 30/1984

Legean eta apirilaren 2ko 7/1985 Legean ohartemandakoaren arabera.

2.- Euskal Administrazio Publikoetako funtzionariek, lanpostuak betetzeko horietako edozeinek egindako deietan eskuhartu ahal izango dute.

3.- Halaber, euskal Administrazio Publikoek, lanpostu-zerrendetan horretako jarri dadinari jarraiki, beste Administraziotako diren funtzionariz bete ahal izango dituzte lanpostuak.

4.- Tokiz aldatzeko eskubidea erabiltzea ahalbideratzeko, horra sartzeko eskatu beharreko egitekoak eta titulu-maila antzekoak dituzten euskal Administrazio Publikoetako Kidego eta Eskalen arteko baliokidetasuna,

Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluak proposatuta, Eusko Jaurlaritzak erabakiko du.

58. Atala.- Aurreko atalean ohartemandakoaren arabera Euskal

Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzera pasako diren funtzionariek, jatorrizko Administrazioko funtzionari izaten jarraituko dute.

Lan-izendapeneko Administrazioan zerbitzuan jardun dezaten bitartean, hor indarrean dauden legeak ezarriko zaizkie eta lanbide-sustapenari, lansari-errejimenari, administrazio-egoerei eta zentzapide-errejimenari buruzko arauak batez ere, zerbitzutik behin-betiko aldentzeko zigorra izan ezik, hau jatorrizko Administrazioko agintedun sailak erabaki beharko bait du.

Nolanahi ere legez ezarritako aldaketa-bideen arabera beste

Administrazio Publikoetako lanposturen batera alda daitezenean, lan-izendapeneko Administrazioarekiko harremana besterik gabe ezabaturik geldituko da.

V Atalburua. Administrazio-egoerak <P ALIGN="JUSTIFY">Lehenengo Saila. Egoerak orohar

59. Atala.- Honako administrazio-egoera hauetan egon daitezke euskal Administrazio Publikoetako funtzionariak:

/p>

a) jarduneko zerbitzuan,

b) borondatezko lan-utzialdian,

c) zerbitzu berezietan,

d) derrigorrezko lan-utzialdian,

e) egitekoak utziarazitakoan, eta

f) beste Administrazio Publikoen zerbitzuan.

Bigarren Saila. Jarduneko zerbitzua

60. Atala.- Aurrekontuetan diruz hornitutako zerrendako lanpostua betez funtzionariarentzat gordetako lanpostuan jardun edo zerbitzu-aldia eman zaienean izango dira funtzionariak jarduneko zerbitzuko.

Hirugarren Saila. Borondatezko lan-utzialdia

61. Atala.- 1.- Honako hauetan joko dira borondatezko lan-utzialdiko funtzionaritzat:

/p>

a) Edozein Administrazio Publikotako beste Kidego edo Eskala batean jarduneko zerbitzuan ari daitezenean, beharrezko egokigarritasuna eskuratua izatea edo herri-alorreko erakundeetan zerbitzuan aritzea salbuetsiz eta, lege honen arabera, beste egoerarik ez dagokienean hori sortu zuen zerbitzu-harremanak dirauen bitartean jarraitu ahal izango dute funtzionariek egoera horretan. Egoera horretatik irtenez gero, jarduneko zerbitzura itzultzeko eskabidea aurkeztu beharko dute 30 eguneko epearen barruan gehienera ere eta, eskabide hori aurkezten ez badute, borondatezko lan-utzialdiko egoeran bere zuduagatik daudela adieraziko zaie, beti ere, horregatik lege honetan eskatutakoak betetzen badituzte,

b) Norbere zuduarengatik eska dezatenean. Honelakoan, zerbitzuaren aldian aldiko beharren menpe geratuko da lan-utzialdia ematea eta funtzionariak, Kidego edo Eskala lortu edo jarduneko zerbitzura itzuli zenetik kontatzen hasita, hiru urte bete arte, ez da lan-utzialdi hori aldarrikatzerik izango, eta egoera horretan ez da jarraian hamar urte baino gehiago, ez eta bi baino gutxiago ere, irauterik izango.

Funtzionaria zentzapide-espedientepean edo zigorra bete gabe egon dadinean, bere zuduagatik ezin emango zaio borondatezko lan-utzialdirik, eta

c) Seme-alabaren bat zaintzeaz arduratzeko, horren jaiotze-egunetik edo hori hartutako egunetik kontatzen hasi eta hiru urtetik gorakoa izango ez den aldirako. Ondorengo seme-alabengatik beste lan-utzialdirako eskubidea izango da, eta honek gozatzen ari zen aldiari amaiera emango dio. Aitak eta amak etxetik kanpo lan egin dezatenean, bietako batek bakarrik izango du eskubide horretaz baliatzerik.

Jarduneko zerbitzuko egoerari utzi behar izatetik kontatzen hasita, urtebeteko aldian izango du funtzionariak lanpostua gordetzeko eskubidea. Aldi hori gradu, hirurteko eta gozamen-sarien eskubidetarako hartuko da kontutan.

Lan-utzialdia emateko izan zen arrazoia ezabatu ondoren, edo horretan iraun beharreko gehieneko denbora pasa ondoren, jarduneko zerbitzura itzultzeko eskea gehienez hogeita hamar eguneko epearen barruan egin beharko da, horrela egiten ez bada, norbere zuduagatikako lan-utzialdiko egoerara pasatuz, beti ere, Lege honetan horretako eskatutakoak betez gero.

2.- Aurreko idazatiko c) lerroaldian ohartemandakoaren kaltetan gabe, borondatezko lan-utzialdiak ez du lanpostua gordetzerik ekarriko, eta egoera horretan egon dadineko denbora ez da gora egite, hirurteko eta gozamen-saritarako eskubideei dagozkienetarako kontutan izango. Borondatezko lan-utzialdian dagoen funtzionariak, egoera horretan dagoen bitartean, ez du lansaririk jasoko.

Laugarren Saila. Zerbitzu bereziak

62. Atala.- 1.- Euskal Administrazio Publikoetako funtzionariak Zerbitzu berezietakotzat joko dira:

/p>

a) Nazioarteko edo nazioz gorako erakundeetako funtzionari egin daitezenean,

b) Nazioarteko erakundeetan, Atzerriko Gobernu edo izaiki publikoetan, edo nazioko edo nazioarteko lankidetza-egitarauetan sei hilabetez gorako denboraldian eginkizunak betetzeko Administrazioaren baimena izan dezatenean,

c) Eusko Jaurlaritzako, Estatuko Gobernuko edo gainerako

Autonomi Elkarteetako jaurtze-erakundeetako kide edo nahitaez funtzionari publikoek bete beharreko ez diren goi-kargudun izendatu daitezenean,

d) Konstituzio-erakundeetako edo Legebiltzarrek hautatu beharreko organuetako kide izateko Gorte Nagusiek aukera ditzatenean,

e) Europako Legebiltzarrak aukeratu beharreko erakundeetako kide izateko Legebiltzar horrek aukera ditzanean,

f) Gorte Nagusietako Diputatu edo Senadore edo Europako

Legebiltzarreko Diputatu izatera iritsi daitezenean,

g) Eusko Legebiltzarreko, Kondaira-Lurraldeetako Batzar

Nagusietako edo gainerako Autonomi Elkarteetako Legebiltzarretako kide izatera iritsi daitezenean, elkartu ezinak hartu ez eta jarduneko zerbitzuan jarraitzeko aukera egin dezatenetan izan ezik,

h) Foru Diputazioetan eta Udalbatzarretan hautatutako karguak izan, eta karguok lansaridun eta dedikazio osoko izan daitezenean,

i) Behin-behingo langileentzat gordetako lanpostuetan ari daitezenean,

j) Funtzio Publikoan jardutearekin ezin elkartuzko den edozein kargu politikotarako izenda daitezenean,

k) Soldaduzka edo horren ordezkoa betetzen ari daitezenean, horiek eta bere funtzionari-egitekoak elkartu daitezkeenak izan ezik,

l) Konstituzio Epaitegiaren, Arartekoaren edo

Herri-Babeslearen zerbitzuei atxikita egon daitezenean,

m) Kontuen Euskal Epaitegiko kide egin daitezenean, eta

n) Eusko Legebiltzarraren legez horrela finka dadin beste edozein kasutan.

2.- Zerbitzu berezietan dabiltzan funtzionariei lanpostua eta lan-izendapena gorde egingo zaizkie, eta egoera horretan eman dezaten denbora gradu, hirurteko eta gozamensaritarako kontutan hartuko zaie.

Nolanahi ere, bete dezaten benetako lanpostu edo karguko lansariak jasoko dituzte, funtzionari direnez aitortuak dituzten hirurtekoak jasotzearen kaltetan gabe.

3.- Eusko Legebiltzarreko, Kondaira-Lurraldeetako edo gainerako Autonomi Elkarteetako Legebiltzarretako Diputatu, Senadore eta kide izan eta Legebiltzar horiek ezabatu edo agintaldia amaitu delako egoera hori gal dezatenean, zerbitzu berezien egoeran jarrai dezakete Legebiltzar berria eratu arte.

4.- Zerbitzu berezietan zihardutela aldarrikatzeko erabili zen baldintza gal dezatenek, jarduneko zerbitzura itzultzeko eskea hogeita hamar eguneko epearen barruan egin beharko dute, hori egin ezean, eta horretarako lege honetan eskatutakoak beteko balituzte, norbere zuduagatikako borondatezko lan-utzialdiko egoeran sartuko liratekeela.

Boskarren Saila. Derrigorrezko lan-utzialdia

63. Atala.- 1.- Euskal Administrazio Publikoetako funtzionariak honako hauetan sartuko dira derrigorrezko lan-utzialdiko egoeran:

/p>

a) funtzionariak betetzen duen lanpostua kendu eta beste lan-izendapenik eskaintzerik ez dagoenean, eta

b) egitekoez gabeturik egondako aldia igaro edo seme-alabaren batez arduratzeko borondatezko lan-utzialdia amaitu ondoren, funtzionariak itzultzeko eskatu eta lanpostu hutsik ez izateagatik lortu ezin duenean.

2.- Oinarrizko lansariak eta famili laguntza jasotzeko eskubidea izango du derrigorrezko lan-utzialdikoak, eta egoera horretako iraun-aldia hirurtekoak, gozamen-sariak eta norbere gradua sendotzeko, kontatzekoa izango da.

3.- Derrigorrezko lan-utzialdian dagoen funtzionariak bere

Kidego edo Eskalako lanpostuak betetzeko hots egindako lehiketa guztietan hartu beharko du parte. Dena dela, aurrekontuetan diruz hornitutako lanpostu hutsik sortzean, jarduneko zerbitzura derrigorrez itzultzeko agindu dezake dagokion

Administrazioak.

Lehiaketetan parte hartu ez edo hogeita hamar eguneko epearen barruan jarduneko zerbitzura itzuli ez daitezenak, Administrazioak derrigorrez horrela agindu dezanean, eta horretako lege honetan eskatutakoak beteko balituzte, norbere zuduagatikako borondatezko lan-utzialdian sartuko lirateke.

Seigarren Saila. Egitekoez gabetzea

64. Atala.- Egitekoez gabetzea behin-behingoa edo behin-betikoa izan daiteke, eta horrek dirauen bitartean, funtzionaria bere egitekoez eta bere izaerari datxezkon eskubideez aldi baterako gabetuta geldituko da, 65. atalean agindutakoaren kaltetan gabe.

65. Atala.- 1.- Egitekoez behin-behingoz gabetzea, badaezbada, zentzabide-prozedura bideak egiten ari den bitartean erabaki dezake espedienteari hasiera eman zion agintaritzak, herri-interesaren babesak, salbuespen gisa, hala eska dezanean.

2.- Egitekoez behin-behingo gabetze-aldiak ezingo du zentzabide-espedientea ebazteko legez finkatutakoaz gorakoa izan, atzerapena, horri lotuta dagoen funtzionariari eragoztekoa izan ez balitz behintzat.

3.- Oinarrizko lansariak eta famili laguntza jasotzeko eskubidea izango du, egoera horretan iraun dezan bitartean, behin-behingo gabetuak, ez agertzea edo berorri eragotz dakiokeen espedientearen izapideketa luzatzea gertatu ezik, horiek edozein lansari jasotzeko eskubidea galtzea ekarriko bait dute.

4.- Espedientea ebatzi ondoren, egitekoz gabetzea sendetsiko ez balitz, funtzionariak lehenbaitlehen itzuli beharko du bere lanpostura, jaso ez dituen lansari guztiak ordainduko zaizkio eta egitekoez behin-behingoz gabetutako egoeran emandako denbora jarduneko zerbitzutzat hartuko.

66. Atala.- 1.- Egitekoez gabetzea lege-haustezko gaitzespenaren edo zentzapide-zigorraren indarrez ezar dadinean sendetsia izango da. Horren iraupena sei hilabetetik goragokoa izan dadinean lanpostua galtzea ekarriko du.

2.- Zentzabide-zigorraren ondoriozko egitekoez gabetze sendetsiak ez du lau urte baino gehiago irauterik izango eta, hori betetzeko, egitekoez behin-behingoz gabetzea kontutan hartuko da.

3.- Epaile-epaiaren ondorioz emandako egitekoez gabetze sendetsia dagoeneantxe ezarriko da.

4.- Zigorra bete ondoren, jarduneko zerbitzura itzultzeko eskabidea hogeita hamar eguneko epearen barruan egin beharko du funtzionariak, horrela egingo ez balu, norbere zudugatikako borondatezko lan-utzialdian sartuko litzateteke, horretarako lege honetan eskatutakoak beteko balitu.

Egitekoez gabetzea sei hilabetetik gorakoa ez balitz, besterik gabe itzuliko litzateke aurretik izandako lanpostura.

Zazpigarren Saila. Gainerako Administrazio Publikoetan betetako zerbitzua

Administrazio publikoetan lanpostuak bete ditzaten funtzionariak sartuko dira gainerako Administrazio Publikoetako zerbitzu-egoeran.

Zortzigarren Saila. Jarduneko zerbitzura itzultzea

/p>

VI Atalburua. Funtzionarien Eskubideak eta Eginkizunak <P ALIGN="JUSTIFY">Lehenengo Saila. Eskubideak, orohar

/p>

Bigarren Saila. Oporrak eta baimenak

/p>

Araudiz zehaztuko dira iraupen-epeak eta horietaz baliatzeko bete beharreko baldintzak.

/p>

Baimen hau, ondorio guztietarako, iharduneko zerbitzutzat joko da eta,

Administrazioaren probetxurako emana bada, ordaindua izango da,

Eskaletan sartzeko jarritako ikastaro berezietan edo praktika-aldietan parte hartzeko. Ikastaroak eta praktika-aldiak iraun dezaten aldirako emango da baimen hau eta ez da ordainduko.

Hirugarren Saila. Eginkizunak

/p>

Administrazioaren aurrean egin behar dituzten izapideak kudeatzeko laguntzarik oparoena eskainiz,

Laugarren Saila. Bateraezinekoak

Publikoek hori bete dadin eskatu beharko dute.

Boskarren Saila. Erantzukizunak

Administrazioaren ondasun eta eskubideei kalterik egin dien funtzionariaren aurka jo ahal izango dute, dagokion espedienteari hasiera emanez eta doakionari entzun ondoren.

VII Atalburua. Lansariak

/p>

/p>

/p>

Kidegoko edo Eskalako Taldeari dagokion balioa dutela sortuko dira hirurtekoak jasotzeko eskubideak eta ordainduko.

VIII Atalburua. Funtzionarien zentzapide-errejimena <P ALIGN="JUSTIFY">Lehenengo Saila. Hutsegiteak

/p>

Autonomi Estatutuarekiko zintzotasun-eginkizuna ez betetzea,

/p>

Administrazio-bidean parte hartzea,

/p>

/p>

/p>

IV IDAZPURUA <P ALIGN="JUSTIFY">BITARTEKO FUNTZIONARIEZ, LANITUNEPEKO ETA BEHIN-BEHINGO

LANGILEEZ <P ALIGN=“JUSTIFY”>I Atalburua. Bitarteko Funtzionariak

Obligazio hori ez betetzeak, lanpostua besterik gabe ezabatuaraziko du eta, ondorioz, bitartean betetzen zuena kenduko.

Publikoan sartzeko edo barne-mailatan gora egiteko merezimendu izango.

V IDAZPURUA <P ALIGN="JUSTIFY">HIZKUNTZ NORMALKUNTZA

Administrazio Publikoetako hizkuntza ofizialak, eta bi hizkuntzok erabiltzea bermatu beharko dute Administrazio horiek bere barneko zein kanpoko harremanetan.

Hizkuntz-eskakizunak zehaztuko ditu lanpostua betetzeko eta hor lan egiteko beharrezko diren euskerazko hizkuntz gaitasun-mailak. Hizkuntz eskakizuna aginduzko ez den artean, euskeraz jakiteari, bai lanpostuak betetzeko eta kanpoko aukeraketak egiteko, merezimendu gisa eman beharko zaion balioa zehazteko soilik izango da.

Idazkaritza Nagusiak proposatuta, salbuespenez eta direneantxe soma daitezkeen inguruabarretan, lanpostu bateko titularra lanpostu horretarako ezarritako hizkuntz eskakizunetik jare uzteko baldintzak araudiz ezarriko ditu.

Nagusiak proposatuta zehaztuko ditu hizkuntz eskakizunak, baita, aldizka, lanpostu bakoitzari ezarri beharreko erizpideak ere.

Hizkuntz Politikako Idazkaritza Nagusiak txostena egin ondoren, Eusko

Jaurlaritzak horretarako zehaztuko dituen erizpideen arauera, bakoitzeko jaurtze-erakundeak jarriko ditu.

Administrazio bakoitzean dauden lanpostuetarako berdintasunez eta heintasunez jokatzea izango dute xede, horko egitekoari dagokion titulazioko Kidego, Eskala, maila edo Taldea dela eta, inolako bereizkuntzarik egin gabe.

Hauetan sartzeko, aurrez, baztertze-indarreko saioen bidez, lanpostua betetzeko eskatutako hizkuntz eskakizuna baino bi maila beheragokoa egiaztatua izan beharko da. Lanpostuari dagokion eskakizuna euskera gutxiago jakitea adierazizko bietako bat denetan, baztertze-indarreko saioetan euskerari merezimendu-balioa emango zaio.

Lanpostuak betetzeko lehiaketak epaitzeko batzordeen osaketan ere, ordezkotza hori, ondorio beretako, beharrezko izango da.

VI IDAZPURUA <P ALIGN="JUSTIFY">ORDEZKARITZA ETA PARTAIDETZA, LAN-BALDINTZAK ZEHAZTEKOAN

Batzordeak dira euskal Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarien ordezkari-organuak. Horretan ezarri beharreko izan daitezen berarizko araupidez zuzenduko dira horien eraketa, aginte-aldia, iharduera, aginteak, bermeak eta eskubideak.

Estatuaren eta Autonomi Elkartearen mailan indarrean dauden legeen arauera ordezkotzarik haundienekotzat jotzen diren sindikatuen ordezkariak izango dira, eta baita ordezkariak eta langilego-Batzordeak aukeratzeko hauteskundeetan, bakoitzak bere eremuan, ehuneko hamarra edo gehiago lortu duten sindikatuak ere.

Publikoen eta sindikaritza-erakundeen eta sindikatuen ordezkariek bere zerbitzura dauden funtzionarien lan-baldintzak erabakitzeko akordio eta ituneak egin ahal izango dituzte.

Administrazioko dagokion organuaren osoko bilkuraren aginteen gaiei buruz izango dira akordioak eta, baliozko eta eraginkorrak izan daitezen, beroiek eraz eta berariz bakoitzak bere eremuan onartu eta horiek Euskal Herriko

Agintaritza-Aldizkarian eta foru Diputazioei edo toki-erakundeei dagozkienean edo Kondaira-Lurraldekoan argitaratzea beharrezkoa izango da.

ERABAKI GEHIGARRIAK <P ALIGN=“JUSTIFY”>LEHENENGOA

/p>

Laguntzaile teknikoen Kidegokoei dagozkien lanpostuetan sartzeko, hurrenez-hurren, 43. atalean jarritako A, B eta C Taldeetako tituluak eskatuko dira. Aipatu Kidegoei dagozkien aurrekontuetan diruz hornitutako zerrendek, titulu jakin bati edo, hala izanez gero, batzuri dagozkien lanpostuen horniketa adieraziko dute.

Administrazioko Kidego edo Eskaletan sartuko dira.

Diputazio eta Udalbatzarren eremuan, bertan dauden Eskala eta Subeskalei egindakotzat hartuko dira.

Publikoek, horretarako jarritako lanpostu hutsen ehuneko hiru baino gutxiagokoa ez den kupoa ehuneko hogeita hamahiruko edo haundiagoko ermaintasun-maila duen langilegoz betetzeko gordeko dute, horri dagokion Administrazioko giza-baliabide guztien ehuneko bi bete arte eta hori, baztertze-indarreko saioak gainditu eta, horien ermaintasun-maila eta dagozkien lanak eta egitekoak betetzeko duten egokitasuna, araudiz ezar dadinean, bere garaian bermatzen badute.

Administrazio Publikoek beren zerbitzuko langilegoaren lan-baldintzen eta lansarien kidekaketa ordezkotzarik haundieneko sindikaritza-erakundeak partaide izanez bilatuko dute.

Laguntzailearen lanpostuak, lan-itunepeko langilegoarentzat gordetakotzat sailkatzen dira.

Idazpuruko I eta II Atalburuetan; II Idazpuruko V Atalburuan; III Idazpuruko I,

II eta VII Atalburuetan eta V Idazpuruan agindutakoa izango dute jaurpide, eta, horietan oharteman gabekoetan, lege honetan ematen diren sortarauei begirune izanez eta Euskal Herrirako Autonomi Estatutuan eta ezarri beharreko gainerako legeetan ohartemandakoaren arauera, Eusko Legebiltzarrak egin dezan ertzain-egitekoaren egitura eta beharrekin bat etorrizko legea.

Segurantzako osasun-erakundeetako medikuez besteko osasun-langilegoaren

Estatutoan, Gizarte Segurantzako osasun-erakundeen zerbitzura diharduen osasun-langilegoaz bestekoaren Estatutuan, baita abuztuaren 2ko 30/1984 Legeko

Hamaseigarren Gehigarrizko Erabakiak dioen mediku aholkularien osasun-Kidego eta Eskaletakoan araututako Gizarte Segurantzako langilegoa ere, apirilaren

25eko 14/1986 Legean ohartemandakoen arauera eta honetan adierazitako printzipioen esparruan, Eusko Legebiltzarraren Legez zuzenduko da. Bien bitartean, aipatu langilego hori, lege honetako II, IV, V eta VI Idazpuruetan eta bakoitzari dagokion Estatutuan dauden oinarrizko erabakietan agindutakoak zuzenduko du.

Idazpuruko III. eta IV. Atalburuetan agintzen dena ez zaie irakaskuntzako funtzio publikoa eratzen deneko Kidego eta Eskaletako funtzionariei ezarriko.

Hamaboskarrenaren 10. idazatian ohartematen denez arautuko da, eta lege honetan ezarritako erizpideen barruan, hezkuntza-sistemaren egitura eta beharrizanei egokituko zaien Eusko Legebiltzarreko legez. Bitartean, Kidegook eta Eskalok,

Eusko Jaurlaritzako dekretuz horretarako finka dadin lan-izendapenaren osagarri-maila izendatua izango dute, eta erabaki honetako eta alor bakoitzari buruz indarrean dauden gainerako erabakietako arauak ere ezarriko zaizkie.

Eskalatakoren bati izendatzekoak ez diren izaera bereziko lanpostuak lan-itunepeko langileentzat gorde ahal izango dira.

Administrazioko lanpostuak, horietango iraupen-aldia ez bait da norbere gradua sendotzeko kontatzerik izango.

Laugarren Erabakian ohartemandako eran, lanpostu horietara iritsi ahal izango dute.

Aldi baterako Seigarren Erabakian ohartemandakoen antzekoak izango dira, sartzen diren Kidego edo Eskalan dagokien eduki eta norainokoari buruzkoan eskuratutako eskubideen inolako murriztapenik gabe. Bitartean, langilego horrek lege-aldetik hasierako egoeran jarraituko du eta, nolanahi ere, funtzionari izatera iristen ez bada, horri eutsiko dio. Aintzin-oharpide hauek, Autonomi

Elkarteko Administrazioari lege hau indarrean jarri baino lehenagotik eskuratutako, ikastolen zerbitzuko langileei ere ezarri beharrekoak izango dira.

Administrazioarekin duten harreman-zerbitzuari darizkion arloetan ezarri beharreko berarizko arauen kaltetan gabe eta hauek kontutan izanik.

Autonomi Elkarteko eta horren Erakunde Burujabeetako Administrazio Nagusian beren zerbitzuak betetzen ihardun eta horra trasferentzi bidez heldu direnak dagokien Kidegoan sartzea erabakiko du. Funtzionari horiek, betetzen ari diren lanpostuetako izendaturik jarraituko dute eta sartu direneko Kidegoari dagokion

Taldeko oinarrizko lansariak eta betetzen duten lanpostuari izendatutako osagarriak jasoko dituzte. Lan-izendapenagatiko osagarrizko maila haien graduari dagokiona baino apalagoa baldin bada, nolanahi ere, norbere graduari dagokiona jasoko dute.

Erabakiko laugarren idazatian agindutakoaren eta Euskal Autonomi Elkarteak administrazio-langilegoa akuratzeari buruzko apirilaren 6ko 72/1983 Dekretuaren babespean, administrazio horren zerbitzura, euskal Funtzio Publikora sartzeko zain dagoen aldarteko lankidetzarako administrazio-kontratua duen langilegoak, bere egitekoak nola sailkatu diren kontutan harturik, funtzionari edo lan-itunepeko langilego finko izatera iritsi ahal izango du, horretako egin daitezen osagarrizko saioen bidez, dagokion Kidego edo Eskala edo lanbide kategorian sartuz.

Laugarren erabakian sartzen den lanarigoarentzat hor ohartemandako modu eta norainoko beraz baloratuko zaizkio egindako zerbitzuak.

Administrazioan bitarteko edo aldi baterako lankidetzako administrazio-akurapenezko den langilegoak, honen egitekoek izan duten sailkapenaren arauera, funtzionari edo itunepeko langilego-izaera hartu ahal izango du norgehiagoka-lehiaketa jarez, eta lehiaketa horretan, langilego horrek edozein Administrazio publikotan betetako zerbitzuei, norgehiagoka-aldian lor daitekeen gehienera ehuneko berrogeita bosteko puntuazioaren balioa emango zaie.

Elkarteko Administrazioaren zerbitzua.

Funtzionari edo lan-itunepeko izatera iritsi ondoren, lehenagotik izendatuak dituzten lanpostuei atxikirik geldituko dira.

Diputazio horiek.

Legea betez burutu diren trasferentzien ondorioz, foru Diputazioetan zerbitzu egiten ari diren aldarteko lankidetzako administrazio-akurapenezko langileek eta bitarteko eta aldi baterako lankidetzako administrazio-akurapenezkoek, Aldi baterako Hirugarren eta Laugarren erabakiei atxikiz, bakoitzari dagokion foru administrazioan funtzionari edo lan-itunepeko izatera iritsi ahal izango dira.

Kidegoko funtzionari izatera iritsi ahal izango dute.

Administraziorako enplegu publikorako ohizkoaz besteko eskaintza egin, eta hor sartzen diren lanpostuak lehenbaitlehen betetzeko deia egin ahal izango du. Dei horietan, 55. atalean jarritakoaren arabera, Aldi baterako Bigarren Erabakian esaten diren funtzionariek, beharrezko lanpostuak gordez eta beti ere horretako beharrezko diren titulazio-baldintzak betetzen badituzte, barne-mailatan gora egitea ahalbideratuko du.

Nagusiei, euskal toki-erakundeetako elkarte edo federakuntzei eta sindikaritza-erakundeei Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluko ordezkariak hautatzeko eskea egingo die, eta hori, horretako eskea egiten zaienean kontatzen hasiko den hogeita hamar eguneko epearen barruan egin beharko da.

Hautaketa egin, edo horretako jarritako epea amaitu ondoren, Lehendakaritza,

Zuzentza eta Autonomi Garapeneko Sailburuak Kontseiluaren lehenengo bilkurarako deia egingo du.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana