Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 1988ko azaroaren 23a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Garraioak eta Herrilanak
2803

Garraio eta Herrilan Sailaren 1988.eko Azaroaren 18ko AGINDUA, «Euskal Herrian garraioari buruzko azterlan logistikoen prestaketa» egiteko Beka bat emateari buruzkoa.

Agindu honen xedea, Euskal Herriko garraioari buruzko azterlan logistikoen prestaketan Garraio-Zuzendaritzarekin lankidetzan arituko den espezialista bat gaitzeko den Beka batetarako deia egitea da.

Hori horrela eta Garraio-Zuzendaritzaren proposamenez, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengo Artikulua: Garraio-Zuzendaritzarekin lankidetza-lana egin dezan espezialista bat Garraio-Arloan gaitzeko Beka bat sortzea, ondorengo artikuluetan zehazten diren zernolakoen arabera.

Bigarren Artikulua: Ondoren bekaren zehaztasunak ematen dira:

Xedea: Euskadirako garraioaren plan logistiko baten euskarri izango diren oinarri batzuk finkatzea, plan hori garraio-moduz aldatzeko guneak kokatzeari, gure Autonomi Elkarteko almazenista-banatzaileak kokatzeko puntuei, enpresen neurri egokiari, espezializazio-mailari,

e.a.-i buruzko erabakiak hartzeko erabiliko delarik, guztia Europan laister erabat integratzeari begira, bai eta proposatutako helburuak lortzeko eman daitezkeen diru-laguntzei ere.

Zentrua: Gasteiz. Iraupena: urtebetekoa. Zenbatekoa: 90.000 pzta./hileko.

Halaber eta lan hori egiteak, inbentarioa egin eta dokumentazioa lortu ahal izateko bidaia asko egitea eskatzen duenez, Bekan bidaia-gastuetarako 25.000; pzta/hileko boltsa bat ere sartuko da, hori egindako gastua egiaztatu ondoren bakarrik ordainduko delarik.

Baldintza Bereziak: Tituluak: Logistika eta informatikan ezagupenak dituen ekonomista.

Hirugarren Artikulua: Honako hauek dira deiaren gai den beka eskatzeko funtsezko baldintzak:

- Lehen adierazitako Titulua. - Euskal Herrian ohizko egoitza izatea.

Laugarren Artikulua: Honako hauek izango dira bekaren eskabidea aurkezteko agiriak:

1.- Datu pertsonalak.

2: Espediente akademikoa.

3: Esperientzia profesionala egon balego, eta erastea egokitzat jo daitezeneko datu guztiak.

Bosgarren Artikulua: Eskabidea eta gainontzeko agiriak, honako egoitza honetara bidali beharko dira: EUSKO JAURLARlTZA

Garraio eta Herrilan Saila Garraio-Zuzendaritza Samaniego kalea, 2

01008, Gasteiz

Eskabideak, egiaztatutako postaz aurkeztu ahal izango dira kartazal irekian, bai eta artikulu honetan esaten den egoitzara bertaratuz ere.

Seigarren Artikulua: 1) Horretarako izendatuko den Batzordeak egin dezan merezimendu-baloraketaren arauera Garraio eta Herrilan Sailburu

Jn. T. Gorenak eman dezan Erabakiz izendatuko da beka. Ebazpenak, amaiera emango dio administrazio-bideari.

2) Batzordearen ustez, izangaien arteko inork ez baditu deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen, beka hutsik utzi ahal izango da.

Zazpigarren Artikulua: Honako kide hauek osatuko dute Izendapen-Batzordea:

- Garraioetako Sailburuordeak. - Garraio-Zuzendariak. - Garraio-Zuzendaritzako bi teknikarik.

Zortzigarren Artikulua: Eskabideak aurkezteko epea, dei hau Euskal

Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunaren biharamunetik hasi eta hamar egunekoa izango da.

Bederatzigarren Artikulua: Beka honetaz baliatzea, bateraezinezkoa izango da beste soldatadun lan bat egitearekin edo beste dirulaguntza edo Bekaren bat izatearekin.

Hamargarren Artikulua: Garraio eta Herrilan Sailburu Jn. T. Gorenak beste hamabi (12) hilabetez luzatu ahal izango du Agindu honen bidez deia egiten deneko bekaren epea, Erabaki bidez eta

Garraio-Zuzendaritzaren aldezko informea jaso ondoren egingo dela hori eta horretarako den aurrekontua egon dadinaren baldintza

Hamaikagarren Artikulua: Beka jaso dezanak, edozein Aseguru-Konpainia edo Mutualekin egin beharko du eragin dezaioketen osasunketa-prestazioak berma ditzan Aseguruaren hitzarmena. `

Hamabigarren Artikulua: Agindu honek Euskal Herriko Aldizkari

Ofizialean argitara dadin egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra.

Gasteiz, 1986.eko Azaroak 18. Garraio eta Herrilan Sailburua, ENRIQUE

ANTOLIN SAN MARTIN.


Azterketa dokumentala