Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 1988ko azaroaren 23a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
2799

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 1988.eko. Azaroaren 15eko AGINDUA, unibertsitate-mailakoak ez diren ikasleek eskola-ikasketak egin ditzateneko laguntzetarako deia eginez 1988/89 ikasturterako.

Hiritar guztiek dute hekuntzarako eskubidea eta ikastetxe-motak aukeratzeko askatasuna eta Agintariek horietaz egin behar dutena zera da, hau da, ematen diren mugapen edo desorekak konpontzeko beharrezko diren neurriak hartu hain zuzen, posibilitate berdinez, hezkuntza hartu ahai izateko.

Horiek horrela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sail honek, honako hau

XEDATU DU:

/p>

I ATALBURUA: LAGUNTZA HORIETARAKO ESKA DAITEKEENEKO IKASKETAK.

1. Artikulua. Agindu honek arautzen dituen ikasketak laguntzak, hezkuntza-sistemako honako maila eta gradu hauetan dauden ikasleentzako izango dira:

- Eskolaurrea - Oinarrizko Hezkuntza Orokorra - Hezkuntta Berezia - Adin Nagusikoen Etengabeko Hezkuntza - Batxilergoa eta Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea - Lehenengo eta Bigarren Graduko Lanbide Hezkuntza eta Osagarrizko

Irakaskuntzetarako Ikastaroa - Lehenengo eta bigarren zikloko Irakaskuntza Ertainen Erreforma - Beste ikasketa batzuk

2. Artikulua. Honako ikasketa hauek hartzen ditu beste ikasketa batzuk multzoak:

a. Ikasketa erlijiosoak

b.- Eskola Ofizialetan egiten diren hizkuntza ikasketak

c.- Arte Aplikatu eta Arte-Ofizioak eta Musika Kontserbatorioetako

Hastapen eta Ertain Graduko ikasketak, unibertsitate-maila ez dutenak. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren onarpen ofiziala izan eta onartutako ikasketa-planen araberakoak izan beharko dute ikasketa horiek.

II ATALBURUA: LAGUNTZA MOTAK

3. Artikulua. Ondoren zehazten direnak dira Agindu honen bidez ezartzen diren laguntza-motak:

a) Ikasketetarako laguntza.

Ikasketak egiteak, ikasleari ekar diezazkiokeen gastuetan laguntzea da hauen helburua.

Ikasketak direla eta, kuotarik ordaindu ez dezaten ikasleak, ezin baliatu ahal izango dira laguntza-mota honetaz.

Zati-ltunea duten Ikastegietan edo Mailetan ikasketak egin daitezen kasuetan, irakaskuntza dela eta, jaso daitekeen laguntzak, ez du gaindituko, behin ere, ikasle bakoitzak ikastegiari, 1988/89 ikasturtean, ordaindu beharreko gehienezko kuota.

b. Bidaietarako Laguntzak. - Ikasketak han egiten ditueneko eta ikasleak bere egoitza duen herritik kanpo kokatuta dagoeneko Ikastegira joan beharrak ikasleari ekartzen dizkion gastuetan laguntzea da, laguntza hauen xedea. - Laguntza hau emateko, honako hau hartuko da kontutan; hau da, eskegileak bere egoitza dueneko herrian edo, eskatzen duen Ikastegia baino gertuago, Ikastegi egokirik dagoen ala ez; eta, hala behar izan dadinean, tokirik dagoen eta egitea nahi deneko ikasketak, arloa edo espezialitatea ematen den ala ez. - Laguntza emateari dagozkionetan, hirigune urbanoaren mugatik

Ikastegira dagoen aldea hartuko da kontutan kalkuloa egiteko. - Aldea dela eta, honako era honetan finkatuko da eman daitekeen laguntza:

- 5 km-tik 10 km-tara. - 11 km-tatik 30 km-tara. - 31 km-tatik 50 km-tara. - 50 km-tatik gora. - Eskolaurreko, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko ikasketak, Adin

Nagusikoen Etengabeko Hezkuntza mailako ikasketak nahiz Ikastegi

Publikoetan nahiz Pribatuetan eta Ikastoletan ikasketak egiten ari direnek, eta Ikastegi Publikuetan I Graduko Lanbide Hezkuntzako ikasketak egiten ari direnek ezin baliatu ahal izango dute laguntza honetaz; baina bai Hezkuntza Bereziko ikasleek, bidaietarako laguntzarik ez duteneko garraioaz balia daitezenean. - 50 km-tatik gorako aldeari dagokion zenbatekoa eman ahal izateko, beharrezko izango da ikasleak bere etxetik kanpo bizi beharra izatea. - Beste Ikasketa batzuk egiten ari diren ikasleei dagozkienetan, aukeraketa-organuek, eskegileak bere egoitzatik kanpo bizitzeko duen beharra ziurtatuko dute, matrikulatuta dagoeneko ikasgai-kopurua eta eskola-orduak hartuko dituela kontutan 50 km: tik gorako toki-adaketari dagokion dirulaguntza eman ahal izateko.

c. Material didaktikorako laguntza. - Eskolako materiala erosi beharrak, ikasleari ekar diezazkiokeen gastuetan laguntzea da, laguntza-mota honen helburua. Agindu honetako

9. Artikuluan bereziki eskatzen diren errenta-mailak eskegileak bete ditzanaren baldintzapean gelditzen da onarpena.

d. Jangelarako laguntzak. - Behar honek, ikasleari ekar diezazkiokeen gastuetan laguntzeko izango da diru hau. - Laguntza honetaz baliatu ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskegileek: - Joango deneko Ikastegiak, Etena duen

Laneguna izatea. - 13-1 eta 2 Artikuluan aipatzen diren taldeetakoren batetako kide izatea eta 9. Artikuluan ematen den 1 taulan ezartzen diren errenta-mugak ez gainditzea, hau da, irabazi garbiek 250.000 pezetako diru-kopurua pertsonako eta urteko ez gainditzea alegia; baldintza honek, ez ditu hartzen Hezkuntza Bereziko ikasleak, Agindu honetako

3. taulan ezartzen den errenta-maila aplikatuko zaiela horiei laguntza hau izendatzerakoan.

III ATALBURUA: LAGUNTZEN ZENBATEKOAK

4. Artikulua. Ondoren zehazten direnak dira Agindu honetan ezartzen diren laguntzen zenbatekoak:

a. Ikasketetarako laguntzak

Eskolaurrea ................................ 30.000 BBB/UBI ................................ . 60.000 L.H. ................................. 28.000 I.E.E. ................................ 22.000 A.N.E.H. ................................... 22.000 Beste ikasketa batzuk ................................22.000 ,

b. Bidaietarako laguntzak:

- 5 km-tik 10 km-tara ................................ 12.000 pzta. -

11 km-tatik 30 km-tara ................................ 32.000 pzta. - 31 km-tatik 50 km-tara ................................ 66.000 pzta. - 50 km-tatik gora ................................. 156.000 pzta.

c. Material didaktikorako laguntzak. - Eskolaurrea ................................. 6.000 pzta. - OHO,

HHI eta IB ................................ 10.000 pzta. -

Gainontzeko mailak ................................ 14.000 pzta.

d. Jangelarako laguntzak.

35.000 pezetakoa da honetarako laguntza-zenbatekoa.

5. Artikulua. Ikasle bakoitzak eskubidea dueneko alde guztien emaitza eta laguntzen guztirako zenbatekoa, berdinak izango dira Agindu honetan ezartzen diren arauen arabera eta ez dute gaindituko indarrean dagoen lanbide-arteko gutxienezko soldataren zenbatekoa.

6. Artikulua. Laguntza lortu deneko ikasketa eta ikasturteetan ordaindu ohi diren ikasketa-tasa ofizial batzutatik iare gelditzea dakar Agindu honetan arautzen diren edozein laguntza-mota emateak.

9. Artikulua. Inork ezin lezake jaso beka bat baino gehiago, aldi berean Beste Ikasketa batzuk egiten ari baldin bada ere. «Beste

Ikasketa batzuk» bakarrik ikaslea egiten ari denean emango da laguntza, Beste Ikasketa batzuk mailarako.

IV ATALBURUA: GUZTIENTZAKO BALDINTZAK

8. Artikulua. Laguntzetarako eskabidea egiten dutenek, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

- Euskal Herriko Autonomia Elkartean beren egoitza duten

Ikastegietan, Agindu honetako 1. Artikuluan aipatzen diren ikasketak egitea. - Lanbide-ihardunetarako gaitzen duen akademia-tituluren baten jabe ikaslea izatea gerta dadinean, honako kasu honetan bakarrik emango da laguntza, hau da, duen titulua egitea nahi deneko ikasketen barruan lortu nahi dena baino beheragokoa izan dadila alegia. - Hezkuntza Bereziko ikasketak egiteko eskabidea egiten dutenek, ezin izango dituzte hamazortzi urte beteta izan eskabidea egiteko epea amaitu dadinean edo, salbuespenez, eta Lanbide Hezkuntzako Lehenengo

Gradua egiteko eskabidea egin dadinean, hogeita bat urte beteta ez izatea aipatutako egun horretan. - Eskolaurrerako eskabidea egin dezatenek, 3 urte beteta izan beharko dituzte 1988.eko Abenduaren 31a baino lehen.

V ATALBURUA: EKONOMIA MAILAKO BALDINTZAK

9. Artikulua. Hezkuntza-sistemako maila eta gradu ezberdinetako eskegileen familia-errentak, ezin gainditu ahal izango ditu ondoren aipatzen diren taulak, familian konputagarri diren kideen zenbatekoaren arabera

TAULA

8 kide konputagarrietatik gora, honako zenbateko hauek gehituko dira:

70.000 pzta. 1 tauluan (0.H.0.), 175.000 pzta 2 taulan (Eskolaurrea) eta 200.000 pzta 3 taulan (Gainontzeko Ikasketak).

10. Artikulua: 1.- Norbanakoen familia irabazien zehazte-ondorioetarako, honako hauek dira familiaren kide kontagarriak: Gurasoak, eskegilea, 23 urtetik gora gabeko izan eta etxean bizi diren anai-arrebak, edo urte horietatik gorakoak, gorputzeko, adimeneko edo somakineko ermaindunak direnean, eta bai etxe berean bizi direla, udalaren ziurtagiriaren bidez ziurta dezaten gurasoen arbasoak ere; eta, 1987.ean, pentsiodun bezala hartu dituzten dirusarreren ziurtagiria ere aurkeztu behar dela. Nolanahi ere, horienak familia-irabazitzat joko dira.

2. Halaber, honako hauek ere jo ahal izango dira familia kide kontagarritzat: 23 urtetik gorako anai-arreba ezkondugabeak, soldadutzan edo ordezkatzezko gizarte-zerbitzuan egon daitezenean; edo, urte osoan zehar edo zati batetan, ordaindutako lanik egin gabe, ikaske tak egiten ari direnean; eta bai familian bizi eta irabazien iturririk haundiena izan daitezen beste anai-arrebak ere, hauek kontatu egingo direla Laguntzak ematerakoan.

3: Familiaren kide kontagarrien artean, hogeita bost urtetik beherako diren ezkondu gabeko anai-arrebak sartu beharko dira, langabezi-egoeran daudenean. Baina, langabeziagatikako saria jasotzen badute, familiaren oinarrizko irabazien artean kontatu beharko da hori.

4. Eskegilearen familiak, legez edo egitez bere pean hartu eta familia horren pentzutan bizi den hogeita hiru urte baino gutxiago dituen pertsona; elkarbizitza hori, Aholularitza-Batzordearen edo horren baliokideko organuaren eritzitan, behar bezala, justifikatuta eta kreditatuta gelditu dadinaren baldintzapean.

5. Gurasoak dibortziatuta edo separatuta egon daitezen kasuan, eskegilearekin bizi ez dena, ez da kide konputagarritzat joko, familiaren dirusarreretan horren ekonomia-laguntza sartu ez dadilEaren kaltetan gabe.

6. Eskegileak familiarekiko menpekotasunik eza alega dezan kasuetan, gorabehera hori eta bere egoitza eta , hala izanez gero, etxebizitzaren akurapena eta dauzkan ekonomia-baliabideak ere ziurtatu egin beharko ditu. Alde horiek behar bezala justifikatzen ez baldin badira, eskabideari buruzko banan-banako azterketa egingo da, eskegilearen errenta eta benetáko egoera ziurtatuko direla

11. Artikulua: Familiako kide konputagarri guztiek 1987.ean lortutako dirusarrera guztiak hartuko ditu familia errentak, dadina dadila horien jatorria eta Agindu honetako 20. artikuluan jasotzen den salbuespena kontutan hartuz.

Grabatutako Base Zergagarriari (Persona Fisikoen Errentaren gaineko

Zerga kalkulatzeko erabilitako eredua) atxekipen eta egindako zatikako ordainketen guztirakoa kenduz aterako da familia errenta eta, hala izanez gero, P.F.E.Z.-aren likidapenaren ondorioz ordaindutako diruzenbatekoa.

Foru Diputazioak zerbait itzuli dezaneko kasuan, lortutako errenta garbiari, itzulitako zenbatekoa gehitu beharko zaio.

12. Artikulua: Emaitzen zenbatekoa, bereziki Banakako Zenbatespen

Objetiboaren zerga-erregimenari atxikitako ustiaketetatik datorrena, errentabilitate errealari eta ez zergazkoari bakarrik begeiratuz aterako da.

13. Artikulua: 11. Atalean finkatutakoari jarraituz familia irabaziak zehaztu ondoren, horietatik honako hauei dagozkien zenbatekoak kendu ahal izango dira:

1. Inorentzako lan egin eta Agindu onen 9. Art.-an ezarritako errentaren mugak gainditzen ez dituzten lengileen familia-errentaren %5a.

2. Familiaren irabazi garbiaren %20koa, honako hauetan:

- Familiaren burua langabezian egon eta langabezia-sorospenik hartzen ez duenean. - Eskegilea, alargun edo alarguntsa edo legez separatutako ezkontide baten seme edo alaba izan dadinean, diru-iturri bakarra pentsioa edo ordaintzen diren alimentuak izan daitezenean. - Eskegilea, ezkondu gabeko ama edo legez separatutako ama baten semea edo alaba izan eta bere lanetik letozkeen irabaziak dirubide bakarra izan daitezenean. - Eskegilea, pentsiodun ama edo aita baten semea edo alaba izan eta jasotzen den pentsioa diru-iturri bakarra izan dadinean.

3. Familiako kontagarri diren kide guztiek ekarritako dirusarreren %50a, familiaburuak eta bere ezkontideak ekarritakoak ez direla horretan sartzen.

4. Gaisotasun larria edo interbentzio kirurgikoren bat izan eta eskegilearen familiak ordaindutakoen %50a, erakunde publikoek edo osasunketa-mutualitateek ordaindu ez izanaren baldintzapean eta behar óezala justifikatu beharko dela hori.

5. Familia-egoitzan bizi dadin anai-arreba bakoitzagatik, eskegilea barne, 16.000 pzta. lehenengo mailako kide ugaridun familia izan dadinean eta, 27.000 pzta., bigarren edo ohorezko mailakoa izan dadinean.

6. Familiakide bakoitzagatik, 135.000 pzta, eskegilea barne; hau, fisiko, psikiko edo zentzumen mailako makestasunduna izan dadinean eta, gaieztasun horrek, lanetikako dirua eskuratzea ezinezko bilaka dezanean.

14. Artikulua: 11., 12. eta 13 artikuluetan zehazten diren eragiketak egin ondoren, honako era honetan lortuko da per capitazko famailia-errenta, hau da, guztirako zenbatekoa kide-kopuruz zatituz hain zuzen.

15. Artikulua. 1: Artikulu honetan ezartzen diren arauak betez,

Aholkularitza-Batzordeek, familia-ondarea osatzen duten ondasunen nolakotasuna, horien zertarakoa, rentabilitatea, konkurrentzia eta posibilitateak neurtu ahal izango dituzte, laguntzari uko egin edo eman ahal izateko.

Dadina dadila familiaren urteko diru-sarreren baloraketa egiteak eman dezakeen per capitazko familia-errenta, ukatu ahal izango da ikasketetarako laguntza konputagarri diren kide guztien ondarea kontutan hartuz eta honako arau hauek ezartzen dutenaren arabera:

A) Ez da kontutan hartuko familia bizi deneko etxebizitza bakarra, ondarearen baloraketa egiterakoan, horren katastro-balioa hiru milioi pezetatik gorakoa izan ez dadinean eta balio hori, ondorio fiskaletarako, 1983.eko urtarrilaren bata eta 1987.eko abenduaren

31ren artean birraztertu ez baldin bada; edo ondarea bost milioi pezetetatik gorakoa izan ez dadinean, aipatutako epe horren barruan birraztertu baldin bada katastro-balioa. Aiapatutako zenbateko horiek katastro-balioak gainditu ditzanean, hiru edo bost milioi pezeta kenduko dira ondarearen guztirako baliotik, kasuen arabera.

B) Familiako kide konputagarriren bat, merkataritza, industria edo profesional mailako ihardunen baten titularra izan dadinean, laguntza ukatu ahal izango da, ihardun horien ondasun materialek lau milioi pezetako balioa gainditu dezatenean edo enpresak gauzatzen duen jiro eta trafikoaren urteko bolumena, hogei milioi pezetatik gorakoa izan dadinean, Balio Erantsiaren gaineko Zerga bazter utzita.

C) Nekazal-abelazkuntza ustiategiak izan daitezenean, laguntza ukatu ahal izango da honako kasu hauetan:

1. Titulo juridikopeko ondasun rustikoen balio katastralak edo determinagarriak, ondorio fiskaletarako eta base inposagarrien ehuneko lauko kapitalizazio-tekniken bidez, bi milioi pezeta gainditu ditzanean. Erregla hau berau aplikatuko zaie, ondasun rustikoen jabe diren familiei, finken artezko ustiatzaileak ez baldin badira ere.

2: Familiak izan dezan nekazaritza-makinariari aplika dakiokeen balioak, nahiz familiak berak ustiatzen dituen finketan erabili ahal izateko, nahiz makinaria beraren erabilketa ustiatzeko, lau milioi pezeta gainditu ditzanean.

3. Familiaren ustiaketaren gai diren ganadu-buruei aplika dakiekeen balioak, bi milioi eta bostehun mila pezeta gainditu ditzanean.

D) Familiaren ondarea osatzearen lagungarri, tituluak, balioak edo erraz gauzatzeko moduko kreditu-eskubideak egotea gerta dadinean, ukatu ahal izango da eskabidearen gai izan den onura, titulu edo eskubide horien balioa, Ondarearen gaineko Ezohizko Zergaren arauen arabera, zehaztutako balioak bi milioi gainditu ditzanean. Bankuetan gordeta dagoen dirua izan eta familiako edozein kide konputagarrik erabiltzeko moduan egongo balitz diru hori, ukatu ahal izango da onura, zenbatekoa mi milioi pezetetatik gorakoa izan dadinean edo diru horregatik jasotzen diren interesek berrehun mila pezeta zenbatekoa gaindituko balukete.

1. Kasu guztiei aplikatuko zaizkie aipatu diren arauak eta, bereziki, familiako kide konpitagarriren bat Ondarearen Gaineko Zergaren deklarazioa egitera behartuta dagoenean, deklarazio horren muga, indarrean dauden legeek ezartzen dutenaren arabera, lau milioi pezetetan jartzen dela.

2: Kasu zehatz bakoitzean eman daitezen zirkunstantzien eraginez, legehausketa dagoela atera ahal izango da eta, ondorioz, eskabidearen gai izan den laguntza ukatu edo emandakoak indargabetuta utzi.

3. Errenta iturriak izkutatzeak; iturri horiek, nahiz norberaren konturako lanetikakoak izan, nahiz besteren konturako lanetikakoak izan; nahiz nekazal, abere, industria edo merkataritza ustiapenak izan; nahiz kapital mugigarriak, funtsak, ibilgailuak, aparatuak edo bestelako ondare-elementuak izan; ezkutatze horrek, eskatutako laguntza ukatzea ekarriko du berekin, bidezkoak izan daitezkeen gainontzeko ekintzen kaltetan gabe.

4. Administrazioak, aurreko zatian aipatutako izkutatze hori gertatzen dela, edozein froga-mota erabiliz, erabaki ahal izango du eta, bereziki, Foru Diputazioen Hazienda Sailetan eta Ekonomia eta

Hazienda Ministeritzan dauden datuen bitartez.

5. Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzek, beharrezko eritzitako agiri osagarriak eskatu ahal izango dituzte kasu bakoitzaren zirkunstantzia berezien berri egokia izateko.

VI ATALBURUA: IKASKETA MAILAKO BETEBEHARRAK.

16. Artikulua: 1: 1987/88 ikasturteari dagozkion kalifikapen akademikoak izango dira baliodunak, atalburu honen ondorioetarako.

2. Eskegileek, gutxienez, bataz besteko 5 puntuko nota izan beharko dute.

3. Ez da baloratuko honako ikasle hauen espedienterik:

Eskolaurrekoenik, Oinarrizko Hezkuntza Orokorre koenik, Hezkuntza Berezikoenik, Helduen Etengabeko Hezkuntzakoenik,

Lehen Mailako Lanbide Hezkuntzakoenik eta Irakaskuntza Ertainetako

Erreformako Esperimentazioko Lehen Ziklokoemik.

17.Artikulua: 1: Batxilergoan, Unibertsitatera Bideratzeko

Ikasturtean, 2. Graduko Lanbide Hezkuntzan, I.E.E. II-an eta

Bestelako Ikasketetan lortutako ikasketa-kalifikazioak, baremo honen arauera neurtuko dira:

Kalifikapena Puntuak Bikain ...................... 9 Oso ondo ...................... 7,5 Ondo ....................... 6 Nahiko ...................... 5 Gutxiegi..................... 3 Oso eskas .................... 1 Finkatutako baremoa, 1987/88 ikasturtean ikasleak lortutako bataz-besteko notari aplikatuko zaio zuzenean. 2. 1987-1988 ikasturteko gai guztiak kontutan hartuz kalkulatuko da bataz-besteko nota, hau da, 1987/88 ikasturtean eman, baina lehenagoko ikasturteren bati dagozkionak baztertuz.

Ondorio hauetarako, ekainean eta irailean egindako deialdietan lortutako kalifikapenik onena hartuko da behin-betikotzat.

3. Laguntzen onurez baliatu ahal izateko, irakaskuntza ertainetako ikasleek, kurtso bereko asignatura guztietan matrikulatu beharko dute indarrean dagoen ikasketa-planaren arabera. Hala ere, laguntza lortu edo laguntzarekin jarraitu ahal izango du ikasleak, aurreko kurtsoan asignaturaren bat gainditu gabe gelditu baldin bazaio ere eta, hori, aurreko kurtsoan lortutako batazbesteko nota 5 puntutakoa edo goragokoa izan dadinaren baldintzapean, ekaineko eta iraileko deialdien artean.

4. Ez da emango laguntzarik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

Sailak onartutako ikasketa-plan osoa hartzen ez duen ikasketak egiteko ez bada. Honako hauek izango dira salbuespenak:

a. Lehenengo kurtsoko asignatura guztietan lehendik matrikulatu diren

U.B.E.I.-ko ikasleek eta, ondorioz, banakako asignaturetan matrikulatzeko ahalbide dutenez, lau asignatura hartu beharko dituzte gutxienez eta guztiak gainditu, bekaren onurez baliatu ahal izateko.

b. U.B.l.-ko ikasketak gauez egiten ari direnek, baliatu ahal izango dute bekez, asignatura-talde bat hartzen baldin badute ere, guztiak gainditu beharko dituztela.

5. Ikasketarik egin gabe akademia-urteren bat igarotzea gerta dadinean, egin den azken-kurtsoarekiko eskatuko dira aipatu diren baldintzak.

6. Irakaskuntza Ertainetako ikasketen kasuan, ezin lortu ahal izango da laguntzarik ikasketak aldatzen baldin badira eta, aldaketa horrek, urte bat edo gehiago galtzea badakar hezkuntza-prozesu barruan. Baina ez da emango galketa hori, maila edo gradu batetik bestera igarotzea, aurrez egindako ikasketen jarraipen gisa, indarrean dauden legeetan aurrikusita baldin badago. Ikasleak, Batxilergoa amaitu eta Lanbide Hezkuntzako

Bigarren Graduko ikasketak egitera pasa daitezenean ere, ez da joko ikasturtea galdutakotzat.

7: Lanbide Hezkuntzako lehenengo graduko lehenengo kurtsoko eta

Irakaskuntza Ertainetako Erreforma Esperimentaleko ikasketetarako laguntzak lortzeko, ez da eskatuko probetxamendu-haldintzarik, honako arau hauek ezartzen dutena izan ezik:

Lanbide Hezkuntzako Lehenengo graduko eta Irakaskuntza Ertainetako

Erreforma Esperimentaleko ikasleak izan eta lehenengo kurtsoan, batazbeste, nahikoa edo gai da kalifikapena lortu ez duten ikasleek, laguntza lortu edo laguntzarekin jarraitu ahal izango dute honako baldintza honen pean, hau da, bigarren aldiz arlo bereko edo beste bateko ikaturteari ekitean, 16 urte beteta ez baldin badituzte.

8. 2 mailako modulo profesionaletarako eta Irakaskuntza Ertainetako

Erreforma Esperimentaleko hirugarren eta laugarren kurtsoetarako laguntzak lortzeko, Batxilergorako eta Lanbide Hezkuntzako bigarren gradurako ezarrita dauden arauek izango dute indarra. - 3 mailako modulo profesionaletako ikasketetarako laguntzak lortu ahal izateko, beharrezko izango da, modulo horretarako sarbidea ematen dion ikasturtea, urte akademiko bakarrean, gainditzea.

9. Batxilergoko ikasketak, Lanbide Hezkuntzako lehenengo graduko edo

Irakaskuntza Ertainetako Erreforma Esperimentaleko ikasketez aldatzea nahi duten ikasleei aplikatuko zaie bereziki 17. artikuluko 6. apartaduan ezartzen dena.

VII. ATALBURUA: ESKABlDEEN AURKEZPENA ETA TRAMITAKETA 18. Artikulua:

Inprimakin ofizialetan egingo dira eskabideak. Inprimakin horiek, Lurralde Historiko bakoitzeko Lurralde

Ordezkaritzetan, Beka-SaiIean, eskatu beharko dira. Ikastetxeek banatuko dituzte.

19. Artikulua: Eskabideak, ikasleari eta Bankuari dagokien ataletan behar bezala beterik, Azaroaren 24tik Abenduaren 14rarte aurkeztuko dira ikasleak ikasketak egin ditzaneko ikastetxean.

Epe hori igaro ondoren, honako kasu hauetan aurkeztu ahal izango da beketarako eskabidea:

- Epe hori igaro ondoren, familia-burua hiltzea edo derrigorrezko jubilazioa hartu behar kasua eman dadinaean. Derrigorrezko jubliazio horrek ez du izan behar, legezko adina bete izanaren ondoriozkoa. - Ikaslea bizi deneko aldean gertatutako hondamendizko gertakariren bat eman, alde hori hondamendipeko eskualdetzat deklaratua izan eta honek eragin larria familia-ekonomiaren gain izan dezaneko kasuan.

Eskabide hauek, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztuko dira ártez.

20. Artikulua: Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

- 1987. urteko Errentaren Aitorpenaren fotokopia bat, familia-buruarena eta kasua balitz, Zerga horrekiko Aitorpena egin beharra izan dezaten gainontzeko kide konputagarriena. - Ondarearen gaineko zergarekiko Aitorpena egin dutenek, hori ere gaineratu beharko dute. - Bere konturako langileek, horretaz gainera, 1987.eko Haztapen

Objetibo Singularraren fotokopia aurkeztu beharko dute. - Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren deklaraziorik egin beharrik ez duten familien kasuetan edo familiaren diru-sarrera guztiak ez balituzke jasoko deklarazio horrek, familiak 1987. urtean izan dituen diru-sarrerei buruzko inprimakin ofizialeko orrialdeak, behar bezala bete beharko dituzte eskegileek. - Bai Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren deklarazioaren fotokopia erantsi dezatenek eta bai eskabide-inprimakinari dagozkion orrialdeak bete izan behar dituztenek ere, nahitanahiez bete beharko dute familiaren ondare-elementuei dagokien orrialdea, 1987. urteko ekonomia mailako datu osagarri gisa. - Enpresa, profesio, arte edo nekazal-abelzaintza ihardunak burutzen dituzten familietako kide diren ikasleek, 1987. urtean zehar burutu den ihardunari buruzko ustiaketa-kontuaren orrialdea bete beharko dute gainera. - Nekazal-abelazkuntza ustiategietako jabeek, diru-sarrera gisa kontatuko dute etxeko kontsumorako erabiltzen diren produktuen balioa. - Agindu honetako 10. eta 13. artikuluetan aipatzen diren apartaduren batetan sartuta dauden eskegileek, aurkezpenaren gai izan den egoera kredita dezan ziurtagiria aurkeztu beharko dute. - Ez da beharrezko izango Enplegu-Bulegoetan inskribatuta egotea eta ez Bulegoak emandako agiriz inskribapen hori kreditatu beharrik ere egongo, langabezian dagoenaren zirkunstantzia aurkeztu ahal izateko, dadina dadila jazarpen horren zertarakoa. - Ikasketetarako beka edo laguntza gisa jasotako zenbatekoak, ez dira kontatuko sekula diru-sarreratzat. 21. Artikulua: Beroiei dagozkien eske-idazkien aldeak bete beharko dituzte Ikastetxeek eta,

Zuzendariak edo, hala behar izanez gero, Idazkariak, xehapen akademikoen egiatasuna ziurtatu beharko du, eskabide-inprimakian eskatzen deneantxe.

22. Artikulua: Ikastetxeek, 1988.eko Abenduaren 23a baino lehenago,

Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan, Beka Sailetan, aurkeztu beharko dituzte eskabideak. VIII. ATALBURUA: HAUTAPEN ETA ESLEIPEN ERlZPIDEAK

23. Artikulua; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Euskal

Autonomia Elkartearen aurrekontuetan horretarako dauden diru-atalen arauera emango ditu laguntzak. Ondorioz, ikasleak laguntza bereganatu ahal izateko, beharrezko izango du, ezarri diren baldintzak betetzeaz aparte, horretarako izendatuta dauden guztirako kredituen barruan kokatuko duen eskubidearen-hurrenkerako koefizientea lortzea.

24. Artikulua: Batazbesteko notaren eta per capitazko familia-errentaren neurketa, honako formula matematiko honi jarraituz egingo da:

R d = p N + K - -------------- honako hauek direla

U/10 letren esnahiak:

d = eskegilearen hurrenkera-koefizientea N = batazbesteko nota akademikoa p = N- aren pisu bereziaren parametro gutxitzailea. »p«-ari ematen zaion balioak, 0tik 1era artean egon beharko du.

K = Orekaketa parametroa. Honako hau da honen egitekoa, hau da, »d«-ak eman dezan balioa, ez dadila izan nuloa edo negatiboa alegia.

Honekin erraztu egiten da informatizatutako tratamendua, hurrenkera-koefizientearen arabera eskegileak ordenatu ahal izateko.

R = Eskegilearen per capitazko familia-errenta.

U = Urteko deialdi bakoitzean ezartzen den per capitazko familia-errentaren gehienezko unbrala. - Honako hauek izango dira parametro hauen 1988/89 kurtsorako balioak:

P=1 K=6 U/ 10 = 55.000

25. Artikulua: Halaber, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak

Foru Diputazioen Hazienda Departamenduen laguntza bilatuko du ondorengo helburu hauek lortzeko:

1. Eskegileen familien errenten eta ondarearen benetako balioak neurtu ahal izateko, zergazko bide teknikoak erabiltzea.

2. Kasu jakin batzutan egiaztatze eta kontrol lanetarako laguntza tekniko ematea. Eragiketa horien eginkortasun haundiago bat lortzeko,

Foru Diputazioen Datuen Prozesorako Zentruei eskatuko zaie Hezkuntza,

Unibertsitate eta Ikerketa Sailasi ikerketa bakarkako edo espezialaren xede izan beharreko kasuen zerrenda eman diezaiotela.

IX ATALBURUA: ORGANO AUKERATZAILEAK

26. Artikulua: Agindu honetan esaten diren eskaeren azterketa, aukeraketa eta sailkaketa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

Sailak egingo du.

27. Artikulua: Elkarte Autonomoaren mailan Batzorde Aholkulari bat sortuko da, honako hauek osatzen dutelarik:

- Hezkuntza-Administraziorako Sailburuordeak edo berak bere oidez jarri dezanak jardungo du lehendakari gisa. - Baliabideen Zuzendariak. - Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza bakoitzeko Baliabideen Buruzagiek. - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko bi ordezkarik. - Hiru Lurraldeetako Foru Diputazioen Hazienda-Departamendu bakoitzetiko ordezkari batek. - Eskola Publikoetako Gurasoen Federazioetako ordezkari batek. - Eskola Pribatuetako Gurasoen Federazioetako ordezkari batek. - Ikastoletako Gurasoen Federazioetako ordezkari batek. - Hezkuntza Bereziko Gurasoen Federazioetako ordezkari batek. - 16 urtetik gorako bi ikasle, Hezkuntza Saileko bekadunak eta ikasleen ordezkariek Eskola-Kontseiluetan aukeratuak.

Batzorde horretan, balioa edukiz eratu ahal izateko gutxienez 9 batzarkide egon beharko dira.

X ATALBURUA: EBAZPENERAKO PROZEDURA

28. Artikulua: Eskaerak sailkatu ondoren, Deialdian eskatutako eskakizunak bete ditzaten eskeegileen zerrendak Batzorde

Aholkulariaren eskuetan jarriko dira.

29. Artikulua: Aurrekontu baliakizunak eskabide guztiei aurregiteko nahiko ez izatea gertatuz gero, lehentasun-erizpideen eta, hala behar izanez gero, laguntzen zenbatekoa banatzeko erizpideen berri emango zaio Batzorde Aholkulariari.

30. Artikulua: Aurrekontu baliakizunak eta 23. Artikuluan ezarritako erizpideak kontutan hartuz ebatziko da behin-betirako Deialdia, ikasle bekariek horren berri berehala izango dutela eta, ondoren, laguntza guztia batera ordainduko delarik.

31. Artikulua.- Ukoa jaso duten eskabideen berri emango zaie doakienei, horren arrazoiak eta jar ditzaketen gorajotzeak eta murtziloak adieraziz.

XI. ATALBURUA: BEKADUNEK BETEBEHARREKOAK 32. Artikulua.- Ikasle bekariek, espedientea ireki ondoren eta edozein unetan, galdu ahal izango dituzte emandako laguntzak honako kasu hauetan:

a. Laguntza-eskerako eske-idazkian jarritako datoak faltseatzeagatik.

b. Beste laguntzaren bat izatea eta bietaz baliatzeagatik. Hezkuntza

Sailak ikasketarako eman ditzan laguntzak, helburu berori izan eta beste entitate publiko edo pribatuetatik jaso daitezenekin elkartuezinak izango dira.

c. Laguntza horren zenbatekoa, emana izan zeneko ikasketak benetan egitean ez erabiltzeagatik.

d. Ikasketarako laguntzak indargabetu egingo dira, guztiz edo zati batetan, nahiz eta zenbatekoa ordainduta izan, baldin eta datuak isildu edo okerrekoak emango balira edo beste pertsona fisiko edo juridikoengandik jasotako moeta honetako irabaziekin elkartuezinak balira. Bere helburua betetzeko ez direla erabili frogatuz gero ere indargabetu egingo dira edo indarrean dauden arauei atxeki gabe emango balira.

Ikasketetarako laguntzok indargabetzeko akordiorik ezin izango da eman, aldez aurretik hori doakionari espedientea erakusten ez bazaio eta hori entzuten ez bada, Administrazio Prozedura Legeko 91. artikuluan xedatutakoaren arabera:

1: Eskuratutako zenbatekoak itzultzeko obligazioa ateratzen bada espedientetik, indarrean dauden legeetan ezarritako premiabidezko zergabilketaz ordainarazi daitezke zenbatekook. Emandako ebazpenak, dena delakoa izanda ere, ikasleak laguntza modurik erosoenean eta errazenean itzúltzeko behar-hainbat informazio jasoko du; itzulketa hori, hiru hilabeteko epearen barruan egin beharko dela, indargabetze-akordioaren berri emandako egunetik kontatzen hasita.

2. Itzuli beharreko diruzenbatekoaren arabera eta ikaslearen familiaren ahalmen ekonomikoaren arabera, eta interesatuak hori eskatzen badu, ordainketa urtebeteren barruan, epean hiru zatitan ordaintzeko aukera emango dio Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak.

3. Eskuratutako zenbatekoak borondatez itzultzen ez badira, zorpeko ziurtagiriak emango dituzte agintea duten Kontularitza-Zerbitzuek, eta premiatasunez itzuli beharreko zenbatekoak ordainarazteko bide eskeiniko diote Euskal Autonomi Elkarteko Diruzaintzari, indarrean dagoen Zergabilketari buruzko Erregelamendu Orokoarraren arabera.

Indargabetze-akordioen berri emango zaie agintari fiskal, akademiko edo, judizialei behar balitz, horren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak eskatzeko.

XII. ATALBURUA: MURTZILOAK

33. Artikulua: Deialdi honen ebazpena dela eta euren agiango eskubideak murriztuak izan direla uste dezaten ikasketarako laguntza-eskeegile guztiek, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

Sailburuaren aurrean birraztertze-eskea sar dezakete hilabeteko epearen barruan, 30 eta 31 artikuluek aipatzen duten berriematezko egunaren biharamonetik kontatzen hasita.

XIII ATALBURUA: IKUSKARITZA

34. Artikulua: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta

Ikerketa Sailak bere gain hartzen du fakultatea, datoen egiatasuna eskatzea eta egiaztatzea eta Agindu honetan araupetutakoa betetzea ahalezkoa egin dezaten ekintzak burutzekoa.

AZKEN XEDAPENA

Argitaratutako egunaren biharamonean hartuko du indarra Agindu honek.

Gasteiz, 1988.eko Azaroak 15. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua,

JOSE RAMON RECALDE DlEZ.


Azterketa dokumentala