Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 1988ko azaroaren 23a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
2798

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ERABAKIA, «Euskal Herriko Politika-Legeen Bilduman deritzan lanaren bilketa eta antolaketa-lana akuratzeko merezimendu-lehiaketarako deia eginez.

Euskal Herriak burujabetza Iortu zuenetik urte batzuk igaro dira, erakunde eta politika-mailako araudiak sortu dira eta beharrezkoa da politika eta administrazio arloan garrantzi nabaria duten legeak zeintzuk diren zehaztu eta material horiek antolatu eta sailkatu ondoren, testu bakar batean biltzea.

Herri-Arduralaitzaren Euskal Erakundea, politika eta erakunde-mailako autonomia-legeak testu batean jaso gabe egotearen gabeziaz jabetu da, horregatik nahi da lan hau, bere zientzia-izaera eta egitura egokiaren kaltetan gabe, erabilera errazekoa eta baliagarria izatea.

Hori dela eta, merezimendu-lehiaketa horretarako deia egiten du eta ondorengoak dira

OINARRIAK: Lehenengoa: Lehiaketan, banaka nahiz horretarako sortutako taldeka parte hartu ahal izango da.

Leheiatzaileek goimailako unibertsitate-tituludunak izan beharko dute. Nolanahi ere, Zuzenbidean iizentziadunak izan eta irakaskuntzan eta/edo ikerlanean esperientzia dutela egiaztatzen dutenek, lejhentasuna izango dute.

Bigarrena: Lanaren helburua, Euskal Herriko Politika-Legeen Bilduma egitea eta antolatzea da.

Aipatutako lanak bete beharreko gutxieneko baldintzak honako hauek dira:

a) Legezko Erabakiak aukeratzea.

b) Aipatutako Erabakiak sailkatzeko modua edo sistema.

c) Gaikako aurkibide osoa eukitzea. d) Hurrenkera-taula bat sartzea.

e) Lana erraz erabiltzeko, eremu mugatua.

f) Hala behar izanez gero, orriaren azpikaldean, nahitaezkoak izan daitezen kidetasun eta eipamenak sartzea.

g) Lan guztia bi hizkuntzetan idaztea.

Hiruganena: Egitasmoarentzat 500.000 pezeta izendatu dira. Lana epe barruan aurkeztu eta bere edukia onartu ondoren egingo da ordainketa.

Aipatutako kopuruari, dagozkion zergabidezko atxekipenak kenduko zaizkio.

Laugarrena: Eskari-orriak, sobre itxian eta «Politika-Legeen

Bildumarako Lehiaketa» jarriaz bidali beharko dira. Hona helbidea:

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Unibertsitate Zaharra, Oñati (Gipuzkoa).

Eskari-orriak aurkezteko epea 1988ko Abenduaren 9an amaituko da.

Eskari-orriekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) «Curriculum-vitae»a, ikasketa eta lan-merezimenduen azalpena duela; baita lehiaketan parte hartzen dutenek egindako zientzia-lan edo argitalpenak ere.

b) Egin behar duten lanaren txosten zehatza (3 ale). Bostgarrena:

HAEEko Artezkaritzak izendatuko du epaimahaia eta honen buru izango da bera nahiz bere ordezko norbait. Epaimahaiak egitasmoak aztertu eta behar bezala burutuko diren segurtasunak eskaintzen dituztenei emango die.

Seigarrena: Epaimahaiaren erabakia 1988ko Abenduaren 20rako jakin eraziko da, Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian ondoren egin daitekeen argitalpenaren kaltetan gabe.

Lehiaketa hutsean lagatzerik izango da. Zazpigarrena: Egitasmoaren esleipena, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Erabaki bidez adieraziko zaie dagiokienei. Lana eman zaionak bere adostasuna idatziz adieraziko beharko du luza ezineko hamabost eguneko epe barruan: Hala egin ezean, HAEE ordezkoekin, baldin badaude, jarriko da harremanetan.

Zortzigarrena: Egindako lanaren hiru ale bidali beharko dira HAEEra makinaz idatzita, aurreko oinarrian ohartemandako adierazpen-egunetik hasi eta hiru hilabete baino lehen. Epe hau ezingo da luzatu.

Esleipenak diru-ondoriorik izan dezan, nahitaezkoa izango da lana epe barruan aurkeztea eta epaimahaiak egitasmo hori onartzea.

Bederatzigarrena: Aurkeztu eta Epaimahaiak onartutako lanen jabe HAEE izango da, «Legezko Testuak» bilduma berezian argitaratzeko eskubidea izango duela rik. Hori horrela, egitasmoa eman zaionak izenpetuko duen hitzarmenez egile-eskubideen uztea egingo du hirugarren oinarrian adierazitako dirutzaren ordez. Lana argitaratuko balitz, lehiaketan aukeratua izan denak irarpen-frogak zuzendu beharko ditu, argitaletxeak horretarako ezartzen dituen epeen barruan.

Hamargarrena: Egitasmoa eman zaiona, aipatutako «Politika-Legeen

Bilduma»ren eguneratzea egitea behartua egongo da, sortutako lege berrikuntzek hala eskatzen dutenean eta beti ere,

Herri-Arduralaritzaren Euskai Erakundeak eskatuta. Aipatutako lanaren ordainketak Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak lan hauek egiteagatik ezarritako diru-kopurua jasotzeko eskubidea izango du aukeratua izan denak.

Gasteiz, 1988ko Azaroak 21ean. Herri-Arduralaritzaren Euskal

Erakundeko Artezkaria,

PATXI SIERRA-SESUMAGA IBARRETXE.


Azterketa dokumentala