Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 1987ko irailaren 15a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Kultura eta Turismoa
1990

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailburuaren 1987.eko Uztailaren 30eko AGINDUA, 1987.ean ospatzekoa den Euskadiko III. Arte Plastiko Lehiaketarako dei eginez.

Balore kulturalak gazteenganatzeko beharra kontutan izanik, eta aurreko urteetan antolatutako ekintzei jarraiki.

Horren ondorioz,

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengo Atala.- 1987.ean ospatzekoa den III. Arte Plastiko

Lehiaketarako dei egitea.

Bigarren atala.- 16tik 25 urtera bitarteko egile hasi berriek eskuhartu ahal izango dute, baldin eta beren lurralde eremuan

1987.eko Urtarrilaren 1a baino lehen erroldaturik badaude. Dagokion

Udalak egindako errolda-agiria aurkeztea beharrezkoa izango da.

Hirugarren Atala.- Gaia librea izango da. Obrak jatorrizkoak izan beharko dute, kopiak lehiaketatik kanpo geratuko direlarik.

Laugarren atala.- Lehaiketak bi kategoria izango ditu: a) - 14etik 16 urtera bitartekoentzakoa.

b).- 17tik 25 urtera bitartekoentzakoa. Bostgarren atala.- Modalitateak:

a) Marrazkigintza: Arkatzez (beltza edo kolorezkoa) edo ikatziriz egingo dira, gehienezko neurriak 50x70 zmkoak izango direla. Kristal babestzailea eraman eta era sinple batez enmarkaturik egon beharko dute. Ez dira onartuko, kristalez bakarrik montaturik eta grapa edo plastikozko estalkiez jositako obrak.

b) Pintura: Markua kontutan hartu gabe, alde txikienean, gutxienez 65 zmko neurria beharko dute izan. c) Eskultura: Gehienezko pisua 60 kilotakoa izango da, eta material iraunkorrez (harria, burnia, zura) eginak beharko dute izan.

d) Buztingintza: Buztin egosiz egindako aleak bakarrik onartuko dira, gehienezko neurriak 60x60 zmkoak izango direla.

e) Grabaketa: Gehienezko neurriak 40x50 zmkoak izango dira.

Seigarren atala.- Obrak aurkezteko epea, honako Agindu hau

E.H.A.A.-an argitaratuko den egun berean zabalduko da eta 1987.eko

Azaroaren 13an itxiko da.

Zazpigarren atala.- Lanak, Autonomi Elkarteko Kultura eta Turismo

Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan aurkeztu beharko dira, behar bezala biribilduak eta babestuak. Gutunazal itxi batean, inskripzio buletina eta egilearen datu pertsonalak sartuko dira, gutunazalaren kanpokaldean berriz, Euskadiko III. Arte Plastiko Lehiaketa eta aurkezten diren lanen lema edo izenburua jarri beharko da.

Zortzigarren Atala.- Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Sailak, aurkeztutako lanen iraunketa-zainketa egingo du, baina ez da garraiatzearen ondorioz obrek jaso ditzaketen kalteez eta galketez arduratuko, ez eta Sailaren eskuetan dauden bitartean izan ditzaketen lapurketa, su hartze edo beste motako arriskuez ere.

Bederatzigarren Atala.- Epaimahaiaren osaketa, E.H.A.A.-ren bidez jakinaraziko da, Gazteria eta Komunitate Ekintzarako Zuzendaritzak horretarako emango duen Erabakian. Aurkeztutako obren aintzin-aukeraketa egin ondoren, Epaimahaiak dagokion ebazpena emango du aurkeztutakoen artean obraren bat sarituz, edo hala balegokio, lehiaketa betegabetzat aldarrikatuz. Ebazpena, 1987.eko Abenduaren

31a baino lehen eman, eta Gazteria eta Komunitate Ekintzarako

Zuzendaritzaren Erabakiaren bitartez, E.H.A.A.-en argitaratuko da.

Hamargarren atala.- Hautatuak izan ez diren obrak lehiatzaileen esku izango dira Kultura eta Turismo Saileko Lurralde Ordezkaritzetan,

Lehiaketa ebatsi eta ondorengo 15 egunetan. Epe hori igaro ondoren, egileek beren lanei uko egiten dietela ulertuko da.

Hamaikagarren Atala.- Lehiaketa honetan irabazle nahiz aukeratu suertatutakoek, 1988.ean ospatzekoa den estatu mailako lehiaketan partehartuko dute, baldin eta deialdi horretako oinarri-arauei atxikitzen bazaizkie.

Hamabigarren Atala.- Epaimahaiak kategoria eta modalitate bakoitzeko hiru sari emango ditu, eta hauexek izango dira:

MARRAZKIGINTZA BUZTINGINTZA: a) Kategoria:

1go Saria: 35.000,- pzta. materialean. 2gn. Saria: 25.000,- pzta. materialean. 3gn. Saria: 15.000,- pzta. materialean. b) Kategoria:

1go Saria: 50.000,- pzta. dirutan. 2gn. Saria: 40.000,- pzta. dirutan. 3gn. Saria: 30.000,- pzta. dirutan. GRABAKETA:

a) Kategoria:

1go Saria: 40.000,- pzta. materialean. 2gn. Saria: 30.000,- pzta. materialean. 3gn. Saria: 20.000,- pzta. materialean. b) Kategoria :

1go Saria: 55.000,- pzta. dirutan. 2gn. Saria: 45.000,- pzta. dirutan. 3gn. Saria: 35.000,- pzta. dirutan.

ESKULTURA, PINTURA: a) Kategoria :

1go Saria: 60.000,- pzta. materialean. 2gn. Saria: 50.000,- pzta. materialean. 3gn. Saria: 40.000,- pzta. materialean. b) Kategoria :

1go Saria: 80.000,- pzta. dirutan. 2gn. Saria: 70.000,- pzta. dirutan. 3gn. Saria: 60.000,- pzta. dirutan.

Hamairugarren Atala.- Egile bakoitzak modalitate bakoitzeko, obra bat aurkeztu ahal izango du gehienez. Hamalaugarren atala.- Lan guztiak, euren egileak izenpetuta egongo dira.

Hamabostgarren atala.- Hautatutako obren jabegoa Eusko Jaurlaritzaren

Kultura eta Turismo Sailak izango du, argitaratzeko eta erreproduzitzeko eskubidea ere bere egingo duela.

Hamaseigarren Atala.- Lehiaketa honetan eskuhartzeak, honako oinarri-arauok onartzea dakar. Hamazazpigarren Atala.- Gazteria eta Komunitate

Ekintzarako Zuzendaritzak, agindu honetan ezarritakoa betetzeko eta garatzeko beharrezko neurriak hartuko ditu.

Gasteiz, 1987.eko Irailaren 3an. Kultura eta Turismo Sailburua,

JOSEBA ARREGI ARANBURU.


Azterketa dokumentala