Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 1985eko martxoaren 6a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza
565

Martxoaren 5eko 58/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek, Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari, Ekintza Nekagarri, Osasunkaitz, Kaltekor eta Arriskugarriei dagozkienetan, agintepideak eskuratzeari buruzkoa.

«Autonomia-Elkarte Osoko Erakundeen eta bertako

Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harreman»ei buruzko

Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 7 c) 6 Atalak, honako agintepide hauek ematen dizkie Kondaira-Lurraldeei:

Etxebizitzetarako hiri-lurretan garri daitezkeen ekintza nekagarri, osasunkaitz, kaltekor edo arriskugarrien zermugapenerako, horientzako onbideratze-neurriak emateko, ikuskaritzarako eta zigortzeko ahalmen-gaietan, Elkarte Osorako Erakundeen legabideak bere mugartean egiteratzea dagokie Kondaira-Lurraldeei; beti ere, Kondaira-Lurralde edo Elkarteaz besteko Herri-lzaiki bakar bat baino hartu ez dezatenaren baldintzapean eta Legeak Udal-Erakundeei ematen dizkien agintepideen kaltetan gabe.

Horren ondorioz, Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoan ohartemandako Bitariko Batzordeak, Autonomia-Elkarte Osorako

Erakundeen eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldearen arteko

Zerbitzu-Eskuraketak egiteko arauak onartzeari buruzko Ekainaren 19ko

195/1984 Dekretoan agintzen denarekin bat etorriz, agintepide horiei atxikitako zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztu ditu, guzti horri buruzko erabakia 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartu zuela.

Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako

Kondaira-Lurradeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko Azkeneko Erabakietatik Lehenengoak dioena betez, arauera, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta

Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak batean egindako saloz,

Jaurlaritza-Batzordeak 1985.eko Martxoaren 5ean egindako bilkuran onartu ondoren honako hau

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengo Atala.- Bizkaiko Kondaira-Lurraldeak ekintza nekagarri, osasunkaitz, kaltekor eta arriskugarrien gaietan dituen agintepideei dagozkien zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztuz, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru-Diputazioaren arteko

Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakia onartzea. Erabaki hori Dekreto honen Eraskin gisa ematen da.

Bigarren Atala.- Horren ondorioz, erabaki horretan aipatzen diren zerbitzuak, bertan agertzen direneko modu eta baldintzekin, eta erabaki-idazkeran eta eraskinetango zerrendetan jarritako lanarizko baliapide, ogasun, eskubide eta betebeharrak Bizkaiko

Kondaira-Lurraldeari eskuratuta gelditzen dira

Hirugarren Atala.- Aginte-Eskuraketa honek, Bitariko Batzordearen erabakian zehaztutako egunetik hasita izango du eragite-indarra.

Laugarren Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-De kretoa bere aldetik Bizkaiko Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean.

Gasteiz, 1985.eko Martxoak 5. Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea,

XABIER GARCIA EGOTXEAGA. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailbura,

JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA.

ERASKINA CARMELO ARCELUS MUJIKA Jaunak, «AutonomiaElkarte Osorako

Erakundeen eta kondaira-LurraIdeetako Foru-Erakundeen arteko

Harreman»ei buruzko Legearen Lehenengo Aldibaterako Erabakian ohartemandako Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen Idazkari denez, honako hau

EGIAZTATZEN DU:

Batzordeak, 1985.eko Otsailaren 27an egindako Osoko Bilkuran, etxebizitzetarako hiri-lurretan jarri daitezkeen Ekintza Nekagarri,

Osasunkaitz, Kaltekor eta Arriskugarrien zermugapenerako, horientzako onbideratze-neurriak emateko, ikuskaritzarako eta zigortzeko gaietarako Euskal Herriko

Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen zerbitzuak Bizkaiko

Kondaira-Lurra1deari eskuratzea erabaki zen, ondoren esaten denaren arauera A) EUSKO JAURLARITZARI DAGOZKION AGINTEPIDEAK

Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako

Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harremanei buruzko

Legearen 7. ataleko c) txatalaren 6. idazatiak, etxebizitzatarako hiri lurretan jarri daitezkeen Ekintza Nekagarri, Osasunkaitz,

Kaltekor edo Arriskugarrien zermugapenerako, horientzako onbideratze-neurriak emateko, ikuskaritzarako eta zigortzeko ahalmena, Kondaira-Lurralde edo Elkarteaz besteko Herri-Izaiki bakar bat baino gehiago hartu dezatenetan, Eusko Jaurlaritzari gordetzen dio.

Horien estadistika-bideak egiteko xedez, Bizkaiko Foru Diputazioak, zermugatutako ekintzen hileroko txosten bat, dagozkien xehetasunak eta guzti, Eusko Jaurlaritzari bidali beharko dio.

B) ESKURATZEN DIREN ZERBITZU ETA ERAKUNDEAK

1. Bitariko Batzordearen erabaki hau onartzezko Dekretoa indarrean sartu dadinetik hasita, orainarte Eusko Jaurlaritzako

Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailak betetzen zituen honako egiteko eta zerbitzu hauek, Bizkaiko Foru

Diputazioak bere gain hartzen ditu:

a) Etxebizitzetarako hiri-lurretan jarri daitezkeen Ekintza

Nekagarri, Osasunkaitz, Kaltekor edo Arriskugarrien zermugapena, horientzako onbideratze-neurriak ematea, ikuskaritza eta zigortzeko ahalmena, Bizkaiko Kondaira-Lurraldeko dagozkien udaletako teknika-zerbitzuek edo Idazkariak, hirilurrak direnaren erizpena ematen baldin badute.

b) Etxebizitzetarako hiri-lurretan jarri ez baina berez jarri daitezkeenetakoak izan daitezen ekintza nekagarri, osasunkaitz, kaltekor edo arriskugarri guztien zermugapena, horientzako onbideratze- neurriak ematea, ikuskaritza eta zigortzeko ahalmena, betiere, aurrez, Eusko Jaurlaritzak ekintza horiei buruzko onbideratze-neurri orokorrak finkatzeko lege-egiterapena egin baldin badu.

C) BIZKAIKO FORU-DIPUTAZIOAK EUSKO JAURLARITZATIK HARTZEN DITUEN ETA

ESKURATUTAKO ZERBITZUETAKOAK DIREN GIZAKI-ESKUARTEEN BALIO-NEURKETA

Eraskin gisa ematen den lehenengo zerrendakoak D) ESKURATZEN DIREN ONDASUNAK

Eraskin gisa ematen diren bigarren zerrendakoak E) ESKURAKETAK

INDARREAN SARTZEA Eskuraketa honen eragite-indarra 1985.eko

Urtarrilaren letik hasiko da.

Eta erasota geldi dadin ematen dut egiaztagiri hau, Gasteizen,

1985.eko Otsailaren 27an

Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA. JN. T. G. JOSE M. MAKUA

ZARANDONA. JN. T. G. Idazkaria,

CARMELO ARCELUS MUJIKA. JN.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana