Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 1985eko martxoaren 6a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza
564

Martxoaren 5eko 57/1985 DEKRETOA, Bizkaiko Kondaira-Lurraldearenak diren garraio-alorreko zerbitzuak Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei eskuratuz.

«Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bere Kondaira-Lurraldeetako

Foru-Erakundeen arteko Harreman»ei buruzko Azaroaren 25eko 27/1983

Legeak, 10. atalean jartzen duenez, Errepidetikako Garraio Mekanikoen

Alorreango Legegintza, Araudi-Egiterapena, Goren Ikuskaritza,

Egitamugintza eta Erakidetasun-agintepideak dagozkie

Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei; Kondaira-Lurraldeak, gaurregun

Arabak bere lurraldean, indarrean dauden Erresumarekingo hitzarmenen arauera, dituen ahalmen berberak eta izaera berdinez egiteratuko dituela.

Horren ondorioz, Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoan ohartemandako Bitariko Batzordeak, Autonomia-Elkarte Osorako

Erakundeen eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldearen arteko

Zerbitzu-Eskuraketak egiteko arauak onartzeari buruzko Ekainaren 19ko 195/1984 Dekretoan agintzen denarekin bat etorriz, agintepide horiei atxikitako zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztu ditu, guzti horri buruzko erabakia 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartu zuela.

Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako

Kondaira-Lurradeetako Foru-Erakundeen arteko Harremanei buruzko

Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arauera,

Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta Lurralde-Antolaketa eta

Garraio-Sailburuak batean egindako saloz, Jaurlaritza-Batzordeak

1985.eko Martxoaren 5ean egindako bilkuran onartu ondoren honako hau

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengo Atala.- Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek garraioaren alorrean dituzten agintepideei dagozkien zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztuz, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko

Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak

1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakia onartzea. Erabaki hori Dekreto honen Eraskin gisa ematen da.

Bigarren Atala.- Horren ondorioz, erabaki horretan aipatzen diren zerbitzuak, bertan agertzen direneko modu eta baldintzekin, eta erabaki-idazkeran eta eraskinetango zerrendetan jarritako lanariak baliapide, ogasun, eskubide eta betebeharrak Autonomia-Elkarte

Osorako Erakundeei eskuratuta gelditzen dira.

Hirugarren Atala.- Aginte-Eskuraketa honek, Bitariko Batzordearen erabakian zehaztutako egunetik hasita izango du eragite-indarra.

Laugarren Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-Dekretoa bere aldetik

Bizkaiko Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean.

Gasteiz, 1985.eko Martxoak 5. Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea,

XABIER GARCIA EGOTXEAGA. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua,

JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA. ERASKINA CARMELO ARCELUS MUJIKA

Jaunak, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru-Diputazioaren arteko

Aginte-Eskuraketen Bitariko Batzordeko Idazkari denez, zera

EGIAZTATZEN DU:

1985.eko Otsailaren 27an egindako Batzordearen Osoko Bilkuran,

Bizkaiko Kondaira-Lurraldearen menpeko izandako garraio-zerbitzuak,

Euskal Herriko Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei, eskuratzea erabaki zela, honako era honetan:

A) AUTONOMIA-ELKARTE OSORAKO ERAKUNDEEK ETA BIZKAIKO

KONDAIRA-LURRALDEAK GARRAIO-ALORREAN DUTEN AGINTEPIDEA. «Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bere Kondaira-Lurraldeetako

Foru-Erakundeen arteko harremanei» buruzko Azaroaren 25eko 27/1983

Legeak, 10. Atalean, honako agintepide hauek ezartzen ditu:

Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei, Errepidetikako Garraio

Mekanikoen Alorreango Legegintza, Araudi-Egiterapena, Goren

Ikuskaritza, Egitamugintza eta Erakidetasun-agintepideak dagozkie;

Kondaira-Lurraldeek, gaurregun Arabak bere Lurraldean (indarrean dauden Erresumarekingo hitzarmenekin bat etorriz) dituen ahalmen berberak eta izaera berdinez egiteratuku dituztela.

EUSKO JAURLARITZARI DAGOZKIONAK A.1) ERREPIDEZKO GARRAIOETAN - Garraioen guztizko egitamuketa, Autonomia-Elkartean. -Garraioen arduralaritza-eraketa, Autonomia-Elkartean. - Nazioarteko, erresuma-mailako edo beste Autonomia-Elkarte batzuren aurrean, Autonomia-Elkarte honen ordezkaritza egitea, garraio alorrean. - Euskal Herriko Garraio-Batzordearen Lehendakaritza egitea, lurralde-mailan. - Autonomia-Elkartearen eremu-barruan garraioaren arta eramateko, informatika bideak ezartzea eta egiteratzea. -Gaurregun ezarrita dauden eremuz gainetiko garraio-agiriak sortaraztea. -Martxoaren 4ko 17/1977 Errege-Dekretozko Legeko 10. Atalean araupetzen diren egitekoak. - Egiteratutako ikuskaritza-ekintzetan, zaingo-indarrekingo lankidetza erabakitzea.

A.2) BIDARIAK ERREPIDEZ GARRAIATZEKO ARAUPEANGO-ZERBITZUETAN. - Foru-Diputazioen arteko agintepide-auziak erabakitzea. - Elkarterako, txartelentzako guztizko arauak finkatzea. - Atxikitako ibilgailuekin erabiltzeko arauak ematea. - Elkartean erabiltzeko prezioei buruzko guztizko arauak ematea

A.3) BIDARIAK ERREPIDEZ GARRAIATZEKO AUKERANGO HERRI-ZERBITZUETAN. -Garraio-Txartelen zenbatekoa finkatzea. - Ibilgailu, bereziak erabiltzeko guztizko arauak ematea. - Errepikatzezko zerbitzuak baimentzeko eta banakako ordainketarako erabilgarri diren arauak ematea. - Errepikatzezko Aukerango zerbitzu soil-soilentzako eta ibilgailu arinentzako sari-taulak orohar finkatzea. - Foru-Diputazioen arteko agintepide-auziak erabakitzea.

A.4) MERKATALGAIEN ERREPIDEZKO HERRI-GARRAIOETAN - Erabilgarri diren arauak ematea. -Garraio-Txartelen zenbatekoa zehaztea. - Elkarte barruan erabilgarri diren sari-taulak orohar finkatzea. - Zatikako zama-zerbitzuetarako guztizko arauak ematea. - Foru-Diputazioen arteko agintepide-auziak erabakitzea. - Berarizko Garraioak baimentzeko, guztizko arauak jartzea. - Garraio-Artezkaritzari buruzko arauak jartzea. -Garraiakizun-Akurategiaren Zaingoa. - Garraiakizunak banatzeko eta zaintzeko idazguak jartzea eta horien ustiaketa egitea.

A.5) ERREPIDEZKO NORBANAKO-JABETZAPEKO GARRAIOETAN -Garraio-Txartelen zenbatekoa finkatzea. - Erabilgarri diren arauak ematea.

A.6) ERREPIDEZKO GARRAIOAREN BARNE-EGITURAN. - Benetako eta antzezko hiriguneak zehazteko arauak ematea. -Autobusen bidaburuetan eta horiekin erabiltzeko sari-tauletan, erabilgarri diren guztizko arauak ematea. - Hirira gabeko kokalekuetan eta horiekin erabiltzeko sari-tauletan, erabilgarri diren guztizko arauak ematea. - Hiri-garraioaren eremuak sortaraztea, eraldatzea eta ezabatzea.

A.7) ERREPIDEZKO GARRAIOAREN IKUSKARITZAN ETA ZIGORPIDEAN. - Elkarte barruango ikuskaritza eta zigorpideari buruzko arauak ematea. - Elkarte barruango Ikuskaritza-Buruzagi, Arartekari eta

Laguntzaileak guztizko erroldean sartzeko ardura izatea. - Bizkaiko Foru-Diputazioarekingo lankidetzan, berarizko ikuskaritza-ekintzak egitea. -Garraiakizun-Akurategiaren arauak bete daitezeneko xedez, berarizko ikuskaritza egitea. - Goren ikuskaritza egitea. -Garraiakizun-Akurategiaren arauak betetzeko, zehaztapidetzei bere bideak eginarazi eta horiek erabakitzea. - Bere diren zigor-zehaztapidetzen ondorioz, ordainketa egiteari bere bideak eginaraztea.

B) FORU-DIPUTAZIOAK EUSKO JAURLARITZARI ESKURATZEN DIZKION ZERBITZUAK

ETA ERAKUNDEAK.

Larrañetatik La Eskontrillarako Unamazko Trena, ogasun, eskubide, betebehar, lanari eta guzti.

C) BIZKAIKO FORU-DIPUTAZIOAK EUSKO JAURLARITZARI ESKURATUTAKO

ZERBITZUEI ATXIKITAKO OGASUN, ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK.

C.1) OGASUNAK.

I. Eraskinean agertzen den zerrendaren arauera, Larreñetatik La

Eskontrillarako Unamazko Trenari atxikitako ogasunak.

C.2) ESKUBIDEAK.

Larrañetatik La Eskontrillarako Unamazko Trenari atxikitako eskubideak,

C.3) BETEBEHARRAK.

Aipatutako baimen-emateari darizkienak.

D) BIZKAIKO FORU-DIPUTAZIOAK EUSKO JAURLARITZARI ESKURATZEN DIZKION

ZERBITZUEI ATXIKITAKO LANARIGOA. - Larrañetatik La Eskontrillarako Unamazko Trenariko Lanarigoa, II. eraskinean agertzen deneantxe.

E) ESKUZ ALDATZEN DIREN ZERBITZUETAKO LANPOSTU-HUTSUNEAK.

Ez dago lanpostu-hutsunerik zerbitzu hauetan. F) ESKU ALDATZEN DIREN

DIRUIZENDAPENAK Ez da diruizendapenik eskuz aldatzen.

G) ESKURAKETAREN ERAGITE-INDARRA.

Ezkuz aldatutako zerbitzuen lanarizko eta gauzazko eskuarteen eskuraketaren eragite-indarra 1985.eko Urtarrilaren lekoa izango da.

Eta erasota geldi dadin egiten dut egiaztapen hau, Gasteizen,

1985.eko Otsailaren 27an.

Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA JN. T.G. JOSE M. MAKUA

ZARANDONA JN. T.G. Idazkaria,

CARMELO ARCELUS MUJIKA JN.

TAULA


Azterketa dokumentala