Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 1985eko martxoaren 6a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza
562

Martxoaren 5eko 55/ 1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek, Bizkaino Kondaira-Lurraldeari, errepide eta bide-alorretako zerbitzuak eskuratzeari buruzkoa.

«Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bere Kondaira-Lurraldeetako

Foru-Erakundeen arteko Harreman»ei buruzko Azaroaren 25eko 27/1983

Legeko 7.8 Atalak, Kondaira-Lurraldeei honako agintepide hauek ematen dizkie:

- Egitamugintza, Egitasmogintza, Eraikintza, Errepide eta bideen

Zaintza, Eraldakuntza, Dirubidetza, Erabilketa eta Ustiaketa.

Horren ondorioz, Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoan ohartemandako Bitariko Batzordeak, Autonomia-Elkarte Osorako

Erakundeen eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldearen arteko

Zerbitzu-Eskuraketak egiteko arauak onartzeari buruzko Ekainaren 19ko

195/1984 Dekretoan agintzen denarekin bat etorriz, agintepide horiei atxikitako zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztu ditu, guzti horri buruzko erabakia 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartu zuela.

Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako

Kondaira-Lurradeetako Foru-Erakundeen arteko Harremanei buruzko

Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arauera

Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta Lurralde-Antolaketa eta

Garraio-Sailburuak batean egindako saloz,

I

Jaurlaritza-Batzordeak 1985.eko Martxoaren 5ean egindako bilkuran onartu ondoren honako hau

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengo Atala.- Errepide eta bide-alorretan Bizkaiko

Kondaira-Lurraldearen agintepideei dagozkien zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztuz, Eusko Jaurlaritzaren eta

Bizkaiko Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko

Batzordeak 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakia onartzea. Erabaki hori Dekreto honen Eraskin gisa ematen da.

Bigarren Atala.- Horren ondorioz, erabaki horretan aipatzen diren zerbitzuak, bertan agertzen direneko modu eta baldintzekin, eta erabaki-idazkeran eta eraskinetango zerrendetan jarritako lanariak baliapide, ogasun, eskubide eta betebeharrak Bizkaiko

Kondaira-Lurraldeari eskuratuta gelditzen dira.

Hirugarren Atala.- Aginte-Eskuraketa honek, Bitariko Batzordearen erabakian zehaztutako egunetik hasita izango du eragite-indarra.

Laugarren Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-Dekretoa bere aldetik

Bizkaiko Probintziako Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean.

Gasteiz, 1985.eko Martxoak 5. Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea,

XABIER GARCIA EGOTXEAGA. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua,

JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA. ERASKINA CARMELO ARCELUS MUJIKA

Jaunak, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru-Diputazioaren arteko

Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeko Idazkari denez, honako hau

EGIAZTATZEN DU:

Batzorde horrek, 1985.eko Otsailaren 27an egindako Osoko Bilkuran,

Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari errepide eta bideen zerbitzuak, honako modu eta neurri hauetaz, eskuratzea onartu zuela:

A) Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari dagozkion agintepideak.

Egiteko eta zerbitzu-eskuraketa hau, «Autonomia-Elkarte Osorako

Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko

Ihardutza-Erakundeen arteko Harreman»ei buruzko Azoroaren 25eko

27/1983 Legearen 7. ataleko a) letrako 8. idazatian ohartemandakoaren babespean egiten da Euskal Herriko Autonomia Estatutoko 10. ataleko

34 idazatian esandakoei buruzkoetan.

B) Eskuratzen diren egitekoak.

Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari honako hauek eskuratzen zaizkio:

a) Gaur arte Euskal Herriko Autonomia-Elkartearenak izan diren errepide, bideekiko eta baimen jaurpi deari atxikita ez dauden bidegurenekiko egitamuketa egitasmoak, egitea, horiei eustea, aldatzea, horien diru bideak, erabilpena eta ustiaketa betetzeko gaietan, egiteko eta agintepide guztiak, bere kondaira-lurraldeko mugarte barruan dauden zatietan, oinarrizko sareetako osagarrizko eta lurralde-mailakoak ere bertan direla.

b) Azaroaren 25eko 27/1983 Legean ohartemandakoaren arauera, Bizkaiko

Kondaira-Lurraldeak Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek onartutako

Orotariko Errepide-Egitamuan jarri daitezen teknikazko eta bide seinaleentzako arauak jarriko ditu indarrean bere bide sareetan.

c) Erresumako Errepide-sarearen jarraipen izan edo elkarteaz besteko beste Herri-Erakundeenei edo Kondaira-Lurraldeetakoei heurei atxiki dakizkienetan esandako Errepide-Egitamu horretan jarri daitezen aintzin-neurriak, helburuak, lehentasunak eta hobekuntzak egingo ditu gutxienez Bizkaiko Kondaira-Lurraldeak eta, horren ezean, 1980.eko irailaren 25ean onartutako Erresumaren eta Autonomia-Elkartearen arteko Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen erabakiaren ondoriozkoetan erabilgarri diren Erresumako legeetan jarri daitezenak.

d) Bizkaiko Kondaira-Lurraldea, Erresumak nazioarte-mailako itune, hitzarmen edo aholkuen esanari atxikiz errepideak egiteari eta bere onean eusteari buruz eman ditzan guztizko heineko teknika arauei atxikiko zaie, Euskal Herriko Autonomia-Estatutoko 20.3 atalean finkatutakoaren arauera.

Orobat, Bizkaiko Kondaira Lurraldea, Erresumaren babes-arrazoiak direla bide, errepideak egiteko, bere onean iraun arazteko eta ustiatzeko, Erresumak eman litzakeen oharpideei atxikituko zaie.

e) Autonomia Elkartearen, Erresumaren, Kondaira Lurraldeen edo

Autonomia Elkartetik kanpoko bestelako Herri-Erakundeen egitamuen ondorioz, beren taiuketak beste Kondaira-Lurralderen bat edo horien mugakideak hartzen ditueneko elkartzebideak egin beharko balira, egitamu horiek antolakidetu egingo lirateke, elkarren ahalmen eta aginpideak oinairitzat hartuz.

C) Eskuratzen diren Erakundeak.

1. Errepideetarako Bizkaiko Ordezkaritza eskuratzen da, horren buru,

Errepideetarako Ordezkaritzako Injeniero Nagusi bat dagoela eta honako egitura hau duela:

- Egitasmo eta Lan-Saila. 3 Idazgu-saila. - Euste eta Ustiatze Saila.

2 Idazgu-saila. - Guztizko Arazoetarako Idazgu-Saila.

Egitekoak. Errepideetarako Bizkaiko Ordezkaritzak honako egiteko hauek ditu: bere agintepeko errepide eta bideekiko egitasmoak, egitea, horiei eustea, aldatzea, horietarako dirubideak, erabilpena eta ustiaketa.

2. Teknika-Azterlan eta Laguntza-Tegiko Zerbitzua (CEAT) eskuratzen da, horren buru, CEAT-ko Injeniero Nagusia egon eta aipaturiko zerbitzuaren egitura ondoko hau dela:

- Egitamu eta Egitasmoetarako Lansaila. - Eraikintza-Lansaila. - Gai-Lansaila. - Eraentzako Egitarau eta Zaingorako Alorra.

Egitekoak. Bizkaiko eta Gipuzkoako Errepide-Ordezkariek egitera ditzan ekintza guztiei laguntza ematea du

CEAT-ek egiteko nagusi, horiek eska diezaiotenean.

D) Eskuratzen diren ogasun·n zerrenda.

Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako ogasunak 1. Eraskinean agertzen dira.

E) Eskuratzen diren zerbitzuei eta Erakundeei atxikitako Lanarigoa.

Eskuratzen diren zerbitzuei eta Erakundeei atxikitako lanarigoa, 2.

Eraskinean agertzen da.

F) Diruizendapenak.

Errepideei dagozkiencz, Lurralde-Antolaketa, Garraio eta

Turismo-Sailak, Uholde-Sailak, eta Lurralde-Arteko

Ordain-Baltzak hartu eta 1984.erako diruegitamuetan «agertzen» diren (D) zorrak, Eusko Jaurlaritzak kendu beharko ditu.

G) Eskuraketen eragite-indarra.

Eskuratutako zerbitzuen lanarigo eta eskuarteen eskuraketak, 1985.eko

Urtarrilaren 1az gerokoa izango du eragite-indarra.

Eta horrela erasota geldi dadin egiten dut egiaztapen hau, Gasteizen,

1985.eko Otsailaren 27an. Batzordeburuak,

XABIER GARCIA EGOTXEAGA JN. T. G. JOSE M. MAKUA ZARANDONA JN. T. G. Idazkaria,

CARMELO ARCELUS MUJIKA·JN.

TAULA


Azterketa dokumentala