Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 1985eko martxoaren 6a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza
558

Martxoaren 5eko 51/1985 DEKRETOA, Bizkaiko Kondaira-Lurraldearen Osasunketa-alorreango zerbitzuak Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei eskuratuz.

«Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta horren

Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harreman»ei buruzko

Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, bere 6. atalean,

Autonomia-Estatutoaren arauera Autonomia-Elkarteari dagozkion eta

Estatuto horretan, lege honetan edo gerokoren batean,

Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeei aitortzen edo ematen ez zaizkion alor guztiekiko legegintza eta egiterapena Autonomia-Elkarte

Osorako Erakundeen agintepidea dela ezartzen du. Beraz, Estatutoaren

18. atalaren arauera, Barne-Osasunketaren alorreango Erresumaren funtsezko legeak garatzea eta egiteratzea Euskal Herriari dagokionez eta, agintepide hori, Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeei

Azaroaren 25eko 27/1983 Legean nahiz gerokoren batetan eman ez zaienez gero, egiteko hori, Autonomia-Elkarte

Osorako Erakundeen agintepekoa da.

Horren ondorioz, Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoan ohartemandako Bitariko Batzordeak, Autonomia-Elkarte Osorako

Erakundeen eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldearen arteko

Zerbitzu-Eskuraketak egiteko arauak onartzeari buruzko Ekainaren 19ko

195/1984 Dekretoan agintzen denarekin bat etorriz, agintepide horiei atxikitako zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztu ditu, guzti horri buruzko erabakia 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartu zuela.

Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako

Kondaira-Lurradeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arauera, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuak batean egindako saloz,

Jaurlaritza-Batzordeak 1985.eko Martxoaren 5ean egindako bilkuran onartu ondoren honako hau

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengo Atala.- Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek barne-osasunketaren alorrean dituzten agintepideei dagozkien zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztuz, Eusko

Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru-Diputazioaren arteko

Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak, 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakia onartzea. Erabaki hori Dekreto honen Eraskin gisa ematen da.

Bigarren Atala.- Horren ondorioz, erabaki horretan aipatzen diren zerbitzuak, bertan agertzen direneko modu eta baldintzekin, eta erabaki-idazkeran eta eraskinetango zerrendetan jarritako lanarizko baliapide, ogasun, eskubide eta betebeharrak Autonomia-Elkarte

Osorako Erakundeei eskuratuta gelditzen dira

Hirugarren Atala.- Aginte-Eskuraketa honek, Bitariko Batzordearen erabakian zehaztutako egunetik hasita izango du eragite-indarra.

Laugarren Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-Dekretoa bere aldetik

Bizkaiko Jaurerriko Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko

Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean.

Gasteiz, 1985.eko Martxoak 5. Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea,

XABIER GARCIA EGOTXEAGA.

Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA.

ERASKINA Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru-Diputazioaren arteko

Aginte-Eskuraketetarko Bitariko Batzordearen Idazkaria den CARMELO

ARCELUS MUJIKA Jaunak, honako hau.

EGIAZTATZEN DU:

Batzorde horrek, 1985.eko Otsailaren 27an egindako osoko-bilkuran

Bizkaiko Kondaira-Lurraldearen Barne-Osasunketako zerbitzuak Ahutonomia-Elkarte Osorako Erakundeei, honako modu honetan, eskuratzea erabaki zuela:

A) Barne-Osasunketaren alorrean, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei dagokien agintepidea: «Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta horren

Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harreman»ei buruzko

Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, bere 6. atalean,

Autonomia-Estatutoaren arauera Autonomia-Elkarteari dagozkion eta

Estatuto horretan, lege honetan edo gerokoren batean,

Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeei aitortzen edo ematen ez zaizkien alor guztiekiko legegintza eta egiterapena Autonomia-Elkarte

Osorako Erakundeen agintepidea dela ezarten du. Beraz, Estatutoa 18. atalaren arauera, Barne-Osasunketaren alorreango Erresumaren funtsezko legeak garatzea eta egiteratzea Euskal Herriari dagokionez eta, agintepide hori, Kondaira-Lurraldeet Foru-Erakundeei Azaroaren

25eko 27/1983 Legean nahiz gerokoren batetan eman ez zaienez gero, egiteko hori, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen agintepekoa da.

B) Eskuratzen diren Zerbitzu eta Erakundeak:

1. Osasunketa-Sorozlaritzako Zerbitzua, atxikita dituen artezkaritza, eraentza eta arduralaritza-egitekoekin, eta horren menpeko "Instituto de Maternologia y Puericultura" eta "Instituto de Cirugia Ortopedica y Rehabilitación", izeneko eritegiak ere, hauek atxikita dituzten sorozpidetza-egitekoekin, eraskinetan agertzen diren arauera.

2. Sikiatria-Sorozlaritzako Zerbitzua, atxikita dituen egitamueketa, artezkaritza, eraentza eta arduralaritza egitekoekin, eta haren menpeko Hospital Psiquiátrico de Bermeo, Hospital Psiquiátrico de

Zaldivar, Instituto Neuro-psiquiátrico Nicolás Achúcarro izeneko eritegiak, beren mediku-zerbitzuekin, eta Garamendi eta Arbietoko mediku-etxeak, adinen-osasun eta drogazaletasunaren alorreango beren aurrehartze, gaitz-igarketa, sen datze eta oneratze-egitekoekin, eraskinetako zerrendatan agertzen diren arauera.

C) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanariak. Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanariak 2 Eraskinean agertzen dira.

D) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanariak. Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanariak 2. Eraskinean agertzen dira.

E) Eskuraketaren eragite-indarra.

Eskuratutako zerbitzuen lanari eta eskuarteen eskuraketaren eragite-indarra 1985.eko Urtarrilaren 1az gerokoa izango da.

Eta erasota geldi dadin egiten dut egiaztapen hau, Gasteizen,

1985.eko Otsailaren 27an.

Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA JN. T. G. JOSE M. MAKUA

ZARANDONA JN. T. G. Idazkaria,

CARMELO ARCELUS MUJIKA JN.

TAULA


Azterketa dokumentala