Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 1985eko martxoaren 6a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza
557

Martxoaren 5eko 50/ 1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeenak diren Kultura-alorreko zerbitzuak Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari eskuratuz.

«Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta horren

Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harreman»ei buruzko

Azaroaren 25eko 27/ 1983 Legeak, bere 7. atalean Kondaira-Lurraldeei honako agintepide hauek ematen dizkio:

A) Kondaira-Lurraldearen jabetzapeko Agiri-gordetegien, Liburutegien eta Arte-Ederrei eta Eskulangintzari datxezkien Erakusketxe eta

Erakundeen alorrean, bakarreango agintepidea.

Kondaira-Lurraldean, zuduzko izan daitezen kultura-erakundeak sortaratzea eta horieri eustea.

B) Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek, honako gai hauetan, emandako arauak osabideratze eta egiteratzeari buruz.

1. Kondairazko, Artezko, Monumentozko eta Arkeologiazko Ondareari bere onean eustea eta hori hobetzea birregokitzea edo hala behar izanez gero, bilaketak egitea.

2. Kirolaren suztapena. Eskola-kirolarekiko eta guztientzako kirolarekiko egitarauak.

C) Bere Lurraldearen barruan Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen

Legeak, honako gai hauetan egiteratzeari buruz:

1. Elkarte-hazkuntza, emakumea. Haurrarekiko, gazteekiko, zahaztzaroarekiko, atseden eta egurasketarekiko politika. Euskal

Herri Osorako Erakundeek alor horietan artez ihardutzearen gabe.

Horren ondorioz, Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoan ohartemandako Bitariko Batzordeak, Autonomia-Elkarte Osorako

Erakunden eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldearen arteko

Zerbitzu-Eskuraketak egiteko arauak onartzeari buruzko Ekainaren 19ko

195/1984 Dekretoan agintzen denarekin bat etorriz, agintepide horiei atxikitako zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztu ditu, guzti horri buruzko erabakia 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartu zuela.

Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako

Kondaira-Lurradeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arauera, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta Kultura eta

Turismo-Sailburuak batean egindako saloz, Jaurlaritza-Batzordeak

1985.eko Martxoaren 5ean egindako bilkuran onartu ondoren honako hau

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengo Atala.- Bizkaiko Kondaira-Lurraldeak kultura-alorrean dituen agintepideei dagozkien zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztuz, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko

Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak

1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakia onartzea. Erabaki hori, Dekreto honen Eraskin gisa ematen da.

Bigarren Atala.- Horren ondorioz, erabaki horretan aipatzen diren zerbitzuak, bertan agertzen direneko modu eta baldintzekin, eta erabaki-idazkeran eta eraskinetango zerrendetan jarritako lanarizko baliapide, ogasun, eskubide eta betebeharrak Bizkaiko

Kondaira-Lurraldeari eskuratuta gelditzen dira.

Hirugarren Atala.- Aginte-Eskuraketa honek, Bitariko Batzordearen erabakian zehaztutako egunetik hasita izango du eragite-indarra.

Laugarren Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-Dekretoa bere aldetik

Bizkaiko Jaurerriko Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko

Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean.

Gasteiz, 1985.eko Martxoak .5. Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea,

XABIER GARCIA EGOTXEAGA. Kultura eta Turismo-Sailburua,

LUIS M. BANDRES UNANUE. ERASKINA Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko

Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko

Batzordearen Idazkaria den CARMELO ARCELUS MUJlKA Jaunak, honako hau

EGIAZTATZEN DU:

Batzorde horrek, 1985.eko Otsailaren 27an egindako osoko-bilkuran kulturako zerbitzuen agintepideak Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari, honako modu honetan, . eskuratzea erabaki zuen:

A) Kultura eta Turismo-alorrean, Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari dagokion agintepidea: «Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta horren

Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harreman»ei buruzko

Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, bere 7. atalean Kondaira-Lurraldeei honako agintepide hauek ematen dizkio:

I) Kondaira-Lurraldearen jabetzapeko Agiri-gordetegien, Liburutegien eta Arte-Ederrei eta Eskulangintzari datxezkien Erakustetxe eta

Erakundeen alorrean, bakarreango agintepidea.

Kondaira-Lurraldean, zuduzko izan daitezen kultura-erakundeak sortaraztea eta horiei eustea.

II) Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek, honako gai hauetan, emandako arauak osabideratze eta egiteratzeari buruz:

1. Kondairazko, Artezko, Monumentozko eta Arkeolojiazko Ondareari bere onean eustea, eta hori hobetzea, birregokitzea edo hala behar izanez gero, bilaketak egitea.

2. Kirolaren suztapena. Eskola-kirolarekiko eta guztientzako kirolarekiko egitarauak.

III) Bere Lurraldearen barruan, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen

Legeak, honako gai hauetan egiteratzeari buruz.

1. Elkarte-Hazkuntza, emakumea. Haurrekiko, gazteekiko, zahartzaroarekiko, atseden eta egurasketarekiko politika. Euskal

Herri Osorako Erakundeek alor horietan artez ihardutzearen kaltetan gabe.

B) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako ogasun, eskubide eta betebeharrak.

Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako ogasun, eskubide eta betebeharrak 1 Eraskinean agertzen dira.

C) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanariak. Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanariak 2 Eraskinean agertzen dira.

D) Eskuraketaren eragite-indarra.

Eskuratutako zerbitzuen lanari eta eskuarteen eskuraketaren eragite-indarra 1985.eko Urtarrilaren 1az gerokoa izango da.

Eta erasota geldi dadin egiten dut egiaztapen hau, Gasteizen,

1985.eko Otsailaren 27an.

Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA JN. T. G. JOSE M. MAKUA

ZARANDONA JN. T. G. Idazkaria,

CARMELO ARCELUS MUJIKA JN.

TAULA


Azterketa dokumentala