Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 1985eko martxoaren 6a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza
556

Martxoaren 5eko 49/ 1985 DEKRETOA, Bizkaiko Kondaira-Lurraldearen irakaskuntza-alorreko zerbitzuak Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei eskuratuz.

Abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legeak onartutako

Autonomia-Estatutoak, bere 16. AtaIean, Autonomia-Elkarteak irakaskuntza-alorrean dituen agintepideak ezartzen ditu, eta

Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, bere 6.1 Atalean, honako hau dio:

«Autonomia-Estatutoaren arauera, Autonomia-Elkarteari dagozkionak izanik, Estatuto horretan, Lege honetan edo gerokoren baten

Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailei aitortu edo izendatu ez dakizkien gai guztiekiko legegintza eta egiterapena Autonomia

Elkarte Osorako Erakundeei dagokien agintepide da.»

Lege-idazkera honetan, Foru-Erakundeei irakaskuntza-alorreango agintepiderik ematezko araurik ez dagoenez gero, irakaskuntza-alorreango agintepideen jabetza Euskal Herri Osorako

Erakundeei aitortzen die, beraz, lege horrek.

Horren ondorioz, Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoan ohartemandako Bitariko Batzordeak, Autonomia-Elkarte Osorako

Erakundeen eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldearen arteko

Zerbitzu-Eskuraketak egiteko arauak onartzeari buruzko Ekainaren 19ko

195/1984 Dekretoan agintzen denarekin bat etorriz, agintepide horiei atxikitako zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztu ditu, guzti horri buruzko erabakia 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartu zuela.

Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako

Kondaira-Lurradeetako Foruzko Ihar dutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko

Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arauera,

Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuak batean egindako saloz, Jaurlaritza-Batzordeak 1985.eko Martxoaren

5ean egindako bilkuran onartu ondoren honako hau

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengo Atala.- Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek irakaskuntza-alorrean dituzten agintepideei dagozkien zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztuz, Eusko

Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru-Diputazioaren arteko

Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakia onartzea. Erabaki hori, Dekreto honen Eraskin gisa ematen da.

Bigarren Atala.- Horren ondorioz, erabaki horretan aipatzen diren zerbitzuak, bertan agertzen direneko modu eta baldintzekin, eta erabaki-idazkeran eta eraskinetango zerrendetan jarritako lanarizko baliapide, ogasun, eskubide eta betebeharrak Autonomia-Elkarte

Osorako Erakundeei eskuratuta gelditzen dira

Hirugarren Atala.- Aginte-Eskuraketa honek, Bitariko Batzordearen erabakian zehaztutako egunetik hasita izango du eragite-indarra.

Laugarren Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-Dekretoa bere aldetik

Bizkaiko Jaurerriko Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko

Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean.

Gasteiz, 1985.eko Martxoak 5. Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea,

XABIER GARCIA EGOTXEAGA. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua,

JUAN CHURRUCA ARELLANO. ERASKINA CARMELO ARCELUS MUJIKA Jaunak, Eusko

Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru-Dipntazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako

Bitariko Batzordeko Idazkari denez, honako hau

EGIAZTATZEN DU:

1985.eko Otsailaren 27an egindako Batzordearen Osoko Bilkuran,

Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei irakaskuntza-alorreko zerbitzuak eskuratzea erabaki zela, honako era honetan:

A) Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen irakaskuntza-alorreko agintepideak.

Abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legeak onartutako

Autonomia-Estatutoak, bere 16. Atalean, Autonomia-Elkarteak irakaskuntza-alorrean dituen agintepideak ezartzen ditu, eta

Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, bere 6.1 Atalean, honako hau dio:

«Autonomia-Estatutoaren arauera, Autonomia-Elkarteari dagozkionak izanik, Estatuto horretan, Lege honetan edo gerokoren baten

Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailei aitortu edo izendatu ez dakizkien gai guztiekiko legegintza eta egiterapena Autonomia Elkarte Osorako Erakundeei dagokien agintepide da.»

Lege-idazkera honetan, Foru-Erakundeei irakaskuntza-alorreango agintepiderik ematezko araurik ez dagoenez gero irakaskuntza-alorreango agintepideen jabetza Euskal Herri Osorako

Erakundeei aitortzen die, beraz, lege horrek.

B) Eskuratzen diren zerbitzuak eta Erakundeak. Euskal Herri Osorako

Erakundeei, honako hauek eskuratzen zaizkie:

a) Ikastegien jabetasuna eta bai Bizkaiko Kondaira-Lurraldeko

Foru-Erakundeei haiei buruz dagozkien agintepideen egiterapena ere.

b) Bizkaiko Foru-Diputazioaren Erakundeei, Zerbitzuei, herri-Iraskundeei eta eraentzarako gainontzeko ihardutze-sail eta erakundeei dagozkien irakaskuntzarekiko egitekoak eta zerbitzuak.

c) Eskuratutako Ikastegiei, Erakundeei eta Zerbitzuei atxikitako irakaskuntzako eta irakaskuntzakoa ez den lanarigoaren izendapena, aldaketa, suztaketa, hobekuntza eta aldakortasuna.

d) Bizkaiko Foru-Diputazioak, herri nahiz norbanako-alorreko erakundeekingo Bazkunetan, Hitzarmenetan eta Zaingo-Batzordeetan edo bestelako lankidetza-moduetan partaide izateagatik dituen irakaskuntza-egitekoak.

C) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako ogasunak, eskubideak eta betebeharrak.

Bizkaiko Foru-Diputazioak, I Eraskinean zerrendatutako "Juan

Crisostomo de Arriaga" izeneko Bizkaiko Musika-Ikastegiari dagozkion tokiak uzten dizkie Elkarte Osorako Erakundeei horietaz balia daitezen, Foru-Diputazioak, jabe izan dadineko toki berri bat eman dezanerarte.

Eskuratzen diren ogasun mugikorrei dagokienetan, horien Harmen eta eskuraketa-Agirietan erasota geldi daitezenak izango dira.

D) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanarigoa. Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanariak, bi eraskinean aipatzen dira.

E) Agirien zehaztapidetza eta harrera.

Zerbitzuak eskuratze-unean, bere bideak egiten egon daitezen gaiei buruzko zehaztapidetzak, egon daitezen moduan bidaliko dira eskuraketa indarrean sartu ondoren, eskuratutako zerbitzuak jarraitu eta erabaki ditzan, eta bai zerbitzu horren gainontzeko agiripaperak ere. Guzti hori, gai bakoitzeko agintedunen ordezkariek ontzat emanda egon beharreko eskuratze-agirian jasoko da.

F) Eskuraketaren eragite-indarra.

Eskuratutako zerbitzuen gizakizko eta gauzazko eskuarteen eskuraketak, 1985.eko Urtarrilaren 1etik izango du eragite-indarra.

Eta erasota gelditu dadin egiten dut egiaztapen hau, Gasteizen,

1985.eko Otsailaren 27an.

Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA JN. T. G. JOSE M. MAKUA

ZARANDONA JN. T. G. Idazkaria,

CARMELO ARCELUS MUJIKA JN.

II ERASKINA

FUNTZIONARIAK

BASTERRA IBARGUCHI, Carlos NADAL FERNANDEZ, Alberto ALONSO MEDINA,

Carmen ARANGUREN LASA, Ana Maria AYO ZURBANO, Ernesto AZCOAGA CANO,

Consuelo BARRAINCUA LARRINAGA, A. BILBAO ALCATENA, M.ª Luisa CASTRO

PEÑA, Rafael GAINZA REBOLLAR, Sara GOMEZ GOMEZ, Juan Manuel GONZALEZ

SANZ, IsabeI IBARRA LARRAURI, Carlos ITURBURU L. DE SILANES, Pilar

LLORENTE VILLALBA, Carmen LOPEZ LOPEZ, M.' Rosa

ORTIZ RUBIN DE CELIS, C. ORUE PUGA, M.ª Carmen PIZAZA GONZALEZ,

Isabel PINTOR RENEDO, Elisa RODRIGUEZ MORENO, Bienvenido ROMO PINO, Andres

RUIZ DE ERENCHUN, Begoña TORAL GONZALEZ, Agapito URRENGOECHEA TOLOSA,

M.ª Jesús VERGARA MUÑOZ, Agustin ARTOLACHIPI LLAGUNO, Juan CEARRETA

EDEARTE, Abundio

DlEZ CALVO, Jesús GONZALEZ GARCIA, Ramón REGIDOR ARANAGA, Amparo


Azterketa dokumentala