Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 1985eko martxoaren 6a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza
550

Martxoaren 5eko 43/1985 DEKRETOA, Gipuzkoako Kondaira-Lurraldearengandik Autonomia Elkarte Osorako Erakundeei, Nekazaritzazko Gaikuntza eta Ikerketa-alorreko zerbitzuak eskuratzeari buruzkoa.

«Autonomiadun Elkarte Osorako Erakundeen eta

Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko harreman»ei buruzko

Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, bere 6.1. Atalean honelako hau ezartzen du: Autonomia-Estatutoak ezartzen duenaren arauera,

Autonomiadun Elkartearen agintepeko izan eta Estatuto horretan, aipatutako Legean edo besteren batetan Kondaira-Lurraldeetako

Foru-Erakundeei aitortu edo eskuratu ez dakizkien gaien legegintza eta egiterapena Euskal Herri Osorako Erakundeen agintepeko direla.

Hori horrela, Zientzia eta Teknika-Ikerlaritza alorreango eta

Irakaskuntza alorreango agintepideak, bere maila eta graduen eta moeta eta berezitasunen neurririk zabalenean Estatutoaren 16. Zatiko

10. Atalak eta 16. Atalak agintzen dutenaren arauera Euskal Herriari dagozkiola eta Azaroaren 25eko 27/ 1983 Legean, agintepide hori,

Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeei eskuratu ez zitzaienez, Euskal

Herri Osorako Erakundeei dagokie horren egiterapena.

Horren ondorioz, Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoan ohartemandako Bitariko Batzordeak Autonomia-Elkarte Osorako

Erakundeen eta Gipuzkoako Kondaira-Lurraldearen arteko zerbitzu-eskuraketak egiteko arauak onartzeari buruzko Ekainaren 19ko

196/1984 Dekretoan agintzen denarekin bat etorriz, agintepide horiei atxikitako zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztu ditu, guzti horri buruzko erabakia 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartu zuela.

Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako

Kondaira-Lurradeetako Foru-Erakundeen arteko Harremanei buruzko

Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arauera,

Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta Nekazaritza eta

Arrantzu-Sailburuak batean egindako saloz, Jaurlaritza-Batzordeak

1985.eko Martxoaren 5ean egindako bilkuran onartu ondoren honako hau

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengo Atala.- Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek Nekazaritzazko

Gaikuntza eta Ikerketa-alorrean dituzten agintepideei dagozkien zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztuz, Eusko

Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru-Diputazioaren arteko

Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakia onartzea. Erabaki hori Dekreto honen Eraskin gisa ematen da.

Bigarren Atala.- Horren ondorioz, erabaki horretan aipatzen diren zerbitzuak, hortan agertzen direneko modu eta baldintzekin, eta erabaki-idazkeran eta eraskinetango zerrendetan jarritako lanariak, ogasun, eskubide eta betebeharrak Autonomia-Elkarte Osorako

Erakundeei eskuratuta gelditzen dira.

Hirugarren Atala.- Aginte-eskuraketa honek, Bitariko Batzordearen erabakian zehaztutako egunetik hasita izango du eragite-indarra.

Laugarren Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-Dekretoa bere aldetik

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko

Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean.

Gasteiz, 1985.eko Martxoak 5. Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea,

XABIER GARCIA EGOTXEAGA. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua, FELIX

ORMAZABAL ASCASIBAR.

ERASKINA CARMELO ARCELUS MUJIKA Jaunak, Eusko Jaurlaritza eta

Gipuzkoako Foru-Diputazioen arteko Eskuraketetarako Bitariko

Batzordeko Idazkari denez, zera EGIAZTATZEN DU:

1985.eko Osailaren 27an egindako Batzordearen Osoko Bilkuran,

Gipuzkoako Foru-Diputazioak Nekazaritza-Ikerlaritzen eta Gaikuntza-alorretan dituen zerbitzuak eskuratzen dizkiela Euskal

Herri Osorako Erakundeei, honako era honetan:

a) Euskal Herri Osorako Erakundeen agintepidea Ikerlaritza eta Gaikuntza-alorretan:

«Autonomiadun Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako

Foru-Erakundeen arteko harreman»ei buruzko Azaroaren 25eko 27/1983

Legeak, bere 6.Atalean honelako hau ezartzen du: Autonomia-Estatutoak ezartzen duenaren arauera, Autonomiadun Elkartearen agintepeko izan eta Estatuto horretan, aipatutako Legean edo besteren batetan

Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeei aitortu edo eskuratu ez dakizkien gaien legegintza eta egiterapena Euskal Herri Osorako

Ereakundeen agintepeko direla. Hori horrela, Zientzia eta

Teknika-Ikerlaritza alorreango eta Irakaskuntza alorreango agintepideak, bere maila eta graduen eta moeta eta berezitasunen neurririk zabalenean Estatutoaren 16. Zatiko 10. Atalak eta 16.

Atalak agintzen dutenaren arauera Euskal Herriari dagozkiola eta

Azaroaren 25eko 27/1983 Legean, agintepide hori,

Kondaira-Lurraldeetako Foru-Organuei eskuratu ez zitzaienez, Euskal

Herri Osorako Erakundeei dagokie horren egiterapena.

b) Eskuz aldatzen diren zerbitzuak eta Erakundeak: 1. Fraisoroko

Nekazaritza-Gaikuntzarako Eskola, nekazaritza-teoriazko eta praktikazko Gaikuntzarako Ikastegiaren antolakuntza eta egitekoekin.

c) Fraisoroko Nekazaritza-Gaikuntzarako Eskolari atxikitako ogasunak, eskubideak eta betebeharrak. Eskuz aldatzen diren zerbitzuei atxikitako ogasunak, eskubideak eta betebeharrak lehenengo zerrendan agertzen dira.

Eskuratutako ogasun mugikorrak, ematezko eta hartzezko agirietan agertzen direnak izango dira.

d) Eskuz aldatzen diren zerbitzuei atxikitako lanarigoa.

Eskuz aldatzen diren zerbitzuei atxikitako lanarigoa 2. zerrendan agertzen da.

e) Eskuraketaren eragite-indarra.

Eskuz aldatutako zerbitzuen lanarizko eta gauzazko eskuarteen eskuraketaren eragite-indarra 1985.eko Urtarrilaren 1ekoa izango da.

Eta erasota geldi dadin ematen dut egiaztapen hau Gasteizen, 1985.eko

Otsailaren 27an.

Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA JN. T. G. IMANOL MURUA ARREGI

JN. T. G. Idazkaria,

CARMELO ARCELUS MUJIKA JN.

TAULA


Azterketa dokumentala