Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 1985eko martxoaren 6a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza
549

Martxoaren 5eko 42/ 1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari, Nekazaritza-alorrean, agintepideak eskuratzeari buruzkoa.

«Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako

Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harreman»ei buruzko

Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, ondoko agintepide hauek ernaten dizkie, bere 7. Atalean, Kondaira-Lurraldeei:

A) Jarraiango gai hauekiko agintepide osoa: Mendi, Oihan-ustiaketa eta zerbitzu, abereentzako bide eta alaguneekikoa,

Autonomia-Estatutoaren 10.8 Atalak dioenez; oihanzaintza eta nekazaritza eta oihan-lurrei bere onean euste eta hobetze-gaiekikoa.

B) Euskal Herri Osorako Erakundeek ondorengo gai hauei buruz emandako arauak osabideratzea eta egiteratzea:

1. Landare-osasunketa, nekazaritzaren eraldakuntza eta hazkuntza, nekazaritza-zabalkundea, suztapena eta gaikuntza; mahastigintza eta ardogintza; landare-ustiaketa, haziak eta mintegi-landareak salbu.

2. Abere-ustiaketa eta osasunketa.

3. Ur gozotako arrainez eta ehizaz baliatzeko jaurpideak.

C) Euskal Herri Osorako Erakundeen legeak egiteratzea bere lurraldearen barruan, ondoko gai hauetan:

1. Babespeko berezko tokiei buruzko Arduralaritza. 2. Suteen aurkako zaingoa.

Bere aldetik, Legearen 9. Atalak zera dio: Foru-Diputazioek, bere diren xedetarako eta agintepideetarako izan eta Autonomia-Elkarteko

Estadistika-Egitamuan sartu gabeko estadistikak egin ahal izango dituztela, Elkarteko legeetan jartzen diren arauak betez. Halaber,

Elkarte Osorako zuduzko izan daitezen estadistikak barne izango dituen Autonomia-Elkarteko Estadistika-Egitamua gertatzen bere iritzia emanez eskuhartu, eta bakoitzak bere lurraldean Egitamu honen barruko estadistikak Egitamuak berak edo hori eginbideratzeko urtekako estadistika-egitasmoek jarri ditzaten modutan egiteratzea bere gain hartuko dute.

Horren ondorioz, Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoan ohartemandako Bitariko Batzordeak, Autonomia-Elkarte Osorako

Erakundeen eta Gipuzkoako Kondaira-Lurraldearen arteko

Zerbitzu-Eskuraketak egiteko arauak onartzeari buruzko Ekainaren 19ko

196/ 1984 Dekretoan agintzen denarekin bat etorriz, agintepide horiei atxikitako zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztu ditu, guzti horri buruzko erabakia 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartu zuela.

Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako

Kondaira-Lurradeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arauera, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta Nekazaritza eta

Arrantzu-Sailburuak batean egindako saloz, Jaurlaritza-Batzordeak

1985.eko Martxoaren 5ean egindako bilkuran onartu ondoren honako hau

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengo Atala.- Nekazaritza-alorrari buruz, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako

Bitariko Batzordeak 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakia onartzea. Erabaki hori, Dekreto honen Eraskin gisa ematen da.

Bigarren Atala.- Horren ondorioz, erabaki horretan aipatzen diren zerbitzuak, bertan agertzen direneko modu eta baldintzekin, eta erabaki-idazkeran eta eraskinetango zerrendetan jarritako lanarizko baliapide, oga sun, eskubide eta betebeharrak Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari eskuratuta gelditzen dira.

Hirigarren Atala.- Aginte-Eskuraketa honek, Bitariko Batzordearen erabakian zehaztutako egunetik hasita izango du eragite-indarra.

Laugarren Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-Dekretoa bere aldetik

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko

Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean.

Gasteiz, 1985.eko Martxoak 5. Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea,

XABIER GARCIA EGOTXEAGA. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua, FEI.IZ

ORMAZABAL ASKASIBAR.

ERASKINA CARMELO ARCELUS MUJIKAL Jaunak, Eusko Jaurlaritza eta

Gipuzkoako Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko

Batzordeko Idazkari denez, honako hau

EGIAZTA'TZEN UU:

1981.eko Orsailaren 25ean egindako Batzordearen Osoko Bilkuran,

Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari nekazaritza-zerbitzuak eskuratzea erabaki zela, ondoren aipatzen den modu honetan:

A) Nekazaritza-alorreango Gipuzkoako KondairaLurraldearen agintepideak. «Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako

Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harreman»ei buruzko

Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, ondoko agintepide hauek ematen dizkie, bere 7. Atalean, Kondaira-Lurraldeei:

1) Jarraiango gai hauekiko agintepide osoa: Mendi, Oihan-ustiaketa eta zerbitzu, abereentzako bide eta alaguneekikoa,

Autonomia-Estatutoaren 10.8 Atalak dioenez; oihanzaintza eta nekazaritza eta oihan-lurrei bere onean euste eta hobetze-gaiekikoa (7. Ataleko a) 9.).

II) Euskal Herri Osorako Erakundeek ondorengo gai hauei buruz emandako arauak osabideratzea eta egiteratzea:

1. Landare-osasunketa, nekazaritzaren eraldakuntza eta hazkuntza, nekazaritza-zabalkundea, suztapena eta gaikuntza; mahastigintza eta ardogintza; landare-ustiaketa, haziak eta rnintegi-landareak salbu (7. Ataleko b) 1 . ).

2. Abere-ustiaketa eta osasunketa (7. Ataleko b) 2). 3. Ur gozotako arrainez eta ehizaz baliatzeko jaurpideak (7. Ataleko b) 3.).

III) Euskal Herri Osorako Erakundeen legeak egiteratzea bere lurraldearen barruan, ondoko gai hauetan: 1. Bahespeko berezko tokiei buruzko Arduralaritza (7. Ataleko c) 3.).

2. Suteen aurkako zaingoa (7. Ataleko c) 4.).

Bere aldetik, Legearen 9. Atalak zera dio: Foru-Diputazioek, bere diren xedetarako eta agintepideetarako izan eta Autonomia-Elkarteko Estadistika-Egitamuar sartu gabeko estadistikak egin ahal izango dituztela Elkarteko legeetan jartzen diren arauak betez. Halaber Elkarte Osorako zuduzko izan daitezen estadistikak barne izango dituen Autonomia-Elkarteko Estadistika.

Egitamua gertatzen bere iritzia emanez eskuhartu, eta bakoitzak bere lurraldean Egitamu honen barruko estadistikak Egitamuak berak edo hori eginbideratzeko urtekako estadistika-egitasmoek jarri ditzaten modutan egiteratzea bere gain hartuko dute.

B) Eskuratzen diren Zerbitzu eta Erakundeak. Honako zerbitzu hauek eskuratzen dira:

1.- Nekazal-Zerbitzua (NEZER)

Erakuntza. Nekal-Zerbitzuak, Lurralde-Buruzagitza bat izango du egituraz, ondoko Alor hauek dituela:

- Mekanika-Alorra - Ekoizpen-Baliapideen Zaingo-Alorra.

Egitekoak. Nekazal-ekoizpen nahiz babesaren gaietan

Nekazal-Zerbitzuak dituen egitekoek, jarraiango bi alor hauetan osatzen dituzte bere agintepideak:

a) Ekoizpen-Baliapideak antolatzea, hobetzea eta horien zenbatekoa eta ontasun-maila zaintzea.

b) Lur-emarien zaingoa eta aurrehartzezko babesa, eta ekoizkien ontasun-mailaren zaingoa.

2.- Abere-Zerbitzua (ABEZER)

Erakuntza. Abere-Zerbitzuak, Lurralde-Buruzagitza bat izango du egituraz, ondoko Alor hauek dituela:

- Abere-Ekoizpenerako Alorrak -Abere-Osasunketarako Alorra.

Egitekoak. Abere-ekoizpen nahiz osasunketaren gaietan

Abere-Zerbitzuak dituen egitekoek, jarraiango Alor hauetan osatzen dituzte bere agintepideak:

a) Ekoizpen-Baliapideak hobetzea eta zaintzea.

b) Abereen eritasunei aurrehartzea eta haiek onbideratzea, maila oneko abereak lortzeko xedez.

3.- Baso eta Izadi-Zaintzaren Zerbitzua (BAIZER) Erakuntza. Baso eta

Izadi-Zaintzaren Zerbitzuak, Lurralde-Buruzagitza bat izango du egituraz, ondoko Alor hauek dituela:

- Eskualde-Alorrak - Ehiza eta Arrantzu-Alorra.

Egitekoak. Ekoizpen, zaingo eta atsedenezko gaietan, mendien suztapen eta gordetzeari darizkienak izango dira Zerbitzu honek dituen egitekoak, eta bai berezko izadi-bizitokien zaingoa ere, mendi horiei eskatzen zaizkien onurabide ugariak ondamenik gabe eman ahal izan ditzaten.

4.- Nekazaritza-Bultzapenerako Zerbitzua (BULTZER) Erakuntza.

Nekazaritza-Bultzapenerako Zerbitzuak, Lurralde-Buruzagitza bat izango du egituraz, ondoko Alor hauek dituela:

- Landalur-Barnegiturako Zerbitzua. - Ustiaketa-Egituren Zerbitzua.

Egitekoak. Nekazaritza-Bultzapenerako Zerbitzuari dagozkio, Alorraren birregituraketa-egitamuak direla bide, landalur-barnegitura egokia sortaraztea, nekazarien bizimolde-maila eta ekoizpen-baliapideak hobetzea eta suztatzea, landalur-alorra garatzeko eta ustiaketa-garazpideen emankortasuna hobetzeko teknikabide berriak sartuz.

5.- Oiartzun, Zarautz, EIgoibar, Bergara, Ordizia, Azpeitia eta

Tolosako Nekazaritzako Eskualde-Idazguak. Erakuntza. Nekazaritzako

Eskualde-Idazgu bakoitzak, dagokion arduradunaren menpe eratuko da.

Egitekoak. Ondoko egiteko hauek dagozkie Nekazaritzako Eskualde-Idazguei:

- Eskualde bakoitzean egitera daitezen egitekoak betetzekoan, Saileko teknika-zerbitzuen arduralaritza-euskarri izatea. -Nekazariei artezko ekintzez laguntzea, Zerbitzuetako arduralaritza-lana bateratuz.

C) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako ogasun, eskubide eta betebeharrak.

Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako ogasun, eskubide eta betebeharrak, 1 Eraskinean adierazten dira. Eskuratutako ogasun mugikorrak, dagozkien eskuratze eta jasotze-agirietan aipatzen direnak izango dira.

D) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanariak. Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanarien zerrenda, 2 Eraskinean ematen da.

E) Eskuraketaren eragite-indarra.

Aldatutako zerbitzuetako lanarigo eta gauzazko eskuarteen eskuraketak, 1985.eko Urtarrilaren lean izango du eragite-indarra.

Eta erasota gelditu dadin egiten dut egiaztapen hau, Gasteizen

1985.eko Otsailaren 27an.

Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA JN. T. G. IMANOL MURUA ARREGI

JN. T. G. Idazkaria,

CARMELO ARCELUS MUJIKA JN.

TAULA


Azterketa dokumentala