Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 1985eko martxoaren 6a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza
543

Martxoaren 5eko 36/1985 DEKRETOA, Errepidezko Garraio-alorrean, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Arabako Foru-Diputazioaren arteko aginte-banaketari buruz.

Euskal Herriko Autonomia-Estatutoak, bere 10.32 eta 12.9 Atalen bidez, Lurretikako Garraioen arloan Autonomia-Elkarteari agintepideak ematearekin batera, bere 37.2 Atalean honako hau ezartzen du: Han ezarritakoak, berarizko foru-jaurpidearen edo Kondaira-Lurralde bakoitzak dituen bere jaurpideekiko agintepideen izakeraren aldaketarik ez dakarrela; horien artean, Garraio-Antolaketarako eta

Lurretikako Mekanika-Garraioen Erakideketarako Legeen eta horien

Araudiek ezartzen dutena egiteratuz, Herri-Lanen Ministeritzarekin

1950.eko Martxoaren 9an izenpetutako Ituneen indarrez Arabako

Foru-Diputazioak lurretikako garraioei buruz dituenak sar daitezkeelarik.

Bestalde, Autonomia-Elkarte Osoko Erakundeen eta horren

Kondaira-Lurraldeetako Agintesailen arteko Harremanei buruzko

Azaroaren 25eko 17/1983 Legeko 10.Atalak, honako hau ezartzen du:

Arabako Kondaira-Lurraldeak, errepidezko mekanika-garraioei dagozkienetan, Erresumarekin dituen indarreango Ituneen arauera, gaurregun bere eremu-barruan dituen agintepide berak eta modu berean izaten jarraituko duela, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei, legegintza, arau-egiterapena, goren ikuskaritza, egitamugintza eta antolakideketa dagozkielarik.

Hori kontutan izanik, aipatutako arloan Eusko Jaurlaritzak Arabako

Foru-Diputazioari agintepide-eskuraketa egitea bidezkotzat jotzen ez bada ere, honako hau ezartzea bada komenigarri: Bitariko Batzordearen

Ekainaren 19ko 194/1984 Dekretoz, zehaztuta gelditu direnaren arauera, Autonomia-Elkarteko Jaurlaritzari eta Arabako

Foru-Diputazioari dagozkien agintepideak zehaztea hain zuzen, behar bezalako antolakideketa egon dadin.

Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako

Kondaira-Lurradeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arauera, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta

Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak batean egindako saloz,

Jaurlaritza-Batzordeak 1985.eko Martxoaren 5ean egindako bilkuran onartu ondoren honako hau

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengo Atala.- Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru-Diputazioaren arteko Bitariko Batzordeak 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran, Eusko Jaurlaritzari eta Arabako Foru-Diputazioari

Errepidezko Garraio-alorrean dagozkien agintepideak zehaztuz, hartutako erabakia onartzea. Erabaki hori, Dekreto honen Eraskin gisa ematen da.

Bigarren Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-Dekretoa bere aldetik

Arabako Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko

Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean.

Gasteiz, 1985.eko Martxoak 5. Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea,

XABIER GARCIA EGOTXEAGA. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua

JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA. ERASKINA CARMELO ARCELUS MUGIKA Jaunak

Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru-Diputazioaren arteko

Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeko Idazkari denez, honako hau

EGIAZTATZEN DU:

Bitariko Batzordeak, 1985.eko Otasilaren 27an egindako Osoko

Bilkuran, Euskal Herriko Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta

Arabako Kondaira-Lurraldearen arteko agintepide-banaketa hau egitea erabaki zuen garraioiei dagokienetan.

Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Estatutoak, besteak beste,

Lurretikako Garraiobideetarako agintepidea ematen dio

Autonomia-Elkarteari, aldi berean, Kondaira-Lurralde bakoitzak dituen berarizko agintepideetan ez dakarrela aldaketarik zehazten duela, horien artean, mekanikabidezko garraio-alorrean Foru-Diputazioari dagozkionak sar daitezkeelarik.

Bestalde, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta

Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harremanei buruzko

Azaroaren 25eko 27/ 1983 Legeko 10. Atalak, honako hau ezartzen du:

Lurretikako Mekanikabidezko Garraio-alorrean, Legegintza,

Arau-egiterapena, Goi-Mailako Ikuskaritza, Egitamuketa eta

Erakidetza, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei dagozkiela,

Arabakoak gaurregun eta bere Lurraldean dituen agintepide berak eta modu berekoak izango dituela Kondaira-Lurralde bakoitzak.

Hori horrela, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru-Diputazioaren arteko behar bezalako elkarkideketa lortu ahal izateko, Bitariko

Batzordeak, agintepideekiko, honako zehaztapena eta banaketa hau egitea erabaki du: A.1. ARABAKO FORU-DlPUTAZIOARI DAGOZKIONAK

A.1.1. ERREPIDEZKO GARRAIOETAN - Arabako garraioen egitamuketa egiteratzea. - Arabako garraioen arduralaritza-egitamuketa egiteratzea. - Euskal Herriko Garraio-Artezkaritzan eskuhartzea, lurralde-mailan. - Euskal Herriko Garraio-Batzordeko Arabako Ordezkaritzako lehendakaritza. - Garraioari buruzko informatika-bidezko xehetasunak Eusko

Jaurlaritzarekin trukatzea. - Bere agintepeko diren zerbitzuak sailkatzea. - Bere agintepeko zerbitzuetan, errepidezko garraioa -Garraioari dagozkionetan, zaingo-indarren eta garraio-ikuskaritzaren arteko ekintzak, etengabe, erakidetzea.

A.1.2. BIDARIEN ERREPIDEZKO ARAUPEANGO HERRI-ZERRITZUETAN - Honako zerbitzu hauek sortaraztea, horietarako baimenak ematea, bateratzea, ugariagotzea, gehitzea, kentzea, aunitz eratakoak ezartzea eta berreskuratzea, honako kasu hauetan:

- Oso-osoan Arabako lurreremu barruan egin daitezenean. - Arabaz kanpo izan arren, honetaz at garraio egiteko debekua izan dezatenean. - Arabaz kanpo izan arren, bidearen zatirik handiena horren eremu barruan egin dezatenean, Autonomia Elkarteko eremua gainditzen badute ere. - Autonomia-Elkartearen agintepeko izan eta aurrekoetan sartu ez arren, Araba barruan bidezatirik handiena egin dezatenean. - Prezio-taulak onartzea. - Bidari urriko zerbitzuentzako laguntzak ematea. - Beharrezko izan dadinean, ibilgailu-saila berriztatzeko dirulaguntzak ematea. - Familia ugariekiko hobarientzako dirulaguntzak ematea. - Ibilgailuak zerbitzuetako erroldean sartzeko eta erroldetik kentzeko baimenak ematea eta agintzea. - Bere agintepeko diren zerbitzuetako sari-taulen prezioak beheratzeko baimenak ematea.

A.1.3. BIDARIEN ERREPIDEZKO AUKERANGO HERRI-ZERBITZUETAN - Araban errolderatutako garraio-agiriak ematea edo baliogabetzea,

Autonomia-Elkarteari izendatutako zenbatekoaren arauera. - Aideportuetako, portuetako tren eta autobus geltokietako eta udal-zuduez gainetiko gainontzeko lekuetako, gidari gabeko eta alogerango auto arinek, Arabako eremu barruan, zerbitzuak egiteko jaurpidetza finkatzea. - Arabako herrietarako joanetorridun zerbitzuetarako baimenak ematea. - Autonomia-Elkartearen agintepeko izan eta banan-banan dirueskuraketa egiten deneko berarizko zerbitzuetarako baimenak ematea, garraioaren zio den herria Araban egon dadinean.

A.1.4. MERKATALGAIEN ERREPIDEZKO HERRI-GARRAIOETAN - Araban errolderatutako garraio-agiriak ematea edo baliogabetzea,

Autonomia-Elkarteari izendatutako zenbatekoaren arauera. -Zatikako garraiagai-zerbitzutarako baimenak ematea edo baliogabetzea:

- Oso-osoan Arbako eremu barruan egin daitezenean. - Arabaz kanpo izan arren, honetaz at garraioa egiteko debekua izan dezatenean. - Arabako eremuz kanpo izan arren, bidearen zatirik handiena horren eremu barruan egin dezatenean. - Autonomia-Elkartearen agintepeko izan eta aurrekoetan sartu ez arren, Araba barruan bidezatirik handiena egin dezatenean. - Hasera, Arabako eremu barruan izan eta amaiera Autonomia-Elkarteko eremu barruan izan dezaten berarizko garraioetarako baimenak ematea. - Bere agintepeko ez izan arren Arabatik igarotzen diren berarizko garraioei buruzko berri ematea. - Araban errolderatutako ibilgailuentzako bide luzeko baimenak ematea - Araban egoitza duten Garraio-Etxetarako baimenak ematea.

A.1.5. ERREPIDEZKO NORNABAKO-JABETZAPEKO GARRAIOETAN

Araban errolderatutako garraio-agiriak ematea edo baliogabetzea,

Autonomia-Elkarteari izendatutako zenbatekoaren arauera.

A.1.6. ERREPIDEZKO GARRAIOETARAKO AZPIEGITURETAN - Benetan hirigune diren eta hirigunetzat jotzen direnak mugatzea. - Autobusentzako bidaburuak suztatzea, horietarako baimenak eta/edo ezartzea, eta horientzako sari-taulak ezartzea. - Hirira gabeko kokatze lekuak suztatzea, horietarako baimenak ematea eta/edo horien ustiaketa egitea. - Garraioetarako azpiegitura suztatzea (estalpelekuak, geltokiak, iragarkiak, e.a.).

A.1.7. GARRAIOAREN IKUSKARITZA ETA ZIGORPIDEETAN - Diputazioaren agintepeko Ikuskaritzarako Buruzagiak, Arartekariak eta Laguntzaileak izendatzea. - Errepidezko garraioaren artezko ikuskaritza Araban egitea, zaingo indarrekin elkarkidetuz. - Eusko Jaurlaritzarekin eta/edo Diputazio batzurekin batera,

Autonomia Elkartearen eremu barruan, garraio-ikuskaritzarako berarizko ekintzak antoletzea. - Araban gauzatutako hutsegatikako zigor-zehaztapidetzei bideak eginaraztea eta horiei ebazpena ematea. - Berak ezarritako zigor zehaztapidetzan ondoriozko egitebidezko diru-eskuraketari bideak eginaraztea.

A.2. EUSKO JAURLARITZARI DAGOZKIONAK A.2.1. ERREPIDEZKO GARRAIOETAN -Garraioen guztizko egitamuketa, Autonomia-Elkartean. - Garraioen arduralaritza-eraketa, Autonomia-Elkartean. - Nazioarteko, erresuma-mailako edo beste Autonomia-Elkarte batzuren aurrean, Autonomia-Elkarte honen ordezkaritza egitea, garraio alorrean. - Euskal Herriko Garraio-Batzordearen Lehendakaritza egitea, lurralde-mailan. - Autonomia-Elkartearen eremu barruan garraioaren arta eramateko, informatika bideak ezartzea eta egiteratzea. - Gaurregun ezarrita dauden eremuz gainetiko garraio-agiriak sortaraztea. - Martxoaren 4ko 17/1977 Errege-Dekretozko Legeko 10. Atalean araupetzen diren egitekoak. - Egitaratutako ikuskaritza-ekintzetan, zaingo-indarrekingo lankidetza erabakitzea.

A.2.2. BIDARIAK ERREPIDEZ GARRAIATZEKO ARAUPEANGO-ZERBITZUETAN. - Foru-Diputazioen arteko agintepide-auziak erabakitzea. - Elkarterako, txartelentzako guztizko arauak finkatzea. - Atxikitako ibilgailuekin erabiltzeko arauak ematea. -Elkartean, erabilgarri diren sari-arauak ematea. A.2.3. BIDARIAK ERREPIDEZ

GARRAIATZEKO AUKERANGO HERRI-ZERBITZUETAN. -Garraio-Txartelen zenbatekoa finkatzea. - Ibilgailu-moeta ezberdinekin erabilgarri diren arauak ematea. - Errepikatzezko zerbitzuak baimentzeko eta banakako ordainketarako erabilgarri diren arauak ematea. - Errepikatzezko Aukerango zerbitzu soil-soilentzako eta ibilgailu arinentzako sari-taulak orohar finkatzea. - Foru-Diputazioen arteko agintepide-auziak erabakitzea.

A.2.4. MERKATALGAIEN ERREPIDEZKO HERRI-ZERBITZUETAN - Erabilgarri diren arauak ematea. - Garraio-Txartelen zenbatekoa zehaztea. - Elkarte barruan erabilgarri diren sari-taulak orohar finkatzea. - Zatikako garraiagai-zerbitzuetarako arauak jartzea. -

Foru-Diputazioen arteko agintepide-auziak erabakitzea. - Berarizko Garraioak baimentzeko, guztizko arauak jartzea. - Garraio-Artekaritzei buruzko arauak jartzea. -Garraiakizun-Akurategiaren Zaingoa. -Garraiakizunak banatzeko eta zaintzeko idazguak jartzea eta horien ustiaketa egitea.

A.2.5. NORBANAKO-JABETZAPEKO GARRAIOETAN - Garraio-Txartelen zenbatekoa finkatzea. - Erabilgarri diren arauak ematea.

A.2.6. ERREPIDEZKO GARRAIOAREN BARNE-EGITURAN. - Benetako eta antzezko hiriguneak zehazteko arauak ematea. - Autobusen bidaburuetan eta horiekin erabiltzeko sari-tauletan, erabilgarri diren guztizko arauak ematea. - Hirira gabeko kokalekuetan eta horiekin erabiltzeko sari-tauletan, erabilgarri diren guztizko arauak ematea. - Hiri-garraioaren eremuak sortaraztea, eraldatzea eta ezabatzea.

A.2.7. ERREPIDEZKO GARRAIOAREN IKUSKARITZAN ETA ZIGORPIDEAN. - Elkarte barruango ikuskaritza eta zigorpideari buruzko arauak jartzea. - Elkarte barruango Ikuskaritza-Buruzagi, Arartekari eta

Laguntzaileen guztizko erroldearen ardura izatea. - Arabako Foru-Diputazioarekingo lankidetzan, berarizko ikuskaritza-ekintzak egitea. - Garraiakizun-Akurategiaren arauak bete daitezenaren artezko ikuskaritza egitea. - Goren ikuskaritza egitea. - Garraiakizun-Akurategiaren arauak betez, zehaztapidetzei bere bideak eginarazi eta horiek erabakitzea. - Bereak egindako zigor-zehaztapidetzen ondorioz, lakatzeari bere bideak eginaraztea.

Eta erasota gelditu dadin egiten dut egiazteagiri hau Gasteizen,

1985.eko Otsailaren 27an.

Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA JN. T. G.

JUAN M. OLLORA OCHOA DE AZPURU JN. T. G. Idazkaria,

CARMELO ARCELUS MUJIKA JN.


Azterketa dokumentala