Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 1985eko martxoaren 6a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza
537

Martxoaren 5eko 30/1985 DEKRETOA, Arabako Kondaira-Lurraldearen irakaskuntza-alorreko zerbitzuak Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei eskuratuz.

Abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legeak onartutako

Autonomia-Estatutoak, bere 16. Atalean, Autonomia-Elkarteak irakaskuntza-alorrean dituen agintepideak ezartzen ditu, eta

Azaroaren 25eko 27/ 1983 Legeak, bere 6.1 Atalean, honako hau dio:

«Autonomia-Estatutoaren arauera, Autonomia-Elkarteari dagozkionak izanik, Estatuto horretan, Lege honetan edo gerokoren baten

Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailei aitortu edo izendatu ez dakizkien gai guztiekiko legegintza eta egiterapena Autonomia

Elkarte Osorako Erakundeei dagokien agintepide da.»

Lege-idazkera honetan, Foru-Erakundeei irakaskuntza-alorreango agintepiderik ematezko araurik ez dagoenez gero; irakaskuntza-alorreango agintepideen jabetza Euskal Herri Osorako

Erakundeei aitortzen die, beraz, lege horrek.

Horren ondorioz, Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoan ohartemandako Bitariko Batzordeak, Autonomia-Elkarte Osorako

Erakundeen eta Arabako Kondaira-Lurraldearen arteko

Zerbitzu-Eskuraketak egiteko arauak onartzeari buruzko Ekainaren 19ko

194/1984 Dekretoan agintzen denarekin bat etorriz, agintepide horiei atxikitako zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztu ditu, guzti horri buruzko erabakia 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartu zuela.

Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako

Kondaira-Lurradeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arauera, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta Hezkuntza,

Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuak batean egindako saloz,

Jaurlaritza-Batzordeak 1985.eko Martxoaren 5ean egindako bilkuran onartu ondoren honako hau

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengo Atala.- Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek irakaskuntza-alorrean dituzten agintepideei dagozkien zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta bete-beharrak zehaztuz, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru-Diputazioaren arteko

Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakia onartzea. Erabaki hori, Dekreto honen Eraskin gisa ematen da.

Bigarren Atala.- Horren ondorioz, erabaki horretan aipatzen diren zerbitzuak, bertan agertzen direneko modu eta baldintzekin, eta erabaki-idazkeran eta eraskinetango zerrendetan jarritako lanarizko baliapide, ogasun, eskubide eta betebeharrak Autonomia-Elkarte

Osorako Erakundeei eskuratuta gelditzen dira

Hirugarren Atala.- Aginte-Eskuraketa honek, Bitariko Batzordearen erabakian zehaztutako egunetik hasita izango du eragite-indarra.

Laugarren Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-Dekretoa bere aldetik

Arabako Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko

Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean.

Gasteiz, 1985.eko Martxoak 5. Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea,

XABIER GARCIA EGOTXEAGA. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua,

JUAN CHURRUCA ARELLANO. ERASKINA CARMELO ARCELUS MUJIKA Jaunak, Eusko

Jaurlaritza eta Arabako Foru-Diputazioaren arteko

Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeko Idazkari denez, honako hau

EGIAZTATZEN DU:

1985.eko Otsailaren 27an egindako Batzordearen Osoko Bilkuran,

Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei irakaskuntza-alorreko zerbitzuak eskuratzea erabaki zela, honelako era honetan:

A) Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen irakaskuntza-alorreko agintepideak.

Abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legeak onartutako

Autonomia-Estatutoak, bere 16. Atalean, Autonomia-Elkarteak irakaskuntza-alorrean dituen agintepideak ezartzen ditu, eta

Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, bere 6.1 Atalean, honako hau dio:

«Autonomia-Estatutoaren arauera, Autonomia-Elkarteari dagozkionak izanik, Estatuto horretan, Lege honetan edo gerokoren baten

Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailei aitortu edo izendatu ez dakizkien gai guztiekiko legegintza eta egiterapena Autonomia

Elkarte Osorako Erakundeei dagokien agintepide da.»

Lege-idazkera honetan, Foru-Erakundeei irakaskuntza-alorreango agintepiderik ematezko araurik ez dagoenez gero irakaskuntza-alorreango agintepideen jabetza Euskal Herri Osorako

Erakundeei aitortzen die, beraz, lege horrek.

B) Eskuratzen diren zerbitzuak eta Erakundeak. Euskal Herri Osorako

Erakundeei, honako hauek eskuratzen zaizkie:

a) Ikastegien jabetasuna eta bai Arabako Kondaira-Lurraldeko

Foru-Erakundeei haiei buruz dagozkien agintepideen egiterapena ere.

b) Arabako Foru-Diputazioaren Erakundeei, Zerbitzuei herri-Iraskundeei eta eraentzarako gainontzeko ihardutze-sail eta erakundeei dagozkien irakaskuntzarekiko egitekoak eta zerbitzuak.

c) Eskuratutako Ikastegiei, Erakundeei eta Zerbitzuei atxikitako irakaskuntzako eta irakaskuntzakoa ez den lanarigoaren izendapena, aldaketa, suztaketa, hobekuntza eta aldakortasuna.

d) Arabako Foru-Diputazioak, herri nahiz norbanako-alorreko erakundeekingo Bazkunetan, Hitzarmenetan eta Zaingo-Batzordeetan edo bestelako lankidetza-moduetan partaide izateagatik dituen irakaskuntza-egitekoak.

C) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako ogasunak, eskubideak eta betebeharrak.

Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako ogasunak, eskubideak eta betebeharrak lehenengo eraskinaren lehenengo zatian jasotzen dira.

Eskuratu daitezen ogasun mugikorrei dagokienez, horien Hartze eta

Eskuratze-Agirietan erasotakoak izango dira.

Elkarte Osorako Erakundeek, Arabako Foru-Diputazioa partaide deneko eta lehenengo eraskinaren bigarren zatian zerrendaratzen diren

Bazkunetan, Zaingo-Batzordeetan eta Hitzarmenetan dituen ogasun, eskubide eta betebeharren jabetza hartzen dute.

Arabako Foru-Diputazioak horiek burutu ondoren, I eraskineko hirugarren zatian agertzen diren eta Diputazio horretako

Diru-ezarketetarako Egitamuari dagozkion Ikastegiak, Euskal Herri

Osorako Erakundeei eskuratuko zaizkie.

D) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanarigoa. Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanariagoa II eraskinean zerrendaratzen da.

E) Agirien zehaztapidetza eta harrera.

Zerbitzuak eskuratze-unean, bere bideak egiten egon daitezen gaiei buruzko zehaztapidetzak, egon daitezen moduan bidaliko dira eskuraketa indarrean sartu ondoren, eskuratutako zerbitzuak jarraitu eta erabaki ditzan, eta bai zerbitzu horren gainontzeko agiripaperak ere. Guzti hori, gai bakoitzeko agintedunen ordezkariek ontzat emanda egon beharreko eskuratze-agirian jasoko da.

F) Eskuraketaren eragite-indarra.

Eskuratutako zerbitzuen gizakizko eta gauzazko eskuarteen eskuraketak, 1985.eko Urtarrilaren 1etik izango du eragite-indarra.

Eta erasota gelditu dadin egiten dut egiaztapen hau, Gasteizen,

1985.eko Otsailaren 27an.

Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA JN. T. G.

JUAN M. OLLORA OTXOA DE AZPURU JN. T. G. Idazkaria,

CARMELO ARCELUS MUJIKA JN.

TAULA


Azterketa dokumentala