Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 1983ko abuztuaren 19a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Hezkuntza eta Kultura
1613

Hezkuntza eta Kultura-Sailaren 1983.eko Abuztuaren 1eko AGINDUA, Uztailaren 138/1983 Dekretua, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko irakasmaila ez unibertsitarietan hizkuntza ofizialen erabilera araupetzen duena garatuz.

Euskal Autonomi Elkarteko irakasmaila ez unibertsitarietan hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duen Uztailaren 11ko 138/1983 Dekretuak, bere hirugarren erabaki gehigarrian, baimena ematen dio Hezkuntza eta

Kultura Sailari Dekretu honen garapen eta aplikaziorako behar izango diren erabakiak hartzeko.

Horren ondorioz, zera erabaki du Sail honek: EUSKARAREN SARBlDEA

1.1. Euskara eta gaztelania derrigorrezko irakasgaiak izango dira

Euskal Autonomi Elkarteko Eskolaurre, O.H.O., L.H., B.B.B. eta U.B.I. mailako ikastetxe guztietan.

1.2. Ondoren azalduko diren epe-tarteetan erabateko ezarpena iritsi artean, behin-behingoz, ikastetxeek ondoko xehapen hauez jokatuko dute.

1982/83 ikasturlean kurtso guztietan 138/1983 Dekretuan definituriko irakasteredu elebidunetariko baten arabera ihardun duten ikastetxeek bere horretan jarraituko dute hurrengo urteetan.

1982/83an irakasteredu elebidunetariko baten arabera kurtso batzuetan bakarrik ihardun duten ikastetxeetan, orain arte irakasteredu horien araberako ikasketak egin dituzten ikasleei bederen bere horretan jarraitu ahal izateko bideak jarriko zaizkie, ikastetxe guztian irakasteredu hauen ezarpena burutu artean. Ezarpen hori, gehienera ere, ondoko pasartean adierazten den epe-barrutian barrituko da.

Azkenik, 1982/83 ikasturtean irakasteredu elebidunen arabera ihardun ez duten Eskolaurre eta O.H.O. maiIako ikastetxeek irakasteredu horietariko baten arabera jokatuko dute Eskolaurre eta Hasiera

Zikloan 1983/84ean. 1984/85ean Erdiko Ziklora zabalduko dute ihardupide hori, eta 1985/86an Goiko Ziklora. 1982/83 ikasturtean irakasteredu elebidunen arabera ihardun ez duten I..H., B.B.B. eta

U.B.I. mailako ikastetxeek eredu horien arabera jokatuko dute lehen kurtsoan 1983/84 ikasturtean eta, irakasteredu horien bidezko irakasteredu horien bidezko irakaspideak urtero hurrengo kurtsora hedatuz, berorien ezarpena B.B.B./U.B.I.n 1986/87an eta L.H.n

1987/88an burutua izango dute osorik.

1.3. 1982/83 ikasturtean B edo D irakasteredu elebidunen arabera ihardun duten ikastetxeek I. Eraskinean adierazitako dokumentuak bidali beharko dituzte kasuan kasuko Lurralde Ordezkaritzara.

Irakasteredu elebidunez aldatu nahi izan dezaten ikastetxeek kasuan kasuko Lurralde Ordezkaritzan egin beharko dute hartarako eskabidea,

I Eraskinean adierazten dir-en datak eskainiz.

Hurrengo urteetan B edo D irakastereduak ezarri nahi izan ditzaten ikastetxeek, bereziki, kasuan kasuko Lurralde Ordezkaritzan egin beharko dute hartarako eskabidea, bide batez I. Eraskinean adierazten diren datuak eskainiz.

Edozein kasutan ere, Agindu honetako 2.1. eta 2.2. puntuetan adierazitako baldintzak betetzen dituen irakasle-jenderik ez edukitzeagatik 1.2. pasartean esandakoa bete ezin duten ikastetxeek ikasturte berriko lehen trimestrea bukatu aurretik kasuan kasuko

Lurralde Ordezkaritzari emango diote beren egoeraren berri.

Ordezkaritzak, hala balegokio, salbuespenezko exentzioa eskuratu ahal izango die.

IRAKASLEGOA 2.1. Eskolaurre, O.H.O., L.H., B.B.B. eta U.B.I. mailako ikastetxeetan, euskara edo euskaraz irakasteko Uztailaren 11ko

138/1983 Dekretuak bere bederatzigarren atalean adierazitako baldintzak bete beharko ditu irakasle orok.

2.2. Behin-behingoz, 138/1983 Dekretuak bere aldi baterako bigarren erabakian dioenaren arabera, Dekretu hori indarrean jarri eta handik bost urterarteko epean ondoko irakasle hauek euskara edo euskaraz irakatsi ahal izango dute:

a) 9.ataleko b) pasartean zehaztutako baldintzak ez bete arren

1983/84 kurtsoaz aurretik esandako irakaslanean dihardutenak.

b) Hezkuntza eta Kultura Sailak irakasleentzat antolaturiko alfabetatze-euskalduntze ikastaro bat behar bezala gainditu ondoren,

Sail honek euskal irakaslan horretarako onetsitakoak.

Edozein kasutan ere, Hezkuntza eta Kultura Sailak benarrezko baliabideak eskainiko dizkie aurreko pasarteetan aipaturiko irakasleei bost urteko epe horren barruan "Euskararen Gaitasun

Agiria" lortu ahal izan dezaten. Agindu honetako 3.1. puntuan adierazten den irakaslegoaren alfabetatze-euskalduntze programa hartuko da, horretarako, gidari.

2.3. Agindu honetako 2.2. pasartean adierazitako salbuespenak salbu,

2.1. puntuko baldintzak betetzen ez dituen inork ezingo du euskara edo euskaraz irakatsi.

2.4. Merezimenduak nagusiki euskara-irakasle berezi gisa edo euskal irakaspostuko tutore moduan metatu ondoren deialdi itxizko oposizioen bidez O.H.O.ko Irakasle Kidegora biltzen diren irakasleek tutore diren gelan eta beste batean euskara irakatsi beharko dute gutxienez.

Orobat, merezimenduak euskal irakaspostuetan egindako zerbitzuengatik metatzen dituzten irakasleek, deialdi itxiz L.H. edo e.B.B. mailako

Irakasle Kidegoetara biltzen badira, euskaraz irakasten jarraitu beharko dute.

O.H.O.ko Irakasle Kidegoetara, eta bertan euskal irakaspostura, bildu diren irakasleek lehen pasartean esan bezala euskara irakatsi, beharko dute lanera doazen ikastetxeak A irakastereduaz badihardu, edota euskaraz B edo D irakastereduaz badihardu.

Orobat L.H. eta B.B.B.ko Irakasle Kidegoetara, eta beraietan euskal irakaspostuetara, bildu diren irakasleek atal-zati honetako bigarren pasartean esan bezala euskaraz irakatsi beharko dute lanera doazen ikastetxeak D ereduaz badihardu.

3.1. Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxeetan lanean diharduen irakasle-jendea alfabetatu edo esukalduntzeko programa eratuko du

Hezkuntza eta Kultura Sailak, eta urtero-urtero beteko.

Programa horren harian urtero antolatu eta diruz lagunduko diren ikastaroek bi halburu izango dituzte: batetik irakasleak Euskararen

Gaitasun Agiriaren jabe izan ahal izateko gaitzea eta, bestetik, jadanik Agiri hori eskuratua dutenei beren irakasgaiak euskaraz eman ahal izateko trebetasuna eskurtzen laguntzea.

3.2. Bi hilabete baino gehiagoz beren irakaslanetik libraturik

Hezkuntza eta Kultura Sailak antolatutako ikastaro trinkoen bidez alfabetatzera edo euskalduntzera joandako irakasleek, ikastaro-amaieran Sail honen ustez gutxienezko maila gainditua baldin badute euskara edo euskaraz irakatsi beharko dute berriro irakaslanera itzultzean, non eta Hezkuntza eta Kultura Sailak , hartarako arrazoia zuzenetsirik, exentzioa ematen ez dion.

Edozein kasutan ere, Hezkuntza eta Kultura Sailak beharrezko baliabideak eskainiko dizkie irakasle hauei bost urteko epearen barruan "Euskararen Gaitasun Agiria" lortu ahal izan dezaten.

PROGRAMAK. ORDUTEGIA. EBALUAZIOA. IKASMATERIALA

4. Hezkuntza eta Kultura Sailari dagokio irakasmaila desberdinetarako programak finkatzea eta irakasteredu elebidun bakoitzean hizkuntza ofizial biei, irakasgai zein irakaspide gisa, astean zenbana ordu dagokien erabakitzea.

Ikasleak euskara edo euskaraz ikasten lehen urtetik hasi ez zirelako kurtso jakin bateko ikasleen euskara-ezaguerazko maila programek adierazitakoarekin bat ez datorrenean, indarrean dauden edo bihar-etzi leudekoen programak ikasle-multzo horien beharretara egokitu egingo ditu ikastetxeak, kasuan kasuko

Ikuskaritzaren edo Kabinetearen onespenaz.

4.1. E.A. eta O.H.O.

Eskolaurrean, Hasiera Zikloan eta Erdiko Zikloan irakasteredu elebidun bakoitzean euskara zein gaztelania irakasten astero erabiliko den ordu-kopurua, maila horietako programak bezala, ondoko

Agindu hauek diotenaren araberakoak izango dira:

- Eskolaurre eta Hasiera Ziklorako, 1981eko Maiatzaren 25eko Agindua (Ekainaren 22ko E.H.A.A.). - Erdiko Ziklorako, 1982ko Maiatzaren 11ko Agindua (Uztailaren 1eko

E.H.A.A.).

Goiko Zikloari dagokion asteroko ordutegi-banaketa Agindu honetan bertan adierazten da, II. Eraskinean, Ziklo honetarako Gaztelaniar

Hizkuntzaren programak indarrean daudenak berberak izango dira.

Hezkuntza eta Kultura Sailak, irakasteredu elebidun bakoitzerako,

Goiko Zikloko euskara-asignaturaten programak ezarriko ditu.

4.2. B.B.B. eta U.B.I.

Lehen eta bigarren kurtsoan astean launa ordu euskara emango dira, eta hirugarren kurtsoan eta U.B.I.n astean hiruna.

Filologi alorreko iraksgai guztiei astero launa ordu eskainiko zaizkie lehen eta bigarren kurtsoan (Espainiar Hizkuntza eta Literatura Euskal Hizkuntza eta Literatura, Hizkuntza Berria eta, hala balegokio, Latina). Lehen kurtsoko Marrazketa irakasgaiari astean 2 ordu eskainiko zaizkio. Gainerako irakasgaien ordutegiari dagokionez, 1975eko Martxoaren 22ko Agindua (Apirilaren 18ko B.O.E.) hartuko da gidari.

Euskara asignaturaren programazioari dagokionez 1982- ko Abuztuaren

10eko Agindua (Irailaren 10eko E.H.A.A.) hartuko da gidari.

4.3. Lanbide Heziketa (L.H.).

Hezkuntza eta Kultura Sailak, O.H.O.koen jarraipen gisa, Lanbide

Heziketarako euskara-programak ezarriko ditu. Astean 4 ordu euskara emango da. Ikastetxe bakoitzak, hala balegokio, indarrean dagoen araudiari beharrezko ordutegi-moldaketak ezarri ahal izango dizkio kasuan kasuko Lurralde

Kabinetearen onespenaz.

5. Derrigorrezkoak diren beste irakasgai edo arloetarako erabili ohi diren erizpideak eta arauak erabiliko dira euskararen irakaskuntzan ere, bai ebaluazioan eta bai ikaslearen expedientean emaitzak jartzerakoan.

6. Hezkuntza eta Kultura Sailak behar diren neurriak hartuko ditu material didaktikoa dela medio euskarazko ikasketek ikasleari gastu gehigarririk ekar ez diezaioten.

Beharrezko baliabideak ezarriko ditu, ondorioz, irakasmaila eta jakintzagai desberdinetan geroz eta neurri beteagoan euskarazko ikasliburu eta gainerako ikasmaterialak sortarazteko, eta berorien prezioa erdal ikasmaterialek dutenaren antzekoa izan dadin segurtatuko du.

Guzti horretarako besteren artean, deialdi baten bidez euskarazko ikasliburugintzarako dirulaguntzak banatuko ditu urtero.

EXENTZIOAK 7.1. 1983/84 ikasturtean hasi eta handik aurrera indarrean egotekoa den araudi berria kontuan izanik, euskararen irakaskuntza dela-eta oraindainokoan emandako exentzioak baliogabeturik gelditzen dira; aurrerantzean, ondoren esango denera lotuko dira exentziook.

7.2. Emango diren exentzioek, emandako ikasturtearen balio-iraulpena izango dute.

7.3. O.H.O.ko beren ikasketak Euskal Autonomi Elkartetik kanpora hasita eduki edo beren ohizko egoitza Autonomi Elkartean ez dutela egiazta dezaten ikasleei, euskara ikastea barkatu ahal izango die

Hezkuntzarako Lurralde Ordezkariak, ikasleek, gurasoek edo tutoreek eskabide arrazoitu eta egiaztatua egin badute, eta kasuan kasuko irakasmailarako Ikuskaritza edo Kabinete Teknikoak egindako txosterra aldez aurrerik jaso ondoren.

Bere ohizko egoitza Autonomi Elkartean ez duen ikaslearen kasuan, exentzio-eskabidea matrikula-epea zabaltzen denetik ikasturtea hasi arte aurkeztu beharko da, Agindu honetako III. Eraskinean azaltzen den ereduaren araberako eskabide-orria beteaz. Eskabide hori

Hezkuntzarako Lurralde Ordezkariari zuzendua egongo da eta honek interesatuari, gurasoei edo tutoreari, kasuan kasuko Ikuskaritza edo

Kabineteari eta matrikulaturik dagoen ikastetxeko Zuzendariari emango die hartutako erabakiaren berri.

Autonomi Elkarteaz kanpotik etorritako ikaslearen kasuan, ikastetxean sartu eta handik hilabetera arteko epean aurkeztu beharko du exentzio-eskabidea; aurreko pasartean adierazitako ihardupidearen antzera jokatuko da honelakoetan.

7.4. Euskara ikastea barkatu zaien ikasleen kasuan, kurtso bati dagozkion ariketa, proba, azterketa edo batezbestekoen kalifikazio orokorrak ematerakoan, asignatura horretan puntuaziorik ez izateak ez die kalifikazio orokorra bestelakotuko.

HEZKUNTZA ADMINISTRAZIOA ETA ESKOLAGIROA 8. Hezkuntza eta Kultura

Sailaren Egoitza Nagusian nahiz Lurralde Zerbitzuetan, dokumentuak idatzirik dauden hizkuntza ofizial berean erroldaratuko dira.

9. Hezkuntza eta Kultura Sailaren Egoitza Nagusitik nahiz bere

Lurralde Ordezkaritzetatik ateratako edozein arau edo ehazpen ofizial hizkuntza bitan idatzirik jendarteratuko da.

Sailaren Egoitza Nagusitik, Lurralde Ordezkaritzetarik edo B nahiz D irakastereduko adarren bat duen edozein ikastetxetatik ateratako oharpen edo agerbide administratibo oro hizkuntza bitan kaleratuko da, non eta aldian aldiko interesatuek espresuki hizkuntza ofizial bietariko batean ihardutea erabakitzen ez duten.

10. Hezkuntza eta Kultura Sailak, Lurralde Ordezkaritzek eta bere menpeko ikastetxeek erabili beharreko inprimaki eta eredu ofizialak hizkuntza bietan idatzirik egongo dira. Elebidunak izango dira, orobat, zigiluak eta inprimaki ofizialen idazpuruak, guztietan "Hezkuntza eta Kultura Saila.-Eusko Jaurlaritza. Dpto. de Educación y

Cultura. Gobierno Vasco" agertzen delarik, bere ikur bereziaz.

11. Hezkuntza eta Kultura Sailaren Egoitza Nagusian, Lurralde

Ordezkaritzetan eta bere menpeko Herri-ikastetxe guztietan, barneko nahiz kanpoko errotulazioa elebiduna izango da.

12. Hezkuntza eta Kultura Sailak beharrezko neurriak hartuko ditu euskararen erabilera eskolagiroan bermatzeko, klase barruan nahiz klasez kanpoko ekintzetan ohizko adierazpide bihurtuz.

13. Hezkuntzarako Sailordetzak eta Irakaskuntzarako, Zerbitzu eta

Plangintza nahiz Inbertsio-Zuzendaritzak eskua izango dute beren ezarpen-eremuan Agindu honen aplikaziorako instrukzio utzenak emateko.

14. Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean jarriko da indarrean. Gasteizen, 1983ko

Abuztuaren 1ean.

Hezkuntza eta Kulturako Sailburua,

PEDRO MIGEL ETXENIKE LANDIRIBAR.

ERASKINA

FORMULARIO


Azterketa dokumentala