Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 1982ko urtarrilaren 21a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
55

Jaurlaritzako Lehendakaritzaren 1/1982 DEKRETOA, Mario Fernández Pélaz Jauna Autonomia-Egiterapenerako Lehendakariorde Izendatuz.

Orain gaudeneko autonomia finkatzeko aldi honetan Estatutoarekiko itunebidea eta egiterapenak duten berebiziko garrantziak, eta oraingo agintepide-eskuraketen itunebideetan Sail berezien ekintzapideak antolakidetu beharrak, Autonomia-Egiterapenerako Lehendakaritzaordea sortaraztea aholkugarri egiten du.

Bestalde, egiteratze-bide horrek berebaitan daraman ekonomia eta dirubidetza-aldetikako eraginak, Lehendakaritzaorde horri, hoien ihardunean ekonomiak berarizko garrantzia izan eta horregatik

Jaurlaritzako Ekonomia-Batzordeko kide diren Jaurlaritza-Sailekiko elkar-egokitzezko eskua ematea ere egingarri gertatzen da.

Halaber, eta herri-arduralaritza berri bat sortzean Estatutoa egiteratzeak dakarren lanari-gehitzezko jokabideei argi eta garbi darizkion ekonomia-ondorioak kontutan izanik, Lehendakaritza-ordeari alor horretan ere arta eta antolakideketa-egitekoak izendatzea aholkugarri gertatzen da, tajuz eta eraz arrazoizko lanari-errolde bat lortuaz bat gerta litezkeen gehiegizko idazgukeriak baztertzeko bide. Horregatik, indarrean dagoen Lege-Jaurpideak ematen didan antolaketa-ahalmenaren arauera, eta Ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritza-Legeko 17 eta 25.2

Atalek eta gai horri datxezkon gainontzekoak diotena egiteratuz, honako hau

ERABAKITZEN DUT

Lehenengo Atala.-Mario Fernández Pélaz Jauna

Autonomia-Egiterapenerako Jaurlaritzako Lehendakariorde izendatzea,

Dekreto honetan aitortzen zaizkion egitekoak izendatuz, eta

Lan-Sailburu denez orain dituenen kaltetan gabe.

Bigarren Atala.-Indarrean dauden Legeek Jaurlaritzako Lehendakariari ematen dizkion. agintepideen kaltetan gabe, Lehendakariordearen bidez honako hauek erabiltzea eta egiteratzea dagokio

Autonomia-Egiterapenerako Lehendakaritzaordeari :

a) Eusko Jaurlaritzaren izenean Aginte-eskuraketetarako Bitariko

Batzordeko Lehendakari izan eta, horretarako, Jaurlaritza-Sail berezien ihardunak antolakidetzea.

b) Epailaren 17ko 42/1981 Dekretoaren arauera Jaurlaritzako

Ekonomia-Batzordea osatzen duten Sailen iharduna erakidetu, eta

Lehendakaria ez dagoenean horren bilkuretan buru izatea, Ekonomia eta

Herriogasun-Sailburuari Batzorde horretako Idazkari denez bertan dagozkion egitekoen kaltetan gabe.

c) Lanari-errolden aldaketei buruz Jaurlaritzak hartutako erabakien elkar-egokitasuna, hoiekiko zaingoa eta arta, eta bai Jaurlaritzako

Sailen zerbitzuango lanarien ekonomia eta arduralaritza-aldeetatikako eraentza ere.

d) Ekáinaren 30eko 7/1981 Legeko 25.2 Atalak eta horri datxezkon gainontzekoek agintzen dutena egiteratuz Lehendakaritzaorde horri dagozkiokeen beste guztiak.

Hirugarren Atala.-Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.

Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita bigarreneko Urtarrilak hamaika.

Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA.


Azterketa dokumentala