Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

164. zk., 2019ko abuztuaren 30a, ostirala

N.º 164, viernes 30 de agosto de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES
4044
4044

AGINDUA, 2019ko uztailaren 30ekoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bitartez oinarriak onartzen baitira laguntza ekonomikoak emateko EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara ditzaten, eta 2019. urterako deialdia egiten baita.

ORDEN de 30 de julio de 2019, de la Consejera de Empleo y Políticas Sociales, por la que se aprueban las bases para la concesión de ayudas económicas a Entidades Locales, Organismos Autónomos Locales y Sociedades Mercantiles Locales de la CAPV, para la continuidad de la contratación de personal técnico en inmigración y para el desarrollo de actividades en materia de inmigración y convivencia intercultural, y se efectúa su convocatoria para el año 2019.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, kendu eta aldatzeari, eta sail horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazteari buruzko Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari esleitzen dizkio gizarteratzearen sustapenaren, garapen komunitarioaren eta immigrazioaren arloko eskumenak.

El Decreto 24/2016, de 26 de noviembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, identifica las áreas de la promoción de la inclusión social, el desarrollo comunitario y la inmigración como algunas de las que corresponden, competencialmente, al Departamento de Empleo y Políticas Sociales.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura finkatzen duen apirilaren 11ko 75/2017 Dekretuak, bere aldetik, gai hauen gaineko zeregin eta jardun-eremuak ezartzen ditu: boluntariotza, gizarte-ongizatea eta gizarte-zerbitzuak, immigrazioa, gizarte-bazterkeriaren aurkako borroka, erakunde arteko adostasuna sustatzea, elkarrizketa soziala, lanbide-lankidetza, elkartasun zibikoa, sareko lana, jakintzaren kudeaketa eta herritarren partaidetza sustatzea gizarte esku-hartzeen eta gizarte-politiken eremuan; eta jardun-eremu lehenetsitzat dauzka eskubide sozialak baliatzeko ikuspuntutik gizarte-egoera bereziki zaurgarrian bizi diren pertsonak eta kolektiboak.

Por su parte, el Decreto 75/2017, de 11 de abril, de estructura del Departamento de Empleo y Políticas Sociales, establece entre sus funciones y áreas de actuación el voluntariado, bienestar social y servicios sociales, inmigración, lucha contra la exclusión social, promoción del consenso interinstitucional, diálogo social, colaboración profesional, solidaridad cívica, trabajo en red, gestión del conocimiento y participación ciudadana en el ámbito de la intervención y las políticas sociales, siendo un ámbito de actuación prioritario las personas y colectivos en condiciones sociales especialmente vulnerables desde el punto de vista del ejercicio de sus derechos sociales.

Aipatu eginkizunak betetzean, gizarte-zerbitzuak dira gizarte esku-hartzea burutzeko eremu pribilegiatu nagusia. Orain, zerbitzu horietatik haratago ere joan daiteke esku-hartze hori, batez ere zeharkako esparru edo gai jakin batzuetara proiektatzen bada, etorkinen gizarteratzea eta, oro har, kulturarteko bizikidetza, kasu.

En el ejercicio de las funciones citadas los servicios sociales constituyen el ámbito privilegiado por excelencia para la realización de la intervención social. Ahora bien, esta intervención también puede ir más allá de dichos servicios, en particular cuando se proyecta a determinados ámbitos o materias de carácter transversal, como es el caso de la integración de las personas inmigrantes y, en general, la convivencia intercultural.

Gainera, eta zeharkako politika honen inguruan, Eusko Jaurlaritzak jardun handia burutu du beste erakunde publiko batzuei zuzendutako dirulaguntzak banatzen, batez ere udal-esparruan langileak kontratatzeko dirulaguntzak emanez, horiek etorkinen gizarteratzearen eta integrazioaren zeharkako ikuspegiak bereziki kontuan hartuko dituzten jarduerak eta esku-hartze soziala bultza ditzaten. Dirulaguntzen ekintza hori egoera jakin batzuetan justifikatu da bereziki, zehazki, Eusko Jaurlaritzak bere eskumenak gauzatzean sustatu zituen plan eta ekimenen inpaktua plan eta ekimen horiek egikaritzeko lanean inplikatutako erakunde publikoek zaila zutenean xurgatzea eta beren gain hartzea.

En tal sentido, y en torno a esta política transversal citada, ha sido especialmente intensa la acción subvencional del Gobierno Vasco dirigida a otras instituciones públicas, singularmente mediante las ayudas para la contratación de personal que, en el ámbito municipal, permita el desarrollo de actividades y una intervención social especialmente atenta a las perspectivas transversales de la inclusión social y la integración de las personas inmigrantes. Dicha acción subvencional se ha justificado especialmente en las circunstancias en las que planes e iniciativas impulsadas por el Gobierno Vasco en el ejercicio de sus competencias tenían un impacto difícil de absorber y asumir por parte de otras instituciones públicas implicadas en la ejecución de dichos planes e iniciativas.

Era horretan, Agindu honen bitartez Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak jarraipena eman nahi dio azken urteotan etorkinen gizarteratze-politiken esparruan garatu den dirulaguntzen politikari.

Así, mediante esta Orden, el Departamento de Empleo y Políticas Sociales del Gobierno Vasco pretende dar continuidad a la política subvencional desarrollada durante los últimos años en el ámbito de las políticas de integración de las personas inmigrantes.

Zalantzarik ez dago immigrazioarekin eta kulturarteko bizikidetzarekin, besteak beste, lotutako zeharkako politiken legeria eta planak geroz garbiago zuzentzen direla erakunde publikoen sarearen erantzukizunak identifikatzera, eta erakundeak elkarren artean geroz maila berean lankidetzan aritzera. Hala ere, horrek ez du baztertzen, egoera jakin batzuetan eta baldintza zehatz batzuekin, erakundearteko lankidetza horretan funtsen eskualdatzea ere egotea erakunde batzuen eta besteen artean.

Es indudable que la legislación y planes correspondientes a las políticas transversales relacionadas con la inmigración y la convivencia intercultural, entre otras, tienden también a una cada vez mayor claridad en la identificación de las responsabilidades de cada una de las instituciones del entramado público y a una colaboración entre ellas, cada vez más, en pie de igualdad. Ahora bien, esto no excluye que, en determinadas circunstancias y con determinadas condiciones, dicha colaboración interinstitucional pueda conllevar transferencia de fondos entre unas y otras instituciones.

Agindu hau jasota dago, bai 2019. urterako dirulaguntzen plan estrategikoan –Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak onartu zuen plan hori 2019ko martxoaren 5eko Agindu bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege orokorra eta, zehazki, lege horren 8.1 artikulua betetzeko–, bai Herritartasunaren, Kulturartekotasunaren eta Immigrazioaren esparruan jarduteko V. Planean –Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak onartu zuen, 2018ko ekainaren 11n emandako aginduaren bidez–. Plan horiek biak Eusko Jaurlaritzaren gardentasun-atarian zein Enplegu eta Gizarte Politiken Sailaren webgunean ere argitaratu dira.

Esta Orden, se encuentra incluida, tanto en el Plan estratégico de subvenciones para el año 2019, aprobado por Orden de 5 de marzo de 2019, de la Consejera de Empleo y Políticas Sociales, en cumplimiento de las previsiones contenidas en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y, en concreto en su artículo 8.1, como en el V Plan de Actuación en el ámbito de la Ciudadanía, Interculturalidad e Inmigración aprobado por Orden de 11 de junio de 2018, de la Consejera de Empleo y Políticas Sociales. Ambos Planes se encuentran publicados tanto en el portal de trasparencia del Gobierno Vasco como en la página web del Departamento de Empleo y Políticas Sociales.

Horrenbestez, agindu honek bi laguntza-lerro arautzen ditu:

Así, esta Orden regula dos líneas de ayudas:

a) Immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak.

a) Ayudas para la continuidad de la contratación de personal técnico en inmigración.

b) Immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jardueretarako laguntzak.

b) Ayudas para actividades en materia de inmigración y convivencia intercultural.

Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak kudeatzen ditu bi lerroak eta, horien bidez, batera finantzatzen dira immigrazio-teknikarien jarraipena eta EAEko erakunde-egituran immigrazioak duen errealitateari arreta handiagoa eta hobeagoa emateko jarduerak eta, oro har, kulturarteko bizikidetzaren aldeko esku-hartze sozialak.

Mediante estas dos líneas, cuyo órgano de gestión es la Dirección de Política Familiar y Diversidad, se trata de cofinanciar la continuidad del personal técnico en inmigración y actividades que contribuyan a una mayor y mejor atención a la realidad de la inmigración en el entramado institucional vasco y, en general, a la realización de actividades de intervención social favorecedoras de la convivencia intercultural.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2018rako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legeak 2019. urtera luzatu du bere indarraldia. Alde horretatik, eta agindu honetan arautzen diren laguntza ekonomikoak izapidetzeko xedea hartuta, adierazi den lege horrek behar besteko aurrekontu-kreditua du agindu honen deialdirako: EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak egiteko dirulaguntzetarako oinarriak arautu eta 2019. urterako deialdia egiteko Aginduari dagokion deialdia egiteko agindua.

La Ley 5/2017, de 22 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el año 2018, extiende su vigencia al ejercicio 2019. En este sentido, y al objeto de tramitar las ayudas económicas reguladas en esta Orden, en la citada Ley existe crédito presupuestario suficiente para la convocatoria de la Orden por la que se regulan las subvenciones a Entidades Locales, Organismos Autónomos Locales y Sociedades Mercantiles Locales de la CAPV para la continuidad de la contratación de personal técnico en inmigración y para el desarrollo de actividades en materia de inmigración y convivencia intercultural y se efectúa su convocatoria para el año 2019.

Dirulaguntzetarako agindu honen arau esparru dira azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzekoa eta haren garapen-araudia; eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, lehen adierazitakoa.

Esta Orden de subvenciones se atiene al marco normativo dado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, que aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y su normativa de desarrollo; así como a la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones antes citada.

Horren guztiaren ondorioz, honako hau

En virtud de todo ello,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN KOMUNAK
DISPOSICIONES COMUNES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Agindu honen xedea da laguntza ekonomiko hauek arautu, eta 2019. urterako deialdia egitea: EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazioko teknikariak kontratatzen jarraitu, eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alor zehatzean jarduerak egitekoak.

1.– El objeto de la presente Orden es regular y convocar para el año 2019 las ayudas económicas a Entidades Locales, Organismos Autónomos Locales y Sociedades Mercantiles Locales de la CAPV, para la continuidad de la contratación de personal técnico en inmigración y para el desarrollo de actividades en el ámbito específico de la inmigración y la convivencia intercultural.

2.– Jarduera-lerroek, bai immigrazio-teknikarienak bai diruz lagundutako proiektu edo programenak, bat etorri behar dute 2018-2020 aldirako Herritartasunaren, Kulturartekotasunaren eta Immigrazioaren esparruan jarduteko V. Planarekin.

2.– Las líneas de actuación, tanto del personal técnico en inmigración, como de los proyectos y programas subvencionados, deberán estar en consonancia con el V Plan de actuación en el ámbito de la ciudadanía, interculturalidad e inmigración 2018-2020.

3.– Kontratatutako pertsonalaren jarduna betetzeko eta jarduerak egiteko epea 2019. urtea da.

3.– El plazo de ejecución de la actuación del personal contratado o de desarrollo de las actividades es el ejercicio 2019.

2. artikulua.– Izapidetze elektronikoa.

Artículo 2.– Tramitación electrónica.

1.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 14.2.a) artikuluan arautzen duena betetzeko, erakunde interesdunek telematikoki egin behar dituzte laguntza-programa honetarako izapide guztiak.

1.– Con el fin de dar cumplimiento a lo previsto en el artículo 14.2.a) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, las entidades interesadas están obligadas a realizar toda la tramitación que requiere este programa de ayudas de forma telemática.

2.– Agindu honen eranskinean jasotako eskabide-eredua, eta eskabideak izapidetzeko xehetasunak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak euskadi.eus egoitza elektronikoan eskura daitezke.

2.– El modelo de solicitud recogido en los anexos de la presente Orden, así como las especificaciones de cómo tramitar las solicitudes, declaraciones responsables y demás modelos están disponibles en la sede electrónica euskadi.eus

3. artikulua.– Eskabideak.

Artículo 3.– Solicitudes.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

1.– El plazo para la presentación de solicitudes será de un mes a partir del día siguiente al de la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Eskabidea osorik bete behar da egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen formularioan, eta horrekin batera, dirulaguntzen lerro bakoitzerako nahitaezko dokumentazioa erantsi behar da, Agindu honen I. eranskinean eta II. eranskinean erantsitako eredu normalizatuen arabera.

2.– La solicitud se cumplimentará, en todos sus términos, en el formulario disponible en la sede electrónica, y deberá ir acompañada de la documentación preceptiva para cada línea subvencional, de acuerdo con los modelos normalizados que se adjuntan a esta Orden como Anexo I y Anexo II.

3.– Deialdiaren xede diren dirulaguntza lerro ezeinetan ez zaio emango dirulaguntza bat baino gehiago eskatzaile berari. Erakunderen batek eskabide bat baino gehiago aurkezten baldin badu dirulaguntzen lerro bererako, epearen barruan eta sarrera-erregistroaren arabera azkena aurkeztu duena soilik aztertuko da, eta ezetsi egingo dira gainerakoak.

3.– En ninguna de las líneas subvencionales objeto de convocatoria se concederá más de una subvención al mismo solicitante. En el supuesto de que una entidad presente varias solicitudes en la misma línea subvencional, únicamente se tomará en consideración la última presentada dentro de plazo, conforme al registro de entrada, denegándose las demás.

4.– Erakunde eskatzaileek aukeratzen duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute laguntza jasotzeko eskabidea, bai eta eskabidearekin batera aurkezten duten dokumentazioa ere. Orobat, laguntza-eskabidea aurkeztu izanaren ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluak ezartzen duenari jarraituz.

4.– Las entidades solicitantes podrán presentar la solicitud de ayuda, junto con la documentación que se acompañe, en el idioma oficial de su elección. Así mismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud de ayuda, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad solicitante, tal y como establece el artículo 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

5.– Erakunde eskatzaileak bermatu egingo du betetzen duela Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluko 5. atalean xedatua, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen bidez ezarrita baitago. Hau da, adingabeekin harremana izan ohi duten langile guztiek, bai kontratatuek bai boluntarioek, sexu-delitugileen erregistro orokorraren ziurtagiri negatiboa izango dute.

5.– La entidad solicitante garantizará el cumplimiento de lo establecido en el apartado 5 del artículo 13 de la Ley Orgánica 1/1996, de 15 de enero, de Protección Jurídica del Menor establecido mediante la Ley 26/2015, de 28 de julio, de modificación del sistema de protección a la infancia y a la adolescencia. Es decir, todo el personal, contratado o voluntario, que tenga un contacto habitual con menores contará con la certificación negativa del Registro Central de delincuentes sexuales.

6.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean daudela egiaztatzeko, dirulaguntzen organo kudeatzaileak egiaztapen automatikoa egingo du, erakunde eskatzaileen baimenik gabe, Euskadiko Ogasun Orokorreko Printzipio Ordenatzaileen Legearen testu bateginaren 50.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Hala ere, interesdunak berariaz ukatu ahal izango du baimena; kasu horretan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Araudiaren 22 artikuluan aurreikusitako ziurtagiria aurkeztu beharko du.

6.– La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y con la Seguridad Social se verificará automáticamente por el órgano gestor de las ayudas sin necesidad de consentimiento de las entidades solicitantes, según lo previsto en el artículo 50.3 del TRLPOHGPV. No obstante, lo anterior, el interesado podrá denegar expresamente su consentimiento, debiendo aportar en ese caso la certificación prevista en el artículo 22 del Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

7.– Era berean, erakunde eskatzaileak adieraziko du egiazkoak direla eskaeran eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak, eta betetzen dituela dirulaguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak.

7.– Así mismo, la entidad solicitante manifestará que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y en la documentación que acompaña, y que cumple con los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiaria de estas ayudas.

4. artikulua.– Izapidetzea, ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko eta publizitatea emateko modua.

Artículo 4.– Gestión, resolución, recursos, plazos para resolver y notificar, modo de notificación y de publicidad.

1.– Familia Politikarako eta Aniztasunerako zuzendaria izango da Agindu honetan arautzen diren dirulaguntzak kudeatzeko eta ebazteko organo eskuduna, zeinak izendatuko baititu dirulaguntzen ebazpenerako proposamena egiteko eskumena izango duen Balioespen Batzordeko kideak eta baita Batzordeko idazkaritzaz arduratu den pertsona ere.

1.– El órgano competente para la gestión y resolución de las subvenciones reguladas en la presente Orden será el Director de Política Familiar y Diversidad, quien además designará a las personas integrantes de la Comisión de Valoración competente para formular la propuesta de resolución de las subvenciones, así como a la persona encargada de la Secretaría de la Comisión.

2.– Balioespen Batzorde hori gutxienez bi pertsonek eta gehienez lauk osatuko dute, eta Familia Politikarako eta Aniztasunerako Zuzendaritzako goi karguak edo langile publikoak izan beharko dute.

2.– Dicha Comisión de Valoración estará compuesta por un mínimo de dos y un máximo de cuatro personas que deberán tener la condición de alto cargo o de empleado público de la Dirección de Política Familiar y Diversidad.

3.– Balioespen Batzordean sexu parekidetasuna egon dadin beharrezko neurriak hartuko dira, eta osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Kide anitzeko organo horren idazkaria zuzendaritzako enplegatu publiko bat izango da.

3.– Se adoptarán las medidas oportunas para lograr que en la Comisión de Valoración exista una presencia equilibrada de ambos sexos, debiendo ser publicada su composición en el Boletín Oficial del País Vasco. Una persona empleada pública perteneciente a la Dirección será designada como Secretaria del Órgano Colegiado.

4.– Aurkeztutako eskabideak dagozkien prozeduraz izapidetuko dira deialdiko laguntza-lerro bakoitzean, eta Familia Politikako eta Aniztasunerako zuzendariari dagokio prozeduran planteatu diren gai guztien gainean ebaztea.

4.– Las solicitudes presentadas se tramitarán, en cada línea de ayudas objeto de convocatoria, a través del correspondiente procedimiento, cuya respectiva resolución, decidiendo todas las cuestiones planteadas por las personas interesadas, corresponde al Director de Política Familiar y Diversidad.

5.– Esleipen-prozedura bakoitzean ematen den ebazpenean, eskatutako laguntzak eman edo, hala badagokio, ukatu diren zehaztuko da, eta eman diren kasuetan, laguntza jaso duten erakundeen izena, diruz lagundutako jarduera-proiektua eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztuko dira. Ukatutako eskabideei denaz bezainbatean, eskatzaileen izen soziala eta laguntza zergatik ukatu den adieraziko du ebazpenak.

5.– La resolución que se adopte en cada procedimiento de adjudicación determinará la concesión y, en su caso, la denegación de las subvenciones solicitadas, expresando en el caso de las primeras la denominación social de las entidades beneficiarias, la actuación subvencionada y la cuantía de la subvención concedida. En el caso de las denegadas recogerá la denominación social de los solicitantes y los motivos que fundamenten la denegación.

Beren zerbitzuak mankomunaturik ez dituzten EAEko hainbat tokiko erakundek osatutako talde bat izango balitz onuraduna, agindu honen 19.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, hartuko den ebazpenak taldeko kide bakoitzak bere gain hartzen dituen betearazpen-konpromisoak azalduko ditu, baita kide bakoitzak ezarri beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere.

Si el sujeto beneficiario fuera una agrupación de varias Entidades Locales de la CAPV que no tengan mancomunados sus servicios, según lo determinado en el apartado 4 del artículo 19 de la presente Orden, la resolución que se adopte expresará los compromisos de ejecución asumidos por cada miembro de la agrupación, así como el importe de subvención a aplicar por cada uno de ellos.

6.– Aurreko paragrafoan aipatzen den ebazpenak ez du administrazio-bidea agortzen, eta erakunde interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute horren kontra Gizarte Politiketako sailburuaren aurrean, hilabete bateko epean jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraituz.

6.– La Resolución a la que se refiere el párrafo anterior no pone fin a la vía administrativa y contra ella podrá interponerse recurso de alzada ante la Viceconsejera de Políticas Sociales, en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de la notificación, de conformidad con los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

7.– Erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta jakinarazpenaren ondorioak sortuko ditu.

7.– La Resolución se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco, surtiendo los efectos de la notificación.

8.– Prozedura ebazteko eta erakunde interesdunei ebazpena jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epea igaro eta ebazpenik argitaratu ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan xedatutako ondorioetarako.

8.– El plazo máximo para resolver el procedimiento y notificar lo resuelto será de cuatro meses a contar desde el día siguiente a la publicación de esta Orden en el Boletín Oficial del País Vasco, transcurrido el cual sin haberse efectuado la publicación establecida en el apartado anterior, los interesados podrán entender desestimada su solicitud de subvención, a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1.a) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

9.– Orobat, agindu honetan aurreikusitako laguntzak eman eta, hala behar badu, ordaindu ahal izateko, entitate onuradunak amaituta eduki beharko du itzulketa- nahiz zehapen-prozedura oro, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek eman dituzten –eta izaera berekoak diren– laguntza eta dirulaguntza publikoei loturikoa; hau da, prozedura horiek ezin dira oraindik izapide-aldian egon.

9.– La concesión y, en su caso, el pago a las entidades beneficiarias de las ayudas previstas en la presente Orden, quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos, se halle todavía en tramitación.

5. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa eta ordainketa.

Artículo 5.– Cuantía y pago de la subvención.

1.– Emandako laguntzen ordainketa, bai jarduerak garatzeko zein langileak kontratatzeko ere, zatikatu egingo da: % 70 ordainduko da 10.a) artikuluan ezarritako epea igarotakoan, berariaz uko egin ez bazaio eta diruz lagundutako ekintzen gutxienez % 70ari dagokion gastuaren betearazpena justifikatu eta egiaztatu ondoren; eta gainerako % 30a ordainduko da 2020ko ekitaldian, justifikatzeke geratzen diren gainerako ekintzak 2020ko martxoaren 31 baino lehen justifikatu ondoren.

1.– El pago de las ayudas concedidas, tanto para el desarrollo de actividades como para la contratación de personal, será fraccionado, abonándose el 70% una vez transcurrido el plazo establecido en el artículo 10.a) sin mediar renuncia expresa y previa justificación de la ejecución y acreditación del gasto correspondiente como mínimo al 70% de las acciones subvencionadas, y el 30% restante, en el ejercicio 2020, previa justificación del resto de acciones pendientes de justificación con anterioridad al 31 de marzo de 2020.

2.– Deialdiaren kudeaketan, lehenik eta behin, diruz lagundutako lehen lerroari dagokion prozedura ebatziko da, eta esleitutako zuzkiduraren soberakinen bat sortuko balitz, prozedura horrek bigarren lerrorako finkatutako zuzkidura handituko luke.

2.– En la gestión de la convocatoria se procederá a resolver en primer lugar el procedimiento correspondiente a la primera línea subvencional, y en caso de que se produjera un remanente de la dotación asignada, el mismo pasaría a incrementar la fijada para la segunda línea.

6. artikulua.– Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak.

Artículo 6.– Gastos subvencionables.

1.– Diruz lagundutako gastuen izaerari buruz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

1.– En todo lo referido a la naturaleza de los gastos subvencionables, será de aplicación lo dispuesto en el artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

2.– Diruz lagun daitekeen gastutzat ezingo da jarri BEZ kengarriaren zenbatekoa, erakunde eskatzailea zerga horren deklarazioa egitera behartuta badago. Inbertsio-gastuak ere ez dira lagunduko diruz.

2.– No se podrá incluir como gasto subvencionable el importe del IVA deducible cuando la entidad solicitante esté sujeta a realizar la declaración del mencionado impuesto, asimismo no serán subvencionables los gastos de inversión.

3.– Erakunde onuradunak jardueren betearazpena azpikontratatu dezake, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 29. artikuluan eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68. artikuluan aurreikusitako baldintzen arabera, diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 100era arteko azpikontratatzeko ehunekoarekin.

3.– La entidad beneficiaria podrá subcontratar la ejecución de actividades, en las condiciones previstas en los artículos 29 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y 68 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, con un porcentaje de subcontratación de hasta el 100% del importe de la actividad subvencionada.

7. artikulua.– Onuradun izateko betekizunak.

Artículo 7.– Requisitos para obtener la condición de beneficiaria.

1.– Ezin izango dira onuradun izan egoera hauetako batean diren erakundeak:

1.– No podrán obtener la condición de beneficiaria las entidades en las que concurra alguna de las circunstancias siguientes:

a) Laguntzak edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten dion administrazio- edo zigor-zehapen bat duena, edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren bat. Horren haritik, ezin izango dute laguntzen deialdi honetako dirulaguntzarik eskuratu sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penala jasotako erakundeek, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela bide debeku horrekin zigortutakoek ere.

a) Haber sido sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o estar incursa en alguna prohibición legal que inhabilite para ello. En este sentido, no podrán acceder a las subvenciones objeto de la presente convocatoria las entidades sancionadas, administrativa o penalmente, por incurrir en discriminación por razón de sexo, ni las sancionadas con esta prohibición en virtud de la Ley para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

b) Hartzekodunen borondatezko konkurtsoa deklaratzea eskatuta izatea, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo izatea, konkurtsoan deklaratuta egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean egotea edo desgaitua izatea, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

b) Haber solicitado la declaración de concurso voluntario, haber sido declaradas insolventes en cualquier procedimiento, hallarse declaradas en concurso, salvo que en este haya adquirido la eficacia un convenio, estar sujetas a intervención judicial o haber sido inhabilitadas conforme a la Ley 22/2003, de 9 de julio, Concursal, sin que haya concluido el período de inhabilitación fijado en la sentencia de calificación del concurso.

c) Erruduntzat jo izanik, hori eragin duen kausa dela-eta Administrazioarekin egindako kontraturen bat suntsitua duena.

c) Haber dado lugar, por causa de la que hubiesen sido declaradas culpables, a la resolución firme de cualquier contrato celebrado con la Administración.

d) Legezko ordezkaritza duen pertsona herri administrazioetako langileen bateraezintasun egoera batean egotea edo Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsi bat izatea, araudi aplikagarrian ezarritako baldintzetan.

d) Estar incursa la persona que ostente la representación legal en alguno de los supuestos de incompatibilidades del Personal al Servicio de las Administraciones Públicas, o tratarse de cualquiera de los cargos electivos regulados en la Ley Orgánica 5/1985, de 19 de junio, del Régimen Electoral General, en los términos establecidos en la normativa aplicable.

e) Dirulaguntzen itzulketagatik eratorritako betebeharrak ordaindu gabe dituztenean. Baldintza hori betetzea ezinbestekoa da onuradun izateko zein emandako dirulaguntza likidatu arte onuradun izaten jarraitzeko. Onuradunek dirulaguntzen itzulketagatik eratorritako betebeharrak ordainduta dituztela ondorioztatuko da eman dituzten administrazioekin ez dutenean zorrik dirulaguntzen itzulketengatik edo, egotekotan, geroratuta, zatituta edo etenda –itzulketaren ebazpena aurkaratu bada– denean.

e) No hallarse al corriente de pago de obligaciones por reintegro de subvenciones. El cumplimiento de este requisito resulta necesario tanto para acceder a la condición de beneficiario como para mantenerse en ella hasta la liquidación de la subvención concedida. Se considerará que las beneficiarias se encuentran al corriente en el pago de obligaciones por reintegro de subvenciones cuando no tengan deudas con la Administración concedente por reintegros de subvenciones o cuando existiendo deudas las mismas estén aplazadas, fraccionadas o se hubiera acordado su suspensión con ocasión de la impugnación de la correspondiente resolución de reintegro.

f) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez baditu. Baldintza hori betetzea ezinbestekoa da onuradun izateko zein emandako dirulaguntza likidatu arte onuradun izaten jarraitzeko.

f) No hallarse al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y con la Seguridad Social. El cumplimiento de este requisito resulta necesario tanto para acceder a la condición de beneficiario como para mantenerse en ella hasta la liquidación de la subvención concedida.

2.– Aurreko atalaren a), b), c), d) eta e) letretan jasotako baldintzen justifikazioa egingo da eskaera-formularioaren jasotako baldintzen arabera emango den erantzukizunpeko adierazpenaren bidez.

2.– La justificación de los requisitos recogidos en las letras a), b), c), d) y e) del apartado anterior se realizará por declaración responsable otorgada en los términos recogidos en el formulario de solicitud.

Aurreko f) letran jasotako baldintza bete izanaren egiaztapena ofizioz egingo du Administrazioak, erakunde eskatzaileak egiaztapen horren aurka egin ezean; kasu horretan, erakunde horrek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean daudela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu, egiaztapen horiek egiteko erakunde eskudunek eman beharko dituztenak.

La comprobación del cumplimiento del requisito recogido en la letra f) se realizará de oficio por la Administración, salvo que la entidad solicitante se oponga a dicha comprobación, en cuyo caso la entidad deberá aportar los certificados relativos al cumplimiento de las obligaciones tributarias y con la Seguridad Social emitidos por los organismos competentes para dicha certificación.

8. artikulua.– Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Artículo 8.– Compatibilidad con otras subvenciones o ayudas.

1.– Agindu honetan araututako dirulaguntzak bateragarriak dira Eusko Jaurlaritzaren beste sail edo erakunde autonomoren batek edota bestelako administrazio edota erakunde publiko zein pribaturen batek eman ditzakeen beste batzuekin, betiere xede eta helburu bera badute. Nolanahi ere, dirulaguntzen zenbatekoak ezin izango du gainditu dirulaguntzaren xede den kontratazioaren edo jardueraren guztizko kostua.

1.– Las subvenciones reguladas en la presente Orden son compatibles con aquellas otras que, con el mismo objeto y finalidad, pudieran ser otorgadas por otros Departamentos y Organismos Autónomos del Gobierno Vasco u otras Administraciones o entidades públicas o privadas. En cualquier caso, el importe de las subvenciones no podrá superar el coste total de la contratación o actividad objeto de la subvención.

2.– Beste laguntza batzuekiko aldi berekoa bada, eta betiere laguntza horien baturak dirulaguntzaren xede den kontratazio edo jardueraren guztizko kostua gainditzen badu, soberakin hori bateraezina dela aitortuko da, eta Enpleguko eta Gizarte Gaietako Sailak eman beharreko laguntzaren zenbatekoa murriztuko da.

2.– En el supuesto de concurrencia con otras ayudas, si la suma de todas ellas superase el coste total de la contratación o actividad objeto de subvención, se declarará la incompatibilidad de dicho exceso, reduciéndose el importe de la ayuda a conceder por el Departamento de Empleo y Políticas Sociales.

9. artikulua.– Emate-ebazpena aldatzea.

Artículo 9.– Modificación de la resolución de concesión.

1.– Dirulaguntza ematerakoan kontuan izandako inguruabarren bat aldatzen bada, horren berri eman beharko zaio Familia Politiketako eta Aniztasuneko Zuzendaritzari.

1.– Se deberá poner en conocimiento de la Dirección de Política Familiar y Diversidad toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención.

2.– Aldaketarik izanez gero dirulaguntza ematerakoan kontuan hartu ziren baldintzetan –betiere, dirulaguntzaren xedea bete bada–, onuradun izateko betekizunak eta ezarritako betebeharrak, edo, xede bererako beste laguntzaren bat jaso baldin bada beste administrazio nahiz erakunde publiko zein pribatu batzuetatik, laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da.

2.– La alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, siempre que se entiendan cumplidos el objeto de la subvención, los requisitos para ser beneficiaria y las obligaciones establecidas, y, en su caso, la obtención concurrente de ayudas o subvenciones otorgadas por otras Administraciones o entes públicos o privados podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión.

Alde horretatik, dirulaguntzaren helburua bete dela ulertuko da, baldin eta proiektu edo programa osoaren gutxienez % 80 betetzea lortu bada eta, betiere, horiek barematzeko kontuan hartu diren irizpide objektiboak betetzen badira.

En el sentido indicado, se entenderá que se cumple el objeto de la subvención cuando el grado de cumplimiento alcanzado sea al menos del 80% del total del proyecto o programa, y siempre que se mantenga el cumplimiento de los criterios objetivos que se hayan tenido en cuenta en su baremación.

3.– Horretarako, Balioespen Batzordeak aztertu eta balioetsi eta gero, dagokion aldaketa-ebazpena emango da, zeinaren bitartez egokituko baita emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, dirulaguntza emateko ezarritako mugak eta irizpideak aplikatuta; eta, hain zuzen ere, erakunde onuradunak soberan jasotakoa itzuli beharko du, halakorik bada, dagozkion berandutze-interesak gehituta, dirulaguntza ordaindu zitzaionetik hasita, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

3.– A tales efectos y previo el análisis y valoración por la Comisión de Valoración, se dictará la oportuna resolución de modificación en la que se reajustará el importe de la subvención concedida, aplicándose los criterios y límites establecidos para su otorgamiento, y quedando obligada la entidad beneficiaria a la devolución, en su caso, del importe percibido en exceso, más el interés de demora que corresponda desde el momento del pago de la subvención conforme al artículo 37.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

10. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 10.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

Laguntza-lerro banarentzat ezarri diren betebehar espezifikoak ezertan galarazi gabe, onuradunen betebeharrak dira honako hauek:

Sin perjuicio de las obligaciones específicas que se establecerán para cada línea de ayudas son obligaciones de las beneficiarias las siguientes:

a) Emandako dirulaguntza onartu behar dute. Horrela, dirulaguntza eman zaiela jakinarazi (EHAAn argitaratuta) eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek dirulaguntzari beren-beregi eta idatziz uko egiten ez badiote, dirulaguntza onartu egin dutela esan nahiko du.

a) Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días tras la fecha de la notificación mediante la publicación en el BOPV de la concesión de la subvención las entidades beneficiarias no renuncian expresamente y por escrito a la misma, se entenderá que esta queda aceptada.

b) Dirulaguntza ematea eragin duen jarduera edo jarduerak gauzatu behar dira.

b) Realizar la actividad o actividades que fundamente la concesión de la subvención.

c) Dirulaguntza xede jakin bat betetzeko ematen denez, xede horretarako erabili behar da, eta prest egon behar da Familia Politiketako eta Aniztasunaren Zuzendaritzak diruz lagunduko diren jarduera edo jarduerak noiznahi begizta ditzan onartzeko.

c) Utilizar la subvención para el concreto destino para el que ha sido concedida y permitir la verificación por parte de la Dirección de Política Familiar y Diversidad de la actividad o actividades subvencionadas a desarrollar.

d) Familia Politiketako eta Aniztasunerako Zuzendaritzaren aurrean betekizunak eta baldintzak betetzen direla frogatuko da, eta baita dirulaguntzaren xede den jarduera edo jarduerak egin direla eta haien helburua bete dela ere.

d) Justificar ante la Dirección de Política Familiar y Diversidad el cumplimiento de los requisitos y condiciones, así como la realización de la actividad o actividades, y el cumplimiento de la finalidad que determinen la concesión o disfrute de la subvención.

e) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura jasotako laguntza eta dirulaguntzei dagokienez, Familia Politiketako eta Aniztasunerako Zuzendaritzak egingo dituen egiaztapen-jarduerei eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoari dagozkion kontrol-jarduerei men egingo zaio, baita Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi espezifikoak aurreikusten dituenei ere.

e) Someterse a las actuaciones de comprobación a efectuar por la Dirección de Política Familiar y Diversidad y a las de control que corresponden a la Oficina de Control Económico en relación con las ayudas y subvenciones percibidas con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, además de las previstas por la normativa específica del Tribunal Vasco de Cuentas Públicas.

f) Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu eta, hala badagokio, lortu direla Familia Politiketako eta Aniztasunerako Zuzendaritzari jakinarazi, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.

f) Comunicar a la Dirección de Política Familiar y Diversidad tanto las solicitudes como la obtención de subvenciones o ayudas, ingresos o recursos para la misma finalidad, procedente de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

g) Dirulaguntza emateko orduan kontuan hartu den edozein gorabehera objektibo nahiz subjektibo aldatu bada, Familia Politiketako eta Aniztasunerako Zuzendaritzari horren berri eman.

g) Comunicar a la Dirección de Política Familiar y Diversidad la modificación de cualquier circunstancia tanto objetiva como subjetiva que hubiese sido tenida en cuenta para la concesión de la subvención.

h) Kontabilitate-liburuak, izapidetutako erregistroak eta gainerako dokumentuak behar bezala ikuskatuta edukitzea, onuradunari kasu bakoitzean aplika dakiokeen merkataritza- eta sektore-legediak eskatutako moduan eduki ere, bai eta Deialdi-agindu honetan eskatutako erregistro espezifikoak eta kontabilitateko egoera-orriak ere, egiaztatze- eta kontrol-ahalmenak behar bezala erabiltzen direla bermatzeko.

h) Disponer de los libros contables, registros diligenciados y demás documentos debidamente auditados en los términos exigidos por la legislación mercantil y sectorial aplicable al beneficiario en cada caso, así como cuantos estados contables y registros específicos sean exigidos por esta Orden de convocatoria con la finalidad de garantizar el adecuado ejercicio de las facultades de comprobación y control.

i) Jasotako diruaren erabilera egiaztatzen duten agiriak gorde, dokumentu elektronikoak barne, egiaztatuak eta ikuskatuak izan daitezkeen bitartean, behintzat.

i) Conservar los documentos justificativos de la aplicación de los fondos recibidos, incluidos los documentos electrónicos, en tanto puedan ser objeto de las actuaciones de comprobación y control.

j) Familia Politikako eta Aniztasunerako Zuzendaritzaren erakunde-marka agertarazi, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2017ko maiatzaren 22ko Ebazpenean (2017-06-01eko EHAA, 103. zk.) eta Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan (1999-10-26ko EHAA, 205. zk.) adierazten den bezala, diruz lagundutako jardueren publizitate edo propaganda orotan, betiere, posible bada publizitate horretan marka inprimatzea edo ikusteko moduan jartzea. Marka hori Familia Politikako eta Aniztasunerako Zuzendaritzari eskatu ahalko zaio. Nolanahi ere, Familia Politikako eta Aniztasunerako Zuzendaritzaren logotipoa beti jarri behar da diruz lagundutako proiektutik ateratzen den dokumentuan. Jardueraren argitalpenean edo diruz lagundutako argitalpenean jasoko da diruz lagundutako erakunde publikoak hartuko dituela bere gain aipatu jardueraren edukiak.

j) Hacer figurar la marca institucional de la Dirección de Política Familiar y Diversidad, en los términos descritos en la Resolución de 22 de mayo de 2017, del Secretario General de Presidencia (BOPV n.º 103, de 01-06-2017) y Decreto 318/1999, de 31 de agosto, por el que se regula el Manual de Identidad Corporativa del Gobierno Vasco (BOPV n.º 205, de 26-10-1999), en toda la publicidad o propaganda de las actividades subvencionadas que permita la impresión o visualización de aquella. La marca podrá ser solicitada a la Dirección de Política Familiar y Diversidad. En todo caso, deberá figurar el logotipo de la Dirección de Política Familiar y Diversidad en el documento resultante del proyecto subvencionado. En la publicidad de la actividad o en la publicación subvencionada se hará constar que es la entidad pública subvencionada quien asume los contenidos de la citada actividad.

k) Jasotako dirua itzuli, agindu honetan edo dirulaguntzei aplika daitekeen araudiak jasotzen dituen kasuetan.

k) Proceder al reintegro de los fondos percibidos en los supuestos contemplados en esta orden o en la normativa aplicable en materia de subvenciones.

l) Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, erakunde eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroan agertu behar du. Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ogasun eta Ekonomia Sailaren Hirugarrenen Erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduari jarraituz: http://www.euskadi.eus/contenidos/autorizacion/alta_terceros/eu_7999/adjuntos/Alta_tercero_07032019.pdf

l) Para que la Administración pueda realizar el pago de las ayudas, la entidad solicitante deberá constar en el Registro de Terceros del Departamento de Hacienda y Economía del Gobierno Vasco. En caso de que la entidad no esté registrada o quiera modificar los datos bancarios existentes en el Registro de Terceros del Departamento de Hacienda y Economía, deberá cumplimentar formulario según modelo establecido en http://www.euskadi.eus/contenidos/autorizacion/alta_terceros/es_7999/adjuntos/Alta_tercero_07032019.pdf

m) Dirulaguntza jaso duten jarduera edo jarduerak aldatu edo moldatu nahi izanez gero idatziz jakinarazi; aldaketak egin ahal izateko, Familia Politikako eta Aniztasunerako Zuzendaritzak berariaz onetsi behar du eskaera.

m) Comunicar, por escrito, cualquier variación o modificación que pretendan efectuar en la actividad o actividades subvencionadas, requiriéndose la expresa aprobación de la Dirección de Política Familiar y Diversidad para su realización.

n) Familia Politikako eta Aniztasunerako Zuzendaritzari igorri Agindu honen 11. artikuluan aurreikusitako justifikazio-agiriak, eta aipatu erakundeari lagundu horren jarraipena eta ondorengo ebaluazioa egiten.

n) Remitir a la Dirección de Política Familiar y Diversidad la documentación justificativa prevista en el artículo 11 de la presente Orden y colaborar en su seguimiento y la consiguiente evaluación.

o) Familia Politikako eta Aniztasunerako Zuzendaritzari jakinarazi adierazitako ezaugarrien itzultze- edo berrespen-prozeduraren bat hasiko balitz.

o) Comunicar a la Dirección de Política Familiar y Diversidad el inicio sobrevenido de algún procedimiento de reintegro o sancionador de las características apuntadas.

p) Eta orokorrean, beste edozer aldaketaren berri ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.2 artikuluan eta Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

p) Y en general cualquier otra de acuerdo con lo establecido en los artículos 50.2 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, que aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco; y 14 y 46 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

11. artikulua.– Dirulaguntzen justifikazioa.

Artículo 11.– Justificación de las subvenciones.

1.– Erakunde onuradunek dokumentazio hau aurkeztu behar dute 2020ko martxoaren 31 baino lehen:

1.– Las entidades beneficiarias deberán presentar con anterioridad al 31 de marzo de 2020 la siguiente documentación:

a) Diruz lagundutako kontratazioaren eta/edo jardueraren deskribapen- eta ebaluazio-memoria, agindu honen I.A eranskinean eta II.A eranskinean dauden eredu normalizatuen arabera eta atal guztiak behar bezala beteta.

a) Memoria descriptiva y de evaluación de la contratación y/o actividad subvencionada, según modelo normalizado que se adjunta a esta Orden como Anexo I.A y Anexo II.A, debidamente cumplimentado en todos sus extremos.

Memoria horretan justifikazio-kontu bat, hau da, dokumentu egiaztatzaile guztiak biltzen dituen erantzukizunpeko adierazpen bat egon beharko du, behar bezala sinatuta eta zigilatuta. Aitorpen horretan, dokumentuaren nondik norakoa, identifikazioa, igorlea, kontzeptua, data, zenbatekoa eta, hala badagokio, Familia Politikako eta Aniztasunerako Zuzendaritzak emandako zenbatekoari egozten zaion ehunekoa eta zenbatekoa adieraziko dira.

En esta memoria se deberá incluir la cuenta justificativa debidamente firmada y sellada, que es una declaración responsable que recoge una relación de todos los documentos acreditativos del gasto total de las actividades realizadas, señalando naturaleza del documento, identificación, emisor, concepto, fecha, cuantía y, en su caso, porcentaje y cuantía imputados al importe recibido de la Dirección de Política Familiar y Diversidad.

b) Erakunde onuradunaren organo eskudunaren ziurtagiria, 2019an diruz lagundutako jarduerarako edo kontrataziorako beste finantzaketa-iturri batzuk existitzen diren edo ez jakiteko.

b) Certificación del órgano competente de la entidad beneficiaria sobre la existencia o no de otras fuentes de financiación para la actividad o contratación subvencionada en 2019.

c) Jarduerarekin lotutako izaera publikoko dokumentazioa, esaterako, prentsa-ebakinak edo hizkuntza-bertsio ezberdinen adierazgarriak, euskarri fisikoan edo magnetikoan, diruz lagundutako jardueraren garapenean sortutako material bakoitzaren inguruan.

c) Documentación de carácter público relacionada con la actividad, como recortes de prensa o ejemplares de las diversas versiones lingüísticas, en soporte físico o magnético, de cada uno de los materiales generados en el desarrollo de la actividad subvencionada.

2.– Emandako dirulaguntzaren kontura egindako gastuen justifikazioa egiteko, dokumentu hauek onartuko dira:

2.– Para la justificación de los gastos realizados con cargo a la ayuda concedida se darán por válidos los siguientes documentos:

1) Teknikariak kontratatzearen ondoriozko gastuak justifikatzeko:

1) Para la justificación de los gastos derivados de la contratación de personal técnico:

a) Entitate onuradunaren gastua kontrolatzeko organo eskudunak emandako ziurtagiria, kontratatutako pertsonen identifikazio datuez eta datu-akademikoez gain, kontratatutako denbora eta kontrataziotik eratorritako diru-kostu osoa jasotzen dituena.

a) Certificación del órgano competente para el control del gasto de la entidad beneficiaria, en la que constarán los datos identificativos y académicos de las personas contratadas y el tiempo y el coste económico total derivado de la contratación.

b) Ordainsarien ordainagiriak, eredu ofizialera eta Gizarte Segurantzaren kotizazio-buletin ofizialetara egokituak.

b) Recibos de salarios ajustados al modelo oficial y boletines oficiales de cotización a la Seguridad Social.

c) Zerbitzua kontratatuta duten erakundeek formalizatutako kontratuaren kopia bat eta dagozkion ordainagiriak aurkeztu beharko dituzte. Kontratuan agertzen ez bada, honako informazio hau banakatu behar da:

c) Aquellas entidades que tengan contratado el servicio, deberán presentar una copia del contrato con la entidad contratada y los correspondientes justificantes de pago. En el caso de que no aparezca en el contrato, deberá desglosarse la siguiente información:

– Kontratatutako pertsonen titulazioa.

– Titulación de las personas contratadas.

– Kontratatutako pertsonen lan-kostua (Gizarte Segurantzako gastuak barne).

– Coste laboral (incluidos gastos de Seguridad Social) de las personas contratadas.

2) Jarduerak gauzatzearen ondoriozko gastuen justifikaziorako:

2) Para la justificación de los gastos derivados de la realización de actividades:

a) Erakunde onuradunaren organo eskudunaren ziurtagiria, diruz lagundutako jardueraren ondoriozko guztizko kostu ekonomikoa jasoko duena.

a) Certificación del órgano competente de la entidad beneficiaria, en la que constará el coste económico total derivado de la actividad subvencionada.

b) Erakunde onuradunaren izenean egindako fakturak. Baliagarria izateko, faktura orok 2019koa beharko du izan.

b) Las correspondientes facturas emitidas a nombre de la entidad beneficiaria. Toda factura para ser válida deberá estar expedida durante el 2019.

c) Ziurtagirien edo banku-zorpetzeagatiko kargu-dokumentuen bidez justifikatutako ordainagiriak, betiere finantza-erakundeek eginak badira eta faktura bati dagozkion datuak biltzen badituzte, zenbakia eta seriea izan ezik.

c) Los justificantes mediante certificación o documentos de cargo por adeudamiento bancario que, expedidos por entidades financieras, contienen los datos propios de una factura a excepción del número y serie.

3.– Dirulaguntza behar bezala gauzatzen dela egiaztatzeko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Auzitegiak dagozkion ikuskapen, jarraipen eta kontrol ekintzak burutu ditzakete, legeak agintzen duen epean.

3.– Con el fin de verificar la adecuada aplicación de la subvención, tanto el Departamento de Empleo y Políticas Sociales, la Oficina de Control Económico como el Tribunal Vasco de Cuentas podrán realizar acciones de inspección, seguimiento y control que procedan, en el plazo legalmente establecido.

12. artikulua.– Ez-betetzeak eta erantzukizunak.

Artículo 12.– Incumplimientos y responsabilidades.

1.– Ez-betetzeak izango dira honako hauek:

1.– Constituirán supuestos de incumplimiento:

a) Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

a) La aplicación total o parcial de las subvenciones percibidas para actividades distintas de las previstas en la presente Orden.

b) Ez betetzea agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza emateko egintzan ezarritakoak.

b) El incumplimiento de las obligaciones establecidas en la presente Orden, o, en su caso, de las que se establezcan en el acto de concesión.

c) Dirulaguntzen programa hau kudeatzen duen Zuzendaritzak baimendu gabeko aldaketak egitea aurkeztutako proiektuan.

c) La realización en el proyecto presentado de cualquier modificación no autorizada por la Dirección gestora del presente programa subvencional.

d) Diruz lagundutako proiektua egiteko epeak gainditzea, baldin eta ez bada hura aldatzeko edo luzatzeko baimenik eman.

d) Sobrepasar los plazos establecidos para la realización del proyecto subvencionado, siempre que no medie autorización de modificación o de prórroga.

e) Ez itzultzea, dagokion epean, dirulaguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa.

e) La no devolución de la cuantía que, en su caso, se señale en la Resolución de Liquidación de la subvención, en el plazo para ello establecido.

f) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluak arautzen dituen gainerako ez-betetzeak eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzekoak, 53 artikuluak arautzen dituenak.

f) Cualquier otro supuesto de incumplimiento contemplado en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones; y en el artículo 53 de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco (Texto Refundido aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre).

2.– Aurreko paragrafoan jasotako egoeraren bat existitzen dela egiaztatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari nahitaez itzuli beharko zaizkio emandako eta jasotako kopuruak, gehi Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.1 artikuluaren arabera ezarri beharreko atzerapen-interesa ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu, eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituenean aurreikusten dena bete eta horietan ezartzen denaren arabera.

2.– La constatación de la existencia de alguno de los supuestos recogidos en el párrafo anterior determinará la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades concedidas y percibidas más el interés de demora que resultase de aplicación conforme al artículo. 37.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, en los términos y previo cumplimiento de lo previsto en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

3.– Dirua itzuli behar baldin bada, irizpide hauek erabiliko dira zer diru-zenbateko itzuli behar den zehazteko:

3.– La fijación de la cantidad que en su caso deba ser reintegrada se determinará teniendo en cuenta los siguientes criterios:

a) Ez badira aurreikusitako helburuak bete edo ez badira jarduerak osorik egin, baina betetze-maila osotasunetik nahiko gertu geratu bada eta egiaztatu bada erakunde onuradunak bere konpromisoak betetzeko ahalegina egin duela, zer lorpen-mailara iritsi den balioetsiko da, eta lorpen-maila horrekiko proportzionala izango da dirulaguntzaren zenbatekoa.

a) Cuando no se hubieran conseguido los objetivos previstos o no se hubieran realizado las actividades en su totalidad, pero el grado de cumplimiento se aproximase de modo significativo al cumplimiento total y se acredite una actuación de la entidad beneficiaria inequívocamente tendente a la satisfacción de sus compromisos, se valorará el nivel de consecución, y el importe de la subvención será proporcional a dicho nivel.

Lorpen-maila osotasunetik nahiko gertu egongo da, baldin eta proiektuaren edo programaren gutxienez % 80 bete bada eta, betiere, horiek barematzeko kontuan hartu diren irizpide objektiboak betetzen badira.

A los efectos señalados, se entenderá que el grado de cumplimiento se aproxima significativamente al cumplimiento total cuando se haya ejecutado al menos el 80% del total del proyecto o programa, y siempre que se mantenga el cumplimiento de los criterios objetivos que se hayan tenido en cuenta en su baremación.

Adierazitako egoera horietan, ez-betetzeak izan duen egiazko ehunekoarekiko proportzionala izango da itzuli beharreko zenbatekoa.

En los casos anteriormente señalados, el importe a reintegrar será proporcional al porcentaje efectivo de incumplimiento.

Betetze-maila ez baldin bada gutxienez % 80 horretara iristen, hasieran eman den dirulaguntzaren % 100 bueltatzea eskatuko da.

En el caso de no alcanzar al menos el citado porcentaje del 80% de ejecución, se solicitará el reintegro del 100% de la subvención inicialmente concedida.

b) Laguntza-eskabidean eta dokumentazio osagarrian aurreikusitako jarduketetan aldaketarik eginez gero agindu honetan arautzen diren laguntzen Zuzendaritza kudeatzailearen baimenik gabe, aldatutako jarduketei dagozkien zenbatekoak itzuli beharko dira.

b) La modificación de las actuaciones contempladas en la solicitud de ayuda y documentación complementaria sin autorización de la Dirección gestora, de las ayudas contempladas en la presente Orden, conllevará la devolución de las cantidades correspondientes a las actuaciones modificadas.

c) Laguntzak justifikatzeko dokumentaziorik aurkeztu ezean, jaso eta justifikatu gabeko zenbatekoak itzuli beharko dira, eta hala badagokio, jasotzeko falta diren diru-zenbatekoak kobratzeko eskubidea galduko da.

c) La falta de presentación de la documentación correspondiente a la justificación de las ayudas conllevará la devolución de las cantidades percibidas y no justificadas, y, en su caso, la pérdida del derecho al cobro de las cantidades pendientes de percibir.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
DIRULAGUNTZEN LEHEN LERROA: IMMIGRAZIO-TEKNIKARIAK KONTRATATZEN JARRAITZEKO LAGUNTZAK
PRIMERA LÍNEA SUBVENCIONAL: AYUDAS PARA LA CONTINUIDAD DE LA CONTRATACIÓN DE PERSONAL TÉCNICO EN INMIGRACIÓN

13. artikulua.– Xede espezifikoa.

Artículo 13.– Objeto específico.

1.– Laguntza-lerro honen xedea da EAEko toki-erakundeek, tokiko organismo autonomoek eta tokiko merkataritza-sozietateek beren ekimenez egiten dituzten esku-hartze sozialak sustatzea, haiei laguntza emateko immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorretan.

1.– Es objeto de esta línea de ayudas impulsar la intervención social que se realiza desde las Entidades Locales, Organismos Autónomos Locales y Sociedades Mercantiles Locales de la CAPV y, a iniciativa de las mismas, con el fin de apoyarlas en materia de inmigración y convivencia intercultural.

2.– Horretarako, immigrazio arloko teknikarien kontratazioaren mantentze-lanak finantzatuko dira, baldin eta laguntza hauen aurreko deialdien artekoren batean dirulaguntzaren bat jaso badu eta 2018. ekitaldian indarrean egon bada.

2.– Para ello, se financiará el mantenimiento de la contratación de personal técnico en inmigración que, en alguna de las anteriores convocatorias de estas ayudas, haya sido objeto de subvención y haya estado vigente en el ejercicio 2018.

3.– Onuradunak esleitzen dizkion zereginak alde batera utzita, immigrazioko langile teknikarien lana zeharkakoa izango da, eta arlo guztiak engaiatu eta inplikatu daitezen ahaleginduko da, migrazio-fenomenoaren ezaugarriak politika orokorren barnean hartzea lortzeko eta, era horretan, udal-mailako baliabideak eta zerbitzuak aukera-berdintasunaren arabera era normalizatuan eskuratzeko.

3.– Independientemente de las funciones asignadas por la beneficiaria, el trabajo del personal técnico en inmigración será transversal y tratará de implicar y comprometer a las diferentes áreas de trabajo vinculadas con el objeto de que se incorporen a las políticas generales las específicas del hecho migratorio, con el fin de conseguir el acceso normalizado a los recursos y servicios municipales en clave de igualdad.

Halaber, kontratatutako immigrazioko teknikariek honako eginkizun hauek bete beharko dituzte:

De la misma manera, el personal técnico en inmigración contratado deberá desarrollar las siguientes funciones:

1) Immigrazio eta kulturarteko bizikidetza arloan euskal politika diseinatzen, egikaritzen eta ebaluatzen lagundu.

1) Colaborar en el diseño, ejecución y evaluación de la política vasca en materia de inmigración y convivencia intercultural.

2) Familia Politikako eta Aniztasunerako Zuzendaritzatik edo tokiko erakundeetatik beretik sustatutako alderatze eta sare-laneko espazioetan parte hartzea, baita Toki Erakundeen, Tokiko Erakunde Autonomoen eta EAEko Tokiko Merkataritza Sozietateen bidez ere.

2) Participar en espacios de contraste y trabajo en red, promovidos desde la Dirección de Política Familiar y Diversidad o desde las propias Entidades Locales, Organismos Autónomos Locales y Sociedades Mercantiles Locales de la CAPV.

3) Familia Politikako eta Aniztasunerako Zuzendaritzarekin batera koordinatu horren mende dauden zerbitzuak, immigrazio eta kulturen arteko bizikidetza arloan Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailetik sustatutako eta zuzendutako politika eta estrategia orotan.

3) Coordinar con la Dirección de Política Familiar y Diversidad los servicios dependientes de esta, en todas aquellas políticas y estrategias promovidas y dirigidas desde el Departamento de Empleo y Políticas Sociales, en materia de inmigración y convivencia intercultural.

14. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 14.– Entidades beneficiarias.

1.– Erakunde hauek izan daitezke immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzen onuradun:

1.– Podrán ser beneficiarias de las ayudas para la continuidad de la contratación de personal técnico en inmigración las siguientes entidades:

a) EAEko toki-erakundeak.

a) Las Entidades Locales de la CAPV.

b) EAEko tokiko organismo autonomoak.

b) Organismos Autónomos Locales de la CAPV.

c) EAEko tokiko merkataritza-sozietateak.

c) Sociedades Mercantiles Locales de la CAPV.

2.– Deialdi honetako laguntza ekonomikoak eskatzen dituzten EAEko tokiko merkataritza-sozietateek baldintza hauek bete behar dituzte:

2.– Las Sociedades Mercantiles Locales de la CAPV que soliciten las ayudas económicas en esta convocatoria deberán cumplir los siguientes requisitos:

a) Kapital sozialak titulartasun publikokoa izan behar du, oso-osorik.

a) El capital social debe ser íntegramente de titularidad pública.

b) EAEko udalek osatu behar dute bazkideen gehiengoa.

b) Los socios deben ser mayoritariamente ayuntamientos de la CAPV.

c) Parte hartzen duten udaletako alkateek berariaz izendatu behar izan dituzte eskatutako dirulaguntzaren xede diren jarduerak egiteko.

c) Han tenido que ser explícitamente designadas por los alcaldes o alcaldesas de los municipios participantes, para la realización de la actuación para la que se pide la subvención.

15. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa.

Artículo 15.– Importe de las ayudas.

2019ko ekitaldirako dirulaguntza lerro honi esleitutako zenbatekoa 381.920 euro da.

La cuantía que se destina a esta línea subvencional para el ejercicio 2019 es de 381.920 euros.

16. artikulua.– Banaketa-prozedurak eta -irizpideak.

Artículo 16.– Procedimiento y criterios de distribución.

1.– Eskaera denboran eta forman egiten duten ezarritako baldintza subjektiboak eta objektiboak biltzen dituztela egiaztatzen duen eskatzaile guztiek dirulaguntza jasotzeko eskubidea izango dute.

1.– Todos los solicitantes que formulen en tiempo y forma su petición y acrediten reunir los requisitos subjetivos y objetivos establecidos, tendrán derecho a la subvención.

2.– Diruz lagun daitezkeen immigrazioko teknikarien lanpostu guztiek 2018an zeudenen jarraipena izan beharko dute.

2.– Todas las plazas de personal técnico en inmigración objeto de subvención deberán ser continuidad de las existentes en 2018.

3.– Erakunde eskatzaileek behar bezala justifikatu beharko dute bere udalerrian immigrazioko teknikariak kontratatzen segitzeko beharra.

3.– Las entidades solicitantes deberán justificar debidamente la necesidad del mantenimiento del personal técnico en inmigración en su municipio.

4.– Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak 2019ko ekitaldiari dagokion langileen kostua finantzatuko du, urtean 23.870 euroko zenbatekoarekin, lanaldi osorako kontratatutako immigrazioko teknikari bakoitzeko. Portzentaje hori kontratatutako langilearen lanaldiko dedikazioaren portzentajean murriztuko da. Finantzaketa ez da inola ere finantzatutako kontratazioaren egiaztatutako kostua baino handiagoa izango.

4.– El Departamento de Empleo y Políticas Sociales financiará el coste de personal correspondiente al ejercicio 2019 con 23.870 euros anuales por persona técnica en inmigración contratada a jornada completa. Este importe se reducirá en proporción al porcentaje de jornada de dedicación de la persona contratada. En ningún caso la financiación será superior al costo acreditado de la contratación financiada.

17. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 17.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

Dirulaguntzen onuradun diren erakundeen betebeharra izango da Familia Politikako eta Aniztasunerako Zuzendaritzak emandako laguntza ekonomikoarekin batera beren gain hartutako kontratazioari eta ordainsariari dagozkien langileen gaitasun eta prestakuntza teknikoa eta profesionala zehaztea eta egiaztatzea.

Es obligación de las entidades beneficiarias de las subvenciones determinar y comprobar la cualificación y competencia técnica y profesional del personal cuya contratación y remuneración asumen con la ayuda económica prestada por la Dirección de Política Familiar y Diversidad.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
DIRULAGUNTZEN BIGARREN LERROA: IMMIGRAZIOAREN ETA KULTURARTEKO BIZIKIDETZAREN ARLOKO JARDUERETARAKO LAGUNTZAK
SEGUNDA LÍNEA SUBVENCIONAL: AYUDAS PARA ACTIVIDADES EN MATERIA DE INMIGRACIÓN Y CONVIVENCIA INTERCULTURAL

18. artikulua.– Xede espezifikoa.

Artículo 18.– Objeto específico.

1.– Lerro honen xedea da immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jardueren prestaketa edo egikaritza finantzatzea.

1.– Es objeto de esta línea financiar la elaboración o ejecución de actividades en materia de inmigración y convivencia intercultural.

2.– Printzipio orokor gisa, laguntzak emango dira immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorreko jarduerak egiteko, baldin eta antzekotasunik ez badute, egiturari eta edukiari dagokienez, Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak zuzenean edo bere mendeko zerbitzuen bidez zeharka garatzen, sustatzen edo eskaintzen dituen jarduerekin.

2.– Como principio general, se concederán ayudas para la realización de actividades en materia de inmigración y convivencia intercultural que no hayan sido similares, en cuanto a estructura y contenido, a las desarrolladas, promovidas u ofertadas por la Dirección de Política Familiar y Diversidad, bien de forma directa, bien de manera indirecta a través de los servicios dependientes de esta.

19. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 19.– Entidades beneficiarias.

1.– Erakunde hauek izan daitezke immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jarduerak prestatu eta egiteko laguntzen onuradun:

1.– Podrán ser beneficiarias de las ayudas para la elaboración o ejecución de actividades en materia de inmigración y convivencia intercultural, las siguientes entidades:

a) EAEko toki-erakundeak.

a) Las Entidades Locales de la CAPV.

b) EAEko tokiko organismo autonomoak.

b) Organismos Autónomos Locales de la CAPV.

c) EAEko tokiko merkataritza-sozietateak.

c) Sociedades Mercantiles Locales de la CAPV.

2.– Deialdi honetako laguntza ekonomikoak eskatzen dituzten EAEko tokiko merkataritza-sozietateek baldintza hauek bete behar dituzte:

2.– Las Sociedades Mercantiles Locales de la CAPV que soliciten las ayudas económicas en esta convocatoria deberán cumplir los siguientes requisitos:

a) Kapital sozialak titulartasun publikokoa izan behar du, oso-osorik.

a) El capital social debe ser íntegramente de titularidad pública.

b) EAEko udalek osatu behar dute bazkideen gehiengoa.

b) Los socios deben ser mayoritariamente ayuntamientos de la CAPV.

c) Parte hartzen duten udaletako alkateek berariaz izendatu behar izan dituzte eskatutako dirulaguntzaren xede diren jarduerak egiteko.

c) Han tenido que ser explícitamente designadas por los alcaldes o alcaldesas de los municipios participantes, para la realización de la actuación para la que se pide la subvención.

3.– Agindu honen 18. artikuluan jasotako jarduketak egin nahi dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek, baldin eta halako jarduerarik egin ez badute Euskadiko Toki Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legea indarrean sartu baino lehen, hau da, 2016ko apirilaren 15a baino lehen, bertan esku hartu ahal izango dute, berezkoak eta eskuordetutakoak ez diren eskumenak erabilita. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren aldez aurreko txostena behar da, bikoiztasunik ez dagoela adierazteko (alkateak Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Erakunde Harremanetarako Sailburuordetzari eskatu beharko dio). Halaber, eskumen berriaren finantza-jasangarritasunari buruzko foru-aldundiaren txostena beharko da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 7.4 artikuluan eta Euskadiko Toki Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 16.7 artikuluan xedatutakoaren arabera.

3.– Los municipios de la Comunidad Autónoma de Euskadi que quieran realizar actuaciones contempladas en el artículo 18 de la presente Orden y que no desarrollen tales actividades con anterioridad a la entrada en vigor de la Ley 2/2016, de 7 de abril, de Instituciones Locales de Euskadi, esto es, el 15 de abril de 2016, podrán intervenir en ella desde el ejercicio de competencias distintas de las propias y de las delegadas, siendo necesario informe previo del Gobierno Vasco, en el que se señale la inexistencia de duplicidades (el cual deberá ser solicitado por el alcalde o la alcaldesa a la Viceconsejería de Relaciones Institucionales del Departamento de Gobernanza Pública y Autogobierno), e informe previo de la diputación foral correspondiente sobre la sostenibilidad financiera de la nueva competencia, según se regula en el artículo 7.4 de la Ley 7/1985, de 2 de abril, reguladora de las Bases del Régimen Local y en el artículo 16.7 de la Ley 2/2016, de 7 de abril, de Instituciones Locales de Euskadi.

4.– EAEko toki-erakunde batek baino gehiagok batera egin ditzakete eskabideak, zerbitzu mankomunaturik ez izan arren. Baterako eskabideak eginez gero, eskabideek berariaz adierazi behar dituzte erakunde bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko laguntza-zenbatekoa, denak izango dira-eta onuradun. Era berean, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da, elkarte horri onuradun den aldetik dagozkion betebeharrak betetzeko nahikoa ahalmen izango duena. Toki Erakundeen talde hori ezingo da banatu Euskadiko Ogasun Orokorreko Printzipio Ordenatzaileen Legearen Testu Bateginaren 44. artikuluan aurreikusitako nahitaezko epea igaro arte.

4.– Las solicitudes de ayudas podrán hacerse de manera conjunta entre varias Entidades Locales de la CAPV, aunque no tengan mancomunados sus servicios. En este caso, en la solicitud deberá hacerse constar expresamente los compromisos de ejecución asumidos por cada entidad, así como el importe de subvención a aplicar por cada uno de ellos, que tendrán igualmente la consideración de beneficiarios. Así mismo deberá nombrarse un representante o apoderado único con poderes bastantes para cumplir las obligaciones que, como beneficiario, corresponden a la agrupación. Esta agrupación de Entidades Locales no podrá disolverse hasta que haya transcurrido el plazo de prescripción previsto en el artículo 44 del TRLPOHGPV.

20. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa.

Artículo 20.– Importe de las ayudas.

1.– Dirulaguntzen lerro honek 498.080 euro izango ditu 2019. urtean.

1.– La cuantía que se destina a esta línea subvencional para el ejercicio 2019 es de 498.080 euros.

2.– Familia Politiketako eta Aniztasunaren Zuzendaritzak eskaera bakoitzean aurkeztutako jardueren aurrekontu osoaren % 75 bitarte finantzatu ahal izango du.

2.– La Dirección de Política Familiar y Diversidad podrá financiar hasta un 75% del presupuesto total de las actividades presentadas en cada solicitud.

21. artikulua.– Banaketa-prozedurak eta -irizpideak.

Artículo 21.– Procedimiento y criterios de distribución.

1.– Jardueretarako laguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.4 artikuluan ezarritakoaren arabera. Balioespen Batzordeak zehaztuko dio ateratako puntuazioa proiektu edo programa bakoitzari; zehaztu ere, ondoren adierazten diren balioespen-irizpideen arabera.

1.– El procedimiento para la concesión de las ayudas a actividades será el concurso, en los términos establecidos en el artículo 51.4 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco. La Comisión de Valoración determinará para cada proyecto o programa, la puntuación obtenida conforme a los criterios de valoración que se establecen a continuación.

Tramitera onartutako proiektuak eta programak balioetsi ondoren emango da dirulaguntza, horien arteko lehentasun-hurrenkera bat ezarrita, eta 50 puntu edo gehiago lortzen dutenek soilik jaso ahal izango dute dirulaguntza.

La concesión se realizará mediante la valoración de los proyectos o programas admitidos a trámite, a fin de establecer una prelación entre las mismas, y únicamente podrán ser subvencionados los que obtengan una puntuación igual o superior a 50 puntos.

Balioespen-fasean lortutako puntuazioaren ondoriozko beheranzko ordenari jarraituz emango da dirulaguntza, eta 20. artikuluan ezarritako laguntzaren ehunekoa aplikatuta ateratzen den kopurua emango da, artikulu horretan azaldutako dirulaguntza-lerroaren zuzkidura osoa agortu arte, edo, hala badagokio, 5. artikuluan aurreikusitakoaren arabera lerro hori zabaltzearen ondoriozko emaitza agortu arte.

La adjudicación de las subvenciones se efectuará siguiendo el orden descendente derivado de la puntuación alcanzada en la fase de valoración, en la cuantía resultante de aplicar el porcentaje de ayuda establecido en el artículo 20, hasta agotar, en su caso, la dotación global de la línea subvencional expresada en dicho artículo, o la que pudiera resultar de su ampliación según lo previsto en el artículo 5.

2.– Dirulaguntza-lerro honetan aurkeztu eta onartutako proiektuak eta programak balioesteko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:

2.– Para la valoración de los proyectos o programas presentados y admitidos en esta línea subvencional, se evaluarán los siguientes aspectos:

2.1.– Jardueraren bitartez erantzuna eman nahi zaion egoeraren eta jardueraren helburuen garrantzia, zuzeneko edo zeharkako hartzaile edo onuradunen kopurua barne: 25 puntu, gehienez.

2.1.– Relevancia de la situación a la que pretende dar respuesta la actividad y sus objetivos, incluyendo el número de personas destinatarias o beneficiarias directas o indirectas: hasta 25 puntos.

2.1.1.– Proiektuak edo programak erantzuna eman nahi dion egoera herritartasunari, kulturartekotasunari eta/edo bizikidetzari buruzko legeetan eta planetan jasotakoa izatea: 10 puntu, gehienez.

2.1.1.– La situación a la que pretende dar respuesta el proyecto o programa se recoge en alguna de las leyes y planes sobre ciudadanía, interculturalidad y/o convivencia: hasta 10 puntos.

2.1.2.– Esku-hartzearen xedeko egoerak ahulezia edo zaurgarritasun sozialeko edo gizarte-bazterketako arrisku handiak sortzea: 5 puntu, gehienez.

2.1.2.– La situación objeto de intervención genera un grave grado de vulnerabilidad social o riesgo de exclusión social: hasta 5 puntos.

2.1.3.– Jardueraren onuradun kopurua: 5 puntu, gehienez.

2.1.3.– Número de personas que la actividad beneficia: hasta 5 puntos.

2.1.4.– Proiektuaren edo programaren helburuak herritartasunari, kulturartekotasunari eta/edo bizikidetzari buruzko legeetan eta planetan jasotakoak izatea: 5 puntu, gehienez.

2.1.4.– Los objetivos del proyecto o programa se enmarcan entre los objetivos de alguna de las leyes y planes sobre ciudadanía, interculturalidad y/o convivencia: hasta 5 puntos.

2.2.– Herritartasunaren, Kulturartekotasunaren eta Immigrazioaren esparruan jarduteko V. Planak ezarritako ildoen barruan sartzea: 25 puntu, gehienez.

2.2.– Encuadre en las líneas establecidas en el V Plan de actuación en el ámbito de la ciudadanía, interculturalidad e inmigración: hasta 25 puntos.

2.2.1.– Enplegurako, prestakuntzarako eta eskola-arrakastarako aukerak sortzea, herritartasun osorako bidea zabaltzea eta baliabideen erabilera: 5 puntu, gehienez.

2.2.1.– Acceso al empleo, formación y al éxito escolar como vías para la integración, el acceso a la ciudadanía plena y la movilización de los recursos: hasta 5 puntos.

2.2.2.– Euskararen ikaskuntza gizarteratze-mekanismo gisa sustatzea: 5 puntu.

2.2.2.– Impulso del aprendizaje del euskera como mecanismo de integración social: 5 puntos.

2.2.3.– Parte-hartzea, kulturaniztasuna eta bizikidetza: 5 puntu, gehienez.

2.2.3.– Participación, diversidad cultural y convivencia: hasta 5 puntos.

2.2.4.– Diskriminazioaren, arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borroka: 5 puntu, gehienez.

2.2.4.– Lucha contra la discriminación, el racismo y la xenofobia: hasta 5 puntos.

2.2.5.– Proiektuaren alderdi berritzaileak: 5 puntu, gehienez.

2.2.5.– Aspectos innovadores del proyecto: hasta 5 puntos.

2.3.– Erreferentzia-irizpide hauen betetze-maila: 20 puntu, gehienez.

2.3.– Nivel de aplicación de los siguientes criterios de referencia: hasta 20 puntos.

2.3.1.– Arreta-premia sortu, luzatu edo areagotzea saihesteko esku-hartzeak: 2 puntu, gehienez.

2.3.1.– Intervenciones que eviten que aparezca, se prolongue o se intensifique la necesidad de atención: hasta 2 puntos.

2.3.2.– Familiako eta komunitateko sareetan bermatutako esku-hartzeak, sostengua emateko: 2 puntu gehienez.

2.3.2.– Intervenciones que se apoyen en las redes familiares y comunitarias, y den soporte: hasta 2 puntos.

2.3.3.– Arreta pertsona bakoitzaren premietara egokitzea: 3 puntu, gehienez.

2.3.3.– Adecuación de la atención a las necesidades de cada uno de los individuos: hasta 3 puntos.

2.3.4.– Pertsonak hartzen dituen zerbitzuen eta horiek ematen dituzten sistemen arteko doitasuna, jarraipena eta arintasuna eta indar biderkatzailea: 3 puntu, gehienez.

2.3.4.– Ajuste, continuidad, fluidez y efecto multiplicador entre los servicios que recibe la persona y entre los sistemas que los proporcionan: hasta 3 puntos.

2.3.5.– Pertsonen eta taldeen autonomia, parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzea beren gizarte-ingurunean: 2 puntu, gehienez.

2.3.5.– Promoción de la autonomía, la participación y el empoderamiento de las personas y los grupos en su entorno social: hasta 2 puntos.

2.3.6.– Erreferentziako komunitatearekin lotura hurbila duten baliabideak eskaintzea eta, aldi berean, horiekin sentsibilizazioa lantzea: 2 puntu, gehienez.

2.3.6.– Ofrecer los recursos que representen mayor contacto con la comunidad de referencia, que, a su vez, será objeto de intervención en clave de sensibilización: hasta 2 puntos.

2.3.7.– Plangintza estrategikoa, komunikazio integratzailea, jakintzaren eraikuntza, enpleguaren kalitatearen hobekuntza eta inpaktuaren ebaluazioa, bikoizketarik gerta ez dadin: 3 puntu, gehienez.

2.3.7.– Planificación estratégica, comunicación integradora, construcción del conocimiento, mejora de la calidad del empleo y evaluación de impacto, para evitar duplicidades: hasta 3 puntos.

2.3.8.– Genero-ikuspegia: 3 puntu, gehienez.

2.3.8.– Perspectiva de género: hasta 3 puntos.

2.4.– Koordinazioa jarduketak hartzen duen eremuko beste eragile sozial eta instituzional batzuekin, direla tokiko, lurraldeko edo autonomiko, eta sektore publikoko beste erakunde batzuekin: 20 puntu, gehienez.

2.4.– Coordinación con otros agentes sociales e institucionales locales, territoriales o autonómicos y otras entidades del sector público del ámbito que abarca la actuación: hasta 20 puntos.

2.4.1.– Koordinazioa tokiko beste eragile sozial eta instituzional batzuekin: 5 puntu, gehienez.

2.4.1.– Coordinación con otros agentes sociales e institucionales locales: hasta 5 puntos.

2.4.2.– Koordinazioa probintziako beste eragile sozial eta instituzionalekin: 5 puntu, gehienez.

2.4.2.– Coordinación con otros agentes sociales e institucionales provinciales: hasta 5 puntos.

2.4.3.– Koordinazioa autonomia-erkidegoko beste eragile sozial eta instituzionalekin: 5 puntu, gehienez.

2.4.3.– Coordinación con otros agentes sociales e institucionales autonómicos: hasta 5 puntos.

2.4.4.– Koordinazioa sektore publikoko beste eragile sozial eta erakundeekin: 5 puntu, gehienez.

2.4.4.– Coordinación con otros agentes sociales y otras entidades del sector público: hasta 5 puntos.

2.5.– Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, barnean hartuta diseinuaren egokitasuna, bideragarritasuna eta ebaluagarritasuna: 10 puntu, gehienez.

2.5.– Calidad técnica del diseño de la propuesta, incluyendo la idoneidad de su diseño, su viabilidad y evaluabilidad: hasta 10 puntos.

2.5.1.– Proposamenaren diseinua: 4 puntu, gehienez.

2.5.1.– Diseño de la propuesta: hasta 4 puntos.

2.5.1.1.– Egoera edo arazoa, horren sorburuko arrazoiak, eragiten dituen ondorioak eta esku-hartzearen xedeko biztanleria identifikatu eta deskribatzea: 1 puntu, gehienez.

2.5.1.1.– Identificación y descripción de la situación o problema, las causas que la origina, los efectos producidos y la población objeto de intervención: hasta 1 punto.

2.5.1.2.– Helburu orokorrak eta espezifikoak (zehatzak, neurgarriak, behagarriak, egingarriak eta ebaluagarriak) identifikatzea, espero diren emaitzak adieraztea eta jarduerekiko harreman efikaza eta efizientea izatea: 1 puntu, gehienez.

2.5.1.2.– Identificación de los objetivos generales y específicos (precisos, medibles, observables, factibles y evaluables), así como los resultados esperados y la relación con las actividades de forma eficaz y eficiente: hasta 1 punto.

2.5.1.3.– Egingo diren jardueren egitura eta tenporalizazioa: 1 puntu, gehienez.

2.5.1.3.– Estructuración y temporalización de las actividades a desarrollar: hasta 1 punto.

2.5.1.4.– Jarduerak egiteaz arduratuko diren pertsonak identifikatzea, bai eta haien gaitasuna, eskarmentua eta proiektuari eskainiko dioten denbora ere: puntu 1, gehienez.

2.5.1.4.– Identificación de las personas responsables de la realización de las actividades, así como su capacitación, experiencia y el tiempo que dedicarán al proyecto: hasta 1 punto.

2.5.2.– Ebaluazioa: 3 puntu, gehienez.

2.5.2.– Evaluación: hasta 3 puntos.

2.5.2.1.– Ebaluazio-sistema eta adierazle neurgarri eta esanguratsuak zehaztea, bai eta ezarritako adierazleei dagokien informazioa lortzeko erabiliko diren tresnak eta metodoak ere: 3 puntu, gehienez.

2.5.2.1.– Sistema de evaluación y especificación de indicadores medibles y relevantes, así como los instrumentos y métodos a utilizar para obtener la información correspondiente a los indicadores planteados: hasta 3 puntos.

2.5.3.– Bideragarritasuna: 3 puntu.

2.5.3.– Viabilidad: 3 puntos.

2.5.3.1.– Proiektua edo programa erakundearen estrategia edo plangintza handiago batean kokatzea: 1 puntu, gehienez.

2.5.3.1.– Encuadre del proyecto o programa en alguna estrategia o plan más amplio de la entidad: hasta 1 punto.

2.5.3.2.– Aurreikusitako gastuen eta bitartekoen arteko koherentzia: 1 puntu, gehienez.

2.5.3.2.– Coherencia entre los gastos y medios previstos: hasta 1 punto.

2.5.3.3.– Erabilitako bitartekoen eta aurreikusitako emaitzen arteko koherentzia: 1 puntu, gehienez.

2.5.3.3.– Coherencia entre los medios empleados y los resultados previstos: hasta 1 punto.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán las y los interesados interponer recurso potestativo de reposición ante la Consejera de Empleo y Políticas Sociales en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o directamente recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia de la Comunidad Autónoma del País Vasco en el plazo de dos meses a partir del día siguiente a su publicación en el mismo diario oficial.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honetan aipatutako dirulaguntzak honako hauetan xedatutakoaren menpe egongo dira: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea; Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutakoa) VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua; eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean jasotako oinarrizko araudia (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua).

Las subvenciones a que se refiere esta Orden se sujetan a lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas; la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público; el Título VI y Capítulo III del Título VII del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y a la regulación básica recogida en la Ley 38/2003, General de Subvenciones y en el Real Decreto 887/2006, por el que se aprueba el Reglamento de esta última.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Ondorioak.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Efectos.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 30a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 30 de julio de 2019.

La Consejera de Empleo y Políticas Sociales,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común