Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

95. zk., 2017ko maiatzaren 22a, astelehena

N.º 95, lunes 22 de mayo de 2017


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
2503
2503

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 17koa, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiarena, garapenerako lankidetza-proiektuetarako 2017ko laguntzen deialdia iragartzen duena.

RESOLUCIÓN de 17 de mayo de 2017, del Secretario General de Derechos Humanos, Convivencia y Cooperación, por la que se convocan ayudas a proyectos de cooperación para el desarrollo para el año 2017.

Ebazpen honen bidez, otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuan biltzen diren aurreikuspenak betetzen dira 2017rako. Dekretu horrek Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Funtsaren kargurako programetarako laguntzak arautzen ditu (martxoaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria). Dekretu hori aldatu egin zuen Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Funtsaren kargurako programetarako laguntzak arautzen dituen uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuak (uztailaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria). Oro har, ebazpen honetan ez dira errepikatuko dekretu horren edukiak, baina diru-laguntza hauen deialdira aurkeztu nahi duten erakundeek nahitaez kontsultatu behar dituzte.

Mediante la presente Resolución se da cumplimiento para el año 2017 a las previsiones contenidas en el Decreto 34/2007, de 27 de febrero por el que se regulan las ayudas a proyectos con cargo al Fondo de Cooperación al Desarrollo (Boletín Oficial del País Vasco de 15 de marzo) modificado por Decreto 390/2013, de 23 de julio (Boletín Oficial del País Vasco de 29 de julio), por el que se regulan las ayudas a proyectos con cargo al Fondo de Cooperación al Desarrollo. En términos generales no se reiterarán en esta Resolución los contenidos de dicho Decreto, de obligada consulta para las entidades que deseen presentarse a esta convocatoria de subvenciones.

34/2007 Dekretuak arautu egiten ditu hegoaldeko pobretutako herrialdeen prozesu endogenoak eta gaitasunak indartuz pobreziaren aurkako borrokan laguntzen duten garapenerako lankidetza-proiektuentzako laguntzak. Horretarako, tokikoari lehentasuna eman nahi zaio estatukoari eta nazioartekoari loturik, garapenerako lankidetzako irabazi-asmorik gabeko erakundeen bitartez.

El Decreto 34/2007 regula las ayudas a proyectos de cooperación para el desarrollo como un instrumento que contribuye de manera significativa a la lucha contra la pobreza, fortaleciendo los procesos endógenos y las capacidades en los países empobrecidos del Sur, incidiendo prioritariamente en lo local en su interrelación con lo estatal e internacional, a través de entidades sin ánimo de lucro de cooperación para el desarrollo.

Aipatutako dekretuak 2. artikuluan ezartzen duenez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia atxikita dagoen saileko organo eskudunak xedatuta, laguntzen deialdia egingo da. Deialdi horretan, honako hauek adieraziko dira: deialdiaren xedea, diru-hornidura orokorra, hiru laguntza-modalitateetarako aurreikusitako diru-hornidura, erakunde bakoitzak gehienez eska dezakeen zenbatekoa, hautaketa-irizpideak, eskaerak aurkezteko tokia eta epea, eta eskaera-eredua.

El citado Decreto establece en su artículo 2 que, por disposición del órgano competente del Departamento al que esté adscrita la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo, se procederá a la convocatoria de las ayudas, en la que se habrá de señalar el objeto de la convocatoria, dotación económica general, dotación económica estimada para cada una de las tres modalidades de ayuda, importe máximo a solicitar por cada entidad, criterios de selección, lugar y plazo de presentación de solicitudes y modelo de solicitud.

Beste alde batetik, dekretuaren 22.4 artikuluak hau ezartzen du: erakunde bakoitzak gehienez aurkez ditzakeen eskaeren kopurua eta/edo erakunde bakoitzak proiektu guztietarako gehienez eska dezakeen guztirako zenbatekoa zehaztuko da dagokion deialdia egiteko ebazpenean.

Por otro lado, el artículo 22.4 del Decreto establece que la Resolución de la convocatoria fijará el número máximo de solicitudes que se pueden presentar por entidad y/o el importe máximo que cada entidad pueda solicitar, conjuntamente, en los diferentes proyectos de la convocatoria.

Halaber, 24. artikuluak ezartzen du diru-laguntzaren ordainketa bakoitzaren ehunekoak deialdiaren ebazpenean ezarriko direla.

Asimismo, el artículo 24 establece que los porcentajes de cada uno de los pagos de la subvención se fijarán en la Resolución de la convocatoria.

Bestetik, aurrerantzean, administrazio publikoekin harremanak izan nahi dituzten erakundeak behartuta daude bitarteko elektronikoak erabiltzera, hala ezartzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluak.

Por otro lado, se incorpora la obligación de las entidades interesadas a relacionarse con las Administraciones Públicas a través de medios electrónicos, prevista en el artículo 14 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Deialdia egiteko eskumenari dagokionez, eta kontuan izanik zer dioten, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak, eta bestetik, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 70/2017 Dekretuak, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak egin behar du diru-laguntzen deialdi hau.

Por lo que se refiere a la competencia para realizar la convocatoria, y por aplicación conjunta de las previsiones de los Decretos 24/2016, de 26 de noviembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos y 70/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional de Lehendakaritza, esa autoridad es el Secretario General de Derechos Humanos, Convivencia y Cooperación.

Laguntza horiek eta emango diren ebazpenak kudeatzeko eskumena, berriz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak izango du, hala xedatuta baitago, batetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 4.b artikuluan, eta, bestetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 5.b artikuluan.

En cuanto a la gestión de las citadas ayudas y resoluciones que hayan de dictarse a tal efecto, la competencia corresponde al Director de la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo (artículo 4.b) de la Ley 5/2008, de 19 de junio, por la que se crea y regula la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo; y artículo 5.b) del Reglamento de Organización y Funcionamiento de la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo aprobado por Decreto 95/2010, de 23 de marzo).

Azkenik, adierazi behar da deialdi honek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektorearen oniritzia jaso zuela 2017ko otsailaren 10ean egindako bilkuran.

Esta convocatoria recibió el visto bueno del Consejo Rector de la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo, en sesión celebrada el 10 de febrero de 2017.

Horrenbestez, honako hau

Por ello,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Ebazpen honen xedea da garapenerako lankidetza-proiektuak diruz laguntzeko 2017ko deialdia egitea. Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Funtsaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituen otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuak arautzen ditu laguntza horiek. Dekretu hori uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuak aldatu zuen.

El objeto de la presente Resolución es convocar, para el año 2017, las ayudas destinadas a subvencionar proyectos de cooperación para el desarrollo reguladas por el Decreto 34/2007, de 27 de febrero, por el que se regulan las ayudas a proyectos con cargo al Fondo de Cooperación al Desarrollo, modificado por Decreto 390/2013, de 23 de julio.

2. artikulua.– Diru-zuzkidura.

Artículo 2.– Dotación económica.

1.– Deialdi honetara bideratutako diru-horniduraren zenbatekoa, guztira, 35.000.000 eurokoa da. Laguntza mota bakoitzerako honako diru-zuzkidura hau kalkulatu da:

1.– El importe global de la dotación económica destinada a esta convocatoria será de 35.000.000 euros. La dotación económica estimada para cada una de las modalidades de ayuda es la siguiente:

a) Garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzetara, 28.700.000 euro bideratuko dira.

a) Para las ayudas a proyectos de cooperación al desarrollo se destinará la cantidad de 28.700.000 euros.

b) Ekoizpen-garapeneko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuetarako laguntzetara, 1.050.000 euro bideratuko dira.

b) Para las ayudas a proyectos de desarrollo productivo, de formación y asistencia tecnológica se destinará la cantidad de 1.050.000 euros.

c) Garapenerako hezkuntza-proiektuetarako laguntzetara, 5.250.000 euro bideratuko dira.

c) Para las ayudas a proyectos de educación para el desarrollo se destinará la cantidad de 5.250.000 euros.

3. artikulua.– Proiektu bakoitzeko eskatutako diru-laguntza.

Artículo 3.– Subvención solicitada por proyecto.

Proiektu bakoitzeko, gehienez, 600.000 euroko diru-laguntza eskatu ahal izango da.

La subvención solicitada por proyecto no podrá superar los 600.000 euros.

4. artikulua.– Erakunde bakoitzeko eska daitekeen gehieneko zenbatekoa, guztira.

Artículo 4.– Importe total máximo a solicitar por entidad.

Erakunde bakoitzak, banaka edo beste batzuekin elkartuta, gehienez 8 proiektutarako laguntza eskatu ahal izango du, eta gehieneko zenbatekoa aurreko artikuluan aipatutakoa izango da.

Cada entidad de manera individual o consorciada, podrá solicitar hasta 8 proyectos por el importe máximo fijado en el artículo anterior.

Erakundeari eman ahal izango zaion zenbatekoak ez du inola ere gaindituko 2017ko ekitaldirako onartutako funtsen % 7.

En ningún caso el importe total que se le podrá conceder a la entidad será superior al 7% de los fondos distribuibles aprobados para el ejercicio 2017.

5. artikulua.– Diru-laguntzen ordainketa.

Artículo 5.– Abono de las ayudas:

Emandako diru-laguntza honako epe hauetan ordainduko da:

La subvención concedida se abonará en los siguientes plazos:

a) Emandako diru-laguntzaren % 20 (lehenengo ordainketa), diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.

a) Un primer pago del 20% del importe de la subvención concedida, tras la notificación de la Resolución de concesión de la subvención.

b) Emandako diru-laguntzaren % 40 (bigarren ordainketa), ordaindutako diru-laguntzaren % 80 edo hortik gora egin dela justifikatu ondoren.

b) Un segundo pago del 40% del total de la subvención, una vez justificada la realización de, al menos, el 80% de la subvención ya desembolsada.

c) Emandako diru-laguntzaren % 40 (hirugarren ordainketa), ordaindutako diru-laguntzaren % 80 edo hortik gora egin dela justifikatu ondoren.

c) Un tercer pago del 40% del total de la subvención una vez justificada la realización de, al menos, el 80% de la subvención ya desembolsada.

6. artikulua.– Laguntzak baliabide elektronikoz izapidetzea.

Artículo 6.– Tramitación electrónica de las ayudas.

1.– Erakunde interesdunek baliabide elektronikoak erabili beharko dituzte prozedura honetako eskabideak, kontsultak eta izapide guztiak egiteko.

1.– Las entidades interesadas deberán solicitar, consultar y realizar todos los trámites de este procedimiento utilizando medios electrónicos.

2.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako agiriak nola izapidetu behar diren jakiteko xehetasunak hemen eskura daitezke:https://euskadi.eus egoitza elektronikoan eta www.elankidetza.euskadi.eus webgunean.

2.– Las especificaciones de cómo tramitar las solicitudes, declaraciones responsables, y documentos están disponibles en la sede electrónica: https://euskadi.eus y en la página web www.elankidetza.euskadi.eus

3.– Eskaera egin osteko izapideak helbide hauetan egin beharko dira: http://www.euskadi.eus edo www.elankidetza.euskadi.eus

3.– Los trámites posteriores a la solicitud, se realizan a través de http://www.euskadi.eus o a través de www.elankidetza.euskadi.eus

7. artikulua.– Eskabideak aurkezteko eta formalizatzeko epea.

Artículo 7.– Plazo, presentación y formalización de solicitudes.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

1.– El plazo de presentación de solicitudes será de un mes, a contar desde el día siguiente de la publicación de la presente Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Halaber, bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu beharko dira eskaerak, https://www.euskadi.eus egoitza elektronikoan (Izapideak; Diru-laguntzak eta bekak atalean), edo, bestela, http://www.elankidetza.euskadi.eus webgunean (Deialdiak atalean).

2.– La solicitud deberá presentarse por medios electrónicos en la siguiente sede electrónica: https://www.euskadi.eus en trámites, apartado Ayudas, becas y subvenciones o través de la página web: http://www.elankidetza.euskadi.eus en el apartado convocatorias.

3.– Eskaera egiteko eskabide normalizatu bat aurkeztu beharko da, atal guztiak behar bezala beteta; aipatutako egoitza elektronikoan dago eskuragarri.

3.– La solicitud se realizará mediante una instancia normalizada, debidamente cumplimentada en todos sus términos, disponible en la citada sede electrónica.

8. artikulua.– Agiriak.

Artículo 8.– Documentación.

1.– Diru-laguntzaren eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1.– La instancia de solicitud de la subvención deberá ir acompañada de los siguientes documentos:

a) Proposamen teknikoa eta aurrekontua. Bi horiek egoki beteta aurkeztu beharko dira. Biak ala biak hemen eskuratu daitezke: https://euskadi.eus egoitza elektronikoan eta www.elankidetza.euskadi.eus webgunean. Proposamen teknikoak 45.000 hitz izango ditu gehienez.

a) Propuesta técnica y presupuesto. Ambos convenientemente cumplimentados, y disponibles en la sede electrónica https://euskadi.eus y en la página web www.elankidetza.euskadi.eus. El número máximo de palabras que puede incluir la propuesta técnica es de 45.000 palabras.

b) Lege-ordezkaritzaren egiaztapena, betiere eskaera sinatzen duen pertsona Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan inskribatuta ez badago, eta egiaztapen hori Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzian agertzen ez bada (eskuragarri helbide hauetan: https://euskadi.eus edo www.elankidetza.euskadi.eus).

b) Acreditación de la representación legal, cuando la persona firmante de la solicitud no se encuentra inscrita cómo representante de la entidad solicitante en el Registro de representantes del Gobierno Vasco, ni figure dicha acreditación en la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo, disponible en https://euskadi.eus o www.elankidetza.euskadi.eus

c) Lankidetzaren esparruan gutxienez bi urteko etengabeko esperientzia duela adierazten duen egiaztagiria, baldin eta erakundearen estatutuetan ez badago berariaz jasota erakundearen helburua dela hegoaldeko herrialdeen garapenera bideratutako proiektuak gauzatzea.

c) Acreditación de la experiencia continuada en el ámbito de la cooperación un mínimo de dos años cuando en los estatutos de la entidad no se refleje expresamente la finalidad de realizar proyectos orientados al desarrollo de los países del sur.

d) Partzuergo eran bildutako erakundeak badira, dagokion hitzarmena aurkeztuko da, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen ereduaren arabera.

d) En caso de entidades consorciadas se aportara el convenio correspondiente según modelo disponible la sede electrónica.

e) Gastuak fakturekin ez baizik eta ordainagirien bidez justifikatzea aurreikusi bada, azalpen-memoria bat aurkeztu beharko da, hori justifikatzen duten arrazoiak emanda. Azalpen-memoria hori eskuragarri dago, egoitza elektronikoan.

e) En caso de que se prevea la justificación de gastos mediante recibos y no facturas, se deberá presentar una memoria explicativa con las razones que lo justifiquen disponible en la sede electrónica.

f) Erakunde eskatzaileak erbesteratutako pertsonak bidaltzen baditu, justifikazio-memoria bat aurkeztu beharko da, eta, han, eginbeharreko lanak eta iraupena azalduko dira eta beharrezkoak diren gaitasun- eta kalifikazio-irizpideak jasoko. Memoria-eredu bat eskuratu ahal izango da egoitza elektronikoan.

f) En caso de que la entidad solicitante envíe personas expatriadas, se aportará una memoria justificativa que describa las tareas a realizar y la duración y contenga los criterios de aptitud y calificación necesarios. Se facilitará un modelo de memoria en la sede electrónica.

g) Proforma fakturak, aurrekontuak edo kanpoko balorazioak, dekretuak ezartzen duenaren arabera beharrezkoa bada.

g) Facturas proforma, presupuestos o valoraciones externas en los casos que de acuerdo a lo que establece el Decreto es necesario.

h) Nagusiki hegoaldeko herrialderen batean egiten diren proiektuen kasuan, bertako langileen batez besteko soldataren egiaztagiria aurkeztu beharko da.

h) En el caso de proyectos que se lleven a cabo prioritariamente en un país del Sur, se aportará acreditación del salario medio del personal local.

i) Nagusiki hegoaldeko herrialderen batean egiten diren proiektuen kasuan, eta dekretuak ezartzen duenaren arabera, txandakako funtsaren azalpen-memoria aurkeztu beharko da.

i) En el caso de proyectos que se lleven a cabo prioritariamente en un país del Sur, y de acuerdo a lo que establezca el Decreto, se aportará memoria explicativa del fondo rotatorio.

2.– Diru-laguntzak jasotzeko eskabidea aurkezteak berekin ekarriko du eskatzaileak baimena ematea organo kudeatzaileari zuzenean egiazta dezan hark egunean dituela 887/2006 Errege Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduan aurreikusitako inguruabarrak, zerga-betebeharrei eta Gizarte Segurantzakoei buruzkoak. Erakunde eskatzaileak, berariaz ukatzen badu baimen hori, ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu, aipatutako errege-dekretuaren 22. artikuluan ezarritako eran.

2.– La presentación de la solicitud conllevará la autorización de la entidad solicitante para que el órgano concedente obtenga de forma directa la acreditación de las circunstancias previstas en los artículos 18 y 19 del Real Decreto 887/2006, Reglamento de la Ley General de Subvenciones, relativas a obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social. En caso de que la entidad solicitante deniegue expresamente el consentimiento, deberá aportar certificación en los términos previstos en el artículo 22 del citado Real Decreto.

3.– Ezingo dira laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.2 eta 3. artikuluan aurreikusitako inguruabarretako batean dauden erakunde eskatzaileak.

3.– No podrán obtener la condición de beneficiaria de ayuda aquellas entidades solicitantes en quienes concurra alguna de las circunstancias previstas en el artículo 13.2 y 3 de la Ley General de Subvenciones.

9. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Artículo 9.– Órgano de gestión de las ayudas.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari dagokio diru-laguntza lerro honen kudeaketa-lanak egitea, eta Agentziaren Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak egingo ditu laguntza-eskabideen analisi teknikoa eta balorazioa; gero, horren berri emango dio Artezkaritza Kontseiluari, zeinak dagozkion laguntzak ematea proposatuko baitu.

Corresponde a la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo, la realización de las tareas de gestión de la presente línea subvencional, y será el Servicio de Coordinación Técnica de la Agencia, el que realizará el análisis técnico y valoración de las solicitudes de ayudas, dando traslado de ello al Consejo Rector, que propondrá la concesión de las ayudas que correspondan.

10. artikulua.– Esleitzeko eskumena duen organoa.

Artículo 10.– Órgano competente para la adjudicación.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria da deialdiko laguntzak esleitzeko eskumena duen organoa.

El órgano competente para la adjudicación de las ayudas que se convocan es el Director de la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo.

11. artikulua.– Hautaketa-irizpideak.

Artículo 11.– Criterios de selección.

Eskatutako betekizun guztiak biltzen dituzten eskaerak ebazpen honen I. eranskinean jasotako hautaketa-irizpideen arabera baloratuko dira.

Las solicitudes que reúnan todos los requisitos exigidos se valorarán de acuerdo a los criterios de selección recogidos en el Anexo I de la presente Resolución.

12. artikulua.– Hitzarmena sinatzea.

Artículo 12.– Firma del convenio.

Esparru-estrategien diru-laguntza onartu ondoren, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta erakunde esleipendunaren artean hitzarmen bat sinatuko da, emandako diru-laguntza bakoitzeko. Hitzarmen hori eskuragarri egongo da, https://euskadi.eus egoitza elektronikoan eta www.elankidetza.euskadi.eus webgunean.

Tras la aprobación de la subvención se procederá a la firma de un convenio entre la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo y la entidad adjudicataria, por cada una de las subvenciones concedidas, en función del tipo de proyecto que se financie y que estará disponible en la sede electrónica https://euskadi.eus y en la página web www.elankidetza.euskadi.eus

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Ebazpen honetan aurreikusi gabeko guztirako, arau hauetan xedatutakoa aplikatuko da: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena; 34/2007 Dekretua, otsailaren 27koa, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Funtsaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituena (dekretu hori uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuak aldatu zuen), eta 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru Laguntzei buruzkoa.

En aquello no previsto expresamente en la presente Resolución serán de aplicación las previsiones contenidas en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y el Decreto 34/2007, de 27 de febrero por el que se regulan las ayudas a proyectos con cargo al Fondo de Cooperación al Desarrollo, modificado por Decreto 390/2013, de 23 de julio, así como en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Contra la presente Resolución, que agota la vía administrativa, podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante el Secretario General de Derechos Humanos, Convivencia y Cooperación en el plazo de un mes, a partir del día siguiente al de su publicación en el BOPV, o recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente al de la publicación de la Resolución en el BOPV.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Resolución surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el BOPV.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 17a.

Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren idazkari nagusia,

JUAN ANTONIO FERNÁNDEZ ERDOCIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 17 de mayo de 2017.

El Secretario General de Derechos Humanos, Convivencia y Cooperación,

JUAN ANTONIO FERNÁNDEZ ERDOCIA.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común