Musikene Goi Mailako Musika Ikastetxe Baimenduan sartzeko 2012-2013 ikasturterako goi-mailako Musika sarrera-proba.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa


Egitura atal kudeatzailea

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen xedea da 2012-2013 ikasturtean Musikako graduko goi-mailako musika-ikasketetan sartzeko probak egiteko deia egitea; proba horiek egitea Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 54.2 artikuluan aurreikusten da.

Nori Zuzendua

  1. Batxiler-titulua dutenak edo Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarbide-proba gaindituta dutenak.
  2. Berariazko sarbide-proba bat gainditzen dutenek. Proba horretan, ikasketak probetxuz egiteko beharrezkoak diren lanbide-jakintzak eta lanbide-trebetasunak dituztela frogatuko dute izangaiek.
  3. Hemeretzi urtetik gorakoek musika-ikasketen goi-mailako ikasketak zuzenean egiteko aukera izango dute, baldin eta proba bat gainditzen badute, hau da, ariketa berezi bat egiten badute egiaztatzeko Batxilergoaren helburuetan lortutako heldutasuna eta irakaskuntzak probetxuz egiteko beharrezkoak diren jakintzak, trebetasunak eta gaitasunak dituztela.

Araudia
Harremanak norekin

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairu
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

Erantsi beharreko agiriak

Behar bezala betetako eskaerarekin batera, izangaiek dokumentu hauek eman behar dituzte: NANaren edo indarreko pasaportearen fotokopia eta deialdi honen 9. atalean adierazitako inskripzio-eskubideak ordaindu izanaren frogagiria.


Dagokion tasa

80 euro.

Eskabideak Aurkezteko Epea

Izena emateko eskabidea 2012ko martxoaren 26tik maiatzaren 18ra bitartean aurkeztu ahal izango da.


Eskabideak aurkezteko lekua

Musikeneko egoitzan, edo posta ziurtatu bidez, edo www.musikene.net web gunearen bidez, bertako «sartzeko probak» aukera erabiliz.

Posta ziurtatu bidez egindako inskripzioak eta webgune bidezko inskripzioen dokumentu erantsiak helbide honetara bidaliko dira:

  • Musikene. Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegia
    Sarrera-probak: 2012-2013 ikasturtea
    Miramar Jauregia, Mirakontxa pasealekua, 48
    20007 Donostia-San Sebastián. Gipuzkoa

Tramiteen deskripzioa

---


Egitura Atal Ebazlea

---


Ebazteko epea

2012ko ekainaren 11 eta 15a bitartean.

Isilbidearen Ondorioak

Ez dagokio


Administrazio Bidearen Bukaera

Ez dagokio


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

---

Bestelako Agiriak

---


Oharrak

---

Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

20/02/2012