2013ko Hezkuntzako Hizkuntza Eskakizunen azterketak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza


Xedea

Hala nahi duten irakasle eta hezitzaileei euskarazko maila jakin bat egiaztatzea.

Nori Zuzendua

HE2: Euskal Hezkuntza-sistemako irakasle eta hezitzaileei
HE1: Irakasteko titulazioa duten irakasle eta hezitzaileei
HLEA: Hezkuntza Bereziko lan-legepeko heziketa-langileei

Araudia

2013ko DEIALDIA 2012ko urriaren 30eko Ebazpena, 2013. urtean hezkuntzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetarako deia egiten duena.

47/1993 Dekretua, martxoaren 9koa, irakaspostuetarako hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun egunak zehazteko irizpideak finkatzen dituena.

1995eko apirilaren 10eko Agindua, IRALE programan liberatuta dauden irakasleen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen kalifikazio-sistema arautzen duena.

1998ko urriaren 22ko Agindua, irakasleen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdi ireki bidezko azterketen kalifikazio-sistema arautzen duena.

66/2005 Dekretua, apirilaren 5ekoa, Hezkuntza Bereziko lan-legepeko hezkuntza-langile ez-irakasleen hizkuntza-eskakizunak sortu eta arautzen dituena (HLEA).

297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntza Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena.

 


Harremanak norekin

Arabako Euskara Atala
Telefonoa: 945-017251
Fax: 945-017201

Bizkaiko Euskara Atala
Telefonoa: 94-4031099
Fax: 94-4031163

Gipuzkoako Euskara Atala
Telefonoa: 943-022873
Fax: 943-022851

Erantsi beharreko agiriak

Matrikula-fitxa on line beteta
NANaren fotokopia
Titulazio akademikoaren, Irakaskuntza Gaitzeko Masterra edo baliodiearen fotokopia konpultsatuak.
Egindako zerbitzuen egiaztagiria.

 


Dagokion tasa

Ez dago

Eskabideak Aurkezteko Epea

2013/01/14  -  2013/01/23


Eskabideak aurkezteko lekua

www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/euskara webgunean

Gainerako dokumentazioa: Hezkuntza Ordezkaritzan

Arabako Hezkuntza Ordezkaritza:
San Prudentzio kalea, 18
01005 - VITORIA-GASTEIZ

Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritza:
Gran Via, 85
48011 - BILBAO

Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritza:
Andia kalea, 13
20004 - DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen


Egitura Atal Ebazlea

Azterketa Batzorde Ofiziala / Hezkuntza Sailburuordetza.


Ebazteko epea

2013ko uztailaren 31 baino lehen

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Matrikula-orri normalizatua www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/euskara webgunean betetzekoa

Bestelako Agiriak

Azterketa ereduak


Oharrak

Prozesuaren jarraipena: deialdia, onartuak, emaitzak, etabar.

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

27/11/2013