Babes ofizialeko etxebibitzen kakifikazio eskabideak
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Etxebizitza eta Gizarte Gaiak
Egitura atal kudeatzailea
Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza
Sustatzaileari baimena ematea babes ofizialekotzat jo daitezkeen etxebizitzen sustapena hasi eta/edo amaitzeko eta sustapen horien eskubideak eta betebeharrak lor ditzaten.
Nori ZuzenduaBabes ofizialeko etxebizitzen sustapena egin nahi duten pertsona fisikoak edo juridikoak.
Araudia39/2008 DEKRETUA, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa.(8.artikulua).
Harremanak norekin
Herritarren arretarako ZUZENEAN zerbitzua: 012
Erantsi beharreko agiriakKalifikazioa administrazio-prozedura bat da, hainbat administrazio-egintza biltzen ditu eta horietako bakoitzak dokumentazio propioa eskatzen du. Dena delako Lurralde Ordezkaritzan eskatuko da bete beharreko inprimaki-sorta eta erantsi beharreko dokumentazioa.
Dagokion tasa
BOE kalifikazioak eskuratzeko zerbitzuei dagokien tasa.
Eskabideak Aurkezteko EpeaUrte osoa.
Eskabideak aurkezteko lekua
BIZKAIA - Herritarren arretarako ZUZENEAN zerbitzua
Kale Nagusia, 85.
48011 Bilbao
GIPUZKOA - Herritarren arretarako ZUZENEAN zerbitzua
Andia kalea, 13
20004 Donostia
ARABA - Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego kalea, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Eskabidea egin ondoren, babes ofizialeko etxebizitzei eskatutako baldintzak betetzen direla eta haien legezkotasuna egiaztatu ondoren, behin behineko kalifikazioa emango da. Ondoren, hainbat jarduera egingo dira, bakoitzak bere eskabideak eta baimenak izango dituzte: obra-hasiera, aurrerakinak, aldaketa posibleak, etab. Behin betiko kalifikazioaren eskabidearekin amaitzen da, hura lortu eta etxebizitzak ematearekin.
Egitura Atal Ebazlea
Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol zuzendaria.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde ordezkariak.
Ebazteko epea
3 hilabete.
Isilbidearen OndorioakBaiespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
Babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioak barne hartzen dituen administrazio-egintza guztien eskabide inprimakien bilduma ( Lurralde Ordezkaritzetan eskatu).
Bestelako AgiriakHitzarmen ereduak, nahitaezko klausula eta guzti.
Oharrak
Ez dago
AbisuaInformazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
Azken aldaketa
11/03/2009